Ekonomia gerraostean

  • Maria Jesus Urkiola Hamabi urterekin Galarditarren dendara lanera

    Maria Jesus Urkiola Soraluze (1930) Lasarte-Oria

    Hamabi urterekin Galarditarren janari-dendan hasi zen lanean. Beraiek dendaren gainean bizi ziren, bigarren solairuan, eta Galarditarrak aurreko etxean. Dendako lanetan eta etxekoetan jardun behar izaten zuen, goizetik gauera. Errazionamendu garaian jende asko joaten zen eta neka-neka eginda bukatzen zuen. Etxean pozik, diru pixka bat irabazten zuelako.

  • Maria Jesus Urkiola Gosete sasoian arrautza frijitua amaitzeko penaz

    Maria Jesus Urkiola Soraluze (1930) Lasarte-Oria

    Gerraostean gosea pasa zuten. Arrautza frijitua jaten bazuen noizbait, bukatzeko penaz egoten zen, ez zekielako noiz izango zuen berriz halako aukerarik. Ogi beltza. Baserrietako jendea hobeto egon zen. Amaren jaiotetxetik (Azpeititik) bidaltzen zizkieten zenbait barazki. Bolada baten "auxilio social"en jaten zuen. Ez zegoen dirurik. Gose sasoian edozer gauza zen ona.

  • Martina Iturrioz Beraiek etxeko elikagaiak; kaleko jendea goseak

    Martina Iturrioz Lazkano (1933) Lasarte-Oria

    Aitak egin izan zuen garia, baina ez asko. Ez omen da gariarentzat leku aproposa. Artoa eta babarruna izaten zituzten soroan. Goizean goiz artajorrara joan behar ihintzetan. Baratze koskor bat ere bazuten: patata, tomatea eta barazki gutxi batzuk. Dena etxerako izaten zen. Babarruna urte guztian jaten zuten. Kaleko etxe askotan ez zuten jatekorik izaten eta mendi aldera joaten ziren sagarrak lapurtzera. Euren etxera Errekaldetik eta Lasartetik etortzen ziren kuadrillak.

  • Martina Iturrioz Gerraostean babarruna ezkutatzen, ez entregatzearren

    Martina Iturrioz Lazkano (1933) Lasarte-Oria

    Gerraostean baserritarrek jasotako elikagaietatik zati bat entregatu egin behar izaten zuten. Guardia zibilak joaten ziren baserrietara. Aitak babarruna zulo batean ezkutatzen zuen. Hala ere, ezarritako kupoa eman egin behar izaten zen.

  • Martina Iturrioz Senarrak eta biek janari-denda jarri zuten

    Martina Iturrioz Lazkano (1933) Lasarte-Oria

    Garai bateko Michelin lantegiko soldatarekin ez ziren iristen 1000 pezetara (hilean). Hilabetea pasatzeko lanak izan arren, sekula ez duela zorrik egin dio. Senarrak eta biek janari-denda jarri zuten. Dena zakuetan etortzen zen orduan eta jendeak justukoa erosten zuen. Gustatu egiten zitzaion jendearekin tratua.

  • Sabino Etxabeguren artola Txekorrak estraperloan erosi eta saltzen

    Sabino Etxabeguren Artola (1927) Anoeta

    Hamasei bat urte zituela estraperloan hasi ziren. Aitak dirua ematen zion baserrietan txekorrak erosteko. Ondoren etxean hiltzen zituzten Tolosan edo Donostian saltzeko. Txekorrak Alkiza, Hernialde, Ibarra eta inguruetatik ekartzen zituzten. Estraperloan ibiltzen ziren beste emakume batzuk ere aipatzen ditu.

  • Sabino Etxabeguren artola Errotako harriak Bergaratik ekarri zituzten

    Sabino Etxabeguren Artola (1927) Anoeta

    Donostian soldadu egon zen, San Markosen. Estraperloan haragia eta irina ibiltzen zituzten. Aitak Bergaratik errotako harriak ekarri zituen eta baserritarrek garia isilka ekartzen zien. Gauez egiten zuten lana, ezkututan.

  • Sabino Etxabeguren artola Gerra ondoren gosea eta estraperloa

    Sabino Etxabeguren Artola (1927) Anoeta

    Gerra ondoren gosea eta arrazoinamendua iritsi ziren. Opil txar batzuk ematen zizkien. Etxean asko ziren eta aitak estraperloan hastea pentsatu zuen Tolosako sozio batekin. Sabino mutil zaharrena zenez laguntzen ibili zen. Txekorrak erosten hasi ziren. Gauean isilka eta beldurrez hiltzen zituzten txekorrak. Behin guardiak nola inguratu zitzaizkien eta errota gelditu behar izan zuten gogoan du.

  • Sabino Etxabeguren artola Estraperlo kontuengatik aita denuntziatua

    Sabino Etxabeguren Artola (1927) Anoeta

    Behin soldadu zegoela etxetik abisu bat jaso zuen hara bueltatzeko. Tenientearen zaldian joan zen. Goizeko bostetan etxera iritsi zenean ama negarrez hasi zitzaion. Aita denuntziatu omen zuten estraperlo kontuengatik. Ama arrosarioa errezatzen gelditu zen bitartean Sabino Tolosako epaitegira joan zen.

