Ekonomia gerraostean

  • 447 Frankismo garaiko lan-giroa

    Antonio Irazola Altuna (1924) Bergara

    Otsein-en lan egiten zuen eta greba batean etxera bidali zuten. Ordurako kooperatiba bateko bazkide zen. Frankismo garaiko lan-munduko giroa.

  • 280 Gerraostea Bergaran

    Florita Izuskiza Zubizarreta (1927) Bergara

    Centro Republicanoa Bergaran (Casino Republicano). Gerraostean, bertako altzairu eta arropak herriko plazara eraman zituzten eta su eman zioten guztiari. Auxilio Social; behar gehien zuen jendeari jaten ematen zioten bertan.

  • 280 Gerra osteko egoera Bergaran

    Florita Izuskiza Zubizarreta (1927) Bergara

    Errazionamendua; estraperloa gerra osteko urteetan. Poliki-poliki egoera normaltzen joan zen. Auxilio Social; falangeko emakumeak egoten ziren bertan.

  • 299 Gerra ostean baserrietara lanera

    Mariano Martínez Estévez (1923) Bergara

    Gerra osteko gosea ez zuen nabaritu Marianok. Aitajaunarekin baserririk baserri ibiltzen zen lanaren truke jatordua eta diru apur bat jasoaz. Babarrunak eta ogia ekartzen zuen baserritik etxera kalean ogirik ez zegoenean.

  • 299 Baserritarren lagun

    Mariano Martínez Estévez (1923) Bergara

    Baserri inguruetatik urrun oiloren bat txitatzen aurkitzen bazuen, baserritarrari esaten zion. Honek gero arrautza batzuk ematen zizkion etxerako. Ondo konpontzen zen baserritarrekin. Horri esker bere etxean ez zuten goserik jasan. Baina errazionamendu garaian bergarar askok estutasunak bizi izan zituzten.

  • 182 Gerra ondorengo urteak, gogorak baserritarrentzat ere

    Luis Aranzabal Gabilondo (1922) Bergara

    Gerra ostea. Harria; haizea; siketeak. "Urjola". 3 bat urtetan ez zen ganorazko laborerik hartu. Gosea kalean batez ere. Urte gogorrak izan ziren.

  • Pilar Azkarretazabal Dendan lanean, errazionamendu garaian

    Pilar Azkarretazabal Bengoa (1924) Aretxabaleta

    Baserritarrak zirenez, etxean ganaduak eta soroak zituztela, ez zuten goserik pasatu. Senarra izango zenak taberna eta "ultramarinos" denda zuen. Pilarrek ere urteetan jardun zuen etxeko dendan lanean. Errazionamendu-liburuxkarekin etortzen ziren bezeroak gerra ostean.

  • Migel Ansa Errazionamenduko olioa jasotzean, purrustadak

    Migel Ansa Goenaga (1937) Andoain

    Zalgurdiarekin asko ibilitakoa da Migel, baita kalera joateko ere. Errazionamenduko jeneroa jasotzean, olio asko tokatzen zitzaien, senide asko zirelako etxean; eta herriko emakumeak purrustaka egoten ziren, dena eramango zuen beldurrez. Gerra ostean, olio gutxiago zegoenean, txerriaren gantza erabiltzen zuten sukaldean aritzeko.

  • Martin Aranburu Gerra osteko errazionamenduaren astindua

    Martin Aranburu Artano (1926) Andoain

    Gerra ostean, baserriko jeneroa alondegian entregatu eman behar izaten zuten. Hori astindu ederra izan ohi zen beraientzat. Inguruko errotak itxita egon ziren garai hartan, eta ezkutuan joan behar izaten zuten Itsasondoraino.

  • Maria Angeles Amenabar Astegunetako otorduak

    Maria Angeles Amenabar Lasquibar (1940) Andoain

    Astegunetako otorduak: haragi zopa, babarrunak edo garbantzuak eta haragi egosia. Postretarako fruta, baldin bazen. Meriendatzeko ogia eta txokolatea. Ogi zuririk eta oliorik ez zen izaten.

  • Mari Karmen Ansa Txerria isilka hiltzeko komeriak

    Mari Karmen Ansa Zinkunegi (1937) Andoain

    Gerraostean txerri bakarra hil zezaketen, baina bi ere hiltzen zituzten. Aitak kontatzen zuen pasadizoa, txerria isilka hiltzeko komeriak: mazoarekin jo zioten buruan, garraxirik ez egiteko; erretzen ari zirela, alarma faltsua izan zuten: Guardia Zibila zetorrela pentsatu zuten, baina ez, Antonio Mari zen, burutik zakua jarrita.

