Ekonomia gerraostean
-
Arto zakuekin Hernanira autobusez
Migel Aldasoro Gonzalez (1930) Donostia
23 urterekin hasi zen eraikuntzan lanean, soldadutza amaitu orduko, eta 70 urte bete arte aritu da lan horretan. Aurretik baserriko lan mordoa egina da, 15 kilo arto hartuta Hernanira joaten zirenekoa gogoratzen du. Autobusean joaten ziren Hernaniko errotara, eta itzultzean goardek zakuetan zekartena ez kentze aldera, txoferrari geldialdia lehenago egiteko eskatzen zieten, basotik oinez joateko etxera.
-
Baserrian jateko faltarik ez
Migel Aldasoro Gonzalez (1930) Donostia
Baserritarrek elkarren artean harreman estua zuten, euren etxean hiru edo lau txerri hazten zituzten urtean, eta txerriak hiltzean denen artean banatzen zuten. Moilan arraina kargatu eta idi parearekin baserrira igotzen zuten, baratzean ongarri gisa erabiltzeko. Baserrian ez zuten goserik pasa, denetik zuten baratzean, baina oso kontrol zorrotzak izaten ziren eta jasotakoaren zati bat entregatu behar izaten zen. Errazionamenduko ogia ez zitzaion gustatzen, taloa nahiago.
-
Tiroen ondorioz platerak dantzan
Bittori Zapiain Mendiola (1929) Astigarraga
Gerran Bittorik beldur handia pasa zutela kontatzen du, batzuetan, San Markos aldean tiroak entzun eta platerak dantzan hasten ziren burrunbagatik. Orduan, altxa eta ihes egiten zuten, bakoitzak ahal zuen tokira. Behin amari tratua lapurtzen saiatu ziren hiru atso.
-
Guardia Zibila etxea arakatzen
Bittori Zapiain Mendiola (1929) Astigarraga
Bittorik oroitzen du Guardia Zibilak nola arakatzen zuen baserria, koltxoiak zulatuz eta oheak deseginez. Beste garai batean, babarruna, artoa eta patata eman behar zen udaletxean. Aitak meta barruan babarrunak ezkutatu zituen.
-
Errazionamenduko janaria
Bittori Zapiain Mendiola (1929) Astigarraga
Errazionamenduko olioa gogor-gogorra gelditzen zen etxera iristerako, eta ematen zien ogi zatia ere oso txikia zen.
-
Estraperloan txerria hil
Bittori Zapiain Mendiola (1929) Astigarraga
Estraperloan erositako txerria sukaldean hil izanaz gogoratzen da Bittori. Guadia Zibilek baserriko animaliak tiroz hil eta lapurtu egiten zituzten askotan.
-
Gerra hasi zen eguna
Micaela Sasiain Ormazabal (1929) Lasarte-Oria
Gogoan du Micaelak gerra hasi zen egunean bertan gurasoak eta anai-arrebak arropa sagardo upeletan gordetzen hasi zirela, Errusiara eramango zituztelako zurrumurrua zabaldu baitzen. Jendeak ihes egin zuen, eta janari dendetako poduktuak hartzen zituzten askok, hutsik gelditu baitziren dendak.
-
Baserriari esker, goserik ez
Micaela Sasiain Ormazabal (1929) Lasarte-Oria
Gizonek etxetik kanpo lan egiten zuten. Emakumeek laboreak egiten jakitearen garrantzia. Gose handia zegoen orduan, etxetik aberatsenetan edo onenetan ere argaldu ziren. Familiako baserritarrei esker ez zuen goserik pasa.
-
Gosea: ez ogirik, ez oliorik
Micaela Sasiain Ormazabal (1929) Lasarte-Oria
Errazionamendua zela eta, janari bila Oriara eta Lasartera joan izan ohi zen Micaela. Egunero ogi bat ematen zion militar batek.
-
Errotara artoa xehetzera
Inaxio Otaegi Otaegi (1937) Lasarte-Oria
Artoa oiloak elikatzeko eta taloa egiteko erabiltzen zuten. Urnietako errotara joaten ziren artoa xehetzera. Zenbait tokitako errotak itxi egin zituzten gerra garaian.
