Ekonomia gerraostean

  • Juli Bedia Iriarte Lana soman (destajuan) egiten zen

    Juli Bedia Iriarte (1919) Arrasate

    Hasieran, Irungo Palmera lantegiak hartzen zien ekoizpen guztia. Geroago, merkataritza-agenteen bidez saltzen zituzten urkilak. Kontabilitatea Juliren ardura zen. Lana somara (destajuan) egiten zen, eta egunean seitik hamabi pezetara irabazi ahal izaten zuten langileek.

  • Juli Bedia Iriarte Sindikatuaren kexa

    Juli Bedia Iriarte (1919) Arrasate

    Sindikatuak kexa bat jarri zuen tailerraren kontra eta inspektorea etorri zen aztertzera. Tailerra zegoen eraikuntza Artazubiagako kondeari erosi zioten. Tabernari eta industriari familiakoa da Juli. Ezkondu zen arte jardun zuen etxeko tailerrean.

  • Iñaki Pascual Errazionamendua frankismo garaian

    Iñaki Pascual Erkizia (1941) Pasaia

    Frankismo garaian ez da goseaz gogoratzen. Errazionamendua zegoen, ogi integrala zen denentzat, ogi zuria eta haragia dirudunentzat. Kontrabandoan erosten zen ogi zuria.

  • Iñaki Pascual Tabakoa kontrabandoan

    Iñaki Pascual Erkizia (1941) Pasaia

    Pasaiako portuan ere kontrabandoa egiten zen, batez ere tabakoarekin. Pasai Antxoko zenbait tabernetan ere bai.

  • Iñaki Pascual Arraina soberan etxean

    Iñaki Pascual Erkizia (1941) Pasaia

    Arraina soberan zegoela dio. Aitak arraina ekartzen zuen etxera, eta bizilagunen artean banatzen zuen etxean soberan zegoelako.

  • Iñaki Pascual Ikatza lapurtu eta herritarrei saldu

    Iñaki Pascual Erkizia (1941) Pasaia

    Ikatza lapurtzen zuten geldi zeuden bagoietatik, ondoren herritarrei saltzeko. Lapurrak harrapatzeko, ikatza karez igurzten zuten.

  • Xabier Oiarbide Oliden Gerraostean goserik ez

    Xabier Oiarbide Oliden (1937) Pasaia

    Gerraosteko urteetan ez du gosea pasatzea oroitzen, trukea egiten baitzuten eta anaiak kanpoan baitzeuden. Kontrabando handia zegoen Pasaian: tabakoa, droga, janaria...

  • Xabier Oiarbide Oliden Kontrabandoa gerraostean

    Xabier Oiarbide Oliden (1937) Pasaia

    Kontrabandoan itsasontziz ekartzen zuten dena. Eskupekoa eman eta tabakoa itsasontzitik ateratzea lortzen zuten.

  • joaquin arizaga Biriatun kontrabandoa beti

    Joaquin Arizaga (1929) Biriatu

    Biriatun beti izan da kontrabandoa: kafea, txokolatea, txahalak... Beraiek ere aritu izan dira kontrabandoan ardoarekin, arroparekin...

  • joaquin arizaga Portugesak pasatzeko kontrabandoa

    Joaquin Arizaga (1929) Biriatu

    Jende-kontrabandoa bazen lehen, portuges asko pasatzen ziren. Kontrabando mota hori antolatuta zegoen, baina ez zuen ospe ona. Kontrabandotik ez dira aberastu izan. Muga guztietan egon izan da portugesen kontrabandoa.

  • Antonio Jauregi Maiza Estraperloan asko ibilitakoa

    Antonio Jauregi Maiza (1931) Tolosa

    Estraperloan asko ibilitakoa da Antonio. Zer bidetatik ibiltzen zen aipatzen du. Nafarroan garia ehotzea libre zen, baina Gipuzkoan ez.

  • Antonio Jauregi Maiza Estraperloan zebilela mandoa etzan zenekoa

    Antonio Jauregi Maiza (1931) Tolosa

    Behin bi abererekin zetorrela Atalluko errotatik, mandoa etzan egin zen. Laguntza eske joan zen orduan, baina bere kabuz moldatu behar izan zuen azkenean.

  • Antonio Jauregi Maiza Estraperloan guardia zibilek harrapatu zutenekoa

    Antonio Jauregi Maiza (1931) Tolosa

    Behin estraperloan zebilela, guardia zibilek harrapatu zituzten; azkenean, mikeleteen laguntzaz, tratua egin zuten guardia zibilekin eta diru truk pasatzen utzi zituzten.

  • Antonio Jauregi Maiza Mikeleteen funtzioa eta guardia zibilekin egindako tratua

    Antonio Jauregi Maiza (1931) Tolosa

    Mikeleteek ez zuten irinaren kontra ezer egiten, alkoholaren kontra baizik. Guardia zibilek behin harrapatu zituztenean, diru truk utzi zituzten pasatzen. Zergatik utziko ote zituzten hausnartzen du Antoniok.

  • Antonio Jauregi Maiza Gerraostea gogorra, baina beraien baserrian goserik ez

    Antonio Jauregi Maiza (1931) Tolosa

    Umetan gerraostea bizi zuen, baina ez zuten goserik izan, baserrian izaten baitzuten janaria. Baserriko bizimodua gogorra zen.

  • Bernabe Bergara Aginaga Estraperloko garaia

    Bernabe Bergara Aginaga (1929) Tolosa

    Ordizian morroi zegoela, estraperloan txekorrak hiltzen zituzten nagusiak. Zeraindik Segurara bizkarrez eramaten zituzten txekorrak 2-3 lagunen artean.

  • Dionisio Balerdi Zubeldia Mikeleteekin borroka egin zuen mutila

    Dionisio Balerdi Zubeldia (1924) Tolosa

    Behin, estraperloan zebiltzan batzuk harrapatu zituzten mikeleteek. Orduan, borrokan hasi ziren. Estraperlistak ihes egin zuen, baina mikeleteak haren bila joan ziren herrira.

  • leon iputxa Auritzera arno bila kontrabandoz

    Leon Arambel (1932) Aldude

    Auritzera joan ohi ziren kontrabando bila. Hotel Burguete-n jan ohi zuten zerbait. Behin bakarrik galdu zituzten zahagiak, karabineroek gauerdian tiroka hartu baitzituzten. Aldudeko hiru tabernak Auritzetik kontrabandoz ekarririko arnoz hornitzen ziren. Horrela irabazten zuten diru pixka bat.

  • Maria Jauregi Zubillaga Gerrako oroitzapenak

    Maria Jauregi Zubillaga (1929) Tolosa

    Gerrako oroitzapenak kontatzen ditu. Gogoan du hegazkinak nola pasatzen ziren. Etxean, laborea, txerrikia eta potajea izaten zen, baina kalean gosete handia izan zen. Nafarroatik kontrabandoan irina ekartzen zen.

  • Maitere Jauregi Zubillaga Kontrabando kontuak

    Maitere Jauregi Zubillaga (1943) Maria Jauregi Zubillaga (1929) Tolosa

    Gerra denboran, beldurra zegoen. Nafarroa eta Gipuzkoa arteko mugan, kontrabando handia izaten zen. Baserrian, simaurraren azpian, janariz betetako zakuak gordetzen zituzten. Bedaiotik Donostiarako bidea egiten omen zuten kontrabandoan. Auzoko errota bat itxi egin zuten.