Borroka

  • Julita Iturri Bala artean Kanu txakurra bere habian geldi-geldi

    Julita Iturri Arrien (1924) Errigoiti

    Koltxoia leihoetan ipinita eukiten zuten leihotik balarik sar ez zedin. Kanu txakurrak lehenengoan egin zituen ahausiak, pi! pi!, edo holako batzuk, balak hurreratzen zitzaizkionean, baina gero, bere habian ixilik, ahausirik ere ez, geldi-geldi. Julita ondo akordetan da Kanu txakurraz. “Ni ointxe be (oraintxe ere) akordetan naz ahausika bera” dio.

  • Julita Iturri Soldaduak ihesean eta auzokoak seme gudaria etxean gordeta

    Julita Iturri Arrien (1924) Errigoiti

    Goiko Tiadora (Teodora) eurenean zegoen une hartan. Bere gizona Santi eta Julitaren aita goizean goizetik Biontzolora joan ziren, eurei etxetik irteteko esanez gero, han lekua ote zeukaten jakiteko. Bitartean, euren izekoari arraroak iruditzen zitzaizkion goiz hartako lehenengo isiltasuna eta hurrengo soldaduen mobimendu arraroak, soldaduak okertu eta erratuta mobitzen zirela iruditu zitzaion. Eta gero, haor (hara hor)! Soldaduak euren etxe ondotik arrapaladan ihesean ikusten hasi ziren, gero eta soldadu gehiago arrapaladan ihesean, Bilbora nondik joaten den galdezka. Eta auzoko Alejok, tejabanan jarrita, soldaduei Bilbora nondik joaten den esaten zien. Alejo larri eta estu zegoen soldaduak bere etxera sar ez zitezen, gerran gudari-soldadu ibilitako semea, hil dalakoan, bere etxean zulo baten gordeta zeukalako.

  • Pilar Txopitea Bonbardaketak iraun zuen artean Arratzun I

    Pilar Txopitea Uribarri (1924) Gernika-Lumo

    Bonbardaketak iraun zuen artean baserrian egon zen, Arratzun. Antzinako etxe bat erre gabe geratu zen, eta aitak eraberritu zuenean, hara joan ziren. Ez zegoen ezer, zorriak bakarrik. 12 urte zituen Arratzura joan zirenean, familiakoek ez zieten uzten Errenteriara itzultzen, han hobeto egongo zirelakoan.

  • Pilar Txopitea Bonbardaketa osteko gertaerak

    Pilar Txopitea Uribarri (1924) Gernika-Lumo

    Gernika bonbardatu zuenetariko bat etorri zen Gernikako plazara, itzultzaile batekin. Esan omen zuen beraiek ez zutela erre Gernika, eta dirua bildu zutela Alemanian Gernikara bidaltzeko. Ez zuten dirurik ikusi Gernikan, agian dena Madrilen geratuko zela dio.

  • Pilar Txopitea Bonbardaketak iraun zuen artean Arratzun II

    Pilar Txopitea Uribarri (1924) Gernika-Lumo

    Bonbardaketa arratsaldeko hiruretan hasi zen, bazkaldu eta arrapaladan joan ziren baserrira, Arratzura. Zornotzan ere bota zituzten bonbak. Bonbardaketa ostean familien arteko liskarrak hasi ziren: elkar ezin ikusiak, haserreak...

  • Pilar Txopitea Errenteriako babeslekua

    Pilar Txopitea Uribarri (1924) Gernika-Lumo

    Errenterian babeslekua egin zuten, baina garaiko babeslekuak lau oholekin egiten zituzten. Ama Bilbon egon zen neskame, baina ez zuen gazteleraz ikasi.

  • Juan Muniozguren Gerrako kontuak, aita espetxean

    Juan Muniozguren Muniozguren (1935) Munitibar-Arbatzegi-Gerrikaitz

    Gernikako bonbardaketaren egunean, ama ez zen azokara joan. Bi urte zituen Juanek. Aita espetxean egon zen, osabarekin eta auzoko batekin.

  • 541 Gerra Zibila Eskoriatzan

    Miren Zubia Zabala (1923) Eskoriatza

    Gerra garaiko kontuak. Milizianoak egon ziren lehenengo; gerora nazionalak sartu ziren. Tropen mobilizazioa. Anaiaren gorabeherak gerra garaian.

  • 541 Gerra Zibila; frontea Eskoriatzan

    Miren Zubia Zabala (1923) Eskoriatza

    Gerra garaiko bizipenak. Frontea Eskoriatza inguruan egon zeneko kontuak.

  • 541 Gerra Zibila Eskoriatzan

    Miren Zubia Zabala (1923) Eskoriatza

    Gerra garaiko kontuak Eskoriatzan. Jendea babeslekuetara joateko, sirenak jotzen zituzten. Bonbardaketak; hegazkinak.

  • 318 Plazentziarrak Gerra Zibilean

    Nikanor Iñurrieta Goikoetxea (1920) Soraluze

    Soraluzeko ezagun asko hil ziren gerran. Batailoi desberdinetan egon ziren plazentziarrak: Amuategin, Itxarkundian...

