Borroka

  • 616 Urbiatik Udanara

    Gregorio Lizarralde Galdos (1907) Alejo Ugarte Moiua (1907) Oñati

    Gregoriok Alejoren antzeko ibilbidea izan zuen. Urbian egon zen. Urbian berekin egondako Korta baserriko bat, gerora, kanpandorrean harrapatu zuten. "Korta" gero Udanan hil zuten.

  • 616 Tiratzaile ona

    Gregorio Lizarralde Galdos (1907) Alejo Ugarte Moiua (1907) Oñati

    Bai tiroan eta bai fortifikazioak egiten ona omen zen Alejo. Bilboko Burdinazko Gerrikoa ikustera ere joan zen. Elgetako frontean, hegazkinen kontrako borroka gogorra izan zuten. Villarrealen ere egon ziren frontean.

  • 616 Urtegia gudu-zelaian

    Gregorio Lizarralde Galdos (1907) Alejo Ugarte Moiua (1907) Oñati

    Arabako frontean, 15 egun inguruan borrokatu ziren, Legution eta Nafarreten. UHT batailoiko hirugarren konpainiarekin egon ziren; Alejo "tiradore" egon zen. Urte asko pasa ondoren, bere familiarekin itzuli zen Arabako lurralde horretara. Urteen poderioz, oso aldatuta aurkitu zituen parajeok. Urtegi berria eraiki dute beraiek borrokatu ziren lurretan.

  • 616 Okela erre usaina Gernikan

    Gregorio Lizarralde Galdos (1907) Alejo Ugarte Moiua (1907) Oñati

    Intxorta eta Elgetako fronteak jausi zirenean, Elorrion geratu ziren. Gernika bonbardatu zutenean, Alejo ez zen handik urrun. Iluntzean, Gernikara sartu ziren eta oraindik gogoan du bertako okela errearen usaina. Amorebieta inguruan, "Pinar de la Muerten" borrokan ari zirela, atzera egiteko agindua jaso zuten.

  • 616 "Evacuar" hitzaren esanahia ezin ulertu

    Gregorio Lizarralde Galdos (1907) Alejo Ugarte Moiua (1907) Oñati

    Bizkargin ere borrokatu ziren. Bertan, jende asko hil zen. Atzera egitea oso gogorra izan zen; Gregoriok bere bizia arriskuan ikusi zuen. Erdara ez jakiteagatik, askotan gertatutako pasadizo bat kontatzen du.

  • 616 Bilbotik Puente Viesgora

    Gregorio Lizarralde Galdos (1907) Alejo Ugarte Moiua (1907) Oñati

    Bizkargin egon ondoren, Bilbo jausi zenean, Santander aldeko Puente Viesgoko frontean egon ziren. Hiru Aberasturi anaia zeuden batailoian. Horietatik bat, Jexux, bertan zauritu zuten.

  • 616 Oñatiar asko batailoian

    Gregorio Lizarralde Galdos (1907) Alejo Ugarte Moiua (1907) Oñati

    Oñatiar asko, ehundik gora, zeuden Alejo eta Gregorioren batailoi berean. Indautxutik joan ziren batailoiak Gernika defendatzera.

  • 616 Sardineroko hondartzan atxilotu zituzten

    Gregorio Lizarralde Galdos (1907) Alejo Ugarte Moiua (1907) Oñati

    Nazionalak Puente Viesgora iritsi zirenean, atzera egin zuten berriro Santanderrera, itsasontziak beraien zain izango zirelakoan. Itsasontzirik ez zen egon, ordea, eta Sardineroko hondartzan atxilotu zituzten. Zezen-plazara eta futbol-zelaira eraman zituzten. Egun haietako gosea eta beldurra gogoratzen dituzte.

  • 616 Bermeoko arraina Elorrion

    Gregorio Lizarralde Galdos (1907) Alejo Ugarte Moiua (1907) Oñati

    Frontea geldi samar egon zenean, Elorrion bi hilabeteko egonaldia egin zuten. Bertako baserritar eta tabernariekin ondo konpontzen ziren. Egunean 10 pezetako soldata jasotzen zuten soldaduek. Oñatiko Moesto Elgero etortzen zen Bermeon hartutako arrainarekin Elorrioko kuartelera.

  • Maria Victoria Arizmendi Senarra izango zena ihesi gerra denboran

    Maria Victoria Arizmendi Azpiazu (1924) Bergara

    Gogoan du zela plazan emakumeak ikusi zituen eskuan zartaginak zituztela, ihesi irtetear zeudela. Senarra izango zena ihesi ibili zen gerra denbora guztia. Eibarren, Gernikan, Frantzian...

