Ekonomia gerraostean

  • Maria Arrazola Gerraostean kaletarrak baserrira jatera; Eibarko grabatzaileari gertatua

    Maria Arrazola Aldanondo (1929) Mutriku

    Gerraostean ez zegoen jateko askorik, baina baserrian beti egoten zen gehixeago: "indiarrak" (babarrunak), artoa, taloak... Kaleko jendea halakoak jatearren joaten zen eurenera. Eibarko grabatzaile bati gertatua: indabak gabardinako poltsikoan ezkutatu zituen, Deban trenean konfiskatu egiten zituztelako, baina hala ere harrapatu egin zuten. Gose garaia zen, baina eurak ondo moldatu ziren baserrian.

  • Maria Arrazola Eskekoak baserrira; errazionamendua

    Maria Arrazola Aldanondo (1929) Mutriku

    Gerraostean etxeko generoarekin nahikoa izaten zuten eurentzat. Eskeko asko etortzen zitzaizkien baserrira. Errazionamenduan hartutako tabakoa Debako batzuei ematen zieten, umeak gosez izaten zituzten eta. Oliorik ez zuten izaten, errazionatuta zegoen eta. Askotan atun latako olioa erabiltzen zuten. Gogoan du Elgoibartik litroko olio botila ekarri izan zuela 100 pezeta ordainduta. Gose garaia izan zen askorentzat.

  • Joxe Mari Galparsoro Gerraosteko eza; ama zaku-fabrikan lanean

    Joxe Mari Galparsoro Sustaeta (1940) Mutriku

    Gerraostean eza ezagutu zuten. Amak zaku-fabrikan lan egiten zuen. Ordu pila bat lan eginda etxera etorri eta umeei tomatea ematen omen zien koilaratxoan, besterik ez zutelako. Behin amari amonarekin gertatutako pasadizoa.

  • Joxe Mari Galparsoro Azokara saltzera etortzen ziren baserritarrei txokolatea lapurtzen

    Joxe Mari Galparsoro Sustaeta (1940) Mutriku

    Gosea pasa zuten arren, gazte-denborako oroitzapen onak ditu. Okerrak omen ziren; lapurretan ibiltzen ziren asko. Orain pentsatzen jarrita, penarik handiena azokara saltzera etortzen ziren baserritarrei txokolatea lapurtu izanak ematen omen dio.

  • Joxe Mari Galparsoro Partila egiten zenean ordaintzen ziren dendetako zorrak

    Joxe Mari Galparsoro Sustaeta (1940) Mutriku

    Garai batean gutxik zuten dirua eta dendan "palo-palo" egiten omen zuten: zenbatekoa apuntatu eta hurrengoan ordaintzeko utzi. Gero, partila egiten zenean ordaintzen omen ziren zorrak. Kiloxeneko denda. Ikatza ere erosi egiten zen.

  • 1613 Goserik ez, gerraostean

    Ramon Labaien Sansinenea (1928) Donostia

    Goserik ez zuten pasatu Saran eta Donibanen; bueltan ere ez, izeba-osaben etxean. Estraperloa. Patata landatzen zuten Saran. Txerria ezin hazi. Zugarramurdiko eta Sarako bentak. Ardoa, olioa.

  • 1613 Mugalariak eta kontrabandistak

    Ramon Labaien Sansinenea (1928) Donostia

    Pilotu aliatuak bestaldera pasatzeko sarea. Gestapokoek nola garbitu zituzten andre-gizon batzuek, desertore almeniarrak gordetzeagatik. Aduanero austriarrak. Berara dantzara. Kontrabandisten meza, 04:00etan.

  • 1613 Kontrabandoa I. Mundu Gerran eta ondoren

    Ramon Labaien Sansinenea (1928) Donostia

    Kontrabandistak, hegoalde zein iparraldekoak. I. Mundu Gerran mandoak pasatu zituzten armadarentzat. Gero, pieza mekanikoak, enkajeak... pisu gutxiko eta balio handiko gauzak.

  • 1283 Etxeko ekoizpena entregatzera behartuta

    Bernabe Belategi Lopez de Egino (1931) Oñati

    Antzuolara ere joaten ziren Oñatitik gariarekin, gauez, errota gobernuaren aginduz itxita zegoelako. Arantzazu eta Araotzeko errotak debekutik libre omen zeuden. Gerra ostean baserri guztiek entregatu behar izaten zuten etxean ekoizten zen alearen zati bat udaletxean, labrantzaren azaleraren arabera kalkulatuta. Bernabek 15-16 urte zuen arte iraun zuen alea eman behar horrek.

  • 1283 Taloak bai, baina txorizorik gabe

    Bernabe Belategi Lopez de Egino (1931) Oñati

    Gerra ostean kalean gose handia pasatu omen zuen jendeak. Auzoan ere izan omen ziren arazoak gosearekin. Tremesa pusketak alde batetik bakarrik bustitzen zituzten urdaiaren koipean, bestela amona haserretu egiten zen eta. Txerria hazteak asko laguntzen zuen etxean jatekoa izateko. Taloa ia egunero jaten zuten, koipetan bustita edota esnetan zopatuta.

