Ekonomia gerraostean

  • 1306 Estraperloko tabakoa eta irina

    Kontxita Izeta Legarda-ereño (1939) Zestoa

    Tabernatik inspektoreak pasatzen zitzaizkien eta estraperloko tabakoa ezkutuan izaten zuten. Honen inguruko pasadizo bat kontatzen du. Irina Azpeitiko errotatik eraman, etxean ogia egin eta estraperloan saltzen zuen amak. Errazionamenduko ogia beltza izaten zen eta patataren ordez boniatoa izaten zen. Gaurko tabako berdinak izaten ziren orduan ere.

  • 1308 Gariaren hainbesteko bat udalari

    Maria Ixabel Garate Garate (1947) Antonio Irureta Irureta (1939) Zestoa

    Baserritik bizi izan ziren. 14 urterekin eskola utzi eta etxera itzuli zen. Baserrian behiak, ardiak eta behorrak zituzten, besteak beste. Garia, artoa, patata... soroa lantzen zuten. Gariaren hainbesteko bat udaletxeari entregatu behar izaten zioten. Garia anegatan neurtzen zen eta nola neurtzen zen eta zenbat izaten zen entregatu beharrekoa azaltzen du.

  • 1308 Etxean egindako ogia; errazionamendua

    Maria Ixabel Garate Garate (1947) Antonio Irureta Irureta (1939) Zestoa

    Etxetik gertu zituzten errotak, baina gerra garaian prezintatuta egon ziren. Amak egiten zuen ogia etxean eta artoa ere bai gero zopak eginda jateko. Eguneroko otorduetan baba jaten zuten gehienbat eta igandeetan garbantzua izaten zen jaki berezia. Olioa errazionamenduan egoten zen eta usain txarreko antzeko bat erabiltzen zuten.

  • 1625 Kaletarrak nagusi eskolan

    Fermin Etxebarria Elorza (1928) Aramaio

    Kaletarrek mendean erabiltzen zituzten baserritarrak, gazteleraz ez zekitelako. 150 bat ardi eta 15 bat ganadu buru zituzten etxean. Idiekin egiten zituzten baserriko lanak. Etxean denentzako nahikoa jatekorik ez, eta anai-arreba batzuk etxetik alde egin behar izan zuten, morroi edo neskame. Fermin beti etxean egon izan da.

  • Pedro Illarreta Aiete ez zen ardi eta gari tokia

    Pedro Mari Illarreta Peñagarikano (1937) Donostia

    Ardirik ez zegoen Aieten. Bi-hiru baserritan egoten ziren, baina neguan bakarrik. Garia ereiteko ohiturarik ere ez; gerraostean jarri zuten, baina ez zen horitu. Errotara Hernanira. Kontrabandoa.

  • 1009 Gerra denboran errazionamenduko ogia eta sakarina

    Ramon Zubizarreta Larrañaga (1932) Azkoitia

    Gerra-denboran Ramonek lau urte zituen. Orduan asmatu zen azukrearen ordezko sakarina. Ogirik ez zen izaten, errazionamendukoa bakarrik, eta urtean bitan txerria hiltzen zuten etxean. Ez zuten jateko faltarik izaten.

  • Jose Mari Amantegi Errotara gauez

    Jose Mari Amantegi Aresti (1926) Durango

    Gerra ostean errotak zarratuta egon ziren, prezintatuta. Beraiek Maumako (Ibarruri-Muxika) Oxinbaltzara joaten ziren, baina gauez joan behar izaten zen astoz. Zorroak eramaten zituzten eta astoak beti zekien bueltarako bidea, astoa sekula ez baita galtzen.

  • Manuel Odrozola Otaegi Gaztaina egosiak jaten zituzten artoa zuritu ondoren

    Manuel Odriozola Otaegi (1931) Anoeta

    Zazpi senide ziren eta behin baino gehiagotan gaztainak izaten zituzten afaltzeko. Gauzak asko aldatu dira. Arrazionamendu garaia zen. Artoa izaten zuten eta zuritu egin behar izaten zen. Artoa ganbarara igotzen zuten bertan lehortzeko. Gaztainak eltzetik lapurtu egiten zituzten.

  • 246 Gerra ostean kaletik baserrietara jatera

    Antonia Solozabal Unamunzaga (1911) Mallabia

    Gerra ostean ez zuten goserik pasatu. Zer jaten zen. Kaletik jendea joaten zen baserrietara jateko eske.