  • Maria Victoria Arizmendi Elgetako frontearen aurrez aurre etxea

    Maria Victoria Arizmendi Azpiazu (1924) Bergara

    Eskolak jarraitu egin zuen gerra denboran. Bonbardaketak zirenean etxepera jaisten ziren. Bi soldadu etxean hartzera behartu zituzten. Ofizial alemanak ere egon ziren, baina denbora gutxi, beldurtu egin zirelako, frontea aurrez aurre zegoela ikusita. Elgetatik beren etxeko leihoan arropak eskegita ikusten ei zituzten gudari bergararrek.

  • Maria Victoria Arizmendi Emakumeak zartaginak hartuta, ihesi

    Maria Victoria Arizmendi Azpiazu (1924) Bergara

    Hainbat lekutan babesten ziren bonbardaketak hasten zirenean. Arrosarioa errezatzen zuten. Batzuk beldurtiak ziren eta beste batzuk ez, beren amama, esaterako. Katua beldurtiena. Emakumeak zartaginak hartuta, ihesi abiatzeko orduan, buruan iltzatuta geratu zaion irudia.

  • 1322 Gerrako kontuak

    Maria Arregi Idigoras (1922) Oñati

    Gerrako hegazkinak pasatzen zirenean, karobi zaharrean gordetzen ziren. Legazpi aldetik soldaduak ihesi etortzen ziren. Euren baserritik, Imitolatik, pasatu zirenak gogoratzen du.

  • 1322 Elgetako bonbardaketak

    Maria Arregi Idigoras (1922) Oñati

    Gerra denboran, Oñatin ez zuen tirorik entzun, baina hegazkinak Elgetarantz joaten ikusten zituzten eta hango bonbardaketak ere entzuten ziren. Oñatiko preso eta hildako batzuen kontuak.

  • Joxe Ramon Goikoetxea Gerra nola hasi zen eta nola bukatu

    Joxe Ramon Goikoetxea Berra (1931) Hondarribia

    Gerra hasi zeneko kontuak. Etxetik atera zituzten. Granada erori zen etxera, eta aita airean bota zuen. Metraila puskak biltzen, jolasteko. Beste baserri batzuetara joaten ziren lotara. Hondarribia hutsik geratu zen. Nazionalak sartu zirenean, Arma plazan zeuden. Festa. Baleares ontzian hil ziren gazte asko.

  • Markos Madinabeitia Patrizioren fabrikan egiten zituzten bonbak

    Markox Madinabeitia Yarza (1924) Oñati

    Patrizio Etxeberriaren lantokian gerrarako bonbak eta antzerakoak fabrikatzen zituzten.

  • Eustaki Bergara Guridi Soldaduak baserrian; hegazkina erori zen Aretxabaletan

    Eustaki Bergara Guridi (1917) Oñati

    Gerra garaian, militarrak Araotzen. Etxean izan zituzten soldaduak; bat Iruñekoa zen. Frontea geldi egon zenekoa. Beste etxe batzuetan ere bazeuden. Araotzen tirorik ez, baina hegazkinak bai. Elizan bezperetan zeudela entzun zutena: hegazkina erori zen Aretxabaletan.

  • Felipe Aiastui Galdos Gerrako kontuak; Madalenako zubia bota zutenekoa

    Felipe Aiastui Galdos (1925) Oñati

    Gerrako oroitzapenak. Hasi zenean, Olabarrin zegoen belarra ebakitzen; zarata entzun zuten. Madalenako zubia bota zuten. Egurrezkoa egin zuten. Milizianoak Torrera joan ziren Lizargaratetik behera. Anaia soldadu zegoen Donostian, sukaldari. Eltzikortako anaietako bat gerran hil zen, Teruelen uste du: Juane Erostegi.

  • Gregorio Arejolaleiba Ojanguren Nazionalak Oñatin sartu zirenean

    Gregorio Arejolaleibar Ojanguren (1926) Oñati

    Nazionalak Udanatik behera, auzoko Bakue mendi tontorretik behera, Oñatin sartu zireneko tiroketa entzun zuen Gregoriok. Gorriek Kanpazartik (Arrasaten) botatako kanoikada batzuk jausi omen ziren Oñatiko lurretan, herrira iritsi gabe.

  • Gregorio Arejolaleiba Ojanguren Gregorioren baserria Oñati eta Aretxabaletako lursailetan

    Gregorio Arejolaleibar Ojanguren (1926) Oñati

    Lehertu gabeko granadak ikusi zituen mendian. Zubillagan ez, baina Bedoñan (orduan Aretxabaletako auzoa, gaur Arrasatekoa) militarrak sartu ziren. Gregorioren baserriko terreno gehienak Aretxabaletan daude.