Borroka

  • Inas Munitiz Metrailak euren albora jausi

    Inas Munitiz Lartitegi (1925) Bermeo

    Santa Eufemia elizak kanoikada bat duela dakar gogora. Doloreseko tabernaren inguruan "loidxiek" egon ziren (ontzien bodegak); eta, bertan zeudela, hots batzuk entzun ostean, burdin zatiak jausi ziren beraien ondora. Burdin horiek ukituz gero, erre egiten zuten, metrailak ziren.

  • Inas Munitiz Gerrara boluntario joanez gero, 10 pezeta eta tabakoa

    Inas Munitiz Lartitegi (1925) Bermeo

    Gerran bere aitak alde egin behar izan zuen baporean. Gerratik itzulera gogoratzen du, Baztarren zeudela aita heldu zenekoa. Anaia ere gerra izan zuen. Gorriekin boluntario joanez gero, eguneko 10 pezeta eta tabako-paketea ematen zuten. Anaiak amari dirua eskatzen idazten zion.

  • Bitore Urkijo Egur bila, dirua lortzeko

    Bitore Urkijo Egarista (1925) Bermeo

    12 urterekin basora joaten zen Bitore egur bila, hura saldu eta diru apur bat lortzeko. Basotik bertatik ikusi zuen Gernikako bonbardaketa. Bere ahizpa Josefinetara joaten zen ikastetxera, beti gosez. Gose handia ezagutu zuten.

  • Anastasia Ormaetxea Bonbardaketako garra

    Anastasia Ormaetxea Ormaetxea (1927) Bermeo

    Etxetik bertatik ikusi zuten Gernikako bonbardaketan piztutako garra. Anastasiak dio gurago duela ez bizi, berriro gerra bizi baino.

  • Katalin Bengoa Pildainak eta errepublikazaleak

    Katalin Bengoa Madariaga (1917) Soledad Luno Arenaza (1922) Bermeo

    Gernika erre ostean sartu ziren nazionalak Bermeora. Nazionalak heltzerakoan heldu zen ogi zuria; ordura arte beltza zen. Pildainen eta errepublikanoen artean liskarrak egoten ziren. "Pildainak" abertzaleei deitzen zieten.

  • Jesus Astiazaran Sollubeko bataila etxean bertan

    Jesus Astiazaran Bilbao (1924) Bermeo

    Sollubeko bataila etxe ondoan izan zuten. Etxean bertan, soloan, soldadu italiar askoren gorpuak dituzte lurperatuta.

  • Jesus Astiazaran 17 baserri eta 37 gudari

    Jesus Astiazaran Bilbao (1924) Bermeo

    Etxeko soloetan soldadu italiarren hezurrak daude. Auzoan 17 baserri zeuden eta 37 gazte boluntario egon ziren gerran. Auzoan gutxi gelditu ziren eta beraiek egin behar izan zuten lan. Hildakoak lurperatutako lekuan artoa sendo ateratzen da.

  • Jesus Astiazaran Burezurrekin futbolean

    Jesus Astiazaran Bilbao (1924) Bermeo

    Auzoan esku-bonbak, gorpuzkiak... aurkitzea normala zen. Burezurrekin aritzen ziren futbolean olgetan.

  • Jesus Astiazaran Bi fronteren erdian etxea utzi behar

    Jesus Astiazaran Bilbao (1924) Bermeo

    Bi fronteren erdian egon ziren Sollubeko bataila ezagunean. Gizon batek etxea utzi behar zutela esan zien. Ganadua hartu eta burdian joan ziren Meñakara. Meñakabarrenan 19 egun egin zituzten. Beraien aurrean hil zen bertako 16 urteko mutikoa bala galdu batek jota.

  • Mari Esteban Gernikako bonbardaketatik ihesi

    Mari Esteban Erkoreka (1928) Bermeo

    Aita gernikarra zuen eta sasoi batean Gernikan bizi izan ziren nahiz eta Bermeon jaio. Bonbardaketan ere bertan egon zen eta hurrengo egunean Bermeora bueltatu ziren oinez. Bonbardaketa egunean bizitakoak dakartza gogora: erasoak, ereinotz artean ezkutatu zirenekoa, etxea erre zienekoa... Soinean zutenarekin joan ziren Bermeora.

