Ekonomia gerraostean

  • 1364 Kupo bidegabea

    Andoni Azkarate Larrañaga (1932) Antzuola

    Urte batzuetan, kupoa eman eta gero etxerako gauza bera estraperloan erosi behar izaten zuten. Kupoa ez zen izaten berdina herri denetan. Etxeko babarrun kupoa emateko, lehorte urte batean babarrunok erosi egin behar izan zituzten. Errotak prezintatu zituztenean, eskuzko errota txikiekin ehotzen zuten. Gero gauez euren errotan ehotzen hasi ziren, prezintoa askatzen ikasi zutenean.

  • 1364 Olio litro bat ehun pezetatan

    Andoni Azkarate Larrañaga (1932) Antzuola

    Babarruna urdaiarekin zen garai haietako jatordua. Olio gutxi zegoen, eta amonari medikuak janari garbiak agindu zionean, ehun pezeta ordaindu zuten estraperloko olio litro bategatik. 1940 eta 1941 urteetan haizetea eta uholdeak izan zituzten Antzuolak. Uholdeak kalera atera zuen dendariak gordeta zuten estraperloa.

  • 1339 Errazionamendua

    Florentino Lamariano Agirre (1933) Antzuola

    Zubipean nola ezkutatzen ziren. Hegazkin bat nola erori zen. Errazionamenduaren ilaran egoten zen. Osaba alkate zen gerra aurretik, eta etxea errekisatu zioten. Ogia txarra. Ogi faltarik ez zuten izan, errota izanda.

  • 1339 Astoaren azpian, ezkutalekua

    Florentino Lamariano Agirre (1933) Antzuola

    Garia eta arto zati bat entregatzen zen. Baserri batzuetan gorde egiten zuten. Astoaren azpian gordetzen zuten beraiek, gurdiaren gurpilaren azpian. Miaketekin ez da gogoratzen, baina ibiltzen ziren horretan. Batzuek erosi egiten zuten, entregatzeko.

  • 1339 Kupoa noiz kendu zuten

    Florentino Lamariano Agirre (1933) Antzuola

    Soldadu joan baino lehen kendu zuten kupoa, 1945-1950 urte inguruan. Hornidurakoak lotsagabeak ziren. Madariaga baserrikoek eskopeta zeukaten etxean.

  • 596 Gerraosteko egoera; kalean gosea

    Isabel Jauregi Mendizabal (1926) Antzuola

    Familia kontuak. Senide asko etxe bakoitzean; bai baserri inguruan eta baita kalean ere. Gerraostean kaleko jendea baserrira joaten zen lanera "tripa-truke".

  • Jose Antonio Amuategi Uholdeek ekarritako hegaztiak, jan

    Jose Antonio Amuategi Casero (1933) Soraluze

    Baltegietan, Orbeaneko etxean bizi zen Jose Antonio. Ondoko etxeak bazuen kunbo bat eta han igerian eta arrantzan aritzen ziren. Ufalak ekartzen zituen hegaztiak ere jan egiten zituzten, gose garaia baitzen.

  • Jesus Furundarena Soldaduekin ikasi erretzen

    Jesus Furundarena Goenaga (1924) Mutriku

    Gerra denborako oroitzapenak. Mutrikuko Beheko Plazan 800 eta 1000 soldadu italiar artean egon ziren. Herriko mutikoak zigarro eskean joaten ziren soldaduengana. Tabakoa errazionamenduan zegoen garai hartan, eta bakarren bat ematen zien. "Gizon plantak egiten" erretzen zuten zigarroa.

  • Lorea Furundarena Maria errekadista eta osabaren ogia

    Lorea Furundarena Kalzakorta (1926) Mutriku

    Gerra denborako kontuak. Lorearen osaba bi Bilbon bizi ziren; haietako bat apopilo mutrikuar batzuen taberna batean, eta ogi goseak egoten omen zen. Baserrian ogia egin, eta Maria "rekadistia"rekin bidaltzen zioten ogia osabari.

