Ekonomia gerraostean

  • 1612 Gosea eta hotza, gerraostean

    Itziar Arzelus Arrieta (1928) Donostia

    Gerraosteko gosea. Errazionamendua. Ogia txarra eta babarrunak olio gabe. Zabalo medikuak jateko esan zion. Amak ogi truke ematen zituen eskolak. Hotza egiten zuen etxean, eta salamandra berogailua jarri zion amak gelan. Txokolaterik ez zuen inork.

  • 1583 Goserik ez zuten pasatu

    Maritxu Olabiaga Etxabe (1915) Donostia

    Gerraostean goserik ez zuten pasatu, amak dirua bazuelako. Beheko andreak itxurak egiten omen zituen, goseak zeudela, eta udaletxeak ematen zien jana egunero. Hasieran ez zegoen errazionamendurik. Gero bai, eta lentejek zomorroak zituzten.

  • 1582 Estraperloa eta arrazionamendua

    Miren Iparragirre Alkorta (1934) Joxepa Iparragirre Izagirre (1934) Donostia

    Gerraosteko estraperloa. Oriora joaten ziren olio bila. Joxe Luisek kontatu du olioa nola eramaten zuten autobusean, eta behin hautsi egin zitzaiela. Oiartzunen azukrea ere bai. Arrazionamenduko kartila. Taloa. "Morokilloa". Artoa nola txikitzen zuten. Bi erreal litro esnea.

  • 1580 Errazionamendu garaia

    Miren Josune Tolaretxipi Lizarralde (1926) Donostia

    Gerra ostea. Olio falta. Irinen fabrikan egiten zuen lana aitak, eta okindegira eramaten zuten. Urnietako esnezalea. Errazionamenduko ogia eta txokolatea. Groseko txokolate lantegia.

  • 1580 Hautsekin egindako tortilla

    Miren Josune Tolaretxipi Lizarralde (1926) Donostia

    Babarrunak eta berdura jaten zen asko. Arroza. Arrautzak. Tortilla bejetala, hautsekin egindakoa, gerra ostean. Olioaren ordezkoa.

  • 1576 Gerra eta gerraostea: uzta entregatu behar

    Joxe Aierbe Iraola (1934) Donostia

    Gerrako oroitzapenak. Sanatoriora eraman zituzten, eta eskaileretan pasatu zuten gaua. Etxean ere sartu ziren balak. Ukuilutik txekorra eraman zieten. Egunero babarrunak, igandetan garbantzua. Patata, babarruna entregatu beharra gobernuari.

  • 1576 Errazionamendua eta errotara joan behar

    Joxe Aierbe Iraola (1934) Donostia

    Errazionamenduko kartilarekin joaten zen, San Martingo plazan. Olio gutxi. Urte gogorrak. Egunero taloa, eskolara joan aurretik. Errotara hirin bila, artoarekin. Astorik ez zuten.

  • auribesalgo Gerra ostean tela gutxi

    Asuntxi Uribesalgo Bengoa (1928) Bergara

    Gerra garaian tela falta zen. Txaranerako egiten zuten lana, Ugalde. Inspektoreak joaten zirenean, dendatik beraienera eramaten zituzten jositako arropak.

  • Felix Elorza Loidi Gerraosteko janari eskasia

    Felix Elorza Loidi (1936) Aramaio

    Gerraostean goserik ez omen zuten pasatu, baina ez zutela ondo jaten dio. Egun osoan garoa ebakitzen jarduten zutenean zer jaten zuten kontatzen du. Garoa hogei gurdikadatik gora ekartzen zuten urtero etxera.

  • Juan Mari Uribarren Leturiaga Astoa oso baliagarria zen. Errazionamenduko tabakoa

    Juan Mari Uribarren Leturiaga (1938) Aramaio

    Lurra bustia zegoenean idien apatxek eta gurdien txirrikek bideak hondatzen zituzten. Halakoetan astoa erabiltzen zuten ganadu-jatekoak ekartzeko. Urte txarretan lastoa kanpotik ekartzen zuten ganaduari emateko. Arto-baba sail handiak izaten zituzten. Gaztaina eta esnea ere beti izaten zituzten eta jateko zerbait beti izaten zuten etxean. Errazionamendu garaiko aitaren tabakoarekin gogoratzen da. Erretzen ez zutenei garraio lanak egiten zizkien, euren tabakoaren truke.

  • Juan Mari Uribarren Leturiaga Gerraosteko beharrak

    Juan Mari Uribarren Leturiaga (1938) Aramaio

    Gerraostean aita sarritan ikusi zuen beharra zutenei laguntzen. Gaztainadi handiak zituzten eta gaztainak saltzen zituzten. Kiloa pezeta bian saltzen zutela gogoratzen du. Txatxurreneko Floren joaten zen Gasteizera gaztainok saltzera.

