Ekonomia gerraostean

  • Manuel Galarraga Hildako txerri bat ekarri zuten estraperloan Arabatik

    Manuel Galarraga Aldai (1924) Soraluze

    Ekonomatotik aparte, bizpahiru denda zeuden herrian. Errazionamenduko txartelarekin joaten ziren erostera. Ehiztari soraluzetar batzuek txerria ekarri zuten estraperloan Arabatik. Hil, garbitu eta gero txaketa eta prakak jantzi zizkioten autoaren atzeko aulkian jartzeko, belarriak txapel batekin estalita. Patata eta garia ere ahal zuten moduan ekartzen zuten estraperloan.

  • inaki-goni Gerrako eta gerraosteko elikadura

    Iñaki Goñi Galarraga (1929) Errenteria

    Gerra garaian, aita kanpoan zela, amak zaindu zituen 7 seme-alabak. Gerra garaian janaria bazegoen, baina 1940tik aurrera gosete handiak izan ziren. Errazionamenduko ogia lortzen zuten eta taloa egiten zuen amak. Taloa egiteko irina ehotzera ezkutuan joaten ziren errotara. Inoiz guardia zibilek ama kontrabandoko zerbaitekin harrapatu zutenean, kendu egin zioten. Gose garaian, baba jaten zuten.

  • Maritxu Ibarguren Algarrobo-lekak jaten

    Maritxu Ibarguren Amondarain (1934) Errenteria

    Santa Klara kaleko dendak gogoratzen ditu Maritxuk, eta baita horietako batera ekartzen zuten Arabako patata ere. Harrez gero ez omen du halakorik probatu. Gose urteak ziren, eta algarrobo-lekak ekarri eta zakuren bat hausten zenean,haiek lurretik hartu eta ahora eramaten ibiltzen zirela kontatzen du.

  • Maritxu Ibarguren Zuaznabarreko errotako amona

    Maritxu Ibarguren Amondarain (1934) Errenteria

    Gerra osteko gosearekin gehiago gogoratzen da Maritxu. Errenteriako Zuaznabarreko errotakoak aitaren lehengusuak zituzten, eta hango amonak beti ematen omen zien zer edo zer etxerako.

  • Maritxu Ibarguren Aita sagar garraio Bedaio aldetik Errenteriara

    Maritxu Ibarguren Amondarain (1934) Errenteria

    Carrera delako bat zen Errenteriako dolareetako baten arduraduna, eta Maritxuren aita harentzat sagarra ekartzen ibiltzen omen zen. Maritxuk gogoan ditu sagar pilaren azpian ezkutuan ekarri ohi zuten jatekoarekin zein komeria ibiltzen zituzten.

  • Maritxu Ibarguren Arrautza bakarreko tortilla

    Maritxu Ibarguren Amondarain (1934) Errenteria

    Maritxuk dio gerra ostean familia osoarentzat kozinatu behar izaten zuten amek meritu izugarria zutela. Gogoan du, esaterako, amak sei-zortzi lagunentzako patata tortilla arrautza bakarrarekin egin behar izan zuenekoa.

  • Maritxu Ibarguren Arropa epeka erosten

    Maritxu Ibarguren Amondarain (1934) Errenteria

    Zapatak eta arropa epeka ordaintzen ziren askotan.

  • martina olasagasti Errazionamendu garaia

    Martina Olasagasti Martikorena (1913) Donostia

    Errazionamendua, gerra ondoren. Igeldora ezkondu zen, baina senarra Hernanikoa zen. Diru asko behar zen: azukreak hogei duro. Kontrabandoa. Ogia. Errotara, Orioko partean.

  • martina olasagasti Gose garaiko komeriak

    Martina Olasagasti Martikorena (1913) Donostia

    Errazionamendua, eskasa. Dendarik ez zegoen Igeldon.

  • anparo larzabal Gerra garaian, betiko bizimoduarekin jarraitu zuten

    Anparo Larzabal Urdanpilleta (1927) Donostia

    Idi bakarra zuten. Egunero pentsu bila joaten ziren Errekaldera. Gerra ondoan ez zuten goserik pasatu, amak beti ekartzen zuelako txanponen bat azokatik. Beheko sokora joan ziren bonbak hasi zirenean, gerran. Amak kalera joaten jarraitu zuen.

