Ekonomia gerraostean
-
1943an gose handia pasa zuen Bergarako seminarioan
Imanol Oruemazaga Baseta (1931) Berriz
1943an Bergarako seminariora joan zen. Gose handia pasatu zuten. Behin Elgeta alderako bidean zehar paseatzera eraman zituzten; sagasti bat ikusi eta sekulako triskantza egin zuten. Jangelan seiko mahaietan egoten ziren. Lapikoan lekaleak baino salda gehiago. Txandatu egiten ziren mahaia zerbitzatzeko. Han urtebete egin ostean, Arteako (lehen Castillo-Elejabeitia) seminariora joan zen eta handik Gasteizkora.
-
Gerraosteko gosea Errotabarrira joandakoan amaitu
Imanol Oruemazaga Baseta (1931) Berriz
Ogi-gosea edukitzen zuen beti eta berarentzat oparirik onena amak egindako ogia izaten zen. Gerraostean gose handia pasa zuten, Berrizko Abadetxean bizi ziren sasoian. 1944an joan ziren Errotabarrira bizitzera. Baserria nolakoa zen eta nolako inpresioa egin zion seminariotik etorri zenean. Hara joan zirenean kendu zuten gosea.
-
Elbarri izanagatik, otartekoa jaso
Rafael Ollokiegi Yeregi (1937) Lasarte-Oria
Senide bat bazuten Frantzian, eta harengana joan ziren hasieran, baina jende gehiegi zegoela eta, Biarritzera joa ziren, ama neskame. Toursera joan ziren gero, errentan. Rafaelen amak bularreko esnea galdu zuen han pasatako goseagatik. Aitari elbarria izateagatik ematen zioten otartekoa amak jaten zuen.
-
Errazionamenduko ogia
Rafael Ollokiegi Yeregi (1937) Lasarte-Oria
Borobil formako ogia ematen zieten errazionamenduan, lodia eta gogorra. Bakoitzari bat ematen zioten. Ogi txuririk ez zuten ikusi ere egiten.
-
Kontrabandoa trenez
Rafael Ollokiegi Yeregi (1937) Lasarte-Oria
Herritik pasatzen zen Nafarroatik zetorren trena. Bertan sartzen zuten gero estraperloan salduko zutena. Taloa jan ohi zuten estraperloan erosteko dirurik ez zutenek.
-
Aitak baserritarrentzat egiten zuen lan
Maria Concepcion Beraetxe Aranburu (1925) Lasarte-Oria
Familia Txikierditik Usurbil kalera jaistean, aita baserriz baserri ibili zen lana topatu nahian. Etxean eskulanak egiten zituen baserritarrei laguntzeko, aulkiak konpontzen, baserriko tresnak konpontzen... Ordainetan janaria ematen zioten.
-
Hamalau seniderentzat, janaririk bai?
Maria Concepcion Beraetxe Aranburu (1925) Lasarte-Oria
Amaren familia baserritarra zen, haiei esker izaten zuten janaria etxean askotan. Babarrunak, baba txikia, sagarrak...
-
Marmita hartu, eta ur bila
Maria Concepcion Beraetxe Aranburu (1925) Lasarte-Oria
Urik ez zuten etxean eta Maritxu askotan ur bila joaten zen. Ondoan bi baserri zituzten, eta haietatik ekartzen zuten esnea. Arropa ondoko errekan garbitzen zuten. Marmitarekin joaten zen askotan Maritxu mendira, ur bila.
-
"Hik ez dakan Tifus, hik dakan trip-huts!"
Maria Concepcion Beraetxe Aranburu (1925) Lasarte-Oria
Eskola 10 bat urterekin utzi, eta handik gutxira Usurbilgo mediku baten umeak zaintzen ibili zen Donostian. Gaixotu egin zen han, tifus zuelakoan etxera itzuli zen. Jan eta jan hasi, eta gosea zela konturatu ziren.
-
Tifusarekin jende mordoa hil zen
Maria Concepcion Beraetxe Aranburu (1925) Lasarte-Oria
Neskame lanak fama txarra zuen, gose handia pasatzen zelako. Maritxu ere gaixotzen hasi zen, eta Tifusa zelakoan etxera joan zen. Jan ahala osatu zela ikustean, gosea besterik ez zela konturatu ziren. Hala ere, bizilagunak eta gertuko jende mordoa hil zen Tifusak jota.