  • Mari Karmen Ansa Txerriari bizarrak erretzeko lanak

    Mari Karmen Ansa Zinkunegi (1937) Andoain

    Lasto balekin erretzen zitzaion ilea txerriari. Lastoa nola prestatzen zuten: gariaren sustarra zen. Garia jotzeko modua. Txerriaren azala nola erretzen zuten. Isilka ibili behar zutenean (txerriak hiltzeko debekua zegoen gerraostean), ezin lanak ondo egin.

  • Angel Amenabar Gerra osteko gosearen aurka estraperloa eta baserriko jeneroa

    Angel Amenabar Lasquibar (1932) Andoain

    Gerra ostean, garia egiten zuten etxean, gari-sail handiak lantzen zituzten. Beraiek kontrabandoan ibiltzen ziren etxeko artoa eta garia Zizurkilgo errotan ehotzeko. Etxean ez zuten goserik pasa, bai baitzuten jateko nahikoa.

  • Angel Amenabar Errotatik bueltan "guardia zibilak" bidean

    Angel Amenabar Lasquibar (1932) Andoain

    Errotara ezkutuan joaten ziren. Orduko errota batzuk aipatzen ditu. Behin, irinarekin etxera bueltan zetorrela, beldurra pasa zuen guardia zibilak ikusi zituela uste baitzuen.

  • Angel Amenabar Gosea zenean, arbia eta taloa

    Angel Amenabar Lasquibar (1932) Andoain

    Gari-irinarekin ogia egiten zuten, eta bestela taloa. Etxean soberan gelditzen zitzaizkien taloak lagunen artean banatzen zituzten. Garai hartan, arbia ere jaten zuten batzuek. Baserrian gosea ez zen hainbeste antzeman, baina baserriko jeneroaren zati bat entregatu egin behar izaten zuten.

  • Juan Bautista Aizpurua Janaria ezkutatzeagatik, dena lizundu

    Juan Bautista Aizpurua Ormaetxea (1936) Andoain

    Umeak 14 urterekin hasten ziren lanean. Lehen behar handia zegoen: zeukatena ondo zaintzen eta erabiltzen zuten; gosea zegoen, diru gutxi... Gerra ostean, Nafarroatik etortzen zen tren txikiak estraperloko jeneroa ekartzen zuen; eta, hari esker, jendea aurrera atera zen. Behin, guardia zibilek etxea erregistratuko zuten beldur, aitak bi paretaren artean sartu zituen baba zakuak, eta jeneroa lizundu egin zitzaion, zomorroz bete zitzaion, hain zuzen ere.

  • Juan Bautista Aizpurua Entregatutako jeneroa alondegian biltzen

    Juan Bautista Aizpurua Ormaetxea (1936) Andoain

    Gerra ostean, baserritarrak jeneroa entregatzera behartzen zituzten. Bildutako jeneroa alondegian gordetzen zen. Behin zaku bat arto hartu nahi izan zuten alondegitik, eta orduan izandako anekdota kontatzen du.

  • Juan Bautista Aizpurua Irina lortzeko oztopoak

    Juan Bautista Aizpurua Ormaetxea (1936) Andoain

    Gerra ostean, artoa irin bihurtzeko oztopoak zeuden, errotak itxita baitzeuden. Baserri batzuetan, artoa ehotzeko makinak sortu zituzten. Aizarnako baserri batetik errotara irin bila joan eta esku hutsik itzuli behar izan zutenekoa kontatzen du.

  • Juan Bautista Aizpurua Errotak itxi eta jendea argaldu

    Juan Bautista Aizpurua Ormaetxea (1936) Andoain

    Errotak kontrolatuta zeuden lehen. Gose handia zegoen orduan, eta jendea asko argaldu zen.

  • Migel Amas Gerra ostean ogiarekin arazoak

    Migel Amas Egibar (1932) Andoain

    Gerra ostean ogiarekin arazoak egon ziren, eta kontrabandora jo behar izan zuten hura lortzeko. Behin Txindokiraino igo ziren txangoan eta jaitsieran soldaduek janaria eskatu zieten; ordurako dena janda zeukaten, baina.