  • Karmele Sistiaga Antiguatik Easo kalera; denda jarri zuten

    Karmele Sistiaga Artola (1927) Donostia

    Goserik ez zuten pasatu. Telefonoa bazuten etxean. Satrustegi jauregiko jabeekin ez zuten harreman handirik. Atea irekitzen zuten. 13-14 urte zituenean Easo kalera joan ziren bizitzera. Denda jarri zuten. Errazionamendua. Abastos.

  • Karmele Sistiaga Erosleek diru gutxi; merkataritza ikasketak

    Karmele Sistiaga Artola (1927) Donostia

    Dendan askok ezin zuten erositakoa ordaindu, eta zorrak ezin kendu. Orain dena kexa da. Dendako ordutegia. Merkataritza ikasi zuen.

  • Pepi eta Felix Faroleroak, serenoak eta guardak

    Felix Durandegi Lazkano (1937) Donostia

    Faroleroak eta gasezko farolak. Serenoak kalean eta guardak baserri inguruetan. Errazionamendu garaian, patata entregatu behar izaten zuten; konfiskatuta. Nora eramaten zuten.

  • Pepi eta Felix Estraperloko ogia eta emakume nafarrak

    Felix Durandegi Lazkano (1937) Donostia

    Estraperloa: Plazaolako trenean emakumeak etortzen ziren ogiarekin. Añorga Txikin jaisten ziren batzuetan, guardia zibilek ez harrapatzeko. Behin emakume bat belar pila batean sartu zen. Nafarroan libre zen ogia egitea, Gipuzkoan errotak itxita zeuden.

  • Pepi eta Felix Mugaz bestaldeko estraperloa

    Felix Durandegi Lazkano (1937) Donostia

    Beste estraperlo mota bat. Mugaz bestaldetik ezkutuan ekartzen zutena: piezak, puntillak, kristalezko galtzerdiak... Mendiz ekartzen zituzten gauzak. Elizondo inguruko jendea zen. Muga itxita zegoen.

  • Pedro Illarreta Goserik ez, baina nahi beste ere ez

    Pedro Mari Illarreta Peñagarikano (1937) Donostia

    Errazionamendua, gose garaia. Pentsua eta algarrobak ere jan izan ditu. Katuak Muntora eramaten zituzten; izebak prestatzen zien untxia zelakoan. Bera-Beran taloak egiten zituzten. Aitak arrandegian egiten zuen lana, Pasaian.

  • Pedro Illarreta Estraperloko olioa eta ogi zuria

    Pedro Mari Illarreta Peñagarikano (1937) Donostia

    Babarruna. Eskolako fraideak eskatzen zizkion, garbantzu truke. Estraperloko kontuak. Olioa. Emakume ogi saltzaileak; bost pezetan. Ogiak jarrita gona barrenean. Anekdota: ogiz betetako furgonetari tiro egin zioten Aieten, geratu ez zelako. Soldaduak non egoten ziren lotan.

  • Pedro Illarreta Estraperloko kontuak eta "guardavino"-ak

    Pedro Mari Illarreta Peñagarikano (1937) Donostia

    "Guardavinos"-en lana. Kobratu egiten zuten. Iruñeko trenean etortzen ziren estraperlistak, eta zakuak botatzen zituzten. Babarrun zakua hartu zuen behin, baina aitak bueltan bidali zuen. Etxean hildako txekorrak ere ezkutuan eramaten ziren.

  • Otaegitarrak Kupoak, errazionamendua

    Maria Jesus Otaegi Urrutia (1928) Donostia

    Kupoak zeuden, baina irina oso txarra zen. Errazionamendu kartila eta kategoriak. Gerraostean hasi zen gosea.

  • 1585 Gose garaia

    Pakita Anabitarte Guruzeaga (1920) Donostia

    Errenteriara joan ziren errentan, eta han arrazionamendua astean behin izan beharrean hamabostean behin zen. Intxaurrondora joaten jarraitu zuten, horregatik. Ogia oso txarra zen. Arraina nola lortzen zuten. Trikimailuak: ereiteko patata erosten zuten, baina jateko. Tranbian joaten ziren. Boniatoak eta zomorrodun garbantzuak.