Borroka
-
Burdinazko gerrikoa; Matxitxakoko bataila
Begoña Monasterio Zubillaga (1916) Bermeo
Burdinazko gerrikoari eta Matxitxakoko batailari buruzko azalpenak ematen ditu. Bizpahiru bermeotar hil ziren Matxitxakon, tartean bere lehengusu bat.
-
Soldadu denborako kontuak
Joxe Beitia Oruna (1920) Aramaio
Soldadu denborako kontuak. Nondik nora ibili zen: Logroño, Afrika, Madril... Madrilen ministerioan egon zen denboran, izebaren etxera joaten zen bazkaltzera domeketan. Ministerioan, milizianoak zaintzea egokitu zitzaion.
-
Bi urtean etxera joan gabe
Joxe Beitia Oruna (1920) Aramaio
Soldadu egon zeneko kontuak. Bi urte egin zituen soldadu, etxera bueltatu gabe. Mirandan, soldadu batek agurtu egin zuen, antza, idi-probetan ikusi izanagatik ezagutu zuen. Brigadak, hori ikusita, etxera joateko permisoa eman zion.
-
Arrasatetik Oñatira, gerratik ihesi
Maria Arriaran Larrañaga (1925) Aramaio
Gerra hasi zenean, Oñatiko Mendi Etxebarri baserrian bizi zen Maria. Frontea baserrian bertan zegoen, eta baserriko familia guztiak Oñatira egin zuen ihes, Mariaren gurasoenera.
-
Aitajauna milizianoetatik ezkutatu
Maria Arriaran Larrañaga (1925) Aramaio
Gerra denboran, Arrasaten frontea egon zen. Gerrak ez zuen hain gogor jo Oñatin. Arrasaten milizianoak ibili ziren. Mariaren aitajauna milizianoek ez atxilotzeko errekan ezkutatu zen. Ezkutuan zela, txakurrarekin izandako gorabehera kontatzen du.
-
Frontea "armatu
Domingo Iriarte Astola (1927) Aramaio
Gerra denborako azalpenak. Tropak nondik nora mugitu ziren azaltzen du. Aretxabaleta, Arrasate, Kanpazar... aldean soldaduak geratu egin ziren, eta frontea "armatu" zen. Aramaion lau guardia zibil omen zeuden.
-
Murugainen bandera gorria
Domingo Iriarte Astola (1927) Aramaio
Murugain mendian bandera gorria jartzen zuten milizianoek. Hura ikusitakoan, erreketeak kentzera joaten ziren.
-
Milizianoek inguruak hartu
Domingo Iriarte Astola (1927) Aramaio
Gerra denborako azalpenak. Etxean, gurasoak, anaia, arreba eta Txomin zeuden. Beste bi anaia milizianoek deituta joan ziren. Zemendia (azaroa) zen, eta gari-lanak egin zituzten egunez. Gauean, zalaparta handia entzun zuten. Eguna zabaltzean, milizianoak inguruko mendiak hartu zituztela ikusi zuten. Miliziano bat ezaguna zuten, eta harekin izandako elkarrizketa gogoratzen du.
-
Untzillan, ospitalea jarri
Domingo Iriarte Astola (1927) Aramaio
Gerra denborako azalpenak. Milizianoek Suña eta inguruko mendiak hartu zituzten. Untzillan, ospitalea jarri zuten auzoko etxe batean. Milizianoek auzoko etxe batzuk hustu zituzten frontea bertan zegoelako. Txominen familia etxean geratu zen; ez zuten haiek adina arrisku.
-
Untzillatik San Antonio aldera eraso
Domingo Iriarte Astola (1927) Aramaio
Gerra denborako azalpenak. Sakona baserri inguruan bonbak jausi ziren. Untzillako elizatik San Antonio aldera, Gipuzkoako mugara, metrailadorearekin erasotzen omen zuten.
