Ekonomia gerraostean

  • 1354 Baserriko lanak eta jakiak

    Xabier Zubizarreta Lasagabaster (1944) Aretxabaleta

    Eskolako jolas-orduetako jolasak. Eskola bukatu bezain laster, antxintxika joaten zen bakoitza bere baserriko lanetara. Indabak, barazkiak, esnea, taloa eta morokila eta honelako janariak ziren egunerokoak. Txerrikiak ere izaten zituzten; igandetan garbantzuak jaten zituzten okelarekin. Gose kontuak entzun egin zituen, baina berak ez zuen halakorik ezagutu. Ezta errazionamendurik ere.

  • 1582 Gose garaia

    Miren Iparragirre Alkorta (1934) Joxepa Iparragirre Izagirre (1934) Donostia

    Joxepak-eta gose ikaragarria pasatu zuten, Mirenek-eta ez hainbestekoa. Pikuekin ogia egiten zuten, turroi antzekoa. Sardina zaharrak, erdibana, meriendatzeko. Txokolatea ere, ontzaren erdia. Esnegainak jaso, eta ogian jarri. Gabon egunean, arrautza patata frijituekin. Ez zegoen gaurko aukerarik. Bederatzi-hamar ziren mahaian, Joxeparen etxean, eta ogi xerrak pixkanaka jaten zituzten, pastela bezala. Bakoitzak bere platera zuen.

  • gregorio berrotaran Baserriko ekonomia nolakoa zen

    Gregorio Berrotaran Etxeberria (1945) Hondarribia

    Bera umea zeneko giroa eta ehun urte lehenagokoa antzekoak ziren. Kontrabandoa. Baserriko ekonomia nolakoa zen; auto-ekoizpena, ahalik eta gutxien erosteko. Gerra ondoko eskasia. Etxeko abereak eta arroketako arrantza. Saltzen noiz hasi ziren. Hiztegia: "blagan".

  • Valentina Ugalde Gerraosteko miseria

    Valentina Ugalde Ugalde (1937) Hernani

    Balentinak ez du gerrako oroitzapenik; bai ordea, ondorengo miseriaz. Errazionamenduan olio modura ematen zuten hura zikinkeria bat zela dio. Eurak baserrian hildako txerriaren koipeaz baliatzen ziren.

  • Maritxu Uria Gerra osteko gose garaian ondo moldatu ziren

    Maritxu Uria Eizagirre (1937) Zarautz

    Gerra ostean etxean ez zuten goserik pasa, ondo moldatzen baitziren janaria lortzeko. Sagarrak, taloa, esnea, ogia... jaten zuten.

  • Maritxu Uria Potajeko zomorroak

    Maritxu Uria Eizagirre (1937) Zarautz

    Umetan ez zuten arazo handirik izan jateko garaian. Potajeari zomorroak sortzen zitzaizkion, baina haiek apartatu eta potajea jan behar izaten zuten.

  • Maritxu Uria Tabakoa azukrearen truke

    Maritxu Uria Eizagirre (1937) Zarautz

    Beraien etxera ekartzen zuten esnea kalitate onekoa izaten zen. Errazionamenduko tabakoa etxean ez zuten behar izaten, eta trukatu egiten zuten azukrea lortzeko.

  • Jesus Mari Unanue Gerrastean, gosea

    Jesus Mari Unanue Arzelus (1927) Zarautz

    Gerraostean gosea pasa zuten. Ogirik ez, oliorik ez eta errazionamendu-liburuxkarekin erosi behar izaten zuten.

  • Adoracion Zubiaurre Gerraostean goseari aurre egin behar

    Adoracion Zubiaurre Arozena (1922) Zarautz

    Gerraostean, gosea etorri zen, II. Mundu Gerran Espainia blokeatuta egon zelako. Baserritarrek garia entregatu egin behar izaten zuten. Kokozko olioa ematen zuten errazionamenduan, baina zapore txarra izaten zuen; oliorik ez zenean, ordea, ganaduaren seboa erabiltzen saiatzen ziren.

  • Txomin Aranburu Gerraostean, soldadutza eta gosea

    Txomin Aranburu Artano (1922) Andoain

    Soldadutzan hiru urte pasa zituen: Burgosen egon zen bi urtean eta hirugarrena Donostian. Soldadutzan kotxeak konpontzen aritzen ziren. Gerra garaian ez zuten goserik pasa, baina gerra bukatutakoan bai. Baserrian nola-hala moldatzen ziren olioa eta oinarrizko produktuak lortzeko. Trenari esker iristen ziren zenbait gauza Nafarroatik.

  • 545 Bi urte Cadizen soldadutzan

    Rufo Isasti Aizpuru (1936) Getaria

    Soldadutza Cadizen egin zuen. Sakristau gisa egon zen hirurogei mila biztanle zituen hiriko elizan. Bi urte egin zituen han. Diruz gaizki ibiltzen ziren. Berari arrebak 40 duro bidaltzen zizkion hilean, baina sarritan etxean dirurik ez eta han zeudenei ezin bidali. Bi urtean bi baimen bakarrik izan zituen. Hiru egun tardatzen zituen etxera etortzen Madrildik bueltan. Itsasotik aparte oso bidaia gutxi egin omen ditu kanpora.

