Borroka
-
Kanpai asko eta gordeleku gutxi
Jesus Aranburu Oskoz (1918) Errenteria
Gerra zibila piztu aurretik Errenterian eta inguruan eraikita zeuden tunelak eta halakoak ziren bonbardaketetatik babesteko toki bakarrak. Besterik ez omen zen.
-
Eusko Gudarosteko parte, Zumaian
Jesus Aranburu Oskoz (1918) Errenteria
Gerra zibilean, Nazionalak Errenterian sartu aurreko gauean ihes egin zuen Jesusek, motxila txiki bat sorbaldan eta beldurra soinean. Zumaiaraino heldu zen bera, beste jende askorekin batera, eta han bi egun egin ondoren, Eusko Jaurlaritza osatu berriak antolatutako Eusko Gudarosteko parte izatera pasa ziren.
-
Santanderreraino atzeraka oinez
Jesus Aranburu Oskoz (1918) Errenteria
Zumaian Eusko Gudarostean izena eman eta Aiara abiatu zen Jesusen konpainia, frontea osatzera. Erretretan zetozenekin bat egin zutenean, Eibarrera egin behar izan zuten atzera, Akondia mendira, eta handik, gero, Lekeitio, Ondarroa, Mutriku... eta kostaldetik, atzeraka-atzeraka, Durangoraino sartu ziren. Durangon bi bonbardaketa jasan zituzten. Lehenak pilotan ari ziren dozena bat lagun akabatu zituen. Bigarrenak bi-hiru moja, soldaduak kuartela eginda zeuden komentukoak. Durangotik Santanderrerainoko bidea egingo zuten, azkenik, erretretan beti, Jesusek dion moduan.
-
Kanoikadak Versallesetik Audelera
Jesus Aranburu Oskoz (1918) Errenteria
Fusila arma bakar, mendirik-mendi, herririk herri ibili zen Jesus Gerra Zibilean. Gogoan du, hala ere, jaioterritik irten aurretik eta Frente Popularrekoak Loiolako kuartelaren jabe egin ondoren, kanoiak Errenteriara sartu eta kanoikadak jaurtitzen ibili zirela Oiartzun aldera, Audelera.
-
Egun argiz eutsi, ta gauean ospa
Jesus Aranburu Oskoz (1918) Errenteria
Konpainia mistoa zen Jesusena. Fusilekin tiroka ibiltzen ziren batzuk eta trintxerak egiten besteak. Ehun eta hamar lagun inguru, guztira. Bando Nazionalak askoz armamentu sendoagoa zuen eurek baino, eta aurrez esan izan duen gisan, atzera eginez igaro zuten gerra. Egunez eutsi eta gauez ospa egitea izaten omen zen seguruena.
-
Donostian bezala, Santanderren ere nazionalek bidea itxi
Jesus Aranburu Oskoz (1918) Errenteria
Eusko Gudarosteko konpainiarekin Eibarretik Santanderreraino iritsi zen Jesus. Gogoan du, herririk-herri, egindako bidea.
-
Gerrako arrantxoa eta loa
Jesus Aranburu Oskoz (1918) Errenteria
Dilistak, arroza, babarrunak... denetik jaten omen zuten Gerra Zibileko borrokaldiek iraun bitartean. Hala ere, Bilbo "erori" zenean, goseak pasa zuten astebete. Uda partea zen, ordea, eta fruta-arbolek eskaintzen zuten zer jan. Eskerrak horri.
-
¡No pasarán!
Jesus Aranburu Oskoz (1918) Errenteria
Gerran oihuak eta leloak alferrik dira batzuetan.
-
"Hemen amaitu da guztia. Bakoitzak ahal duena egin"
Jesus Aranburu Oskoz (1918) Errenteria
Pagasarrin esan omen zien kapitainak "ahal zuenak ahal zuena" egiteko, eta bakoitza bere aldetik abiatu omen ziren, Jesus eta konpainiako gainontzeko soldaduak. Jesus Santanderren hartu zuten preso, eta handik, Pontejoseko base militarrera.