-
Bonbardaketak
Domingo Iriarte Astola (1927) Aramaio
Gerra denborako azalpenak. Abioiak ere bertan ibiltzen ziren, eta beldurrez ikaratuta egoten ziren. Bonbardaketak egoten zirenean, gurasoak eta arreba etxean geratzen ziren; mutilak, berriz, bizilagunen txabola batean babesten ziren ardiekin.
-
Haurra jaio milizianoak auzoan zirela
Domingo Iriarte Astola (1927) Aramaio
Gerra denborako azalpenak. Abadeak ihes egin zuen, eliza apurtu zuten... Auzoan ume bat jaio zen milizianoak ingurua hartuta zuten garaian. Haur hura bataiatzeko zer gorabehera izan ziren kontatzen du.
-
Milizianoak iratan lo
Domingo Iriarte Astola (1927) Aramaio
Gerra denborako azalpenak. Auzoan zeunden milizianoekin zer harreman zuten kontatzen du. Esnea erosi ohi zien milizianoek. Arditegiko iratan egiten zuten lo.
-
Amaiur batailoiko gudariak
Jose Luis Bengoa Etxebarria (1930) Aramaio
Gerra denborako oroitzapenak. Krutzeta eta San Kristobal aldean zegoen frontea. Goizetan, Amaiur batailoiko gudariak Jose Luisen baserrira joaten ziren gosaltzera. 30-40 gudari inguru joaten omen ziren talo eta esnea edota artoa eta esnea gosaltzera. Baserrian ez zen haientzat adina esne izaten, eta gudariek esnea beste baserri batzuetatik eramaten zuten. Bildotsak, buzkantzak... erosten zizkien. Ondo ordaintzen zien.
-
Karlistek aita, osaba eta ardiak eraman
Jose Luis Bengoa Etxebarria (1930) Aramaio
Gerra denborako oroitzapenak. Karlistek lapurretan egiten zien baserritarrei. Aita, osaba eta ardiak eurekin eman zituzten karlistek. Jose Luisen aita fusilatzekotan eraman zuten, baina hilabetera libre utzi zuten.
-
Gerrako oroitzapenak
Joxe Beitia Oruna (1920) Aramaio
Guadalajaran frontean egon zeneko kontuak. Gerra hasi eta geroago eraman omen zuten soldadu.
-
Gernikako bonbardaketa nola bizi izan zuen
Julian Alegria Uriarte (1924) Bermeo
Gernika bonbardatu zutenean, soroan zebiltzan lanean eta hegazkinak ikusten zituzten joan-etorrian. Gero, gauean, plaza goienean herri guztia egon ziren Gernika aldean zegoen gorritasunari begira. "Bombas incendiarias".
-
Aita Burdinazko Gerrikoa eraikitzen ibilia
Julian Alegria Uriarte (1924) Bermeo
Bere aita "Cinturón de hierro" delakoa eraikitzen ibili zen, trintxerak egiten. Goikoetxea ingeniariaren ideia izan zen, Frantziako "Maginot" lerroa kopiatuz. Bilbo babesteko egin zuten, baina ez zuen balio izan.
-
Astoarekin soldaduei elikagaiak eta munizioa eramaten
Julian Alegria Uriarte (1924) Bermeo
Gerratean, astoak eta zaldiak zeuzkatenak udaletxera aurkezteko agindua etorri zitzaien etxera. Han, Bakiora joan behar zutela esan zieten, soldaduei jatekoa eramatera. Handik Jata mendira bidali zituzten elikagaiak eta munizioa eramatera.
-
Talgo-a Goikoetxeak eta Oriolek sortua; Goikoetxearen traizioa
Julian Alegria Uriarte (1924) Bermeo
"Cinturón de hierro" egin zuen Goikoetxea ingeniaria eta Oriol izan ziren TALGO trena sortu zutenak. Azken hizkiak euren abizenen adierazgarri dira. Esaten zen Goikoetxeak traizioa egin zuela, eta frankistei informazioa eman ziela. Beraiek jatekoa eramaten zuten lekutik bobardatzen zuten Burdinazko Gerrikoa.


