Borroka

  • Patxi Oliden Gerra garaian zubi birakaria lehertu zuten

    Patxi Oliden Gonzalez de Txabarri (1923) Orio

    Gerra garaian zubia apurtu zuten. Zubia biratu egiten zen karga-ontziak pasatzeko. Arozena fabrikara joaten ziren materiala eramatera. Nola leherrarazi zuten zubia biratuta zegoen unean. Leherketaren ondorioak eraikinetan.

  • Patxi Oliden Presoek berregin zuten gerran lehertutako zubia

    Patxi Oliden Gonzalez de Txabarri (1923) Orio

    Gerra sasoian lehertu zuten zubia nola konpondu zuten. Hasieran egurrezkoa egin zuten, baina gutxi iraun zuen. Gero, preso hartu zituzten milizianoak jarri zituzten zubia berregiten. Beraz, zubia errepublikanoek apurtu zuten eta beraiek berregin behar izan zuten. Zubiaren obren inguruko azalpenak.

  • Enrique Bernedo Frontea Eibarren zazpi hilabetez

    Enrike Bernedo Elkoro-Iribe (1926) Eibar

    Erreketeek Gipuzkoa osoa hartu zuten baina Eibarren erresistentzia handia aurkitu zuten. Frontea egon zen bertan zazpi hilabetez. Eibarko herriak "En defenda de la democracía y la libertad" jartzen duen harri handi bat merezi duela uste du Enrikek.

  • Enrique Bernedo Durangoko bonbardaketa ikusi zuen

    Enrike Bernedo Elkoro-Iribe (1926) Eibar

    Durangoko bonbardaketan Gernikan baino pertsona gehiago hil zirela uste du Enrikek. Zaldibartik ikusi zuen bonbardaketa. Gasteiztik irteten ziren hegazkinak eta Santurtzin zeuden itsasontziak bonbardatzen zituzten. Egun batean, Bilbon buelta eman eta Durangora heltzean bonbak bota zituzten. Errepublikanoek 3 edo 4 kaza errusiar bakarrik zituen. "Txatoak" eta "moskak" deitzen zieten. Azkarrak ziren baina gutxi zituzten. Durango larunbat batean bonbardatu zuten. Elizako aldarean jausi zen bat. Dozena bat eibartar hil ziren bertan, Muñoakoen aita besteak beste.

  • Enrique Bernedo Miliziano batek bizitza salbatu zion

    Enrike Bernedo Elkoro-Iribe (1926) Eibar

    Behin Zaldibarren miliziano baten bizia salbatu zionekoa kontatzen du. Frontea erretiratzen zebilen eta lagun batekin joan zen ikustera. Bat-batean bi hegazkin agertu ziren eta metrailatzen hasi ziren. Miliziano bat Enrike hartu eta erreka ertz batera bota zuen. Egun berean bonbardatu zuten Gernika.

  • inaki-gallastegi Hegazkinak Elorrio bonbardatzen

    Iñaki Gallastegi Gorroño (1928) Elorrio

    Lehenengo bonba plazatik 100 metrora jausi zen. Geroago, egun batean bi bonbardaketa egon ziren: bata goizean eta bestea arratsaldean. Hainbat hildako izan zen. Fonda la Paz txikituta geratu zen.

  • Maria Igarza Arrisku handiko lekuan gerra denboran

    Maria Igarza Zubiate (1924) Elorrio

    Elorrioko bonbardaketa. Igurixara joan ziren baserri batera. Gero jakin zuten leku txarrenean egon zirela. Hegazkinak zetozenean, kanpandorrean ezkutatzen ziren. Beldur handia pasatzen zuten.

  • Andres Beloki Urreta Hernioko frontea gerra garaian

    Andres Beloki Urreta (1927) Bidania-Goiatz

    Lehenengo tiroak Berastegin hasi ziren. Gero, Hernio aldetik gorriak pasa ziren eta beraien etxea tartean gelditzen zen. Beraien etxeko pagoen atzean gordetzen ziren soldaduak. Beste baserri batean gordeta egon behar izan zuten egun batzuetan.

  • Andres Beloki Urreta Gerra garaiko giroa baserrietan

    Andres Beloki Urreta (1927) Bidania-Goiatz

    Bi anaia gerran ibili ziren. Gizonak arriskuan zeuden eta baserrietan ezkutatuta egoten ziren. Leihoetan koltxoiak jartzen zituzten babesteko. Bi arreba Tolosara eta Zaldibarrera joan ziren.

  • Andres Beloki Urreta Tiro egin zioten belar bila joan zen batean

    Andres Beloki Urreta (1927) Bidania-Goiatz

    Etxean zegoena soldaduei eman behar izaten zitzaien. Etxe ondoko belarra etxera ekartzeko, arriskuan ibiltzen ziren. Halako batean, tiro egin zioten nafarrek. Belar sortari esker libratu zen. Bala ez zuten bilatu.

