Borroka

  • Matias Sagasta Elorza Cerrajerara bonbak bota

    Matias Sagasta Elorza (1920) Arrasate

    Cerrajera lantegiari bonbak botatzen zizkien bertan bonbak egiten zituztelako. "Gorriek" Kanpazartik botatzen zituzten jaurtigaien zarata gogoratzen du.

  • Matias Sagasta Elorza Udalatxen kainoia

    Matias Sagasta Elorza (1920) Arrasate

    Cerrajera lantegiari bonbak botatzen zizkien bertan bonbak egiten zituztelako. Udalatxen, goi aldean, kainoia jarri zuten nazionalek, mandoekin igota.

  • Matias Sagasta Elorza Auzoko mutilak "gorriekin"

    Matias Sagasta Elorza (1920) Arrasate

    Musakolan 25 baserri zeuden gerra etorri zenean. Mutil asko zegoen auzoan. Mutil gazte kuadrilak joan ziren nazionalistekin. Haien agurrak. Gero, nazioalek baserrietan norbait falta zela ikusten bazuten, familia osoa bidaltzen zuten baserritik.

  • Matias Sagasta Elorza 'La Quinta del Biberón'

    Matias Sagasta Elorza (1920) Arrasate

    18 urterekin, soldadu joateko deitu zioten Matiasi. 1946an Gasteizen egon zen, kapitain baten asistente. Gasteizera joan eta sei bat hilabetera bukatu zen gerra.

  • Justina Jauregi Irimon tiroka eta laguna jaiotzen

    Justina Jauregi Lizarralde (1932) Zumarraga

    Bost urte zituen gerra heldu zenean. Gogoan du Irimoko (aurrez aurre duten mendia) tiroteoa, bere lagun baten jaiotzarekin batera gertatu zelako.

  • Justina Jauregi Behiak marruka hegazkinen hotsarekin

    Justina Jauregi Lizarralde (1932) Zumarraga

    Gogoan du hegazkin pila pasatu zela batera eta behiak marruka hasi eta etxera etorri zirela. Auzo ingurutik ez zen soldadurik pasatu.

  • 354 Loiola batailoian ibili zeneko kontuak

    Juan Ezenarro Barrenetxea (1911) Zarautz

    Gerran, "Loiola" batailoian ibili zen. Buruak "ertzain" lanak egiteko izendatu zituen zenbait lagun. 4 konpainia zeuden eta bat mendian egoten zen. Bonbardaketa baten inguruko kontuak.

  • 354 Nondik nora ibili zen gerran; Bilbo ingurua

    Juan Ezenarro Barrenetxea (1911) Zarautz

    Nondik nora ibili zen gerran. Behin Camsara bidali zituzten Santurtzira gasolinatara Santanderrera eramateko. Bilbo hartu zuteneko kontuak. Gorriek Zubiri familia harrapatu nahi zuten, eta txaletak erre zituzten. Anarkisten konpainiak.

  • 354 Nondik nora ibili zen gerran; italiarrekin zuten harremana

    Juan Ezenarro Barrenetxea (1911) Zarautz

    Italiarrak etorri zireneko kontuak. Sarjentu batek pistola aldatu nahi izan zion bere errebolberraren truke. Santurtzitik pasatzen ari zirela guardia zibilek harrapatu zituzten. Botak eta bestelakoak baserritar bati eman zizkion.

  • 320 Gernikako bonbardaketako bizipenak; batailoiaren ibilerak

    Jaio Ezenarro Alberdi (1919) Iñaki Iñurrieta Goikoetxea (1918) Soraluze

    Iñaki fabrika batean lanean zebilen Gernikan bonbardaketak harrapatu zituenean. Bunker baten ezkutatuta egon ziren eta irtendakoan dena sutan ikusi zuten. Horren ostean "Saseta" batailoira joan zen. Laredoraino joan zen batailoia eta han "San Andres" batailoiarekin bat egin zuen. Azken frontea Betaio mendian izan zen. Handik Monteanora joan ziren eta segituan Santoñara. Hura "entrega" omen zen. Italiarrak etorri eta Laredoko hondartzara eraman zituzten denak. Zer baldintzatan egon ziren bertan.

  • Maria Iruretagoiena Asuatik Gernikara babes bila eta bonbardaketak harrapatu

    Maria Iruretagoiena Olano (1928) Getaria

    Asuan bizi zireneko bizimodua kontatzen du: aita arotza zen; ama jostuna zen eta batzuetan taberna batean egiten zuen lan. Beraiek umeak ziren eta jolasean aritzen ziren. Gerra hasi zenean, jendea ihesi joan zen Gernikara, han babesa bilatzeko asmoz. Bonbardaketa izan zen orduan eta ahal ziren moduan babestu ziren.