  • Juan Mari Uribarren Leturiaga Guardia Zibilen mantenua baserritarren ardura

    Juan Mari Uribarren Leturiaga (1938) Aramaio

    Gogoan du gerraostean nola entregatu izan zuten gurdikada garia herriko Kontzejupean, eta gero etxean jateko garia Arabatik estraperloan ekarri beharra. Artorik ez, baina babarrunak ere entregatzen zituzten. Guardia Zibilentzako esnea txandaka eraman behar izaten zuten auzorik auzo. Txapelokerrek beste bezeroak baino gutxiago ordaintzen zuten. Herriko baserritarrek auzolanean prestatzen zuten txapelokerrentzako sutarako egurra.

  • Juan Mari Uribarren Leturiaga Azeriekin etxerik etxe; zekorrak estraperloan

    Juan Mari Uribarren Leturiaga (1938) Aramaio

    Azeriak harrapatzen zituztenetan, etxerik etxe joaten ziren gero azeriok erakusten eta ematen zietena batzen. Aitak kontatu zion azkonarrak neguan hiru bat hilabetean euren zulotik irten barik egoten zirela. Udazkenean kalte handiak egiten omen zituzten azkonarrok. Zekorrak estraperloan eramaten zituzten Otxandioko harakin batentzako, eta honek, ez deklaratzearren, kortan hiltzen zituen, gero bere tabernan saltzeko.

  • Juan Mari Uribarren Leturiaga Bizkaira bildotsak estraperloan

    Juan Mari Uribarren Leturiaga (1938) Aramaio

    Oleta auzoko artzain bat urte askoan egon zen Uribarrenbekoan. Bildotsak Durangora eramateko basoz joaten zen, probintzia batetik bestera pasatzeko zerga ez ordaintzearren. Norbaitek salatu egin omen zuen, eta behin guardia zibilak saihesteko lanak izan zituen.

  • Sebastiana Balanzategi Unzueta Gerraosteko lapurrak. Ura eta arropa garbiketa

    Sebastiana Balanzategi Unzueta (1929) Aramaio

    Garia entregatzen zenean, aititak "Miñazulo" izeneko zulo batean gordetzen zituen irin zakuak guardia zibilengandik ezkutatzeko, baina norbaitek ostu zion zakuren bat. Neguan teilatuko urez baliatzen ziren, baina udan errekatik ekarri behar izaten zuten. Etxe ondoan garbitokia izan zuten arte arropa errekan garbitzen zuten. Lixiba egindakoa da Sebastiana.

  • Elias Galartza Aranguren Ogi gosea errazionamendu garaian

    Elias Galartza Aranguren (1935) Aramaio

    1944ko errazionamenduan bakoitzari olio litroaren zortzirena egokitzen zitzaion, zortzi egunerako. Ogi txuskoak ere gogoan ditu. Ogi-opil zati bat jatea festa izaten zen orduko neskatila-mutikoentzako.

  • Elias Galartza Aranguren Gerraostean kaletarrak ere soroak lantzen

    Elias Galartza Aranguren (1935) Aramaio

    Tabernakoak eta auzoan bizi ziren nafar basomutil batzuk ziren Oleta auzoan ganadurik ez zuten bakarrak. Gerraostean Otxandioko kaletarrek soroak landu behar izan zituzten jatekoak lortzeko. Sorook Limitaduko terrenoetan egon ziren.

  • Baxilio Ugarte Urrutia Gerraoste gogorra

    Basilio Ugarte Urrutia (1925) Aramaio

    Gerra bukatu eta gero, bizimodu nahiko normalera itzuli ziren. Ogirik ez zegoela gogoratzen du. 1941a arte oso urte gogorrak izan ziren, gariarentzako urte txarrak tartean. Estraperloa batzuk egiten zuten, baina euren aita ez zen izan horietarikoa.

  • 1369 Anaiak preso eta etxean dirurik ez

    Domeke Elexpuru Altube (1919) Aramaio

    Jaso zuten gari guztia entregatu egin behar izan zuten urte batean. Arto-taloei esker atera ziren aurrera. Anaia bat kartzelan eta bestea “Batallón de Trabajadores”en zeuden zigortuta. Diru falta larria zuten, eta ama gaztaina eta sagarrak saltzera joaten zen Gasteizera astean behin, autobusez.

  •  Mondragon Morroi eta neskameak etxean

    Kepa Mondragon Jauregi (1934) Aramaio

    Gerraostean kaletik jendea etortzen zen, tripa betetze alde baserrian lana egitera. Umea zenean, morroi eta neskameak ezagutu zituen etxean. Haiek ere tripa-truke eta jantzien alde egiten zuten lan. Gabonetan zerbait ematen zieten, etxera eraman ahal zezaten.