Ekonomia gerraostean
-
Gerra ostean nola moldatzen ziren janaria lortzeko
Simona Azpiroz Nazabal (1926) Berastegi
Gerra ostean, gosea zen garaian, ogia jateko eta janaria lortzeko nola moldatzen ziren Bixenteren eta Simonaren familiak kontatzen dute.
-
Aizpurutxoko errotan garia eho eta etxerako ogia egiten zuten
Elias Lete Larrañaga (1940) Azkoitia
Ogia egiten zuten. Errota Aizpurutxon zuten eta astoa hartuta joaten ziren errotariarengana, garia ehotzera. Gerra ondorenean, gose urteetan, ez zuten errotan ehotzen uzten eta gauez ezkutuan joaten ziren. Gari eta okela estraperloa ezagutu zuen. Ogia etxerako egiten zuten, ez zuten saltzen. 1943 inguruan errazionamenduko ogi beltza izaten zen.
-
Errazionamenduko ogia txerriek ere ez zuten jaten
Carmelo Olano Segurola (1930) Ixabel Olano Segurola (1925) Beasain
Errazionamenduko ogia. Ama talogile bikaina zen. Oremahaia. Errazionamenduko ogia txerrien askan botatzen zutenean, txerriak ez zituen jan ere egiten.
-
Kaletik tripa-truke lanera etorritakoak
Pedro Agiriano Urrutia (1932) Arrasate
Gerraostean kaletik jende asko etortzen zen lanera baserrietara, tripa-truke. 18 laguneraino elkartu izan ziren orduan garia ebakitzeko (eta etxekoak 2-3 besterik ez ziren izaten). 1942etik ia 1950rainoko urteetan, egoera beltzak ezagutu zituzten. Garia ehotzera gauez eta mendiz joan behar izaten ziren, errotak prezintatuta egon zirenean. Garai haietan artoa jaten zuten ogia beste .
-
Umetan egindako lanak
Lucio Lizartza Esnaola (1932) Berastegi
12 urterekin berak egiten zuen ogia baserri batean. Beste baserri batean, trukean alpargata pare bat ematen zioten. Behi asko zeuden han, eta bi morroi gehiago, eta gerora neskameak. Lan asko egin zuen han.
-
Janaria gerraostean
Maria Huizi Apezetxea (1933) Berastegi
Ogia ekonomikan egiten zen etxean gerra aurretik. Gerraostean, gosete handia izaten zen, eta taloa jaten zuten gehienbat. Gazta eta mamia ere ez zitzaien falta izaten. Kaletik baserrira joaten zen jendea janari eske.
-
Errotako tranpak
Florentino Lamariano Agirre (1933) Antzuola
14 urte arte eskolan ibili zen, gero gaueko eskolan, baina aitak errota zuen, eta han egin zuen lana mutikotatik. Intxaustiko errota. Guardia Zibilaren ihesi ibiltzen ziren; errotak prezintatzeko sistema. Tranpa egiten zuten, prezinto berria jarrita.
-
Errota motak
Florentino Lamariano Agirre (1933) Antzuola
Errota guztiak zeuden itxita gerraostean. Bi gremio zeuden: "maquilleros" eta "harineros". Urtean zenbat kilo eta zeinentzat ehotzen zen kontrolatu behar zen. Makileroentzat inspekzio gutxiago zegoen. Errejimenaren aldekoak izango ziren makileroak. Errota noiz arte egon zen martxan. Garia, artoa eta pentsua ehotzen ziren. Garia ereiteari 1975 inguruan utzi zitzaion. Korosotik etortzen ziren ehotzera.
-
Baserriko bizimodua
Candida Zubizarreta Azkoitia (1936) Azkoitia
Beren baserria ez zen behartsuenetakoa. Berak ez zuen goserik ezagutu. Beste baserri batzuetan larritasun handiagoa bizi izan zutela gogoratzen du. Ganadua bazeukaten, garia eta artoa egiten zuten, baratzeko gauzak landatzen zituzten... lan asko egiten zuten baserrian.