-
Mutrikuko dendak eta errazionamendua
Juan Larreina Arreitunandia (1937) Mutriku
Juanen ume garaiko Mutrikuko dendak: Justo Urkiri, Jabier Piker, "Poterokua" eta bere familiakoa. Errazionamendu garaiko kontuak. Umetatik, bezeroen izen-abizenak idaztea egokitu zitzaion Juani.
-
Gerraostean garia entregatu behar
Migel Iturrate Arriortua (1923) Dima
Gerraostean garia entregatu egin behar izaten zuten. Kilo asko hartzen zituzten eta 500 inguru entregatu egin behar. Artorik eta babarik ez zuten eramaten. Errotak itxita egon ziren. Beraiek irina egiteko makina izan zuten, Durangotik ekarrita, eta jendea etortzen zitzaien gauez, ezkutuan garia ehotzera.
-
Dimako errotak; errotariaren zaldia; Mañariraino errotara
Migel Iturrate Arriortua (1923) Dima
Diman garai baten zeuden errotak. Garai batean ez ziren errotara joaten, errotariaren zaldia etortzen zen eta; zorro bat hartu eta bestea utzi. Gerraostean zaldirik ez eta norbera joan behar astoarekin. Mañariraino ere joan izan ziren, han errotak zabalik zeudelako. Nondik zehar joaten ziren.
-
Produkziorik ezin hartu eta udaletxean entregatu behar!
Manuel Ormazabal Sasiain (1942) Lasarte-Oria
Garai batean zelaiak gorri egoten ziren eta udazkenera arte ganaduarentzat janik ez. Ganadu gutxi zuten eta zeukaten simaur apurra sororako erabiltzen zen. Artoa eta babarruna udaletxean entregatu behar izaten ziren eta haiek hartzeko ere nahikoa lan! Baliabide gutxi zuten eta hamar lagun bizi ziren etxean. Orduko bizimodu gogorra.
-
Tabakoa; purua; pipa
Felisa Olazabal Garate (1928) Mendaro
Bere aitak tabako-hostoak zituen. Mutrikutik ekartzen zuen. Tabakoa errazionamenduan ematen zuten. Tabakoa beraiek egiten zuten. Purua noizean behin erretzen zuten, zorionekoak omen ziren puruak erretzen zituztenak. Pipa ere erretzen zuten. Emakumezkoek ez zuten erretzen.
-
Errotak, irina eta kontrabandoa
Felisa Olazabal Garate (1928) Mendaro
Okindegian zegoen errota, eta baita irin-fabrikan ere. Fabrikatik hartutako irina ekartzen zuten zuzenean. Irina bizkarrean ekartzen zuten gauez inork ez ikusteko. Neskame egon zen etxera Eibarko andre bat joaten zen irin bila eta Maltzagako geltokian erregistratu egiten zieten kontrabandoa zela eta. Olioa eta irina kontrabandoko jeneroak ziren. Beraien auzoko bat Eibarrera joaten zela olio bila dio, behin berarekin joan zen Felisa olio bila Eibarrera.
-
Irina eta ogia nahi beste
Felisa Olazabal Garate (1928) Mendaro
Gerra denboran ez zuten goserik pasatu. Bere aitak irin-fabrikan egiten zuen lana eta sasoi hartako ogia nahiko txarra zen, oiloei ematen zieten. Fabrikako nagusiak ogia eta irina eman zien goserik ez izateko.
-
Gerra hasiera; gero, gosea
Gregori Agirrezabala Iturbe () Anoeta
Gregorik sei urte eta erdi zituen gerra hasi zenean. Orduko oroitzapenak. Zer esaten zen gerra hasieran. Gosea; ogia falta.
-
Irina Nafarroatik estraperloan; etxean egindako ogia; ahia
Gregori Agirrezabala Iturbe () Paula Iturralde Ormaetxea (1926) Anoeta
Etxean egiten zuten ogia. Gerraostean errotak itxi zituzten eta etxeko garirik ezin aprobetxatu. Orduan, irina Nafarroatik ekartzen zuten, estraperloan. Garia ganoraz ere ez omen zen egiten Anoetan. Gregorik amak ahia nola egiten zien gosaltzeko kontatzen du. Ogia egitea eta irina, emakumeen ardura.
-
Gerraostean errazionamendua; Mujika gozo-denda
Gregori Agirrezabala Iturbe () Anoeta
Bedaiotik Tolosara joan behar izaten ziren gerraostean, errazionamenduko kartillarekin. Mujika gozo-denda. Gozo-dendakoak pastel bat hartzeko esaten zion amari, baina amak umeentzat gorde. Urte bukaeran, turroia ematen omen zion.