  • Begoña Zaldibar Uztailak 18, Santa Marina

    Begoña Zaldibar Oianguren (1926) Eibar

    Otxandioko jaiak ziren eta amandrearen etxean zeuden gerra hasi zenean. Bilboko lagun bat ere beraiekin zegoen. Santa Marina egunean ama eta Bilboko laguna plazara joan ziren; Begoña, anaia txikia eta amandrea, berriz, etxean. Bonbardaketa hasi zenean, altzoan anaia hartu eta baratzeak zeharkatuz beste baserri bateko kortan babestu ziren. Bitartean ama plazan, eta amandrea falta.

  • 360 Gerrara joan zeneko kontuak

    Inazio Lazkano Roteta (1924) Zarautz

    Gerrara joan zeneko kontuak. Urtezahar egunean abiatu zen; eta, Norteko trenean zihoala, txokea izan zuten tunel mutur baten kontra. Ferrolera joan ziren. Nolakoa izan zen bere hasiera soldaduskan. Geroago, Crucero Canarias ontzian enbarkatu zen. Bi kanoi handi zeramatzaten eta haiek lehertzeko beldurrez egoten zen. Bere osaba baten bitartez, Bilbora joan nahi izan zuen ministro batekin lan egitera. Instantzia egin zuen, baina ezezkoa eman zioten.

  • Gerrako babeslekua etxe ondoan

    Joxe Mari Zendoia Ugarte (1922) Ermua

    Gerra hasi zenean hamasei urte zituen. Ogi beltza jaten zen. Bonbardeoak ugariak ziren eta ezkutatuta ibiltzen ziren. Etxe ondoan zulo bat eginda zeukaten babesleku bezala.

  • Bittori Zarrabeitia Gernikako bonbardaketako kontu ugari

    Bittori Zarrabeitia Lauzirika (1926) Kortezubi

    Gernikako bonbardaketa hasi zenean, itaurrean zebilen bere neba batekin. Bermeotik etorri ziren aireplanoak trenbidetik, baxu-baxu, eskopetarekin harrapatzeko moduan. Lehenengo bonba Errenteria auzoko zubian bota zuten, baina ez zuten apurtu. Bere ama Gernikan egon zen plazan; eta, goizean aireplanoak ikusi zituenez, etxeranzko bidea hartu zuen. Babeslekuetan sartu zen jendea ere hil zen, bertara ere bonbak bota zituzten-eta. Gorpuak zeintzuk ziren jakin gabe palekin batu, eta kanposantura eraman zituzten. Soroan harrapatu zuen bonbardaketak eta bere nebak ganaduak hartu eta handik alde egin zuen alboko baso batera; bera, ostera, bertan gelditu zen beldurrez. Miliziano batzuk azaldu ziren eta zubipean sartu zuten babesteko; bertan egon zen iluntzera arte. Amamaz arduratuta egon zen, baina bere amama kobazulo batean babestu zen. Barrutiko etxe guztiak bete ziren Gernikatik alde egindako jendez.

  • Gotzone Arostegi Soroan etzanda abioiak pasatzen ikusten

    Gotzone Arostegi Bengoetxea (1961) Gizaburuaga

    Etxean gutxi hitz egiten zen gerraz. Aitonak heriotza-zigorra izan zuen. Gotzoneren ama umea zen gerra garaian. Soroan hegazkinak ikusteko etzaten zen bitartean, amona ezkutatu egiten zela kontatzen zuen.

  • Enrique Bernedo 500 obus botatzen ziren egunero

    Enrike Bernedo Elkoro-Iribe (1926) Eibar

    Kalamuatik Markinara eta handik Berriatuara frontea zegoen. Maltzagatik Ilordora (Soraluze) eta handik Bergarara eta Elgetara ere. Zazpi hilabetez frontea egon zen. Karakatetik egunero 500 obus botatzen zituzten.

  • Enrique Bernedo Otaola inguruko babeslekua

    Enrike Bernedo Elkoro-Iribe (1926) Eibar

    Zaldibarretik Eibarrera joaten zen Enrike aita bisitatzera. Otaola Erdi baserriaren parean gerrako babesleku bat zegoen eta behin sartu egin behar izan zuten. Handik hegazkinak pasatzen ikusi zituzten.

  • Enrique Bernedo Ego Gain kaleko bonbak 70 lagun hil zituen

    Enrike Bernedo Elkoro-Iribe (1926) Eibar

    Arrate Hoteletik gertu garbitoki bat zegoen eta urak salto moduko bat egiten zuen eta babesleku bat sortu zuten bertan. Irteera Julian Etxeberria kalean zegoen, Klub Deportiboa dagoen lekuan. Bonba bat bota zuten Isasi Okindegiaren parean eta babeslekuan zeuden 70 pertsona inguru hil ziren. Bonbaren uhinak Julian Etxeberriako irteeratik atera ziren eta bertan zegoen jendea bultzatu zuen kanpora.

  • Enrique Bernedo Durangora zihoan anbulantziak txakurra harrapatu zuen

    Enrike Bernedo Elkoro-Iribe (1926) Eibar

    Durangoko bonbardaketaren ondoren anbulantzia pila bat pasatzen ziren Durangoruntz. Haietako batek Enrikeren Linda txakurra harrapatu eta hil zuen.