  • Maria Iruretagoiena Bartzelonan bizirauten: jatekoa eta babeslekuak

    Maria Iruretagoiena Olano (1928) Getaria

    Bartzelonan etxez etxe ibili behar izan zuten eskean, eta jendeak janaria ematen zien. Bonbardaketak zirenean, sirena jotzen zuten eta tunel batzuetara joaten ziren babestera. Behin tunelaren sarrera batean bota zuten bonba eta barruan ito beharrean egon ziren herio batean.

  • Maria Iruretagoiena Bartzelonako eguneroko bizimodua

    Maria Iruretagoiena Olano (1928) Getaria

    Behin kalizarekin mozkortu zirenekoa kontatzen du. Anaia haserretu egiten zen babeslekura joan behar izaten zutenean, goizegi baziren lotan jarraitu nahi izaten zuelako. Bartzelonan zegoela, panpina bat oparitu zioten eta Euskal Herrira itzultzean, berekin ekarri zuen.

  • Mari Kruz Mendizabal Gerra hasi zenean, Beizamara

    Mari Kruz Mendizabal Etxeberria (1923) Errenteria

    Gerra etorri zenean, Beizamara egin zuten alde. Bi hilabetera bueltatu ziren. Añabitartera joan ziren, baserrira; eta handik, zapi zuriarekin, oinez Perurenaraino. Donostian lau egun, bonbak botatzen hasi zirelako; gero Beizamara kotxez.

  • Eustaki Labandibar Gerra hasi zenekoa

    Eustaki Labandibar Retegi (1920) Errenteria

    Komunistak, gerra aurretik. Gorriak. "Txingurri". Fundizioan egiten zuen lana. Gerra hasi zenean gertatu zena. "Txingurri" desagertu egin zen. Bi aldetakoek hiltzen zutela dio. Bi kasu aipatzen ditu.

  • Gumer Irastortza Irun sutan; lapurretak etxe eta dendetan

    Gumer Irastortza Amiano (1931) Irun

    Irun sutan ikusi zuen. Ezin zuten tratua saltzera joan, dena zegoen geratuta. Ezin zen ezer egin. Behiei jaten emateko ere larri. Etxeetatik eta dendetatik lapurtutako gauzak neska gazteei ematen ibili ziren soldaduak, Irun erre aurretik. Urte asko behar izan ziren Irun konpontzeko.

  • Felisa Ormaetxea Etxea erre kanoikadaka

    Felisa Ormaetxea Goitana (1928) Aramaio

    Gerra denboran, bi fronteen erdi samarrean geratu ziren Gesalibarreko Eguzkitzan. Zortzi kanoikada bota zizkieten baserrira francotarrek, eta etxeak su hartu zuen. Ahal zutena hartu eta Arrasatera jaitsi ziren.

  • Maria Anjeles Beitia Oruna Bi fronteen erdian, Aramaio

    Maria Angeles Beitia Oruna (1918) Aramaio

    Gerra denboran kanoikada asko sartu zen bere etxe inguruan. Nazionalak jan eske etorri ohi ziren beren baserrira, baina ekarri ere ekartzen zituzten gauzak. Aramaio bi fronteren artean egon zen denboraldi batez; ama kaletik etxera itzuli ezinik egon zen.

  • Akilino Anzibar Gerra garaiko arma eskasak

    Akilino Antzizar Arozena (1921) Hondarribia

    Fronte Popularrekoek nazionalistek baino indar handiagoa zuten; bertakoak eskopetekin eta milizianoak fusilekin. Gerraontziak abuztuan hasi ziren bonbardatzen. Guadalupeko gurutzea bota zuten milizianoek.

  • Santio Garmendia Garmendia Gerrako basakeriak I

    Santio Garmendia Garmendia (1914) Abaltzisketa

    Gerra garaian Arabako Legution tiroketaren erdian egon ziren. Batzuk lapurretan ibiltzen zirela dio, Legutioko biltegietan. Mairuek euskaldun bati hanka moztu ziotela kontatzen du. Legution kanoia hiri erdian tiroka ibiltzen zuten; eta sarjentu nazionalistak, aitaren egin ondoren, moroak etorri bitartean eutsi omen zuen.