Ekonomia gerraostean
-
Taloak; irin bila Aranora
Enriketa Aranburu Garaiar (1926) Hernani
Ogi gabe geratu zirenean pasatu zuten gosea, artorik ez eta; gero, taloarekin, ondo. Goizuetara eta Aranora joaten ziren irin bila. Errotak itxita, prezintatuta.
-
Tripa ederki jaisten zen, gerra ondoan
Enriketa Aranburu Garaiar (1926) Hernani
Gerra ondoko gosea. Gizon bati tripa nola jaitsi zitzaion kontatzen du. Baserrietan gose gutxiago, hala ere. Babarruna eta artoa entregatu beharra.
-
Estraperloa eta errazionamendua
Maritxu Maiztegi Arregi (1929) Oñati
Goiko Bentako sukaldea nolakoa zen. Egurra eta ikatza, ekonomikarako. Labesua. Ogia egiten zuten batzuetan. Errazionamendu garaian, taloak. Errotara joaten ziren. Garia gauez ere eho izan zuten. Arabatik ekarritako irin zakuak. Kontrolak. Patata entregatu beharra.
-
“Heil, Hitler” goserik ez pasatzeko
Joxe Mari Soroa Berrotaran (1932) Usurbil
Anaiak “Heil, Hitler” esaten erakutsi zien. Afrikatik soldaduak zetozenean, esaldi hori esan eta gozokiak eta tabakoa botatzen zizkieten. Estraperloan aginagarrak ibiltzen ziren. Etxean ogia egiteko nola moldatzen ziren azaltzen du.
-
"Txuskoa" eta labesua
Bittori Zarrabeitia Lauzirika (1926) Kortezubi
Errazionamenduan ogia ematen zieten "txuskoa", labezomorroak ere izaten zituzten. Etxean labesua edo taloa egiten zuten. Errotara gauean joan behar izaten zuten. Labesua zelan egiten zuten azaltzen du, aste osorako ogia izaten zuten. Ez zuten goserik pasatu: baserrian beti zegoen zer jan.
-
Errotara bizikletan
Pedro Eriz Arbulu (1925) Elorrio
Errazionamendu gogorra gose denboran, baina baserria zutenez, ondo moldatzen ziren. Durangora eta Abadiñora gauez bizikletan zorroarekin errotara.
-
Gauez errotara zorroarekin
Claudio Egidazu Gongeta (1925) Elorrio
Bi auzo-errota zeuden Gazetan. Gerra ostean prezintatu egin zituzten. Durangora, Angiozarrera, Elgetara... joan behar izaten zuten gauez. Gari ona eraman eta irin txarra ekartzen zuten bueltan askotan. Auzo-errotak zirenez, bakoitzak eguna zeukan izendatuta. Ur faltarik ez zen izaten.
-
Txerriak, behiak baino balio handiagoa
Migel Mendiguren Larrea (1932) Beasain
Abereak. Errazionamendu garaian, behi bat gutxiago izan zuten. Txerria edukitzea hobea zen orduan: urdaia, koipea, etab. ateratzen ziren. Oiloak aske ibiltzen ziren. Garia eskuz jotzeko etxe aurrean zabaltzen zuten. Ardirik ez dute izan etxean. Garin auzoan ardi asko egoten ziren. Aita bertakoa zen.
-
Estraperloko garia eta neurriak
Juana Garmendia Uzkudun (1924) Errezil
Garia estraperloan nondik erosten zuten azaltzen du. Garia, artoa eta babak neurtzeko zer neurri erabiltzen zituzten aipatzen du.
-
Etxean garia urri eta artoa ugari
Imanol Arregi Zubizarreta (1935) Azpeitia
Gerra ostean, garia entregatu egin behar izaten zuten. Baina beren lurrak ez ziren onak garia egiteko; bai, ordea, artoa egiteko. Garia berehala gastatzen zitzaienez, artoa jan behar izaten zuten. Imanol jatun eskasa izan zen. Otorduetan, janaria gustukoa ez izan arren, brometan ibiltzen ziren, eta ondo pasatzen zuten.
