Ekonomia gerraostean
-
Hondoratutako ontziko gomekin aberastu
Pedro Juan Akarregi Aboitiz (1921) Lekeitio
1943. urteko apirilaren 3an, II. Mundu Gerrako gomaz beteriko ontzi bat hondoratu zuten. Lekeitio eta inguruko hainbat ontzi hurbildu ziren bertara gomak batzera. Beraiek, hiru ontziren artean, 60 tona jaso zituzten. Jende asko aberastu ei zen. 15 pezetatan saldu zuten kiloa; estraperloan, ordea, 300 pezetatan. Estrella del cielo ontzia diru horrekin erosi zuten.
-
Ume eta gazte denbora txarra pasatutakoa
Faustino Garatea Bilbao (1932) Lekeitio
Gerraosteko miseriak: janik ez, zorriak, botikak falta... Ume-denbora eta gazte-denbora txarra pasatu zuen. Gerraosteko gabeziek asko iraun zuten. Frantzia eta Alemania askoz ere azkarrago eta hobeto errekuperatu ziren beren gerratik.
-
Baserritarrei esker iraun zuten gose denboran
Faustino Garatea Bilbao (1932) Lekeitio
Errazionamendu kartillaz ondo gogoratzen da. Azukre beltza ematen zuten, findu gabekoa. Eskerrak baserritarrei. Garia denek hartzen zuten; ogia eta esnea ekartzen zuten, arrainaren eta diru apur baten trukean. Zezina ere egiten zen baserrietan, gatza emandako okela.
-
14 urterekin bankura lanera
Manuel Galarraga Aldai (1924) Soraluze
14 urterekin "Banco Guipuzcoano"an hasi zen lanean. "Ex combatientes" eta "ex cautivos"entzat omen ziren orduan bankuetako lanpostuak. Posta jaso, mandatuak egin eta antzeko lanak ziren Manuelen betebeharrak.
-
Gerraostean janaririk ez; kanoi lantegiko ekonomatoa
Manuel Galarraga Aldai (1924) Soraluze
Gerraostean baserrietara joaten ziren arto eta gari eske. Gero errotan irinagatik trukatzen zuten. Kanoi lantegiak ekonomatoa jarri zuen bertako langileentzako. Errazionamenduko ogia oso txarra zen jateko.
-
Hildako txerri bat ekarri zuten estraperloan Arabatik
Manuel Galarraga Aldai (1924) Soraluze
Ekonomatotik aparte, bizpahiru denda zeuden herrian. Errazionamenduko txartelarekin joaten ziren erostera. Ehiztari soraluzetar batzuek txerria ekarri zuten estraperloan Arabatik. Hil, garbitu eta gero txaketa eta prakak jantzi zizkioten autoaren atzeko aulkian jartzeko, belarriak txapel batekin estalita. Patata eta garia ere ahal zuten moduan ekartzen zuten estraperloan.
-
Gerrako eta gerraosteko elikadura
Iñaki Goñi Galarraga (1929) Errenteria
Gerra garaian, aita kanpoan zela, amak zaindu zituen 7 seme-alabak. Gerra garaian janaria bazegoen, baina 1940tik aurrera gosete handiak izan ziren. Errazionamenduko ogia lortzen zuten eta taloa egiten zuen amak. Taloa egiteko irina ehotzera ezkutuan joaten ziren errotara. Inoiz guardia zibilek ama kontrabandoko zerbaitekin harrapatu zutenean, kendu egin zioten. Gose garaian, baba jaten zuten.
-
Algarrobo-lekak jaten
Maritxu Ibarguren Amondarain (1934) Errenteria
Santa Klara kaleko dendak gogoratzen ditu Maritxuk, eta baita horietako batera ekartzen zuten Arabako patata ere. Harrez gero ez omen du halakorik probatu. Gose urteak ziren, eta algarrobo-lekak ekarri eta zakuren bat hausten zenean,haiek lurretik hartu eta ahora eramaten ibiltzen zirela kontatzen du.
