Ekonomia gerraostean
-
Babarruna entregatu beharra
Dolores Lopetegi Aiestaran (1916) Lezo
Babarruna entregatu beharra. Tranpak: belar metan eta sasietan gordeta. Guardia Zibilen kontrolak. Behin, lurpean sartu zuten babarrun barrika. Gainean erein zuten, eta ustel usaina. Barrika lehertu egin zen.
-
Errazionamendua; "latoneria"
Luis Urizar Murelaga (1933) Lekeitio
Errazionamendu garaian oraindik ez zuten denda zabalik. Beraiek Dendari kaleko "Gala" dendan hartzen zuten. Amari askotan laguntzen zion dendan. 13 urterekin "latoneria"n hasi zen beharrean, gerora joan zen itsasora
-
Gose garaiak
Luis Urizar Murelaga (1933) Lekeitio
Dendako bezeroekin hartu-eman ona zuen bere amak. Ez zuten trukerik egiten. Bere aita eta aitita arrantzaleak zirenez zenbat gura arrain izaten zuten, eta gainerakoak dendan izaten zituzten. Okela erosteko dirua behar izaten zen. Jende askok pasatu zuen gosea. Estraperloan produktu asko egoten ziren eta dirua behar zen horretarako.
-
Gose garaia; errazionamendua
Bitoriana Artola Agirre (1918) Lezo
Izugarrizko gosea. Alkoholeran zebilen lanean. Errazionamendua. Arto aleak eta azak jan behar. Oliorik ez. Kontrabandoa. Taloak. Laranja azalak.
-
Gose garaia; hilerokoa ere joan
Bitoriana Artola Agirre (1918) Lezo
Lantegiko emakume batzuei hilerokoa ere joan egin zitzaien, jan faltarengatik. Gosea.
-
Gose garaia; kontrabandoa
Bitoriana Artola Agirre (1918) Lezo
Kontrabandoa. Nafarroatik ogia. Tren geltokian Guardia Zibila zain. Zakua bidean botatzen zuten, iritsi aurretik. Ogirik ez du botatzen berak.
-
Kaiko bainuak, almejak biltzen
Bitoriana Artola Agirre (1918) Lezo
Bere lagunak itsasoan bainatzen ziren, soineko zaharrekin. Itsasgoran. Kaira ezin zuen jaitsi, begietako gaixotasuna zela eta. Inbidiaz. Almejak biltzen. Gose garaian, zomorroak jan, eta sarna atera.
-
Goserik ez eta bala-zauririk ere ez
Bernarda Zabala Urdangarin (1923) Maria Zabala Urdangarin (1930) Lezo
Ez zuten goserik pasa. Artoa nahikoa zuten, babarruna ere hartzen zuten, eta oiloak ere bazituzten. Zortea izan zuten, balak hurbil ibili arren ez zutelako etxeko inor jo.
-
Goserik ezagutu gabekoa
Manuel Olasagasti Arriaga (1940) Lezo
Lehen oiloak eta oilarrak izaten zituzten etxean eta goiz hasten ziren kukurrukuka. Beraiek goiz jaikitzen ziren, eguzkia ikusi orduko. Gosaritan bapo jaten zuten. Manuelek ez du goserik ezagutu.
-
Algarrobak harrapatu eta jan
Boni Egibar Albisu (1940) Lezo
Algarrobak zakutan ekarri eta nola banatzen zituzten gogoratzen du. Zakutik harrapatu eta jan ohi zituzten; gozoak omen zeuden.
-
Línea de la Concepción hirian kontrabandoan
Genaro Agirre Mendizabal (1919) Legazpi
Gerra ostean, Sevillako kuartelean, ez zegoen urik; handik Línea de la Concepción hirira eraman zituzten. Han tabakoa pasatzen zuten kontrabandoan mugaren alde batetik bestera.
-
Kontrabandoko tabakoa
Genaro Agirre Mendizabal (1919) Legazpi
Línea de la Concepción herrian tabakoaren kontrabandoa egiten zuten. Tabako hura nolakoa izaten zen azaltzen du.
-
Goserik ez, baina beharra bai
Iñaxi Gereñu Odria (1928) Legazpi
Gerra ostean, ez zuten goserik pasa; ama baserrikoa zen, eta horri esker laguntza izan zuten. Goserik ez, baina beharra bai: batzuek mandarina jaten zutenean, beraiek inbidiaz egoten ziren. Behin Iñaxik eta anaiak taloak egin zituzten beren kabuz.
-
Kontrabandoko anekdota
Rafael Urzelai Gabiria (1927) Legazpi
Lehendik hona, gauzak asko aldatu dira. Kontrabandoan ibili zeneko anekdota kontatzen du.
-
Olibet gaileta-fabrikako gaileta bila
Xebastiana Agirre Telletxea (1927) Lezo
Lehen, inguruan zer fabrika zeuden aipatzen du. Olibet gaileta-fabrikan, puskatutako gailetak kanpoan uzten zituzten, jendeak har zitzan. Poltsiko handidun arropak janzten zituzten, ahal bezain gaileta gehien eramateko.
-
1.000 pezetako isuna
Jabier Isasa Mitxelena (1929) Lezo
Ezagun bati 1.000 pezetako isuna jarri zieten. Ordaintzeko, nola moldatu ziren azaltzen du.
-
Gerraosteko gosea
Secundino Arrizabalaga Murua (1930) Legazpi
Gosea pasatakoa da. Gerraosteko errazionamendua zela eta zegoenetik jan behar zuten eta, erosterik ez zegoenean, lapurretan ere aritzen ziren. Perretxikoak ere jasotzen zituzten goseari aurre egiteko.
-
Estraperloko jakiak erosteko dirurik ez
Secundino Arrizabalaga Murua (1930) Legazpi
Dendetan erosi zitezkeen estraperloan ekarritako gauza onak baina haiek erosteko dirurik ez zuten. Ogia bazegoen baina txarra eta gogorra. Gose handia pasatakoa da.
-
Zortzi egunerako ogia eta errazionamendua
Jesusa Zabala Aramendi (1923) Legazpi
Ogia labesuan egiten zuten. Zortzi egunerako ogia izaten zen; "zortzigarren egunerako hortz onak behar izaten ziren". Errazionamenduko ogiaz hitz egiten du. Hasieran, ogi marroi bat ematen zien; asko papurtzen zen. Gero, ogi beltza egiten hasi ziren, eta bestea baino hobea zen. Errazionamenduko ogia zahiarekin egiten zen.
-
Garia entregatu beharra
Isabel Kerejeta Garmendia (1916) Legazpi
Gerrako oroitzapenak. Nazionalak noiz sartu ziren. Baserritarrak garia entregatzera behartzen zituzten udaletxean, baina Isabelen aitak "gogor egin" zion sekretarioari familia handia zuela esanez. Garia entregatu, eta trukean irina eta zahia eman omen zioten.