-
Lesakara gauez, artoarekin
Anjel Elizalde Elizalde (1922) Donostia
Gerraostea baserrian: Lesakara nola joan zen gauez, irinaren bila errotara. Kupoa. Artoa entregatu beharra. Errazionamendua. Ogia eta taloa.
-
Errotara ezkutuan joatean pasatako beldurrak
Juanito Unanue Aizpuru (1932) Azpeitia
Lehen Urrestillatik Azpeitira oinez joaten ziren, bizikleta gutxi baitzeuden. Nuarbeko errotara joaten ziren ezkutuan, eta horretarako nola moldatzen ziren azaltzen du.
-
Gerraostean errotak prezintatuta
Txomin Hormaetxea Uriagereka (1930) Bermeo
Gerraosteko ogia txarra zen, irinaren kalitatea ere txarra zen eta. Errota asko zarratuta eta prezintatuta egon ziren. Errotari askok estraperloan aritzeko aprobetxatu zuten. Gauez baino ez zuten ehotzen, ez ikusteko. Guardiek prezintua kenduta harrapatuz gero, eskupekoa emanda konformatzen ziren; hala ere, isunak ordaindutakoak dira. "Servicio nacional del trigo" egon zen errotak kontrolatzen.
-
Errota isilak asmatu zirenekoa
Martzial Goenaga Gorriti (1925) Usurbil
Gerraostean, artoa eta babarruna izaten zuten etxean. Errotatik irina ezkutuan ekartzen zuten; behin harrapatu egin zituzten. Errotek ezkutuan egin behar izaten zuten lan, eta soinurik ateratzen ez zuen errota asmatu zen garai hartan.
-
Irinaren kontrabandoa Usurbilen
Miren Jone Rekondo Aizpurua (1926) Usurbil
Miren JoneK berak ogia egunero egiten zuen etxean. Andatzatik egurra jaisten zuten eta kontrabandoa ere menditik barrena egiten zuten. Handik lortzen zuten irina.
-
Nafarroako galirina
Pello Garaikoetxea Gibelalde (1930) Lizartza
Ogia egiteko galirina erabiltzen zuten. Arto-irina, berriz, taloak egiteko. Nafarroako galirina erabiltzen zuten (Lekunberri, Noain... aipatzen ditu). Irina errazionamenduan omen zegoen, eta herri bakoitzari hainbesteko bat zegokion.
-
12 urterekin morroi
Julian Zinkunegi Agirre (1930) Lizartza
12 urte zituela joan zen morroi Ernialdera. Han bi urte egin, eta Amezketara joan zen morroi. Nagusia tratantea zen, eta ganaduarekin estraperloan ibili behar izaten zuen.
-
Gerra ondoko gosea
Enriketa Aranburu Garaiar (1926) Hernani
Gerra osteko gosea. Miseria. Errazionamendua. Amak emandako ogi koskorra katuak kendu zionekoa; gero amak berea eman zion.
-
Albizturko errota
Pakita Peñagarikano Elosegi (1926) Tolosa
Albizturko errotara joaten ziren gariarekin. Errotan jasotako irinarekin taloa eta ogia egin ohi zituzten etxean. Ez zuten goserik "ikusi". Errazionamendu garaia aipatzen du.
-
Gerra osteko inspektoreak
Pakita Peñagarikano Elosegi (1926) Tolosa
Gerra osteko garaiari buruz hitz egiten du. Ez zegoen animaliarik etxean hiltzerik. Auzokoekin batera txekorra hil ohi zuten ezkutuan. Errotak ere itxita egoten ziren. Inspektoreak ibili ohi ziren baserriz baserri, dena kontrolatu nahian; anekdota bat kontatzen du.
-
Errotako telefonoa eta estraperloa
Maria Dolores Maiza Artola (1937) Tolosa
Gerra ondoreneko kontuak. Herriko bi telefonoetako bat errotan bertan zegoen. Bedaioko jendeak estraperloan ekartzen zituen jakiak Nafarroatik. Telefonoz abisuak jasotzen zituzten guardiak noiz pasatzen ziren jakiteko. Ukuiluan ezkutatu ohi zuten estraperloko jeneroa... Guardiek miaketak egiten zituzten baserrian inor falta ote zen jakiteko.


