Borroka
-
Soldaduek pasatako beldurra
Santio Garmendia Garmendia (1914) Abaltzisketa
Gerran soldadu zeudela, arrosarioa errezatzen zuten tarteka. Batzuek "hemen hilko gaituk" pentsatzen zutela dio. Soldadu asko bertan gelditu ziren enterratuta. Buruzagiek apuntatzen zuten nongoak ziren jakiteko-eta.
-
Gerrako berrien zain. Kartak frontetik
Santio Garmendia Garmendia (1914) Abaltzisketa
Gerra garaian, etxekoek gutunen bidez jakiten zuten haien berri. Gurasoak beti galdezka ibiltzen ziren. Amezketako bi neskari gutunak idatzi, eta postontzian biak nahastuta bota zituenean gertatutakoa kontatzen du.
-
Gerra hasieran, Alegiatik ihesi
Santos Irazustabarrena Ermina (1928) Alegia
Gerra hasi zenean, aita Azpeitira joan zen ihesi, errepublikazalea zelako. Amonarekin Orendainera joan ziren; eta bere amak, berriz, bi fronte pasa zituen. Aitarengana iritsi zenean, hura bezalakoei zer egiten ari ziren jakinarazi zion eta berarekin bueltan ekarri zuen. Alegiara bueltatzeari esker, ez zuen lana galdu. Garaiz itzuli ez zirenek, berriz, paper-fabrikako lana galdu omen zuten.
-
Berrobi eta gerra I
Maria Piedad Lopez Ferrera (1926) Berrobi
Gerra hasi zenekoa. Santio eguna zen herrira sartu zirenean. Auzoko bat Azkoitikoa zen, Olantxokoa; bi ume hartu eta joan egin zen. Leaburutik erasoak. San Jose. Soldaduak.
-
Tiro-soinua Larraitz aldean
Ana Artola Etxeberria (1923) Abaltzisketa
Gerra garaian, Larraitz aldera kanoiekin egin zuten tiro eta zulo handi bat egin zuten. Soinu ikaragarriak entzuten zituzten bi edo hiru egunetan. Beste behin, soldaduak pasa zirela eta, beldurrez egon ziren. Zein soldadu ziren ahaztu du, militarrak ziren. San Fermin inguruan gertatu zen hori. Tiroak zirela ere, lanean jarraitu zuten, nahiz eta beldurrez egon.
-
Tiroak Zizurkileko mendietan
Antonio Kortajarena Kortajarena (1928) Zizurkil
Behin, gerra garaian soldaduekin zebiltzala, mendira igo ziren eta tiro-hotsa entzun zuten. Gorriak ondoko mendian omen zebiltzan. Antoniok alkandora zuria zeraman eta ondoan zeukan soldadua zauritu zuten. Asto gainean hartu eta plazara eraman zuten.
-
Tiroak Berastegi inguruan
Simon Lorenzo Dorronsoro Goikoetxea (1919) Berrobi
Hamazazpi urte zituela, soldadu eraman zuten. Gerra hasi zenean, gorriak Urto inguruan zeuden. Lorenzo soroan zebilen lehen tiro-hotsak entzun zituenean. Baserritik tropak nola jaisten ziren ikusten zuten. Gorriak tiroka hasi zitzaizkien behin.
-
Nafarrak Ibarran sartu eta "¡Viva España!"
Maria Dolores Etxeberria Zalakain (1929) Ibarra
Hiru osaba gerran zituen: bat preso hartu zuten, bestea soldadu ibili zen eta hirugarrena boluntario joan zen. Nafarrek indar handia ekarri zuten Ibarrara etorri zirenean; UHPkoek etxean gelditzeko esaten zieten zibilei. Ibarra berehala hartu zuten nafarrek, "viva España" garrasika.
-
Nafarrak Ibarran sartu bitartean, beraiek etxean gordeta babesteko
Maria Dolores Etxeberria Zalakain (1929) Ibarra
Nafarrak Ibarran sartu bitartean, etxean gordeta egon ziren tiroetatik babesteko.
-
Bonbak botatzen zituztenean nola ezkutatzen ziren
Valeriana Zabala Goikoetxea (1925) Altzo
Karlistak Altzon sartzerako, gorriek alde egin zuten. Etxetik ez ateratzeko esaten zieten. Aita soldaduei janaria eramatera joan zen batean gertatutakoa gogoan du. Bonbak botatzen zituztenean, Altzoko elizan edo etxeko ukuiluan ezkutatzen ziren.