  • Martzelina Kalzakorta Estraperloan

    Martzelina Kalzakorta Zenarruzabeitia (1931) Mutriku

    Martzelina umea zela, estraperloan ibiltzen zen. Ondarroatik Mutrikurako bidea oinez egiten zuen.

  • Maria Luisa Arzallus Baserriko otorduak

    Maria Luisa Arzallus Mitxelena (1940) Donostia

    Eguneko otordua. Goizean esne-zopak, hamaiketakorik ez. Merienda, txokolatea eta ogia. Ogi beltza eta zuria. Taloa. Baserritar gutxi zebilen Antiguako lantegietan lanean. Amak esnea eta berdura Benta Berriko denda batera eramaten zituen. Tranbia.

  • Elias Atutxa Ogi barik gosea ezin kendu

    Elias Atutxa Orobiobasterra (1920) Amorebieta-Etxano

    Ogiz eskas ibili omen ziren, eta ogi barik gosea kentzea zaila dela dio Eliasek. Errotak itxita egon ziren, eta irin falta zegoen. Guardia Zibilek zaintzen zituzten errota inguruak. Oromiñoko Erdiko errotara eramaten zuten alea ehotzera.

  • Elias Atutxa Artoa Oromiñoko errotara

    Elias Atutxa Orobiobasterra (1920) Amorebieta-Etxano

    Errotariak ehotze lanagatik alearen %10a kentzen zuten. Etxeko alea Eliasek eramaten zuen astoan errotara. Artoa Oromiñoko errotara eramaten zuten, baina garia Zornotza edo Durangokoetan ehotzen zuten.

  • Elias Atutxa Baserritarren ekoizpenaren zati bat udaletxera

    Elias Atutxa Orobiobasterra (1920) Amorebieta-Etxano

    Etxeko gariaren eta artoaren zati bat udaletxean eman behar izaten zuten. "Abastos"ek kudeatzen zituen baserritarrek emandako kupoak.

  • Elias Atutxa Txerria hiltzea; diru-aldaketak

    Elias Atutxa Orobiobasterra (1920) Amorebieta-Etxano

    Txerria hiltzea libre zegoen, baina hiltzeagatik zerga bat ordaindu behar izaten zen. Errepublikazaleek lehenengo, eta nazionalak gero, dirua aldatu egin zuten.

  • Belen Esnal Larreategi Umetako bihurrikeriak gose garaian

    Belen Esnal Larreategi (1932) Soraluze

    Azkoitiko mutilak lanbidea ikastera etortzen ziren Soraluzera, eta gauetan haiekin jolasten ziren: batzuetan sokasaltoan, besteetan mojetako madariak lapurtzen edota presara igerian egiten. Gose garaia zen orduan.

  • Grabiñe Siloniz Gerraostean eskean etortzen zitzaizkien

    Garbiñe Siloniz Barrenkua (1935) Ea

    Gerraostean ez zuten goserik pasatu baina ezer ez zutenak etortzen ziren eskean. Kaleko jendeak, Ean, gosea pasatu zutenak ezagutzen ditu.

  • Grabiñe Siloniz Irinarekin beldurrez

    Garbiñe Siloniz Barrenkua (1935) Ea

    Ibarrangeluko errota non zegoen kontatzen du. Irina astoan hartuta beldurrez etortzen ziren.

  • Jose Luis Madinabeitia Gerra osteko gosea ez du gogoan

    Jose Luis Madinabeitia Uriarte (1941) Oñati

    Ez du gogoratzen gerra osteko gose garaia. Garai hartan bere ama umea erditu berri zegoela aldeko baserritik esnea ekartzen ziotela eta horrelako kontuak entzunak ditu. Garia udaletxera eraman beharra bai du gogoan.

  • 1318 Kupoa bete ezinda

    Baxili Txintxurreta Goenaga (1922) Oñati

    Gerra ostean garia eta patata kupoak eman behar izaten zituzten baserritarrek udaletxean. Urte txarretan arazoak izaten zituzten kupoak agindutakoa betetzeko. Goienetxeko lurrean arbi eta babarrun oso onak egiten ziren, ez ordea artoa eta garia.