  • 1285 Etxerako garia Arabatik estraperloan

    Ascension Arregi Leturiaga (1916) Oñati

    Bigarren anaia bat ere eraman zuten gerrara. Ourenseko ospitalean zortzi hilabete gaixorik egon ondoren itzuli zen etxera, gerrarako alfertuta. Bitartean, etxeko garia udaletxean entregatzera behartuta zeudela, etxean errazionamenduan jasotako ogi jangaitzarekin bizi behar. Arabatik gauez estraperloan ekartzen zuten garia, eta kaleko Tokilloko errotara eramaten zuten ehotzera, hori ere gauez.

  • 1322 Gerraostean goserik ez

    Maria Arregi Idigoras (1922) Oñati

    Gerraostean garia eta babarruna udaletxera eramaten zuten. Errotak itxi zituztenean, garia Zumarragan ehotzen zuten. Kapritxorik gabe, baina goserik ez zuten pasatu gerraostean. Larunbatero joaten ziren plazara etxeko gauzak saltzera, astoa ondo kargatuta.

  • 1320 Amak etxeko ardura guztiak

    Joakin Ezpeleta Agirrebengoa (1934) Oñati

    Gerraostean etxeko garia, artoa eta babarrunaren zati bat Udalari eman behar izaten zitzaion. Sei behi zituzten baserrian. Etxeko eta baserriko lan guztien ardura amak zuen.

  • Joxe Ramon Goikoetxea Nafarroara errotara; kontrabandoa

    Joxe Ramon Goikoetxea Berra (1931) Hondarribia

    Gerra ondoren goseak egon ziren kaletarrak, arrantzaleak eta. Baserritarrak ez. Ogirik ez eta errotak itxita; Nafarroara. Aita eta lehengusua joaten ziren, eta bera inbidiatan. Hendaiatik ogi zuria ekartzen. Karabinero batek pasatzen uzten zien. Kontrabandoan pianoa eta motoa ere pasatu zituen batek.

  • Joxe Ramon Goikoetxea Kontrabandoa, Guardiak kontrolatuta

    Joxe Ramon Goikoetxea Berra (1931) Hondarribia

    Kontrabandoa: angulak; bidean jaten zituzten kontrabandistek, zakua zulatuta. Guardiak kontrolatuta izaten zituzten. Hariak jartzen zituzten bideetan, pasa ziren ala ez jakiteko.

  • Markos Madinabeitia Garia Arabatik estraperloan

    Markox Madinabeitia Yarza (1924) Oñati

    Gerraosteko goseaz ari da. Hamabost urterekin estraperloan ibilitakoa dela kontatzen du. Arabatik ekartzen zuten garia astoz baina errotak prezintatuta egoten ziren. Errotariek tranpa txikiak egiten zituztela aitortzen du: zaratarik gabe ehotzen zuten garia gauez. Guardia Zibilaren beldur ibiltzen ziren beti.

  • Pako Idigoras Guridi Baserriko lanak eta erlijioaren indarra

    Pako Idigoras Guridi (1932) Oñati

    Bost ikasturte egin zituen unibertsitatean. Zerrategia jarri zuten etxean. Baserriko lanak. Arrebak etxetik joan ziren, eta anaia zaharrena eta bera geratu ziren; hura karreteroa zen. Beste anaia agustindar joan zen, 14 urterekin; hari etxeko janari onena eramaten zioten gose garaian. Arreba bat ere moja.

  • Eustaki Bergara Guridi Gose garaiko kontuak

    Eustaki Bergara Guridi (1917) Oñati

    Arrandegia noiz ireki zuen, gerra ostean. Gose garaia. Galarza aurrean bizi izan zen 33 urtean; izeba batek babarruna eramaten zion. Atea irekita egoten zen, eta emakume batek babarrun katilukada ostu zion.

  • Jesus Zufiria Iarza Gose garaian lapurrak baserrira

    Jesus Zufiria Iarza (1929) Oñati

    Gose garaian, Jesusek norbait artegitik arkumeak lapurtzen harrapatu zuen, eta eskopeta tiroz uxatu zuen. Errotak itxita zeudenean, garia eskuz ehotzeko makina bat erosi zuten.

  • mARIBI aRREGI Bezeroekin gertuko harremana II: baserritarrak

    Maribi Arregi Zufiria (1943) Oñati

    Janztetxe moduan erabiltzen zuten denda bezero batzuek. Polainak eta abarkak kendu, eta zapatak jantzi. Errazionamendu kartila. Baserrietan dirurik ez zegoen, baina janaria bazuten: babarruna, gazta, arrautzak... Garaikoetxea gozotegikoek arrautzak erosten zizkieten karean sartzeko. Pastel Peregrinoren formula nork daukan. Baserritarrek trukea egiten zuten, eta ordaintzeko larri ibiltzen ziren.