  • Andres Beloki Urreta Gerra garaiko oroitzapenak

    Andres Beloki Urreta (1927) Bidania-Goiatz

    Gauean menditik soldaduak jaisten ziren baserrira. Egunez gordeta ibiltzen ziren. Gorrien eta nafarren arteko borrokak gogoratzen ditu. Francoren aurka borrokatzen zutenak bizkaitarrak izaten zirela dio. Bertakoak ere joan ziren gerrara. Bi edo hiru anaia ziren etxeetan, bat gerrara joateaz libratzen zen.

  • Andres Beloki Urreta Gernikako bonbardaketaren oroitzapenak

    Andres Beloki Urreta (1927) Bidania-Goiatz

    Eibar eta Elorrion gerra gogorra izan zen. Etengabe hegazkinak pasatzen ziren eguna gogoan du. Gernikako bonbardaketa izan zenean, entzun ere egin omen zuten. Gernika txikitu zutela berehala jakin zuten Zeruko Argia aldizkariaren bitartez.

  • Andres Beloki Urreta Gerra garaiko bizipenak

    Andres Beloki Urreta (1927) Bidania-Goiatz

    Andresen aitak udaletxetik egunkaria ekarri zuen eta ama negarrez hasi zen Gernikakoa jakindakoan. Beste fronte gogorra Ebron izan zen. Hernion ere fronte gogorra izan zen. Ezkutatu egin behar izaten zuten, eta baserriko lanak eten egin zituzten 3 edo 4 hilabetez.

  • Rufina Irazu Anaietako bat preso eta bestea kintak harrapatu

    Rufina Irazu Amundarain (1923) Asteasu

    Anaietako bat gerrara eraman zuten. Beste anaia-eta Bilbo aldean errenditu ziren, handik atxilotuta Gasteizera, eta gero kartzelara. Ondarretan egon zen 22 hilabetean. Amari hura libre uzteko tratua eskaini zioten, baina ez zuen onartu; herriko fraide batek bai, eta gero hil egin zuten.

  • Salvador Marzana Gerra hasi zenean, Arrateko Ama Birjina Eibarrera nola jaitsi zuten

    Salvador Marzana Amuategui (1918) Eibar

    Tropa frankistak Gipuzkoan barrena sartzen hasi ziren eta frontea Arrate inguruan ezarri baino lehen, miliziano talde batek Ama Birjinaren irudia Arratetik jaistea erabaki zuen. Nazionalak Irukurutzeta, Karakate ingurutik Arrateko Santutegia tirokatzen hasi zirenean 8 laguneko talde bat Arratera igo, Ama Birjina Azitainera jaitsi eta handik ospitaleko kaperara eraman zutela kontatzen du.

  • 77 Errepublika garaia; Gerra Zibila

    Timoteo Zuazua Urrutia (1922) Aretxabaleta

    Errepublikaren aldarrikapenaren inguruko gogoetak; Alfonso XIII. Niceto Alcalá Zamora Aretxabaletara etorri zeneko kontuak. Gerra, politika kontuak. Euskadiko gobernua. Gerra Zibila Aretxabaletan. Baserri inguruan frontea egon zenean, erreketeak izan zituzten inguruan.

  • julian uranga ugarte Frentean postari izanda ikusi zuen lehenengo hildakoa

    Julian Uranga Ugarte (1911) Amorebieta-Etxano

    Gerra garaian, frenteetan postari moduan ibili zen. Orozkora, Morgara... joaten zen. Lehenengo hildakoa Legution ("Villareal") ikusi zuen, hegazkin baten tiroek hilda.

  • Jose Bollar Bonbardaketaren abisua adarra jota; karobia babesleku

    Jose Bollar Gabiola (1931) Aulesti

    Inguruan bazeuden karobiak. Beraien etxean "kaleroa" zegoen, biribila eta estuagoa. Gernikako bonbardaketaren egunean babesleku gisa erabili zuten. 5 urte besterik ez zituen arren, gogoan du amama zumitzezko aulkian nola eraman zuten. Herriko batek ematen zuen bonbardaketaren abisua, adarra jota: "gau-adarra".

  • Akilina Lasa Bonbak zauritutako lagunak

    Akilina Lasa Arbelaitz (1920) Irun

    Tropak Endarlazatik sartu ziren Irunera, oinez. Tankeak. Soldadu nafarrak. Cara al Sol. Aireplanoak bonba bota zuen, eta hiru lagun zauritu zituen. Beldurra.

  • Akilina Lasa Irun erre zutenekoa

    Akilina Lasa Arbelaitz (1920) Irun

    Asturiarrek erre ei zuten Irun, nazionalak sartu aurretik. Sua eta kea. Tratua saltzera ezin joan. Oraingo gazteei ondo etorriko litzaieke gerra zer den jakitea.