-
Irinarekin eta erbiarekin etxera
Florentino Lamariano Agirre (1933) Antzuola
Intxausti errotako pasadizo bat. Antzuolako jaietan gertatua. Errotak prezintatuta zeuden. Irina egin zuten, astoarekin joanda. Garia jo, ogia egiteko jaietarako. Bidean erbia topatu zuten, lazoan erorita. Erbia nola larrutu zuten. Erbi erdiarekin, pozik etxera.
-
Mundakan burdin usaindun irina
Txomin Hormaetxea Uriagereka (1930) Bermeo
Mundakan gerra ostean ez zen ogirik egon eta mundakarrak artoa jaten hasi ziren, baina ez zuten labe handirik baserri gehienetan egoten ziren moduan. Hori dela-eta, sukaldeko labean igartzen zuten eta arto hark burdina usaina zuen. Euren bezeroei irin ona ematen zieten txarraren truke, txarra pentsutarako erabiltzen zuten.
-
Gerraostean ogi txarra
Txomin Hormaetxea Uriagereka (1930) Bermeo
Gerraostean, ogia luxuzko artikulua zen. Ganora gabeko ogia zegoen, txarra. Orokorrean, jateko sasoi txarra zen, jendea libretarekin ibiltzen zen. Beraiek beraien bezeroei baino ez zieten ematen errazionamendua.
-
Artoa eta babarrunei esker ez zuten goserik pasa
Santos Irazustabarrena Ermina (1928) Alegia
Herri handietan Alegian baino miseria gehiago zegoela dio. Herri txikietan denek baratzea zutenez, taloa eta babarruna behintzat urte osorako zuten; beraz, ez zuten goserik pasa. Artoa osaba baten errotara eramaten zuten.
-
Jende pobrea eskean etortzen zitzaien baserrira
Maria Zabala Egues (1914) Elduain
Txikitan eskolara bidaltzen zuten. Maisua beti paseatzen ibiltzen zela dio. Eskolan ez zuen asko ikasi. Anaiekin etxean egoten zen eta beldurrez ibiltzen zen eskean etortzen zirenekin. Jende pobre asko etortzen zen kaletik eskean. Janaria ematen zieten. Beraiek ez zuten goserik pasa, taloa, gazta, urdaia, sardina zaharra, bakailaoa... jaten zituzten.
-
Baserriko jeneroak saltzen zituztenekoa
Patxi Irizar Zarautz (1928) Andoain
Ogia ez zuten egiten etxean. Janari gutxi zegoen gerraostean. Baserriko jeneroa Donostian saltzen zuten. Baserriko esnea zikina zela zabaldu zen eta esne-zentralak hasi ziren orduan martxan.
-
Errazionamenduaren beharrik ez Eguzkitzan
Paskual Uribe Jaio (1926) Durango
Errazionamendutik ez zutela etxerako ezer hartzen dio Paskualek. Bere emazteak dio hartzen zituztela gauza batzuk. Labesuan artoa eta ogia, biak egiten zituzten.
-
Gerra osteko beldurra eta gosea
Maritxu Arzuaga (1925) Azpeitia
Gerra ondorenean, beldurra pasatzen zuten. Jendearekin denbora asko hitz egiten egonez gero zelatatu egiten zituzten. Artoa, garia eta baba entregatu egin behar izaten zuten udaletxera. Gerora, errazionamendua jarri zuten; "boniatoa" (batata) ematen zieten.
-
Goizuetaraino astoarekin errotara
Fernando San Sebastian Esnaola (1933) Urnieta
Aita Goizuetaraino joaten zen astoaz errotara artoa ehotzera gerra ostean. Baziren makina txiki batzuk arto-irina egiteko; irin zakarragoa egiten zuten baina balio zuen esnearekin nahastuta jateko.
-
Gerra osteko gose garaiko kontuak
Martin Elgarresta Gabilondo (1937) Bergara
Gose garaia izan zenean, beraiek ez zuten goserik pasa. Errazionamenduko ogia nolakoa izaten zen, eta harekin zer egiten zuten aipatzen du. Garai hartan, errotak itxita egoten ziren denboraldi batzuetan. Baina beti aurkitzen zuten tranpa egiteko modua. Gerora, irin-fabrikara joaten ziren, gariaren truke irina lortzera.


