Borroka
-
Astoarekin soldaduei elikagaiak eta munizioa eramaten
Julian Alegria Uriarte (1924) Bermeo
Hamabost egun inguru egin zituzten astoekin soldaduei jatekoa eta munizioa eramaten. Diru apur bat irabazi zuten. Soldaduekin eurekin egoten ziren kanpamenduan. Bera zen gazteena; astoekin zeuden beste herritar batzuk izendatzen ditu.
-
Itxasalde batailoiko tenientea
Estanis Mañarikua Belakortu (1913) Mañaria
Gerra hasieran, Mañarian egon zen. Itxasalde batailoiko tenientea izan zen. Laredon harrapatu zuten, eta hiru urte eta erdiz egon zen Laredoko eta Puerto de Santa Mariako kartzeletan. Preso zegoela, obretara eraman zuten lanera. Mañariarik bera bakarrik joan zen boluntario. Itxasalde Ondarroan fundatu zen eta bizkaitarrak ziren denak: gernikarrak, ondarroarrak, lekeitiarrak...
-
Kostaldetik Laredoraino borrokan
Estanis Mañarikua Belakortu (1913) Mañaria
Itxasalde batailoikoak nondik nora ibili ziren azaltzen du: kostaldetik Bilbora eta Laredora joan ziren. Urtebetean aritu ziren borrokan. Gogorra izan zen: basoan lo, ahal zena jan...
-
Tekniketako tenientea
Estanis Mañarikua Belakortu (1913) Mañaria
Itxasalde batailoian 1.000 pertsonatik gora zeuden, lau konpainiatan eta bi sekziotan banatuta. Sekzio bat komunikazioarena zen eta bestea teknikakoa. Estanis tekniketako tenientea zen. 30 soldadu zituen bere aginduetara. Komandantea ondarroarra zen.
-
Batailoiko argazkiak
Estanis Mañarikua Belakortu (1913) Mañaria
Itxasalde batailoiko argazki bi erakusten ditu.
-
Gerra hasiera
Demetrio Garmendia Sarasola (1919) Baliarrain
Gerra hasi zenean, 16 urte zituen. Ikaztegietako zubia bota zutela gogoan du. Nafarrak etorri ziren, eta horrela enteratu ziren gerra hasi zela. Orduan zazpi eguneko kontua zela esaten zuten. Nafarroatik Mola zetorrela esaten zuten. Francok Molari hegazkinean tranpa jarri ziola esaten zuten.
-
Soldaduak baserri inguruan
Demetrio Garmendia Sarasola (1919) Baliarrain
Tropak goitik behera zetozen eta etxe atarian begira egon ziren. Gorriak ez zeuden defendatzeko prestaturik, Eibartik etorritakoak ziren. Zenbat ziren galdetu zietenean, istilu handia sortu omen zen. Baserri guztiak miatzen ibili ziren nafarrak. Abuztuaren 5ean pasa ziren bere inguruan. Miaketak izan arren, ez zuten beldurrik. Nafarrak erdaldunak ziren.
-
17 urte zituela, gerrara eraman zuten
Demetrio Garmendia Sarasola (1919) Baliarrain
Gerra berehala bukatuko zela pentsatu arren, 17 urte zituenean joan behar izan zuen. Kuartelean egon beharko zutela pentsatzen zuten, frontera joan gabe. Ezer ez zekitela dio.
-
Ebroko bataila
Demetrio Garmendia Sarasola (1919) Baliarrain
Gasteizera eraman zuten eta bertan tiroak botatzen ikasi zuen. Hogeita bederatzi egun geroago, frontera eraman zuten. Castellóko frontera eraman zuten, eta handik Valentziara. Gorriak Ebroko ibaiaren aldean zeuden eta besteak beste aldean. Izugarrizko hilketa egon zen Ebron. Hildakoak mandoetan ilaran eramaten zituztela gogoan du.
-
Gerran hildakoak
Demetrio Garmendia Sarasola (1919) Baliarrain
Kanoiak, bonbak... arma mota asko erabiltzen ziren, baina ez zuten buruz buruko borrokarik izan. Tolosako bati ur bila joandakoan gertatutakoa kontatzen du. Hainbat lagun hil zitzaizkion.