-
Moroak auzora sartu zirenekoa
Luis Izagirre Belategi (1924) Elorrio
Etxean ez zuten tiroketarik-eta izan. Auzora moroak sartu ziren, baina haien ofiziala, kapitaina, espainiarra zen. Gazetan ardiak harrapatu zituzten, eta ardi mordoa Elgetara eraman. Izugarriak egin zituztela dio.
-
Hiru anaia gudarietan
Luis Izagirre Belategi (1924) Elorrio
Hiru anaia gudarietan izan zituen. Horietako bat hortik zehar zazpi urte egin eta gero itzuli zen. Burgosen egon ei zen soldadu.
-
Gerra hasi zeneko giroa
Jesus Aranburu Oskoz (1918) Errenteria
Gerra hasi zeneko eguna gogoratzen du: Pasai Antxoko festak ziren eta handik bueltan zetozela hasi ziren tiroak. Faxisten auto bat harrapatu zuten herrian eta igande osoa udaletxeko plazan egon zen, denek ikus zezaten. Soldaduak geroago hasi ziren Errenterian sartzen. Etxean balak ez sartzeko, koltxoiak jartzen zituzten leihoetan. 18 urte zituen berak orduan.
-
Errenteriako erresistentzia
Jesus Aranburu Oskoz (1918) Errenteria
Gerran Errenterian erresistentzia antolatu zen tropen kontra, eta Jesusek trintxerak egiten lagundu zuen. Frontea pixkanaka lekualdatzen joan zen.
-
18 urterekin gerrari aurre egin behar
Jesus Aranburu Oskoz (1918) Errenteria
Jesusek trintxerak egiten laguntzen zuen eta lana nola antolatzen zuten azaltzen du. Garai hartan jabetzen zen zer gertatzen zen, egunkaria irakurtzen baitzuen.
-
Gerran frontean egotetik preso izatera
Jesus Aranburu Oskoz (1918) Errenteria
1936ko gerran hainbat frontetan ibili zen borrokan: Aian, Eibarren, Elgetan, Zornotzan, Bilbon, Santanderren... Santanderren zegoela, italiarrak sartu ziren eta han gelditu zen: preso eduki zuten hainbat lekutan hainbat urtez.
-
Falangisten alkandora eramateagatik jasotako jipoia
Jesus Aranburu Oskoz (1918) Errenteria
Behin nazionalek hiriburu bat hartu zuten, eta Jesusek falangisten alkandora zeukan jantzita; nazionalek hura ikusi, jipoia eman eta alkandora kendu zioten. Lagun soldadu bati gertatutakoa jakinarazi eta hark alkandora oparitu egin zuen nazionalek harrapatu baino lehen.
-
Batailoia eta heriotza-zigorrak
Jesus Aranburu Oskoz (1918) Errenteria
Bere konpainian, ideologia ugaritako gizonak zeuden: komunistak, PNVkoak, CNTkoak... "Primer Batallon mixto de Ingenieros" izena zuen konpainia hark. Preso egon zenean, Angel Osesen epaiketa izan zen, eta bi heriotza-zigor eman zizkioten. Momentu gogorrak izan ziren.
-
Errenteriatik frontera joan zen bakarra Jesus
Jesus Aranburu Oskoz (1918) Errenteria
Gurasoak eta 5 senide ziren familian. Bera bakarrik joan zen Errenteriatik frontera. Behin errekete batek amari mehatxu egin zion.
-
Frantzunatxetara armak botatzen zituzten
Inas Munitiz Lartitegi (1925) Bermeo
Gerra garaian, italiarrak sartu zirenean, Frantzunatxetara joaten ziren. Bermeotar askok bertara bota zituzten etxean zituzten armak. Beraiek bertan zebiltzala, armak aurkitu eta italiarrei ematen zieten ogiaren edo zigarroaren truke.
-
Tuneletako ezkutalekuak
Inas Munitiz Lartitegi (1925) Bermeo
Gerran, nazionalek zein gorriek izaten zituzten bouak. Kanpaiak jotzen zituztenean, etxeen azpialdetara joaten ziren ezkutatzera. Errekako tunelean ere ezkutatzen ziren. Sasoi hartan, gerratean, uholdeak egon ziren eta jendeak handik irten behar izan zuen.


