Ekonomia gerraostean
-
Ama, lan asko egindakoa
Miren Garmendia Urzelaieta (1936) Lezo
Ogia estraperloan lortu behar izaten zen garaia ezagutu zuen Mirenek. Haienean amak atera zuen familia aurrera, aita ondoezik bizi izan baitzuten, eta gazterik hil zitzaien.
-
Herri-laguntzak kanpotarrentzat orduan ere
Aintzane Telleria Madariaga (1931) Bermeo
Ez dute inoiz herriaren laguntzarik izan. Lehen ere ijitoentzat eta kanpotarrentzat izaten ei ziren. Behin jertse bat tokatu zitzaion zozketan eta ez zioten eman txukun jantzita zegoelako.
-
Goian zerua eta behean lurra
Aintzane Telleria Madariaga (1931) Bermeo
Aintzanek etxeko lapikoa ipintzen zuen hamar urte zituenerako. Amak eta izekok fabrikan lan egiten zuten familia aurrera ateratzeko. Gazterik alargundu zirenez, "goian zerua eta behean lurra" geratu ziren.
-
Itsasontzien motorrak
Xabier Irureta Sasiain (1936) Zumaia
Beal lantegian motor dieselak egiten zituzten itsasontzientzat. Motorrak nolakoak ziren azaltzen du.
-
Txahala ukuiluan hil eta Guardia Zibila etxera
Felix Olaizola Alkorta (1928) Zestoa
Eguneroko otorduetan, babak eta lekak jaten zituzten. Aizarnazabalen Guardia zibilek baba konfiskatu zutenekoa kontatzen du. Festetarako, ukuiluan txahala hil, eta guardia zibilak etxera joanda pasatako estutasuna kontatzen du.
-
Estraperloko kontuak
Enriketa Aranburu Garaiar (1926) Hernani
Estraperloa egiten zuen aldamenekoak. Txekorra etxean hil, ezkutuan, eta saldu.
-
Gerraostean goserik ez pasatzeko egindakoak
Xinfo Iparragirre Intxaurrondo (1932) Berastegi
Gerraostean goserik ez zuten pasa, baina olioarekin arazoak izaten zituzten. Haren ordez, seboa erabiltzen zuten, baina hori ere jende askok bilatzen zuenez, urria zen. Errotara ezkutuan joaten zen etxeko artoa jan ahal izateko. Txerria ere hiltzen zenez, goserik ez zuten pasa. Kaletik jendea gustura joaten zen baserrietara lanera zerbait jatearen truke.
-
Santiago basora lanera 13 urte zituela
Pedro Agirre Unanue (1938) Santiago Agirre Unanue (1926) Azpeitia
13 urterekin Santiago basoan hasi zen lanean. Han ogi zuri nahikoa jaten zuen eta ardoa edaten zuen. Basoan egurra nola pasatzen zuten azaltzen du.
-
Txerria hiltzen zutenean
Asentxio Sarriegi Asteasuinzarra (1936) Donostia
Urtean bi txerri hiltzen zituzten batzuetan. Aitak hiltzen zuen, eta beraiek lagundu, mahai baten jarrita. Sutan erre, eta gero zatitu. Txerrikiak. Gazitu, kutxa batean. Gibela gosaltzen zuten. Odolkiak eta txorizoak. Txerri muinak opari. Goserik ez zuten pasatu, baina ogi falta bai.
-
Gerra ondorengo gabeziak; janariak nola kontserbatzen zituzten
Maria Luisa Zabala Zubiarrain (1930) Aduna
Gerra ondoren gosea baino gehiago inbidia pasa zuten. Patatak, potajea eta taloa izaten zituzten. Ogia zen gehien nahi izaten zutena. Etxean txerria ere hiltzen zuten. Jana mantentzeko gazitu egiten zuten. Txorizoak-eta oliotan kontserbatzen zituzten. Eulietatik babesteko sare berezi batzuk erabiltzen zituzten.
-
Txerria hil, eta ezkutatu
Pantxi Matxain Etxaniz (1928) Donostia
Añorgako ekonomatora ez ziren asko joaten; egunero joaten ziren tratuarekin Donostiara, eta handik ekartzen zuten beharrezkoa. Txerria hiltzen zuten, eta gerra garaian ezkutatu egiten zuten. Txekorrak ere hiltzen ziren. Baserrian fruta asko zuten, baina babarruna gutxi. Aitak txerria hiltzen ikasi zuen. Odolkiak egiten zituzten, txorizorik ez.