-
Zuaznabarreko errotako amona
Maritxu Ibarguren Amondarain (1934) Errenteria
Gerra osteko gosearekin gehiago gogoratzen da Maritxu. Errenteriako Zuaznabarreko errotakoak aitaren lehengusuak zituzten, eta hango amonak beti ematen omen zien zer edo zer etxerako.
-
Aita sagar garraio Bedaio aldetik Errenteriara
Maritxu Ibarguren Amondarain (1934) Errenteria
Carrera delako bat zen Errenteriako dolareetako baten arduraduna, eta Maritxuren aita harentzat sagarra ekartzen ibiltzen omen zen. Maritxuk gogoan ditu sagar pilaren azpian ezkutuan ekarri ohi zuten jatekoarekin zein komeria ibiltzen zituzten.
-
Arrautza bakarreko tortilla
Maritxu Ibarguren Amondarain (1934) Errenteria
Maritxuk dio gerra ostean familia osoarentzat kozinatu behar izaten zuten amek meritu izugarria zutela. Gogoan du, esaterako, amak sei-zortzi lagunentzako patata tortilla arrautza bakarrarekin egin behar izan zuenekoa.
-
Arropa epeka erosten
Maritxu Ibarguren Amondarain (1934) Errenteria
Zapatak eta arropa epeka ordaintzen ziren askotan.
-
Errazionamendu garaia
Martina Olasagasti Martikorena (1913) Donostia
Errazionamendua, gerra ondoren. Igeldora ezkondu zen, baina senarra Hernanikoa zen. Diru asko behar zen: azukreak hogei duro. Kontrabandoa. Ogia. Errotara, Orioko partean.
-
Gose garaiko komeriak
Martina Olasagasti Martikorena (1913) Donostia
Errazionamendua, eskasa. Dendarik ez zegoen Igeldon.
-
Gerra garaian, betiko bizimoduarekin jarraitu zuten
Anparo Larzabal Urdanpilleta (1927) Donostia
Idi bakarra zuten. Egunero pentsu bila joaten ziren Errekaldera. Gerra ondoan ez zuten goserik pasatu, amak beti ekartzen zuelako txanponen bat azokatik. Beheko sokora joan ziren bonbak hasi zirenean, gerran. Amak kalera joaten jarraitu zuen.
-
Antiguatik Easo kalera; denda jarri zuten
Karmele Sistiaga Artola (1927) Donostia
Goserik ez zuten pasatu. Telefonoa bazuten etxean. Satrustegi jauregiko jabeekin ez zuten harreman handirik. Atea irekitzen zuten. 13-14 urte zituenean Easo kalera joan ziren bizitzera. Denda jarri zuten. Errazionamendua. Abastos.
-
Erosleek diru gutxi; merkataritza ikasketak
Karmele Sistiaga Artola (1927) Donostia
Dendan askok ezin zuten erositakoa ordaindu, eta zorrak ezin kendu. Orain dena kexa da. Dendako ordutegia. Merkataritza ikasi zuen.
-
Faroleroak, serenoak eta guardak
Felix Durandegi Lazkano (1937) Donostia
Faroleroak eta gasezko farolak. Serenoak kalean eta guardak baserri inguruetan. Errazionamendu garaian, patata entregatu behar izaten zuten; konfiskatuta. Nora eramaten zuten.
-
Estraperloko ogia eta emakume nafarrak
Felix Durandegi Lazkano (1937) Donostia
Estraperloa: Plazaolako trenean emakumeak etortzen ziren ogiarekin. Añorga Txikin jaisten ziren batzuetan, guardia zibilek ez harrapatzeko. Behin emakume bat belar pila batean sartu zen. Nafarroan libre zen ogia egitea, Gipuzkoan errotak itxita zeuden.
-
Mugaz bestaldeko estraperloa
Felix Durandegi Lazkano (1937) Donostia
Beste estraperlo mota bat. Mugaz bestaldetik ezkutuan ekartzen zutena: piezak, puntillak, kristalezko galtzerdiak... Mendiz ekartzen zituzten gauzak. Elizondo inguruko jendea zen. Muga itxita zegoen.


