Ekonomia gerraostean
-
Gerra osteko gosea
Eustaki Labandibar Retegi (1920) Errenteria
"Gorriek" etxeak sakeatu zituztela dio. Gerra osteko gosea. Latasatik ekartzen zuten babarruna, Nafarroatik. Haragia tomatearekin. Ogia falta zen.
-
Errazionamendua; artoa erosi beharra
Gumer Irastortza Amiano (1931) Irun
Errazionamenduarekin bizitzea ez zen erraza; baserritarrei muga asko zituzten. Kendu egiten zieten, baina eman gutxi. Taloa ere ez zuten beti izaten. Artoa erosi beharra, etxean nahikoa ez zutelako. Bidean irinarekin, isilpean.
-
Taloa eta morokila ugari jandakoa
Felisa Ormaetxea Goitana (1928) Aramaio
Gerra ostean garia entregatu behar izaten zen eta artoaz konpondu behar. Taloa eta morokila ugari jandakoa da. Gari-lur txarra zen Uribekoa. Artoarentzat, aldiz, oso ona.
-
Ezkutuka lortu behar ogia
Felisa Ormaetxea Goitana (1928) Aramaio
Inguruko errotak: Mendietxebarri, Markulete eta abar. Ogia hamar egunean behin edo egiten zen, irina zegoenean. Esnea okindegi batera eramaten zuten eta handik ogia ekartzen zuten erdi ezkutuan.
-
Fideoa egiten gerra ostean
Maria Angeles Beitia Oruna (1918) Aramaio
Herriko lokal batean fideoa egiteko makina ipini zuten. Nola egiten zen kontatzen du. Asko saltzen zuten gerra ostean. Senide baten bidez lortzen zuten irina. Merkataritza normaldu zenean utzi zioten fideoa egiteari. Krisiak iraun izan balu makarroiak ere egingo zituzten. Dena dela, hemengo jendeari ez zitzaion pasta gustatzen. Baba zen hemengo janaria.
-
Jaunartze egunean, ogi zuria
Xanti Iparragirre Perurena (1934) Errenteria
Jaurnartzea eta konfirmazioa. Doktrina etxean ikasi zuen, buruz eta erdia latinez. Jaunartze egunean apaizak kafesnea eta ogi zuria eman zizkion, eta bera pozik. Errazionamendu garai zen. Ogi zuria Errenterian ikusi zuen aurretik, eta egun bateko jornala balio zuen. Probatu gabe zeukan.
-
Garia eta artoa entregatu beharra
Xanti Iparragirre Perurena (1934) Errenteria
Garia entregatzeko soilik egiten zuten, gerraostean. Taloak egiten zituzten eta errazinamenduko ogi gogorra jaten zuten. Artoa Nafarroara eramaten zuten errotara, Gipuzkoan ezin baitzen. Harrapatuz gero, kendu egiten zieten.
-
Artilea ere entregatu egin behar
Xanti Iparragirre Perurena (1934) Errenteria
Artilea entregatu egin behar zenez, arreorako koltxoiak egiteko nehiko lan zuten. Mandoa artilez kargatuta harrapatu zuen behin Guardia Zibilak, zortzi bat urterekin. Firma biltzen ibiltzen ziren baserriz baserri.
-
Errazionamenduaren bila Errenteriara
Xanti Iparragirre Perurena (1934) Errenteria
Astero joaten ziren Errenteriara errazionamenduaren bila. Batzuetan Pikorranekoa joaten zen bila. 9 urterekin hasi zen bera joaten, larunbatetan mandoarekin. Zer ekartzen zuen: ogia, tabakoa, olioa... Entregatzen zuten gari eta artoa pilatan egoten zen, kea dariola.
-
Tabako landareak
Xanti Iparragirre Perurena (1934) Errenteria
Gosearen beldurra. Esnea eta taloa zuten. Babarruna gordetzen ibiltzen ziren, dena ez entregatzeko. Inspektoreak joan zirenean, tabako landareak txikitu zizkieten. Txondor zuloetan jartzen zuten tabakoa. Arto bizarrak erretzea.
-
Errenterian arrotz
Xanti Iparragirre Perurena (1934) Errenteria
Errenteriara joaten zenean errazionamendu bila, piztiei bezala begiratzen ei zioten han. Bide txarra zuten. Zeinekin hitz egin ere ez zuen izaten. Erdaraz egiten zuten han. Ez ziren Errenterikoak sentitzen; Goizuetakoak gehiago.