-
1943an gose handia pasa zuen Bergarako seminarioan
Imanol Oruemazaga Baseta (1931) Berriz
1943an Bergarako seminariora joan zen. Gose handia pasatu zuten. Behin Elgeta alderako bidean zehar paseatzera eraman zituzten; sagasti bat ikusi eta sekulako triskantza egin zuten. Jangelan seiko mahaietan egoten ziren. Lapikoan lekaleak baino salda gehiago. Txandatu egiten ziren mahaia zerbitzatzeko. Han urtebete egin ostean, Arteako (lehen Castillo-Elejabeitia) seminariora joan zen eta handik Gasteizkora.
-
Gerraosteko gosea Errotabarrira joandakoan amaitu
Imanol Oruemazaga Baseta (1931) Berriz
Ogi-gosea edukitzen zuen beti eta berarentzat oparirik onena amak egindako ogia izaten zen. Gerraostean gose handia pasa zuten, Berrizko Abadetxean bizi ziren sasoian. 1944an joan ziren Errotabarrira bizitzera. Baserria nolakoa zen eta nolako inpresioa egin zion seminariotik etorri zenean. Hara joan zirenean kendu zuten gosea.
-
Elbarri izanagatik, otartekoa jaso
Rafael Ollokiegi Yeregi (1937) Lasarte-Oria
Senide bat bazuten Frantzian, eta harengana joan ziren hasieran, baina jende gehiegi zegoela eta, Biarritzera joa ziren, ama neskame. Toursera joan ziren gero, errentan. Rafaelen amak bularreko esnea galdu zuen han pasatako goseagatik. Aitari elbarria izateagatik ematen zioten otartekoa amak jaten zuen.
-
Errazionamenduko ogia
Rafael Ollokiegi Yeregi (1937) Lasarte-Oria
Borobil formako ogia ematen zieten errazionamenduan, lodia eta gogorra. Bakoitzari bat ematen zioten. Ogi txuririk ez zuten ikusi ere egiten.
-
Kontrabandoa trenez
Rafael Ollokiegi Yeregi (1937) Lasarte-Oria
Herritik pasatzen zen Nafarroatik zetorren trena. Bertan sartzen zuten gero estraperloan salduko zutena. Taloa jan ohi zuten estraperloan erosteko dirurik ez zutenek.
-
Aitak baserritarrentzat egiten zuen lan
Maria Concepcion Beraetxe Aranburu (1925) Lasarte-Oria
Familia Txikierditik Usurbil kalera jaistean, aita baserriz baserri ibili zen lana topatu nahian. Etxean eskulanak egiten zituen baserritarrei laguntzeko, aulkiak konpontzen, baserriko tresnak konpontzen... Ordainetan janaria ematen zioten.
-
Hamalau seniderentzat, janaririk bai?
Maria Concepcion Beraetxe Aranburu (1925) Lasarte-Oria
Amaren familia baserritarra zen, haiei esker izaten zuten janaria etxean askotan. Babarrunak, baba txikia, sagarrak...
-
Marmita hartu, eta ur bila
Maria Concepcion Beraetxe Aranburu (1925) Lasarte-Oria
Urik ez zuten etxean eta Maritxu askotan ur bila joaten zen. Ondoan bi baserri zituzten, eta haietatik ekartzen zuten esnea. Arropa ondoko errekan garbitzen zuten. Marmitarekin joaten zen askotan Maritxu mendira, ur bila.
-
"Hik ez dakan Tifus, hik dakan trip-huts!"
Maria Concepcion Beraetxe Aranburu (1925) Lasarte-Oria
Eskola 10 bat urterekin utzi, eta handik gutxira Usurbilgo mediku baten umeak zaintzen ibili zen Donostian. Gaixotu egin zen han, tifus zuelakoan etxera itzuli zen. Jan eta jan hasi, eta gosea zela konturatu ziren.
-
Tifusarekin jende mordoa hil zen
Maria Concepcion Beraetxe Aranburu (1925) Lasarte-Oria
Neskame lanak fama txarra zuen, gose handia pasatzen zelako. Maritxu ere gaixotzen hasi zen, eta Tifusa zelakoan etxera joan zen. Jan ahala osatu zela ikustean, gosea besterik ez zela konturatu ziren. Hala ere, bizilagunak eta gertuko jende mordoa hil zen Tifusak jota.


