Ekonomia gerraostean

  • Ana Artola Etxeberria Errazionamendua nolakoa zen

    Ana Artola Etxeberria (1923) Abaltzisketa

    Errazionamendua nolakoa izaten zen eta zein produktu erabiltzen zituzten kontatzen du. Goserik ez zuten pasa baina miserian ibiltzen ziren dena entregatu behar izaten zen eta. Denak tratu berdina izaten zuten.

  • Antonio Kortajarena Kortajarena Gosea gerra garaian

    Antonio Kortajarena Kortajarena (1928) Zizurkil

    Gerra garaian, gosea izaten zen, oliorik ez zegoen, kontrabandoan ekartzen ez bazuten behintzat. Esnea eta arrautzak bazituzten. Kalekoek okerrago pasa zuten. Donostiako lehengusuek zazpi ume zituzten eta ezkutuan baserritik babarrunak eramaten zituzten. Behin izebak babarrun haiek nola ezkutatu zituen kontatzen digu. Izebak ezkutuan janaria eramaten zuen, oso arriskutsua zen arren.

  • Antonio Kortajarena Kortajarena Baserrian beti zegoen jatekoa

    Antonio Kortajarena Kortajarena (1928) Zizurkil

    Baserrian ez zuten goserik pasa. Ogia eta olioa ziren gehien falta zitzaiena. Arrautzak gordinik ere jaten zituzten. Egunean zortzi edo bederatzi arrautza jan izan ditu. Hala ere, ez du sekula gibeleko arazorik izan. Bularrean mantxa bat bilatu zioten eta ez nekatzeko esan zioten.

  • Maria Dolores Etxeberria Zalakain Errazionamendu garaian nola-hala moldatu behar

    Maria Dolores Etxeberria Zalakain (1929) Ibarra

    Errazionamendua zegoen garaian, baserriko jeneroa entregatu egin behar izaten zuten udaletxean. Errotak itxita egon ziren garai hartan, eta papera behar izaten zen artoa errotara eramateko; tranpak egiten zituzten orduan.

  • Maria Dolores Etxeberria Zalakain Errazionamendua denbora askoan

    Maria Dolores Etxeberria Zalakain (1929) Ibarra

    Errazionamendua denbora askoan egon zen. Ogia etxera ekartzeko, ezkutuan egin behar izaten zuten. Elizari baserriko jeneroa eman behar izaten zitzaion.

  • Joxepa Elizondo Ormaetxea Gerra ondoren fraideak eskean

    Joxepa Elizondo Ormaetxea (1933) Aduna

    Senarraren etxean sardina zaharra erdi bana jaten omen zuten gerra ondorenean. Eskera etortzen zitzaizkien, fraideak ere bai.

  • Valeriana Zabala Goikoetxea Gerra amaiera eta ondorengo miseria

    Valeriana Zabala Goikoetxea (1925) Altzo

    Gerra bukatu zenean poza hartu zuten. Ondoren miseria iritsi zen. Denda guztiak hutsik zeuden, ezer ez zegoen. Etxean zituzten janariak herrira entregatu behar izaten zituzten.

  • valentina yeregi Bueltan senarrak lanik ezin bilatu

    Valentina Yeregi Inza (1915) Lasarte-Oria

    Goserik ez zuten pasatu gerran; baina, bueltan, senarrak lanik ezin aurkitu, gorrietakoa eta maingua zelako. Estraperloko patata, bizikletan.

  • valentina yeregi Senarraren ibilerak: arrantzan

    Valentina Yeregi Inza (1915) Lasarte-Oria

    Senarra arrantzan ibiltzen zen aitarekin, gerra aurretik eta ostean. Kiloko bost pezeta ematen zizkioten, Bretxan. Arrebak eramaten zuen arraina. Senarra gorrarena eginda libratu zen behin.

  • Miel Izagirre Errotara ezkutuan joan, eta astoa galdu

    Miel Izagirre Arrue (1929) Urnieta

    Gerraostea garai txarra izan zen. Errotak itxita egoten zirenez, gauez joan behar izaten zuten, ezkutuan, astoa zakuz kargatuta. Behin, halako aldi batean, astoa galdu zuten.

  • Xanti Lasarte Garai batean, taloa nagusi

    Xanti Lasarte Zugasti (1925) Urnieta

    Taloa jaten zuten garaian, ogi gutxi jaten zen. Taloa esnetan sartzen zuten. Ohitu egin ziren taloa jaten. Eskolara joaterako, zer gosaltzen zuten. Lehen, diru gutxi izaten zuten.

  • Angela Garmendia Gose garaia eta estatuaren babes falta

    Angela Garmendia Arrieta (1927) Urnieta

    Berak ez zuen goserik ezagutu, umeegia zelako gose garaian. Angelak 11 hilabete zituela, aitak istripua izan zuen lanean eta hanka moztu zioten. Garai hartan, ez zegoen diru-laguntzarik istripua izanez gero.

  • Juan Aizpurua Kapitainaren laguntzailea presoarekin alde egin

    Juan Aizpurua Otegi (1924) Andoain

    Erratzun soldadutza egiten ari zela neska bat hartu omen zuten preso. Goiz batean, kapitainaren laguntzaileak harekin ospa egin zuela konturatu ziren.

  • Pilar Tolosa Amondarain Olioa, gutxi eta garesti

    Pilar Tolosa Amondarain (1935) Amasa-Villabona

    Errazionamendu garaian, olioa urria eta garestia zen. Etxean bizi ziren pertsona kopuruaren arabera hainbeste olio jasotzen zuten. Olio asko zuten familiek, saldu egiten zuten. Zerriaren koipea ere erabiltzen zen sukaldean.

  • 1295 Marinelak eskean baserrietan

    Inazio San Migel Sorazu (1927) Mutriku

    Gosete garaiko oroitzapenak. Marinelak eskean ibiltzen ziren baserrietan; itsasora joateko petroliorik ez zuten arrantzaleek. Etxeko giroa: ama 27 urterekin alargundu zen, eta triste egoten omen zen beti.

  • 1295 Bildotsak estraperloan

    Inazio San Migel Sorazu (1927) Mutriku

    Ardiak zituzten baserrian. Amak gazta egiten zuen. Bildots batzuk estraperloan saldu ohi zituzten.

  • pantxi-trevino Gerra osteko ibilerak errotara

    Pantxi Treviño Agiriano (1926) Elorrio

    Laminen konturik ez du entzun Pantxik. Aita sarri joaten zen Zaldibarrera errotara, gerra ostean, debeku garaian.

  • 1614 Gerraosteko gosea

    Joxepa Arrillaga Mendiluze (1922) Donostia

    Bizimodu aldaketa gerra ondoren: gosea. Ogi gutxi zuten. Artua esnearekin egosten zuten, baina artua ere entregatu behar izaten zuten. Patata eta babarruna ere bai. Errotak itxita egon ziren; mailuarekin jotzen zuten artoa. Garirik ez da izan sekula inguruetan.

  • Bernardo Anabitarte Errazionamendu garaiko kontuak

    Bernardo Anabitarte Ezeiza (1937) Donostia

    Altzara joaten ziren errotara. Irina. Etxean egiten zuten taloa. Goserik ez zuten pasatu. Errazionamendua. Tabakoa. Ogia.

  • Inaxi Altuna Etxez etxeko saltzaileak eta eskekoak

    Inaxi Altuna Etxeberria (1941) Donostia

    Etxez etxe ibiltzen ziren kinkileroak. Zinkezko ontziak eta guardasolak konpontzen. "Burutea". Ezti saltzailea. Eskekoak. Arantzazuko fraideak.