Ekonomia gerraostean

  • 1313 Kaletik tripa-truke lanera etorritakoak

    Pedro Agiriano Urrutia (1932) Arrasate

    Gerraostean kaletik jende asko etortzen zen lanera baserrietara, tripa-truke. 18 laguneraino elkartu izan ziren orduan garia ebakitzeko (eta etxekoak 2-3 besterik ez ziren izaten). 1942etik ia 1950rainoko urteetan, egoera beltzak ezagutu zituzten. Garia ehotzera gauez eta mendiz joan behar izaten ziren, errotak prezintatuta egon zirenean. Garai haietan artoa jaten zuten ogia beste .

  • Lucio Lizartza Umetan egindako lanak

    Lucio Lizartza Esnaola (1932) Berastegi

    12 urterekin berak egiten zuen ogia baserri batean. Beste baserri batean, trukean alpargata pare bat ematen zioten. Behi asko zeuden han, eta bi morroi gehiago, eta gerora neskameak. Lan asko egin zuen han.

  • Maria Huizi Janaria gerraostean

    Maria Huizi Apezetxea (1933) Berastegi

    Ogia ekonomikan egiten zen etxean gerra aurretik. Gerraostean, gosete handia izaten zen, eta taloa jaten zuten gehienbat. Gazta eta mamia ere ez zitzaien falta izaten. Kaletik baserrira joaten zen jendea janari eske.

  • 1339 Errotako tranpak

    Florentino Lamariano Agirre (1933) Antzuola

    14 urte arte eskolan ibili zen, gero gaueko eskolan, baina aitak errota zuen, eta han egin zuen lana mutikotatik. Intxaustiko errota. Guardia Zibilaren ihesi ibiltzen ziren; errotak prezintatzeko sistema. Tranpa egiten zuten, prezinto berria jarrita.

  • 1339 Errota motak

    Florentino Lamariano Agirre (1933) Antzuola

    Errota guztiak zeuden itxita gerraostean. Bi gremio zeuden: "maquilleros" eta "harineros". Urtean zenbat kilo eta zeinentzat ehotzen zen kontrolatu behar zen. Makileroentzat inspekzio gutxiago zegoen. Errejimenaren aldekoak izango ziren makileroak. Errota noiz arte egon zen martxan. Garia, artoa eta pentsua ehotzen ziren. Garia ereiteari 1975 inguruan utzi zitzaion. Korosotik etortzen ziren ehotzera.

  • Candida Zubizarreta Baserriko bizimodua

    Candida Zubizarreta Azkoitia (1936) Azkoitia

    Beren baserria ez zen behartsuenetakoa. Berak ez zuen goserik ezagutu. Beste baserri batzuetan larritasun handiagoa bizi izan zutela gogoratzen du. Ganadua bazeukaten, garia eta artoa egiten zuten, baratzeko gauzak landatzen zituzten... lan asko egiten zuten baserrian.

  • anjel elizalde Lesakara gauez, artoarekin

    Anjel Elizalde Elizalde (1922) Donostia

    Gerraostea baserrian: Lesakara nola joan zen gauez, irinaren bila errotara. Kupoa. Artoa entregatu beharra. Errazionamendua. Ogia eta taloa.

  • Juanito Unanue Errotara ezkutuan joatean pasatako beldurrak

    Juanito Unanue Aizpuru (1932) Azpeitia

    Lehen Urrestillatik Azpeitira oinez joaten ziren, bizikleta gutxi baitzeuden. Nuarbeko errotara joaten ziren ezkutuan, eta horretarako nola moldatzen ziren azaltzen du.

  • Txomin Ormaetxea Gerraostean errotak prezintatuta

    Txomin Hormaetxea Uriagereka (1930) Bermeo

    Gerraosteko ogia txarra zen, irinaren kalitatea ere txarra zen eta. Errota asko zarratuta eta prezintatuta egon ziren. Errotari askok estraperloan aritzeko aprobetxatu zuten. Gauez baino ez zuten ehotzen, ez ikusteko. Guardiek prezintua kenduta harrapatuz gero, eskupekoa emanda konformatzen ziren; hala ere, isunak ordaindutakoak dira. "Servicio nacional del trigo" egon zen errotak kontrolatzen.

