Ekonomia gerraostean
-
Pekin fabrikako lanak eta lan baldintzak
Juanita Getaria San Pedro (1927) Errenteria
Torlojuak eta halakoak egiten zituzten Pekin fabrikan eta bereizita aritzen omen ziren emakume eta gizonak. Zortzi orduko lanaldia zuten normalki, baina baita hamabikoa ere, lan asko baldin bazen.
-
Gerra garaiko eta gerra osteko otorduak
Juanita Getaria San Pedro (1927) Errenteria
Gerra garaiko eta gerra osteko errazionamenduak ezagutu zituzten.
-
'Auxilio Social' eta 'Servicio Social'
Juanita Getaria San Pedro (1927) Errenteria
Auxilio Social delakoan Cara al Sol kantatu beharra izaten zuten. Biteri kalean omen zegoen egoitza eta behar zuenari jaten ematen omen zioten. Juanita sarritan izan zen bertan. Servicio Social, aldiz, derrigorrezkoa omen zen ezein baimen mota lortu nahi zuen ororentzat. Hala ere, Juanitari ez zitzaion azken honetara joan beharrik egokitu.
-
Leikua entregatu beharra
Joxe Arozena Aranzasti (1933) Hondarribia
"Leikua" edo babarruna entregatu beharra, gerraostean. Batzuek ezkutatu egiten zuten, baina kontrolen beldurrez egoten ziren.
-
Patata eta angula kontrabandoa
Joxe Arozena Aranzasti (1933) Hondarribia
Patata kontrabandoa, Hondarribitik Nafarroara. Angula kontrabandoa: Hendaiatik itsasoz arroketara, eta bizkarrez Gaintxurizketara; txarra zen eramateko. Tiroak bota zizkieten behin. Lagun bat aurretik joaten zen.
-
Olioa, azukrea eta kafea
Joxe Arozena Aranzasti (1933) Hondarribia
Olioa falta zen, baina baserrietan txerriaren koipea erabiltzen zen. Azukre beltza eta gutxi. Kafea kontrabandoan. Ogi zuria Hendaiatik, batelean; guardiak kendu, deskuidatuz gero.
-
Gerra ondoan, kontrabandoa: ogia, kafea...
Mari Kruz Alkain Jauregi (1926) Hondarribia
Goiz joaten ziren ohera eta goiz jaiki. Gosaltzeko, kafesnea zopekin. Ogia gerra ondoan ez zen ona. Hendaiatik ekartzen zuten ogi zuria, batelean joanda. Kafe berde bila Irunera joaten zen; tranbian guardak izaten ziren, eta oinez egiten zuen buelta. Hendaiara eramaten zuen gero kafea. Kontrabandoa.
-
Errazionamendua, baita Frantzian ere
Mari Kruz Alkain Jauregi (1926) Hondarribia
Frantzian ere izan zuten errazionamendua, alemaniarrak sartu zirenean. Capbretonen ere egon zen ilaran. Bueltan okerrago ibili ziren. Olioa ere falta zen; trenez ekartzen zuten irundarrek, eta gero saldu. Irungo Terminus hotelean egon zen neskame.
-
Gerra hasiera eta gerra ostea
Joxe Perez Otegi (1932) Hondarribia
Gerra nola hasi zen. Hegazkinak Nafarroa aldetik etortzen ziren. Baserrian dirurik ez zen, baina goserik ere ez. Ogia, harria baino gogorragoa. Nahiago zuen taloa, esnearekin.
-
Soldadutza Irunen IV
Joxe Perez Otegi (1932) Hondarribia
Nazioarteko zubian ere egoten zen. Posible zuen bestaldera pasatu, baina ez zen joaten. Kontrabandoa.
-
Batelean, kontrabandoa
Joxe Perez Otegi (1932) Hondarribia
Batelean tranpa zuen eginda aitak, ogia eramateko. Tenientearen emazteak esan ziona. Kafea, ogia eta angulak. Faisan uhartetik gertu zegoen okindegia. "Falua" deitzen zioten bat argi ibiltzen zen, kontrabandoan zebiltzanei dirua ateratzeko.
-
Arroketako kontrabandistak
Joxe Perez Otegi (1932) Hondarribia
Arroketan ibiltzen ziren kontrabandistak. Automobilen piezak. Hil ere egin ziren batzuk. Arroketan ito zen mutila.
-
Ogia eta angulak, kontrabandoan
Julian Oronoz Alkain (1935) Hondarribia
Anguletan ibili ez, baina jaten zituzten. Hendaian asko zegoen. Kontrabandoa. Batelean joaten ziren ogi bila. Karabineroek harrapatuz gero, dena kentzen zuten. Emazteari gertatu zitzaiola dio.
-
Arraina Hendaian saltzen, ezkutuan
Julian Oronoz Alkain (1935) Hondarribia
Atuna bentan erosi, eta Hendaian saltzen zuten, gehiago ordaintzen zutelako. Karabineroak. Kapitain bat bazen, eta hura zaintzen aritzen ziren. Itsasoan egiten zuten sal-erosketa batzuetan.
-
Guardiaz inguratuta, kontrabandoan
Migel Imaz Arruabarrena (1927) Hondarribia
Guardia asko izaten zen. Marloiak botatzea ere galarazita zegoen. Kontrabandoa: paketeak arroketan jaso, eta Amutera eramaten zituzten. 50 kilotik gorako kargak ziren. Pisua arintzeko batek zer egin zuen.
-
Ilargirik gabeko gauetan kontrabandoan
Migel Imaz Arruabarrena (1927) Hondarribia
Gauez ibiltzen ziren kontrabandoan, ilargirik gabe. Ilunpetan ere ikusten zuten. Guardiak bidean topatuz gero, karga bota eta korrika. Elkarri tiroka ibili ziren guardiak, ilunetan.
-
Gerra osteko gose garaia
Manuel Sorzabal Ugarte (1935) Hondarribia
Gerra osteko gose garaia. Ogi beltza. Hendaiara joaten ziren ogi zuri bila. Txerria gutxitan hiltzen zuten, baina berari ez zitzaion ikustea gustatzen. Txerrikiak partitzeko ohitura.
-
Kontrabandoa: sakarina, angula eta bizikleta piezak
Ana Mari Iza Berrotaran (1943) Hondarribia
Kontrabandoan ere ibiltzen zen aita: bizikleta piezak, angulak... Batelean angula nola gordetzen zuten. Jendarme batek tiro egin zion behin. Gorontza barnean sakarina eramaten zuen amak Tolosara.
-
Guardia zibilekin izan zuten arazoa
Ana Mari Iza Berrotaran (1943) Hondarribia
Artzun txabola bat zuten; aitak han zuen eskopeta, eta kartutxo batzuk falta zirela konturatu zen. Guardia zibilak zirela uste zuten, eta halaxe zen. Kontrabandoa arroketan ere egiten zuten baserritarrek.
-
Arto irina patatarekin nahastuta
Joxepa Goikoetxea Genua (1920) Hondarribia
Gerra garaian goserik ez zuten pasatu, baina gero bai. Arto irina patatarekin nahasten zuten, taloak gehiago irauteko. Errotara nora joaten ziren esaten du. Ez du gogoan babarruna entregatu behar izana; Kontrakoa: udaletxeko lehengusuak lagundu egiten zion amari.