Borroka

  • Mertxe Bilbao Gerrako babeslekua osabak egindakoa

    Mertxe Bilbao Bilbao (1929) Erandio

    Gerra garaian, soloan, munan izan zuten babeslekua eginda. Bonbardaketetan amarekin korrika babeslekura joateko ume asko zirenez, aititarenera joan ziren Lauroetako baserrira, Loiura.Han osabak egindako babeslekua izan zuten. Ez zuen gauza handirik ikusi baserritik: sei moro pasatzen, hegazkinak gainetik, metrailak. Sirenek iragartzen zuten noiz sartu babeslekuan eta noiz irten. Trenaren tunelean ere egoten zen babeslekua eta hildako animaliak ere han gordetzen zituzten haragia banatzeko.

  • Migel Ansa Osaba bat gerran hil

    Migel Ansa Goenaga (1937) Andoain

    Migelen bost osaba gerran ibili ziren. Haietan gazteena, errepublikano-abertzaleekin boluntario joan zen eta Anboto aldean hil zuten. Beste bi osaba Donostia defenditzen ibili ziren. Eta beste bi osaba, berriz, etxean geratu ziren baino frankistek eraman zituzten gero.

  • Migel Ansa Soldaduek etxea miatu

    Migel Ansa Goenaga (1937) Andoain

    Gerra hasierako kontuak. Frontea Buruntzan egon zeneko azalpenak. Bonbardeo edo tiroak sumatzen zituztenean, etxeko sagardotegian gordetzen ziren. Soldadu batek etxea miatu zuenekoa kontatzen du. Idiekin bi bandoetako soldaduentzako materiala garraiatzen ibili zen Migelen osaba bat.

  • Patxi Madina Bilbo erori zenean

    Patxi Madina Bengoa (1915) Aramaio

    Bilbo erori zenean, entregatu egin ziren. Oso ondo hartu zituzten. Lagunak nazionalekin zebiltzan, eta sardinak eman zizkieten, mezatik bueltan. Dirua ere bai. Egunean 10 pezeta irabazten zuten. Ez zuten dirua apreziatzen, pentsatzen zutelako diru hark ez zuela balio.

  • Juli Bedia Iriarte Esnearekin zihoala, bonba-eztanda

    Juli Bedia Iriarte (1919) Arrasate

    Esneduna Santa Ageda bideko trintxeraraino etortzen zen, eta bezeroek han jasotzen zuten esnea. Juli, esnearekin etxera zetorrela, bonba bat oso hurbil lehertu zen. Etxean hiru senide gaixorik zeuden, eta familiak ezin izan zuen ihes egin.

  • Migel Okina Salsamendi Elgetan zegoen frontea

    Migel Okina Salsamendi (1924) Bergara

    Agerremuino baserria San Blas azpian dago. Elgetan zegoen frontea, eta tiro hotsa izugarria zen. Francoren aldekoak asko ziren eta ondo armatuta zeuden; besteak, berriz, ez.

  • Migel Okina Salsamendi Elgeta zeharo apurtuta

    Migel Okina Salsamendi (1924) Bergara

    Frontea apurtu zutenean, Elgetara joan ziren, ikustera. Elgeta zeharo apurtuta zegoen. Gerra tristea dela dio.

  • Migel Okina Salsamendi Gerrako lehenengo egunetan, bonbak

    Migel Okina Salsamendi (1924) Bergara

    Teilatuak ametrailatu ei zituzten Bergaran... Migelek ez du gogoratzen. Hegazkinek bonbak bota zituzten, lehenengo egunetan, baina gero italianoak eta alemanak egin ziren zeruaren jabe.

  • Bernabe Bergara Aginaga Gerrako arriskuaz jabetzen ez zenekoa

    Bernabe Bergara Aginaga (1929) Tolosa

    Fabriketako sirenen bidez jakin zuten gerra hasi zela. Orduan ez zuen beldurrik pasa, ez baitzen arriskuaz jabetzen: ihesean zebiltzan gizon batzuei gosaria eman zien zenbait egunetan, nahiz eta pareko menditik tiroka ari ziren; azkenean, gizon haiek harrapatu eta fusilatu egin zituzten.

  • Pascual Uribe Bonbardaketan, etxetik alde egin zuten

    Paskual Uribe Jaio (1926) Durango

    Etxean neskame umezurtz bat zuten, eta bere neba militarra etorri omen zen arrebaren bila. Durango bonbardatu zutenean, Paskual Orozketara joan zen. Etxekoek gurdi birekin Maumarako bidea hartu zuten, baina buelta eman eta Mondrabasora joan behar izan zuten.

  • Pascual Uribe Durangoko bigarren bonbardaketa

    Paskual Uribe Jaio (1926) Durango

    Martxoaren 31n bonbardatu zuten Durango. Egun horretan, Paskual mezalagun izan zen Tabirako sierbetan. Mezatik etxera zihoazela, abioiak etorri ziren bonbak jaurtitzen. Aurreko irailean ere bonbardaketa txiki bat jasan zuen Durangok.