-
3. mailako hileta
Xanti Iparragirre Perurena (1934) Errenteria
Amaren gaixotasuna. 48 urterekin hil zen. 3. klaseko hileta elizkizuna egin zioten. Errazionamendua ere 3. mailakoa zuten. Mailen arteko diferentziak: goizeko bederatzietan ziren 3. mailako hiletak.
-
Gerraosteko injustizien aurrean isilik
Xanti Iparragirre Perurena (1934) Errenteria
1. mailakoak aberatsak ziren. Haiek ogi txikiagoa zuten, eta 3.ekoek handiagoa. Jendeak ez zuen protesta egiten. Jendea jatekoa entregatzearen kontra hasi zen mugitzen, baina berandu. Politikaz ez zuten ulertzen. Usotara joaten zen gizon baten kontuak, kartzelan egondakoa.
-
Errazionamendua eta estraperloa; guardia zibilak
Mertxe Aizpurua Zeberio (1925) Joxe Torregarai Gorostidi (1937) Usurbil
Errazionamendua konfiterian hartzen zuten Joxek eta. Estraperloa. Lasartera joaten zen bizikletan Mertxe estraperloa erostera. Olioa garesti, hogei durotan litroa. Guardia zibilen kontrolak eta haiekin zuten harremana tabernan. Pistola atera zion Mertxeri behin batek. Hika.
-
Umetako denbora-pasa: animaliak
Joxe Mari Soroa Berrotaran (1932) Usurbil
5 urte zituela, Usurbilera joan ziren bizitzera. Pozik bizi izan da Usurbilen. Txoriak harrapatzen eta oiloak lapurtzen ibiltzen ziren umetan. Gerra garaian, katu arrak harrapatu eta jan egiten zituzten.
-
Tolosako Arzabalza papeleran lanean
Santos Irazustabarrena Ermina (1928) Alegia
Tolosako Arzabalza paper-lantegian irabazitakoa zeukan gordeta. Tolosako Arzabalza paper-lantegiko arduraduna izan zen berrogei urtez. Papelerako kontuak azaltzen ditu. Peoi bezala hasi zen paper-lantegian; enkargatu izatera nola heldu zen kontatzen du.
-
Papelerako lana
Santos Irazustabarrena Ermina (1928) Alegia
Papelereako kalandra eta bobina zertarako erabiltzen zuten. Pasta prestatuta etortzen zitzaien: "fibra corta" hemen egiten zen eta "fibra larga", berriz, Suediatik eta behin Errusiatik, baina hura ahulagoa zela dio. Pasta egiteko Santanderretik ekarritako eukaliptoa erabiltzen zuten. Egindako papera toki askotara saltzen zuten, Espainiara barne. Paperaren pasta gerra ondoren hasi ziren egiten hemen, lehenago dena inportatu egiten zen. Gerra ondoren pinua eta eukalipto asko jarri zutelako egiten zuten pasta bertan.
-
Gerra ondorengo kontuak
Rufina Irazu Amundarain (1923) Asteasu
Asteasun hamar bat hil zituzten, eta ez politikarengatik. Bederatzi senideak elkar hartuta. Gerra ondoren, gosetea. Ez ziren etxetik ateratzen. Salbokonduktoa, inora joateko. Txekorra ez zuten eraman erreketeek, zailagoa zelako.
-
Gerraren eraginak: hildako soldaduak, tela falta, sakeoak
Maria Piedad Lopez Ferrera (1926) Berrobi
Soldadu joan, eta hildakoak. Herrian mutil gutxi geratu ziren, neska denak batekin joaten ziren mendira. Gerra ondorena: batzuek zakuekin egiten zuten arropa. Durangotik ekartzen zuten tela. Sakeoak. Ihes egindako familiak.
-
Errazionamendua; lehengo luxuak
Maria Piedad Lopez Ferrera (1926) Berrobi
Gerra ondoren, gosea. Errazionamenduko ilara, Tolosan; zain egon eta gero, irina bukatu zela, eta berriz joateko. Babarruna bazuten. Lehengo banketeak, festetakoak: oiloa hil.