Ekonomia gerraostean

  • 1218 Baratzea eta etxeko janaria

    Kontxa Intxausti Peña (1919) Ormaiztegi

    Soroan babarruna eta artoa hartzen zuten. Urte guztian babarrunak jaten zituzten, eta jai berezietan garbantzuak. Artoa eho eta hegaztientzat erabiltzen zuten. Taloak eta gaztainak jaten zituzten. Ogia behin edo behin egin izan dute bakarrik (errazionamendu garaian edo).

  • 1714 "Tertzerako" errazionamendua

    Isidoro Mugerza San Martin (1927) Mendaro

    Errazionamendua hiru mailatakoa izaten zen. Isidororen etxean baxuena eduki zuten. Arroza, garbantzua, azukrea, olioa, kafea.... errazionamenduan egoten ziren. Herrian izandako alkate karlista bati buruz hitz egiten du.

  • 1714 Gurdikada gari entregatu behar

    Isidoro Mugerza San Martin (1927) Mendaro

    Ez zuten goserik pasatu. Baserrian nahiko ondo moldatzen ziren sasoian sasoiko fruituekin. Baserri txikia izanagatik ere, bildutako ia gari gehiena entregatu egin behar izaten zuten.

  • mARIBI aRREGI Bezeroekin gertuko harremana I: gerra ostea

    Maribi Arregi Zufiria (1943) Oñati

    Gerra ostean errazionamendu kartilak zeuden. Bezeroekin zuten harremana. Astero joaten ziren baserritarrak. Araoztarren janztetxea zen denda; Eskolatxonean uzten zituzten astoak.

  • 1304 Txerri-hiltzearen inguruko kontuak

    Felix Olaizola Alkorta (1928) Zestoa

    Txerria hildakoan, soldadu zeuden anaiei bidaltzen zieten zati bat. Txerri-odolkiak auzora banatzeko ohitura zegoen. Txerrikia gazi-kutxa edo goitegian (freskeran) gordetzen zuten. Urtean txerri bakarra hil zitekeen. Txerria hildako batean pasatako pasadizoa kontatzen du.

  • miren garmendia urzelaieta Ahal bezala bizitzan aurrera egiten

    Miren Garmendia Urzelaieta (1936) Lezo

    Baratzea egiten zuten etxean.

  • Zarautz tertulia Arroniztik olioa estraperloan

    Antonio Larrañaga Larrañaga (1931) Zarautz

    Arroniztik olioa ekartzen zuen Antonioren aitak estraperloan. Guardia Zibilarekin erlazionatutako anekdota bat kontatzen du

  • Zarautz tertulia Gerraosteko gosea

    Xabier Aierdi Aldasoro (1924) Jose Azpeitia Otaño (1924) Jose Agustin Etxabe Olaskoaga (1924) Antonio Larrañaga Larrañaga (1931) Iñaki Murua Arregi (1926) Zarautz

    Gerraostean, nahiz eta dirua eduki, gosea pasa zutela gogoratzen dute. Babarrunen zomorroak, batata eta algarrobo-lekak dituzte hizpide.

  • Zarautz tertulia Gerraosteko gosea

    Iñaki Murua Arregi (1926) Zarautz

    Gerraosteko egoera gogorrari buruz ari da Iñaki. Ohikoa ez izan arren, etxetik kanpora egin behar izan zuen lana amak.

  • Zarautz tertulia Soldaduskan ogi faltarik ez

    Jose Azpeitia Otaño (1924) Zarautz

    Latza izan zen gerraosteko bizimodua. Jaki eskasia handia zegoen. Afrikan suertatu zitzaion soldaduska egitea. Etxean ez bezala, ogia eta dirua eskura izan zituen han egon zen bitartean.

  • Milagros Amonarriz Arkumeak

    Milagros Amonarriz Otegi (1935) Amasa-Villabona

    Garai batean ezin zen arkumerik saldu. Kontrabandoan saltzen zen.

  • Maite Ezkurdia Gosetea

    Maite Ezkurdia Don (1931) Amasa-Villabona

    Gerra ondorenean, izugarrizko gosea pasatu zuten. Dirua izanagatik, elikagaien gabezia. Errazionamendua. "Ogia, oso txarra". Alkate batek bi edo hiru kamioikada patata ekarri zituen herrirako. Estraperloa.

  • Pedro Iraola Errazionamendu garaia

    Pedro Iraola Belza (1941) Amasa-Villabona

    Baserrian ez zuten jatekorik falta. Aitonak erraziomendu doblea jasotzen omen zuen. Baserriko generoa trukatzen zuten azukrea eta olioagatik. Errazionamenduko olioa.

  • miren garmendia urzelaieta Gerra ondorena eta errazionamendua

    Miren Garmendia Urzelaieta (1936) Lezo

    Gerra ondorena ezagutu zuen Mirenek. Gogoan ditu orduko gosea eta errazionamenduaren gaineko hainbat gora-behera. Arraiketariak ibiltzen ziren arrain freskoa saltzen.

  • miren garmendia urzelaieta Kontrabandoa

    Miren Garmendia Urzelaieta (1936) Lezo

    Kontrabandoko generoa ezkutuan salerosten zen.

  • miren garmendia urzelaieta Almeja biltzen

    Miren Garmendia Urzelaieta (1936) Lezo

    Mareak uzten zienean, Lezotik Donibanera joaten ziren txikitan, almejak-eta biltzera.

  • Juakina Gaztelumendi Errazionamendua ezagutu zuen Juakinak

    Juakina Gaztelumendi Urdanpilleta (1940) Lezo

    Tratua saltzera herrira abiatzea eta trukean etxerako jana ekartzea askotan egokitu zitzaien Juanitari eta ahizpari. Etxerako fruta eta olia ekartzen zituzten, besteak beste. Errazionamendu garaiak ezagutu zituen Juakinak. Etxe bakoitzean eguneko opil bat banatzen zenekoa edo babarrunak udaletxean entregatu behar zirenekoa. Taloak egiteko artoa ehotzera, Iurritako errotara joaten ziren.

  • Pedro Iraola Goserik ez, baina inbidia bai

    Pedro Iraola Belza (1941) Amasa-Villabona

    Beste umeei txokolatea edo txorizoa ikusitakoan inbidia pasatzen zuten. Taloak. Arrautza bat eta litro erdi esnez egindako tortila hiru lagunentzat.

  • miren garmendia urzelaieta Jan nahi eta ezin

    Miren Garmendia Urzelaieta (1936) Lezo

    Gerra ondorenean ogi onik ez zen. Horrek urdaileko gaitzak sortzen zituen. Taloak izaten zituzten gosaritarako. Arto-alea zein errotetan ehotzen zuten gogoan du.

  • miren garmendia urzelaieta Karabineroak saihesten

    Miren Garmendia Urzelaieta (1936) Lezo

    Artoa ehotzera eramaten zutenean, karabineroak saihesten saiatzen ziren itzuleran, haiek arto-irina kentzen zutela entzuna baitzuten.