  • Pilar eta Begoña Arana Bilbon bonben erasoak

    Pilar Arana Bengoetxea (1911) Bermeo

    Behin Bilbon zeudela, abioi bat etorri eta bonbak botatzen hasi zen. Beraien zapata-dendarako oinetakoak erosten zituzten biltegikoak hainbat senitarteko galdu zituen orduan

  • Jesus Arkotxa 16 urtegaz gerrara borrokan

    Jesus Arkotxa Mendiluze (1922) Bermeo

    16 urtegaz joan zen gerrara. Hori ez zen oso ohikoa, ez baitzegokion adinez. Bera ontziola bateko semea zen eta beste batzuei laguntzen joan zen arotz lanak egitera; hortik, laguntzera joan eta militarizatu ostean, borrokan bukatu zuen.

  • Jesus Arkotxa Markina eta Otxandioko fronteetan

    Jesus Arkotxa Mendiluze (1922) Bermeo

    16 urte zituela, gerra garaian, arotz lanetan ontzi batzuk egiten laguntzen joan eta gero Balmasedako kuartelean bukatu zuen. Handik Markinara joan ziren. Faxistak Kalamua mendian zeuden eta handik "gaileta" eman ziotela dio eta ez zutela zer eginik. Azkenean, Otxandiora joan ziren. Otxandion ere eraso handiak ezagutu zituen.

  • Jesus Arkotxa Emaztearen senideak frontearen beste aldean

    Jesus Arkotxa Mendiluze (1922) Bermeo

    Bere emazteak familia du Logroñon. Behin, Gerra Zibilari buruz berbetan, bertako senide batzuk Otxandioko frontean ere egon zirela jakin zuen; haiek, ordea, faxisten aldean egon ziren. Otxandioko frontean gauean izaten ziren eraso handienak. Txahal bat balkoia batean eskegita ikusi zuen eta bere emaztearen senideek, beste aldetik zebiltzanak, ere ikusi zuten.

  • Rikardo Garcia Ebroko batailan bera bakarrik bizirik bere taldean

    Rikardo Garcia Benguria (1919) Bermeo

    Ebroko batailan zazpi laguneko taldetik Rikardo bakarrik geratu zen bizirik. Euskaldunak ziren gehienak. Francoren aldean borrokatu zuen Justok, behartuta.

  • Rikardo Garcia Guardia zibilek tiroz garbitu frontetik ihes egiterakoan

    Rikardo Garcia Benguria (1919) Bermeo

    Bere taldeko bermeotar baten kasu tristea. Ebroko Batailan Kepa laguna larritu egin zen eta ihesari eman zion. Atzean zeuden guardia zibilek tiroz garbitu zuten.

  • 512 Gerra garaiko egoera: baserria jendez beteta

    Zezilia Arenaza Altuna (1922) Aretxabaleta

    Baserria nolakoa zen: logelak. Gerra garaian 25 lagun egon ziren baserrian bizitzen. Bonbardaketak Arrasaten. Kaletik etorritako hainbat familia hartu zituzten beraienean. Kaletik ekartzen zuten ogia, baba-lapikoa...

  • Urreta Zubia, Juan Gerrako frontea Aretxabaleta inguruan

    Juan Urreta Zubia (1924) Aretxabaleta

    Soldaduak eta erreketeak Aretxabaletan. Frontea inguruan gelditu zen; alderdi bakoitza non egon zen gordeta. Frontea bertan egon zen bitartean, herriko bizimodua erabat aldatu zen; jende asko baserri aldera joan zen. Noiz hasi zen egoera aldatzen; frontea aurrera mugitzen...

  • Urreta Zubia, Juan Gerra zibila Aretxabaletan

    Juan Urreta Zubia (1924) Aretxabaleta

    Frontea Aretxabaleta inguruan; toponimia. Soldaduak, milizianoak. Errepublikaren aldeko soldaduen arteko deskoordinazioa.

  • 266 Gerra garaia baserrian

    Andres Agiriano Zubia (1906) Maria Goiz Urgumez (1909) Eskoriatza

    Gerra garaia baserrian. Bonbardaketak sentitzen zirenean, kaleko jendea baserri ingurura joaten zen, babestuagoa egoten zen eta (Eskoriatza, Aretxabaletakoak). Beraiek ere baserria laga eta txabolara joan ziren.