  • Martzial Goenaga Errota isilak asmatu zirenekoa

    Martzial Goenaga Gorriti (1925) Usurbil

    Gerraostean, artoa eta babarruna izaten zuten etxean. Errotatik irina ezkutuan ekartzen zuten; behin harrapatu egin zituzten. Errotek ezkutuan egin behar izaten zuten lan, eta soinurik ateratzen ez zuen errota asmatu zen garai hartan.

  • Miren Jone Rekondo Irinaren kontrabandoa Usurbilen

    Miren Jone Rekondo Aizpurua (1926) Usurbil

    Miren JoneK berak ogia egunero egiten zuen etxean. Andatzatik egurra jaisten zuten eta kontrabandoa ere menditik barrena egiten zuten. Handik lortzen zuten irina.

  • Pello Nafarroako galirina

    Pello Garaikoetxea Gibelalde (1930) Lizartza

    Ogia egiteko galirina erabiltzen zuten. Arto-irina, berriz, taloak egiteko. Nafarroako galirina erabiltzen zuten (Lekunberri, Noain... aipatzen ditu). Irina errazionamenduan omen zegoen, eta herri bakoitzari hainbesteko bat zegokion.

  • Julian Zinkunegi Arregi 12 urterekin morroi

    Julian Zinkunegi Agirre (1930) Lizartza

    12 urte zituela joan zen morroi Ernialdera. Han bi urte egin, eta Amezketara joan zen morroi. Nagusia tratantea zen, eta ganaduarekin estraperloan ibili behar izaten zuen.

  • Enriketa Aranburu Gerra ondoko gosea

    Enriketa Aranburu Garaiar (1926) Hernani

    Gerra osteko gosea. Miseria. Errazionamendua. Amak emandako ogi koskorra katuak kendu zionekoa; gero amak berea eman zion.

  • Pakita Penagarikano Albizturko errota

    Pakita Peñagarikano Elosegi (1926) Tolosa

    Albizturko errotara joaten ziren gariarekin. Errotan jasotako irinarekin taloa eta ogia egin ohi zituzten etxean. Ez zuten goserik "ikusi". Errazionamendu garaia aipatzen du.

  • Pakita Penagarikano Gerra osteko inspektoreak

    Pakita Peñagarikano Elosegi (1926) Tolosa

    Gerra osteko garaiari buruz hitz egiten du. Ez zegoen animaliarik etxean hiltzerik. Auzokoekin batera txekorra hil ohi zuten ezkutuan. Errotak ere itxita egoten ziren. Inspektoreak ibili ohi ziren baserriz baserri, dena kontrolatu nahian; anekdota bat kontatzen du.

  • Maria Dolorez Maiza Artola Errotako telefonoa eta estraperloa

    Maria Dolores Maiza Artola (1937) Tolosa

    Gerra ondoreneko kontuak. Herriko bi telefonoetako bat errotan bertan zegoen. Bedaioko jendeak estraperloan ekartzen zituen jakiak Nafarroatik. Telefonoz abisuak jasotzen zituzten guardiak noiz pasatzen ziren jakiteko. Ukuiluan ezkutatu ohi zuten estraperloko jeneroa... Guardiek miaketak egiten zituzten baserrian inor falta ote zen jakiteko.

  • Maria Dolorez Maiza Artola Errotak itxi eta artoa entregatu behar

    Maria Dolores Maiza Artola (1937) Tolosa

    Artoa sorotik biltzeko garaia iristen zenean, errotak ixten zituzten. Baserri bakoitzak arto uztatik hainbesteko bat entregatu behar izaten zuen; errotan pisatzen ziren arto-zakuak. Errotako ataria zakuz beteta egoten omen zen.

  • Maria Dolorez Maiza Artola "Goseak ez du barkatzen..."

    Maria Dolores Maiza Artola (1937) Tolosa

    Errota ixten zutenean, ez zen jatekorik izaten. Errota nola prezintatzen zuten kontatzen du. Maria Doloresen aitak gauean ehotzen zuen artoa, prezintua kenduta. Jendea gauez joaten zen errotara.

  • Maria Dolorez Maiza Artola Abarka jarrita, errotaren hotsa leuntzeko

    Maria Dolores Maiza Artola (1937) Tolosa

    Errota prezintatuta egongatik, Maria Doloresen aitak gauetan prezintua kendu eta errota martxan jartzen zuen. Errotak talaka hotsik ez ateratzeko abarka jartzen omen zion.