  • Mertxe Altuna Ama jan gabe gelditzen zen semeek jan zezaten

    Mertxe Altuna Iruretagoiena (1945) Lasarte-Oria

    Mertxek ez du goserik pasa, baina haren bi anaiek bai. Ama jan gabe gelditzen zen anaiari emateko. Babarrunak jaten zituzten egunero, baina igandetan garbantzuak.

  • migel aldasoro Arto zakuekin Hernanira autobusez

    Migel Aldasoro Gonzalez (1930) Donostia

    23 urterekin hasi zen eraikuntzan lanean, soldadutza amaitu orduko, eta 70 urte bete arte aritu da lan horretan. Aurretik baserriko lan mordoa egina da, 15 kilo arto hartuta Hernanira joaten zirenekoa gogoratzen du. Autobusean joaten ziren Hernaniko errotara, eta itzultzean goardek zakuetan zekartena ez kentze aldera, txoferrari geldialdia lehenago egiteko eskatzen zieten, basotik oinez joateko etxera.

  • migel aldasoro Baserrian jateko faltarik ez

    Migel Aldasoro Gonzalez (1930) Donostia

    Baserritarrek elkarren artean harreman estua zuten, euren etxean hiru edo lau txerri hazten zituzten urtean, eta txerriak hiltzean denen artean banatzen zuten. Moilan arraina kargatu eta idi parearekin baserrira igotzen zuten, baratzean ongarri gisa erabiltzeko. Baserrian ez zuten goserik pasa, denetik zuten baratzean, baina oso kontrol zorrotzak izaten ziren eta jasotakoaren zati bat entregatu behar izaten zen. Errazionamenduko ogia ez zitzaion gustatzen, taloa nahiago.

  • Bittori Zapiain Tiroen ondorioz platerak dantzan

    Bittori Zapiain Mendiola (1929) Astigarraga

    Gerran Bittorik beldur handia pasa zutela kontatzen du, batzuetan, San Markos aldean tiroak entzun eta platerak dantzan hasten ziren burrunbagatik. Orduan, altxa eta ihes egiten zuten, bakoitzak ahal zuen tokira. Behin amari tratua lapurtzen saiatu ziren hiru atso.

  • Bittori Zapiain Guardia Zibila etxea arakatzen

    Bittori Zapiain Mendiola (1929) Astigarraga

    Bittorik oroitzen du Guardia Zibilak nola arakatzen zuen baserria, koltxoiak zulatuz eta oheak deseginez. Beste garai batean, babarruna, artoa eta patata eman behar zen udaletxean. Aitak meta barruan babarrunak ezkutatu zituen.

  • Bittori Zapiain Errazionamenduko janaria

    Bittori Zapiain Mendiola (1929) Astigarraga

    Errazionamenduko olioa gogor-gogorra gelditzen zen etxera iristerako, eta ematen zien ogi zatia ere oso txikia zen.

  • Bittori Zapiain Estraperloan txerria hil

    Bittori Zapiain Mendiola (1929) Astigarraga

    Estraperloan erositako txerria sukaldean hil izanaz gogoratzen da Bittori. Guadia Zibilek baserriko animaliak tiroz hil eta lapurtu egiten zituzten askotan.

  • micaela sasiain ormazabal Gerra hasi zen eguna

    Micaela Sasiain Ormazabal (1929) Lasarte-Oria

    Gogoan du Micaelak gerra hasi zen egunean bertan gurasoak eta anai-arrebak arropa sagardo upeletan gordetzen hasi zirela, Errusiara eramango zituztelako zurrumurrua zabaldu baitzen. Jendeak ihes egin zuen, eta janari dendetako poduktuak hartzen zituzten askok, hutsik gelditu baitziren dendak.

  • micaela sasiain ormazabal Baserriari esker, goserik ez

    Micaela Sasiain Ormazabal (1929) Lasarte-Oria

    Gizonek etxetik kanpo lan egiten zuten. Emakumeek laboreak egiten jakitearen garrantzia. Gose handia zegoen orduan, etxetik aberatsenetan edo onenetan ere argaldu ziren. Familiako baserritarrei esker ez zuen goserik pasa.

  • micaela sasiain ormazabal Gosea: ez ogirik, ez oliorik

    Micaela Sasiain Ormazabal (1929) Lasarte-Oria

    Errazionamendua zela eta, janari bila Oriara eta Lasartera joan izan ohi zen Micaela. Egunero ogi bat ematen zion militar batek.

  • Inaxio Otaegi Errotara artoa xehetzera

    Inaxio Otaegi Otaegi (1937) Lasarte-Oria

    Artoa oiloak elikatzeko eta taloa egiteko erabiltzen zuten. Urnietako errotara joaten ziren artoa xehetzera. Zenbait tokitako errotak itxi egin zituzten gerra garaian.