  • Pascual Uribe Teilatua hondatuta, baina etxea osorik

    Paskual Uribe Jaio (1926) Durango

    Ezagun bat bonbetatik txiripaz libratu zenekoa. Berrogeitaka lagun egon ziren babestuta Eguzkitzan. Bonbak teilatua hondatu zuten, baina etxea osorik geratu zen. Andra Mariako eliza barruan, oraindik ere arrastoak ikusten dira.

  • Pascual Uribe Ganaduak berriro etxera

    Paskual Uribe Jaio (1926) Durango

    Nazionalak Garai aldetik sartu ziren. Milizianoek atzera egin zuten eta Paskualen etxeko ganaduak berriro etxeratu ahal izan zituzten.

  • Pascual Uribe Norberak egindako babeslekuak

    Paskual Uribe Jaio (1926) Durango

    Bernagoiti eta Gibelen egon zen frontea hiru astez. Etxearen kontra zeukaten ira-metan, aitak aizkoraz egindako zulo batean gordetzen ziren. Beste baserri batean zanga bat egin zuten; pinu-enborrak gainean trabes jarri, tarteak lurrarekin bete eta azpian gordetzen ziren. Etxean gordeta egon ziren milizianoak gorriekin joan ziren.

  • Domeka Markuerkiaga Gerra garaian Bilbon antxoak saltzen

    Domeka Markuerkiaga () Ondarroa

    Bilbora joan zirenean, antxoak eraman zituzten eta antxoa plater bat pezeta baten trukean saltzen zuten. Oso gaztea zen orduan. Bertan zeudela, 3 sirena jo zituzten jendea kaleetatik erretiratzeko. Asko kosta zitzaion etxera heltzea.

  • Bittori Igartua Igartua Udanan fusilatuak; Txomin lagunari gertatua

    Bittori Igartua Igartua (1919) Oñati

    Legazpin egon zen gerra garaian. Udanako borrokak. Uribarriko mutilak fusilatu ere egin zituzten: Urtzelaikoa eta Otadui-Etxebarrikoa. Aireplanorik ez du gogoan, ezta baserrietan militarrik egon zenik ere. Makatzaga-Etxebarriko mutilaren (Txomin) kontuak aipatzen ditu, lehen baino zehaztasun gehiagorekin, ihesi joan eta gero nola hil zen. Lagun berezia zen.

  • Laura Arrizabalaga II. Mundu Gerrako itsasontziak bonbardatzen ikusten zuen Elantxobetik

    Laura Arrizabalaga Zarraonaindia (1929) Ibarrangelu

    Gernika bonbardatu zuten hegazkinak gain-gainetik pasa zitzaien amari eta berari patata jorratzen ari zirela. Hurrengo egunean sutan ikusi zuten Gernika. Baina gerra ostean, Elantxobetik ikusten zituen Frantziako gerrako hegazkinak gerrako itsasontziak bonbardatzen, eta horiek erantzuten; hondoratzen ere ikusi zuen eta oso triste jartzen zuen horrek.

  • Laura Arrizabalaga Gernika sutan zegoela eurak aristian ezkutatuta egon ziren

    Laura Arrizabalaga Zarraonaindia (1929) Ibarrangelu

    Gerra garaiko oroitzapen handirik ez du: hegazkinak gainetik pasatzen, Bigarren Mundu Gerrako itsasontzien bonbardaketak eta aitaren pasadizoa. Gernika erretzen zegoela, artadian ezkutatuta egon ziren eta Ikusi zuten Ibarrangelun bonba erortzen eta Armendu mendian hainbeste botatzen, baina ez ziren lehertu. Nazionalak sartu zirenean, frontea izan zuten hurbilean eta ogi zuria eman zietenez pozik.

  • Laura Arrizabalaga Etxekoa baino gusturago kanpoko ogia

    Laura Arrizabalaga Zarraonaindia (1929) Ibarrangelu

    Nazionalak sartu zirenean, frontea izan zuten hurbilean, Arbolizen, eta alemanek ogi zuria eman zietenez, pozik. Errazionamenduko ogia ezberdina zenez, etxekoa baino nahiago zuten.

  • 1018 Gerra denbora Azkoitian eta Elgoibarren

    Blas Aramendi Aranberri (1927) Azkoitia

    Gerra denbora 8 urte zituela ezagutu zuen; beraiei ez zien galera handirik eragin. Azkar pasa zen frontea; eta, Elgoibar pasata, pareko mendian geratu ziren. Aita, idiak zituenez, munizioa jasotzera derrigortu egin zuten; eta Elgoibarko San Migeldik Kalamua mendira joan behar izan zuen. Bala eta morteroak izaten ziren, eta beldurrez egoten ziren.