-
Gerran alde batetik bestera
Demetrio Garmendia Sarasola (1919) Baliarrain
Ebroko batailaren ondoren, Katalunia oinez zeharkatu zuten. Bartzelonan desfilatu zuten. Ondoren, Logroño, Miranda, Salamanca eta hainbat lekutan ibili zen. Navalmoral de la Matan deskantsatzen egon ondoren, Toledo eta gerra amaiera. Tren batean sartu eta Cartagenaraino eraman zituzten eta beste bandokoak armak entregatzen ikusi zituzten. Denek poza hartu zuten.
-
Gorriek ez zuten diziplinarik
Demetrio Garmendia Sarasola (1919) Baliarrain
Beti aurrera egiten zebiltzanez, zaila zen beste bandora pasatzera. Gorriek ez zuten gerra irabazteko aukerarik. Gorriek ez zituzten nagusiak errespetatzen. Diziplinarik gabe gerra irabaztea ezinezkoa zen.
-
Alemanek Franco lagundu zuten
Demetrio Garmendia Sarasola (1919) Baliarrain
Jeneral hoberena Miaja zela esaten zuten. Francok alemanei esker irabazi zuen gerra. Haiek egin zituzten bonbardaketak. Abiazioa egon izan ez balitz, Bilbon ez ziren sartuko. Gipuzkoatik asko joan ziren Bilbo defendatzera eta ondoren Santanderrera.
-
Katalanak Francoren alde
Demetrio Garmendia Sarasola (1919) Baliarrain
Frontean euskaldun gutxi zeuden Demetriorekin. Katalan asko, Frantziara ihes egin ondoren, Donostiatik barrena berriro Espainiara itzuli ziren, eta Francoren alde borrokatu ziren.
-
Fronteko bizimodu gogorra
Demetrio Garmendia Sarasola (1919) Baliarrain
Gerrako kontuak etxean azaltzen zituzten. Gerran guztiek ez zuten esperientzia berdina izan. Madrilgo frontean egon zirenak denbora asko egon ziren posizio berdinean. Demetrioren taldekoak, berriz, beti erasoan ibiltzen ziren, karga guztia gainean zeramatela. Marmelada eta sardinak besterik ez zituzten jaten. Gauean lo egiteko lastorik aurkitzen bazuten, pozik. Ebron behintzat ez zuen hotzik egiten, Teruelen, berriz, askori hanka moztu behar izan zien hotzarengatik.
-
Gerrako babeslekua
Miren Lore Ibazeta Solabarrieta (1936) Nekane Ibazeta Solabarrieta (1925) Ondarroa
Gerrako babeslekua etxe azpiko denda bat zen. Momentu horietako kontuak kontatzen dituzte.
-
Bala galduak
Nekane Ibazeta Solabarrieta (1925) Ondarroa
Gerra zibilean, Miren Lore umea zen eta Nekane neskatila; garai hartan, kalean zehar bala galduak zeuden, batetik besterako balak.
-
Milizianoak baserrietara jeneroa erostera
Isidro Mandiola Solozabal (1924) Markina-Xemein
Gerra sasoian diru zuria erabiltzen zuten, baina milizianoek diru zaharra ere erabiltzen zuten. Milizianoak baserrietara jaisten ziren arrautzak-eta erostera. Barinagan egon zen armadaren burua eta bertan ez zuten sekula bonbarik bota. Eibarko industria gunea ere ez zuten bonbardatu eta bertan beharrean zeudenak ez zituzten gerrara eraman.
-
Astoak eta zaldiak Kalamuako frontera
Isidro Mandiola Solozabal (1924) Markina-Xemein
Baserriko astoak eta zaldiak Barinagara eraman behar izaten zituzten. Haiekin, milizianoek kargak igotzen zituzten Kalamuako frontera. Bertakoak ziren Kalamuako fronteak zeudenak eta baita asturiarrak ere.
-
Soldaduak etxera bazkaltzera eta baserriko jeneroak erostera
Isidro Mandiola Solozabal (1924) Markina-Xemein
Sarritan fronteko asturiarrak joaten zitzaizkien etxera bazkaltzera. Arratsaldeetan, ostera, soldadu euskaldunak agertzen zitzaizkien etxean arrautzak-eta erosteko. Hauek diru zuria eta zaharra edukitzen zuten, baina zaharra nahi izaten zuen amak. Hala ere, gero ezin izaten zuten ezer erosi diru horrekin, ez zegoen ezer eta.


