Ekonomia gerraostean

  • Josepa Goikoetxea Olio botilaren disgustua

    Joxepa Goikoetxea Genua (1920) Hondarribia

    Pasadizo bat kontatzen du. 70 pezeta ordaindu zuela olio litroa, eta botilari gaizki heldu eta dena erori zitzaion. Disgustua.

  • Guillermo Olasagasti Erregetako opariak; gose garaia

    Guillermo Olasagasti Sagarzazu (1940) Hondarribia

    Erregetako oparia arropa izaten zen, eta pazientzia katilukada. Beti pilota bera jartzen zieten. Jaterik nahi ez zutena berriro ipintzen zieten. Gose garaia zen. Taloak. Errotara aita joaten zen. Baratzeko lanak.

  • Joxepa Larrasa Gerra ondorengo gosea

    Joxepa Larrasa Urtizberea (1931) Irun

    Gerra ondorengo gosea. Patata eta babarruna entregatu beharra. Ogi txarra. Errotak prezintatuta Gipuzkoan; Nafarroara joaten ziren artoarekin. Oñatibia medikuak olioa lortu zuen. Patatak esnetan egiten zituzten.

  • 1346 Kupoa entregatu beharra eta gosea

    Agustin Agiriano Arenaza (1921) Eskoriatza

    Baserri bakoitzari kupo bat jartzen zien. Arabatik jendeak ogia-eta ekartzen zuen. Beraiek garia zuten ugari eta hura entregatzen zuten. Gerra ondorenean gose asko zegoen eta irabazi gutxi. Alemaniako gerra zela-eta, ez zen inongo mugimendurik, dena geldi zegoen. Hori guztia bukatu eta gero guztia aldatu zen.

  • 1346 Errotak itxita

    Agustin Agiriano Arenaza (1921) Eskoriatza

    Baserrian ez zuten goserik, beti zuten zer jan. "Servicio Nacional de Trigo"k errotak prezintatzen zituzten, hori gertatu baino 15 bat egun lehenago jakiten zutenez ahal zuten beste ogi-eta egiten zuten. Irina etxe barruan zuten gordeta. Inguruan zeuden errotan aipatzen ditu. Errotabarrin errota elektriko bat zuten baina han behintzat zerbait egin zezaketen. Lehen oso zaila zela gosea pasatzea kontatzen du, lur guztiak landuta zeuden eta, ez zegoen oraingo beste pinudi.

  • Consuelo Ordoki Mugaren beste aldetik ekartzen zuen jeneroa

    Consuelo Ordoki Ordoki (1927) Errenteria

    Frantziara pilotan jokatzera joaten zenean, hainbat gauza pasatzen zituen kontrabandoan: alkohola, arrautza, ogiak, kafea, azukrea, patatak, botikak... Mugaz bestalde pasatzeko pausoak aipatzen ditu. Erosketak egin eta ez zioten ezer esaten muga pasatzean hasiera batean; gerora, mugatu egin zizkioten erosketak.

  • Maitxo Egilegor Mezetara joatea derrigorra zen

    Maitxo Egilegor Portugal (1942) Errenteria

    Maitxok gogoan du gaizki ikusia zegoela mezara berandu joatea, eta apaizak latinez esaten zuela meza, herriari bizkarra emanda. Mezara joatea, derrigorra zen orduan, eta gurasoek joatera behartzen zituzten.

  • Joxe Mari Zapirain Gose garaiko oroitzapenak barruan gelditu ziren

    Joxe Mari Zapirain Etxeberria (1933) Errenteria

    Gose garaian San Juanera joan ziren ama eta Joxe Mari patata bila, baina ez zieten ezer saldu nahi izan. Gose garaiko oroitzapenak barruan geratu zaizkio Joxe Mariri.

  • Joxe Mari Zapirain Goseari aurre egiteko moduak

    Joxe Mari Zapirain Etxeberria (1933) Errenteria

    Gose garaia errazago eraman zuten Pontikan, han baratze txiki bat baitzeukaten. Eskolako oporrak iristen zirenean, Joxe Mari amaren baserrira joaten zen; gogoan du zer jaten zuten han.