-
Tiroak, soldaduak eta hildakoak gerra garaian
Valeriana Zabala Goikoetxea (1925) Altzo
Gerra garaian, Aldabatxikitik tiroak botatzen zituzten Altzo aldera. Nazionalistak eta karlistak borrokan ibiltzen ziren. Alegian soldaduak deskantsatzen egon zirela gogoratzen du. Tolosako asko hil zituzten gerra garaian. Beldurra pasa zuten.
-
Badajozen eta Cadizen gerra ondorenean
Felipe Legarra Saizar (1917) Alkiza
Santo Domingo izeneko herri batean soldadu egon zeneko oroitzapenak kontatzen ditu. Dagoeneko, gerra amaiturik zegoen. Oso ezjakinak ziren. Handik Cadizera eraman zituzten.
-
Durangoko bonbardaketa; pinudian ezkutatuta
Valentina Yeregi Inza (1915) Lasarte-Oria
Abadiñon zegoen kuartela, eta hara joan ziren. Dragoien batailoia. Bilboko ospitalera eraman zuten. Durangora joaten ziren astelehenetan feriara; eta, bonbardatu zutenean, gizona kezkatuta. Pinudi batean ezkutatu ziren.
-
Santurtzira; Portugaleteko zubia bota zuten
Valentina Yeregi Inza (1915) Lasarte-Oria
Santurtzi aldera joan zen gero senarrarekin. Portugaleteko zubia bota zutenekoa. Tankea pasatu eta senarrak kolpea hartu zuen. Ospitalera. Santander aldera oinez, gauez zakua hartuta isil-isilik. Bengalak bota zituzten, eta lurrean etzanda. Gero automobil batek hartu zituen. Senarrarekin jarraitzea nola lortu zuten.
-
Cadiztik Afrikara gerra ondoren
Felipe Legarra Saizar (1917) Alkiza
Hainbat abererekin batera, itsasontzi handi batean sartu zituzten Melillako bidean, soldadutza egiten zegoela. Melillatik Targuiserainoko 200 kilometroak oinez egin zituzten, eta Felipek hiru mandoren ardura zeraman.
-
"Villafranca del Penedés" pasahitza
Inaxio Zabala Goikoetxea (1921) Altzo
Gerra garaian, Ollaunen zeuden gorriei janaria eramatea tokatu zitzaion Inaxiori. Haiengana inguratzeko, pasahitza "Villafranca del Penedés" zen. Behin hegazkina pasa zen haien gainetik; errekisatutako materiala zeukaten han. Behin perretxiko bila zebilela, tirokatu egin zuten, baina ez zioten eman.
-
Gerrako bandoak; soldaduak Belauntzan
Joxe Mari Arruabarrena Otaegi (1925) Belauntza
Erreketeek edo txapel gorriek guardia egiten zuten Tolosan. Esaerak zioen "soldaduak amaren ume sobratuak" zirela. Nazionalistek eta karlistek borrokatu zuten hasieran. Soldaduak Belauntzako baserri batean egon ziren. Bertan istripu bat nola gertatu zen kontatzen du. Tiroak zirenean, baserrian babesten ziren.
-
Gerra garaiko gazteak ez ziren oraingoak bezalakoak
Joxe Mari Arruabarrena Otaegi (1925) Belauntza
Hainbat kinto deitu zituzten gerrara. Garai haietako gazteek esandakoa egiten zuten. Soldadu joan aurretik, herritik atera gabeak ziren. Oraingo jendeak gehiago daki eta determinazio gehiago du.
-
Gerrako tiroak eta lapurretak
Miel Izagirre Arrue (1929) Urnieta
Gerrako oroitzapen gutxi dauzka. Behin, ozta-ozta salbatu zuen bizia. Soldaduek etxeko oiloak eraman zizkieten. Gerora, oilo haiek ordainduko zizkiotela esan zioten aitari; baina ez zuen sekula xoxik jaso. Beste zenbait etxetatik txekorrak eraman zituzten.
-
Gerrako notiziak
Inazio San Migel Sorazu (1927) Mutriku
Gerra denborako kontuak. Baserrian ez zuten irratirik. Arrebak ekartzen zituen gerrako notiziak kaletik bueltan. 18 aeroplano pasatzen ikusi zituzten baserritik; hurrengo egunean jakin zuten Gernika bonbardatu zutela.