  • 354 Kuadrillako giroa; igandetako denbora-pasak

    Juan Ezenarro Barrenetxea (1911) Zarautz

    Gerra garaian gosea pasatu zuten. Igandetan denak trajearekin janzten ziren. Txaketa poltsikoak kakahuetez bete eta zinera joaten ziren. Gerora estraperloa hasi zen. Neska kontuekin hasi zirenekoa. Kuadrillan ezkontzen zenari bazkaria ordaintzen zioten

  • inaki-larranaga-eta-marina-padilla Burgostik ogia ekartzen

    Iñaki Larrañaga Vitoriano (1915) Aramaio

    Gerraosteko goseterik handiena zela eraman zuten Iñaki soldadutzara. Han ogia sobera zegoela-eta, baimenarekin etxera ogiz kargatuta etorri zen. Burgosen ogia sobera, baina etxean errazionamenduko “chusco” beltzak jaten.

  • Bittori Zarrabeitia Soldadu ez joateko medikua "erosi"; Karta bidezko komunikazioa

    Bittori Zarrabeitia Lauzirika (1926) Kortezubi

    Bere neba zaharrena aitarekin batera egon zen ebakuatuta, baina 18 urterekin soldadu joan behar izan zuen eta han zegoela begia zauritu zuen. Berriro bueltatu ez zedin beraien izeko batek medikua "erosi" zuen, estraperloan eta errazionamenduan hartutako jeneroz bete zioten autoa. Gerra bukatuta, Afrikara joan zen eta han egin zituen sei urte; beste nebak ostera, lau urte egin zituen. Nebak soldadutzan zeuden bitartean kartaz komunikatzen ziren. Berak idazten zituen gutunak; hori dela-eta, bere neba batek erlojua eta eskumuturrekoa oparitu zizkion. 100 pezeta bidaltzen zizkioten gutunean.

  • Jabier Lazpiur Ibarra Gerraostean beraiek goserik ez, baina ingurukoek bai

    Jabier Lazpiur Ibarra (1934) Bergara

    Gerrosteko gosea. Osaba bat okina zuten eta beste bat harakina; goserik ez zuten pasatu. Eskolan baziren bera baino okerrago zeudenak. Militarrak egon ziren Bergaran, eta kapitain batek odola batzen zuen (hiltegian), egosi eta soldaduei emateko; tuberkulosirik ez zuten izaten hala.

  • Jabier Lazpiur Ibarra Gibela, tuberkulosia zutenentzat; errazionamendua

    Jabier Lazpiur Ibarra (1934) Bergara

    Gibel bila joaten ziren tuberkulosia zutenak, harategira. Errezeta egiten zien medikuak. Gaixoek lehentasuna zuten. Residentzian tuberkulosoentzat tokia jarri zuten, ospitalean. Errazionamenduan ere ematen zuten garai batean: ez zen libre nahi zenuenari saltzea. Ogia ere saltzen zuten beraiek harategian, Bonbuluko osaba okinak egina.

  • asuntxi gallastegi Estraperlo garaia eta telefonoa

    Asuntxi Gallastegi Gabilondo (1933) Bergara

    Telefonistak emakumeak izaten ziren. Barrutin telefonorik ez zuten. Estraperlo garaian nola ibiltzen ziren, inspekzioa zetorrenean. Bere amonak ogia egiten zuen; atzeko biltegia irinez beteta zutela, Bonbulukoena. Kontrol zorrotzak izaten ziren.

  • Lorentzo Laskurain Gabilondo 12 urtetatik txanponen bilduma egiten

    Lorenzo Laskurain Gabilondo (1931) Bergara

    Errazionamenduko tabakoa hartzen zuen, tranpa eginda, 17 urterekin, lagun batekin txanponengatik trukatzeko. Txanponen bilduma egiten du 12 urte zituenetik; osaba-izebek Argentinatik bidalitako txanponekin hasi zen.

  • Lorentzo Laskurain Gabilondo Gerraostea: errazionamendua eta kupoa

    Lorenzo Laskurain Gabilondo (1931) Bergara

    Errazionamenduko tabakoa gezurretako paperekin hartu, eta Belgikako txanponengatik trukatzen zuen. Ogi gogor borobila. Goserik ez zuten pasatu. Etxe ondoan hirin lantegia zegoen. Kupoak bertan entregatzen zituzten baserritarrek. Nagusiak kanpokoak ziren. Langileak Bergarakoak; mutikotan, haiei jatekoa eramatera joaten zen.

  • Lorentzo Laskurain Gabilondo Aita, ehun lantegiko arduraduna

    Lorenzo Laskurain Gabilondo (1931) Bergara

    Lantegiko arduraduna zen aita, eta bertan bizi ziren. Errotak eta okindegiak. Kontrabandoko ogi zuria. Bi anai ziren.