  • 101 Mallabia inguruan zeuden errotak; gerra ondorengo urteetako egoera

    Enrike Mugarza Idarraga (1932) Mallabia

    Garia kutxetan gordetzen zuten eta errotara zakuetan eramaten zuten. Inguruko errotak: Iruzubieta; Berrizen ere errota bat zegoen. Gerraostean errotak prezintatu zituzten. Herrira entregatu behar izaten zen garia. Errazionamentua. Durangora eramaten zituzten inguruko gari guztiak. Ziortza aldera, San Cristobal ondoan, Mauma errota. Guardia zibila.

  • 400 Etxejabeari ordaindu behar izaten zitzaion errenta nolakoa zen

    Maria Meabebasterretxea () Pedro Sarasua () Mallabia

    Errentan zeuden baserritarrak, nagusiari garia eraman behar izaten zioten eta gainera dirua ere ordaindu behar izaten zitzaion. Gabonetan, kapoiak eta garo burdikara bat ere. Gerraostean, herrian ere garia entregatu behar izaten zen. Abadeari garia eramaten zitzaion baita ere.

  • Rosario Urrusolo Errazionamendua alondegian eta harategietan

    Rosario Urrosolo () Ondarroa

    Kamioietan janaria ekartzen zuten nazionalek eta alondegira eramaten zuten errazionamendua. Han ilaran egoten zen jendea. Haragia Argentinatik ekartzen zuten eta harakinei ematen zieten banatzeko.

  • Fernando San Sebastian Garia eta artoa entregatu behar

    Fernando San Sebastian Esnaola (1933) Urnieta

    Uste du guardia gutxiago zebilelako joango zirela Goizuetako errotara. Itsasondora ere joaten ziren trenez errotara. Urnietako errotak prezintatuta zeuden. Garia eta artoa (eta baita inoiz txekorrak ere) entregatu behar izaten zen udaletxean.

  • dolox kalonje Gerra ostean goserik ez

    Maria Dolores Kalonje Lizarazu (1930) Donostia

    Gerra ostean goserik ez zuten pasatu. Estraperloa. Miaketak. Aitak zulo batean gordetzen zituen jatekoak. Usurbilera joaten ziren errotara, artoa eramatera, astoarekin. Ogia.

  • Joxe Torregarai Garia entregatu, baina banatu ez

    Joxe Torregarai Gorostidi (1937) Iñaki Urkia Urdanpileta (1935) Usurbil

    Garia eta artoa egiten zuten etxean, baina zati bat entregatu egin behar izaten zuten. Garia ez banatzeagatik, alferrik galtzen zen batzuetan.

  • 1420 Gazetako bi errotak prezintatuta

    Luis Izagirre Belategi (1924) Elorrio

    Gazetan bi errota zeuden, baina biak prezintatuta egon ziren gerra denboran. Durangora eraman behar izaten zuten garia ehotzera; "moturia" kobratzen zieten, laka, hainbeste kiloko hainbeste gari, ehotzeagatik.

  • 1420 Uberara gauez errotara

    Luis Izagirre Belategi (1924) Elorrio

    Uberara joaten ziren gauez hiru mutiko beren astoekin errotara. Eurek ez zuten udaletxean garia entregatu beharrik izan. Txerria hiltzea ere debekatuta egon zen sasoi baten, baina hiltzen zuten.

  • Primitibo Arregi Artoa, taloak eta itxitako errotak

    Primitibo Arregi Arizaga (1932) Andoain

    Etxean artoa egiten zuten: ganaduari ematen zioten edo harekin taloak egiten zituzten. Errotak garai batean itxita egoten ziren, eta orduan Alkizako errotara joaten ziren beraiek. Etxean amak egiten zituen taloak eta Primitibok gogoan du nola prestatzen zituen.

  • Primitibo Arregi Ekonomia hobetu arte, garia lagun ona

    Primitibo Arregi Arizaga (1932) Andoain

    Etxeko ekonomia hobetzen hasi zen arte, garia egin zuten etxean, Andoaingo etxe askotan bezalaxe. 1945etik aurrera, egoera ekonomikoa hobetzen hasi zen eta garia alde batera gelditu zen.

  • Fernando Alegria Oka auzoraino errotara

    Fernando Alegria Goiri (1923) Muxika

    Oka auzoraino joan behar izaten zuten errotara, hurbil zuten errota prezintatuta baitzegoen. Antonio errotaria gauez egoten zen jendearen zain. Bere Arrietako osabak bi errota zituen, baina hark ere prezintatuta. Astelarra auzoan Olabe errota zegoen eta Ugarte auzoan beste bat. Kurtzero auzoan ere bazegoen errota, baina sekula ez zen hara joan. Errotariak "mendie" kentzen zuen, eramandako artoaren edo gariaren ehuneko zehatz bat. Morokila zelan egiten den azaltzen du. Morokila esnearekin oso gozoa dela dio.