  • 363 Tabakoa errazionamenduan

    Jose Agustin Etxabe Olaskoaga (1924) Zarautz

    Etxean inork ez zuen erretzen, baina purua erretzen zuten egun berezietan, eta gero mareatuta. Errazionamenduan tabakoa hartzen zuten eta gero saldu.

  • 367 Gerra garaia nahiko ondo pasa zuten

    Mertxe Arruti Abendibar (1931) Zarautz

    Nola gogoratzen dituen gerrako egun haiek. Janari nahikoa zuten. Gerran baino okerrago pasatu zuen frankismo denboran. Osaba bat hil zieten. Aitak ez zuenez erretzen, amak tabako-orrien truke janaria lortzen zuen. Ez du oroitzapen txarrik.

  • Mari Erezuma Sukarrietara piper-txorizero bila

    Mari Erezuma Elorriaga (1921) Bermeo

    Mari eta lagun bat Sukarrietara joan ziren piper-txorizero bila txerria hiltzeko. Ez zuten aurkitu. Itzuli eta denda batean sartu ziren abarketak erostera, eta han aurkitu piper-txorizeroak. Bidean bere senarra izango zena gurutzatu zuten, zaurituta zetorren gerratik.

  • Ikerne eta Eulogio Sagar-lapurretara inguruko baserrietara

    Eulogio Alkorta Badiola (1932) Ondarroa

    12-14 urte ingururekin sagar-lapurretan ibiltzen ziren inguruko baserrietan, gosea zegoen eta.

  • 357 Gerra garaiko bizipenak

    Juana Lizarralde Buenetxea (1914) Zarautz

    Soldaduak Pagoeta aldetik pasatu zirela esaten zuten. Amonak astoa ezkutatu egin omen zuen, kendu egingo ziotelakoan. Gerra denboran ez ziren janari eskean joaten baserrira, geroago bai.

  • joseba-goni Aita gerran Bilbon; itzulitakoan panorama zaila Errenterian

    Joseba Goñi Galarraga (1935) Errenteria

    Gerra garaian, Josebaren aitak badaezpada Errenteriatik alde egin zuen. Bilbo erori zen arte egon zen han, anaiarekin eta koinatuarekin batera. Errenteriara itzuli zenean lana galdu zuen; denbora batez amak tratutik lortutako diruari esker atera ziren aurrera. Zenbait lagun karlistaren laguntza ere ba omen zuen aitak.

  • Joxe Mari Zuloaga Udareak lapurtzen

    Joxe Mari Zuloaga Etxebeste (1932) Errenteria

    Paper-fabrikako etxeen ingurua lehen nolakoa zen azaltzen du: Villa Guadalupe, Urugoitiaren etxea... Udareak lapurtzen zizkioten Urugoitiari, eta eskopetarekin ateratzen zen etxetik.

  • Joxe Mari Zuloaga Gerra osteko miseria gogorra

    Joxe Mari Zuloaga Etxebeste (1932) Errenteria

    Zinea beti ezagutu izan du Joxe Marik Errenterian. Gerra bukatu zenean, Errenteriako familia batzuk elkartu ziren herriko jende pobrea laguntzeko. Jende asko hil zen miseriagatik Errenterian gerra ostean. Behin Joxe Marik zozketa irabazi zuela gogoan du.

  • Joxe Mari Zuloaga Gerra garaiko zorrak ordaintzen

    Joxe Mari Zuloaga Etxebeste (1932) Errenteria

    Gerra garaian, ama Hondarribira joan zen baserri batera; han zor handia egin zuten, eta ondorengo urteetan aitak ordaindu zuen zor hura.

  • Joxe Mari Zuloaga Gerra ostean aitak lana bilatzeko izandako arazoak

    Joxe Mari Zuloaga Etxebeste (1932) Errenteria

    Aita gerratik itzuli zenean, Goiko kaleko etxean jarri ziren bizitzen. Etxea utzi bezala zegoen. Aita portura joan zen lan bila, baina atzera bota zuten: oso noizean behin bakarrik deitzen zuten lanerako. Ama arropa garbitzera joaten zen.

  • Joxe Mari Zuloaga Gaileten apurren zain

    Joxe Mari Zuloaga Etxebeste (1932) Errenteria

    Olibet gaileten fabrikan, gaileten apurrak kanpora botatzen zituzten; umeak kanpoan zain egoten ziren apur haiek jateko.