-
Estraperloa, gose garaian
Bernardo Altuna Telleria (1932) Donostia
Gose garaiko ogia, txarra. Estraperloa: olioa, irina... Diruarekin ere ezin erosi. Txerria ezkutuan hiltzen. Aitak hiltzen zuen, beraiek lagunduta. Gazi kutxa. Txerriaren puskak. Gose garaian, baba handia beratzen jarri, eta esnearekin egosita jaten zuten.
-
Gerra denboran, baserrian hogei lagun
Dolores Lopetegi Aiestaran (1916) Lezo
Lau-bost behi zituzten. Txerrikumeak hazten zituzten, saltzeko. Urtean bi txerri hiltzen zituzten. Gerra denboran 20-22 ziren etxean. Zeintzuk bizi ziren baserrian. 41eko gosetea; ez zuten goserik pasatu. Artoa eta babarruna. Estraperloa, mendiz mendi.
-
Gerra garaian, "katiluko ogia"
Felix Olaizola Alkorta (1928) Zestoa
Gerra garaian errazionamenduan izaten zen jana eta txartel batekin joan behar izaten zuten janari bila. "Katiluko ogia" ezagutu zuen, etxean ere egiten zuten. Estatuak gariaren hainbesteko bat kentzen zien. Errotan ezkutuan aritzen ziren.
-
1940an morroi joan zen auzora
Juan Azkue Irastorza (1928) Zestoa
1940an morroi joan zen auzoko etxe batera, Aldalur baserrira, eta urte eta erdi pasa zituen bertan. Gose urteak ezagutu zituen.
-
Estraperloa eta errota prezintatuak
Juan Azkue Irastorza (1928) Zestoa
Baserrietan behiak izaten ziren gehienetan, esnea saldu edo eta txahala hazte aldera. Estaduak baserritarrei hartzen zutenaren hainbesteko bat kentzen zien, eta baba eta antzekoen estraperloa hasi zen. Aizarnatik Lasaora estraperlora joaten zenekoa kontatzen du. Errotara Zestoara joaten ziren gauez astoa hartuta, gerra ostean errotak prezintatuta egon ziren eta.
-
Trukuman eta Mallu baserrietan morroi
Lazaro Garate Aristondo (1927) Zestoa
Trukuman baserrian eta Arroako amaren jaiotetxean egon zen morroi, besteak beste. Gero, soldadutza egin arte Azpeitian ibili zen zapatagintza ikasten. Mantenuaren truke jende asko ibiltzen zen baserrietan lanean. Baserrian egiten zituen lanak azaltzen ditu, garia esaterako. Garia baserriko errenta ordaintzeko egiten zen gehienbat.
-
Gerra garaian errotak prezintatuta
Lazaro Garate Aristondo (1927) Zestoa
Eguneroko otorduetan lentejak, babak, etab. jaten zituzten eta haiek ere errazionamenduan izaten ziren. Etxean morokila jaten zuten gehienbat. Lasaoko turbinan bizi zirenean errota gertuan zuten. Errotak prezintatuta egon zirenekoa kontatzen du.
-
Baserrian, lan asko eta diru gutxi
Txomin Garmendia Galarza (1934) Berrobi
Bost senidetan zaharrena da, baina orain bi bakarrik bizi dira. Baserriko bizimodua oso gogorra zen. Etxean abereak zituzten. Garia ere egiten zuten. Lana asko egin eta gutxi irabazten zuten. Gaur kexatu egiten gara, baina bizimodu latza ordukoa zen. Hala ere, baserrietan gerraostean ez zuten goserik pasa.
-
Katilu forman egindako errazionamenduko ogia
Javier Aristi Aizpurua (1930) Zestoa
Otorduetan txerriki ugari eta baba jaten zuten. Ogia errazionamenduan egoten zen eta katiluaren forma emandakoa izaten zen, gogorra. Javierren etxean ogi gutxi egiten zen. Etxetik 100 metrora Errotatxo izeneko errota zuten eta bertara eramaten zuten artoa, gero irina lortu eta talo eta morokilak egiteko etxean.


