Borroka
-
'La Quinta del Biberón'
Matias Sagasta Elorza (1920) Arrasate
18 urterekin, soldadu joateko deitu zioten Matiasi. 1946an Gasteizen egon zen, kapitain baten asistente. Gasteizera joan eta sei bat hilabetera bukatu zen gerra.
-
Irimon tiroka eta laguna jaiotzen
Justina Jauregi Lizarralde (1932) Zumarraga
Bost urte zituen gerra heldu zenean. Gogoan du Irimoko (aurrez aurre duten mendia) tiroteoa, bere lagun baten jaiotzarekin batera gertatu zelako.
-
Behiak marruka hegazkinen hotsarekin
Justina Jauregi Lizarralde (1932) Zumarraga
Gogoan du hegazkin pila pasatu zela batera eta behiak marruka hasi eta etxera etorri zirela. Auzo ingurutik ez zen soldadurik pasatu.
-
Loiola batailoian ibili zeneko kontuak
Juan Ezenarro Barrenetxea (1911) Zarautz
Gerran, "Loiola" batailoian ibili zen. Buruak "ertzain" lanak egiteko izendatu zituen zenbait lagun. 4 konpainia zeuden eta bat mendian egoten zen. Bonbardaketa baten inguruko kontuak.
-
Nondik nora ibili zen gerran; Bilbo ingurua
Juan Ezenarro Barrenetxea (1911) Zarautz
Nondik nora ibili zen gerran. Behin Camsara bidali zituzten Santurtzira gasolinatara Santanderrera eramateko. Bilbo hartu zuteneko kontuak. Gorriek Zubiri familia harrapatu nahi zuten, eta txaletak erre zituzten. Anarkisten konpainiak.
-
Nondik nora ibili zen gerran; italiarrekin zuten harremana
Juan Ezenarro Barrenetxea (1911) Zarautz
Italiarrak etorri zireneko kontuak. Sarjentu batek pistola aldatu nahi izan zion bere errebolberraren truke. Santurtzitik pasatzen ari zirela guardia zibilek harrapatu zituzten. Botak eta bestelakoak baserritar bati eman zizkion.
-
Gernikako bonbardaketako bizipenak; batailoiaren ibilerak
Jaio Ezenarro Alberdi (1919) Iñaki Iñurrieta Goikoetxea (1918) Soraluze
Iñaki fabrika batean lanean zebilen Gernikan bonbardaketak harrapatu zituenean. Bunker baten ezkutatuta egon ziren eta irtendakoan dena sutan ikusi zuten. Horren ostean "Saseta" batailoira joan zen. Laredoraino joan zen batailoia eta han "San Andres" batailoiarekin bat egin zuen. Azken frontea Betaio mendian izan zen. Handik Monteanora joan ziren eta segituan Santoñara. Hura "entrega" omen zen. Italiarrak etorri eta Laredoko hondartzara eraman zituzten denak. Zer baldintzatan egon ziren bertan.
-
Asuatik Gernikara babes bila eta bonbardaketak harrapatu
Maria Iruretagoiena Olano (1928) Getaria
Asuan bizi zireneko bizimodua kontatzen du: aita arotza zen; ama jostuna zen eta batzuetan taberna batean egiten zuen lan. Beraiek umeak ziren eta jolasean aritzen ziren. Gerra hasi zenean, jendea ihesi joan zen Gernikara, han babesa bilatzeko asmoz. Bonbardaketa izan zen orduan eta ahal ziren moduan babestu ziren.
-
Bartzelonan bizirauten: jatekoa eta babeslekuak
Maria Iruretagoiena Olano (1928) Getaria
Bartzelonan etxez etxe ibili behar izan zuten eskean, eta jendeak janaria ematen zien. Bonbardaketak zirenean, sirena jotzen zuten eta tunel batzuetara joaten ziren babestera. Behin tunelaren sarrera batean bota zuten bonba eta barruan ito beharrean egon ziren herio batean.
-
Bartzelonako eguneroko bizimodua
Maria Iruretagoiena Olano (1928) Getaria
Behin kalizarekin mozkortu zirenekoa kontatzen du. Anaia haserretu egiten zen babeslekura joan behar izaten zutenean, goizegi baziren lotan jarraitu nahi izaten zuelako. Bartzelonan zegoela, panpina bat oparitu zioten eta Euskal Herrira itzultzean, berekin ekarri zuen.
-
Gerra hasi zenean, Beizamara
Mari Kruz Mendizabal Etxeberria (1923) Errenteria
Gerra etorri zenean, Beizamara egin zuten alde. Bi hilabetera bueltatu ziren. Añabitartera joan ziren, baserrira; eta handik, zapi zuriarekin, oinez Perurenaraino. Donostian lau egun, bonbak botatzen hasi zirelako; gero Beizamara kotxez.
-
Gerra hasi zenekoa
Eustaki Labandibar Retegi (1920) Errenteria
Komunistak, gerra aurretik. Gorriak. "Txingurri". Fundizioan egiten zuen lana. Gerra hasi zenean gertatu zena. "Txingurri" desagertu egin zen. Bi aldetakoek hiltzen zutela dio. Bi kasu aipatzen ditu.
-
Irun sutan; lapurretak etxe eta dendetan
Gumer Irastortza Amiano (1931) Irun
Irun sutan ikusi zuen. Ezin zuten tratua saltzera joan, dena zegoen geratuta. Ezin zen ezer egin. Behiei jaten emateko ere larri. Etxeetatik eta dendetatik lapurtutako gauzak neska gazteei ematen ibili ziren soldaduak, Irun erre aurretik. Urte asko behar izan ziren Irun konpontzeko.
-
Etxea erre kanoikadaka
Felisa Ormaetxea Goitana (1928) Aramaio
Gerra denboran, bi fronteen erdi samarrean geratu ziren Gesalibarreko Eguzkitzan. Zortzi kanoikada bota zizkieten baserrira francotarrek, eta etxeak su hartu zuen. Ahal zutena hartu eta Arrasatera jaitsi ziren.
-
Bi fronteen erdian, Aramaio
Maria Angeles Beitia Oruna (1918) Aramaio
Gerra denboran kanoikada asko sartu zen bere etxe inguruan. Nazionalak jan eske etorri ohi ziren beren baserrira, baina ekarri ere ekartzen zituzten gauzak. Aramaio bi fronteren artean egon zen denboraldi batez; ama kaletik etxera itzuli ezinik egon zen.
-
Gerra garaiko arma eskasak
Akilino Antzizar Arozena (1921) Hondarribia
Fronte Popularrekoek nazionalistek baino indar handiagoa zuten; bertakoak eskopetekin eta milizianoak fusilekin. Gerraontziak abuztuan hasi ziren bonbardatzen. Guadalupeko gurutzea bota zuten milizianoek.
-
Gerrako basakeriak I
Santio Garmendia Garmendia (1914) Abaltzisketa
Gerra garaian Arabako Legution tiroketaren erdian egon ziren. Batzuk lapurretan ibiltzen zirela dio, Legutioko biltegietan. Mairuek euskaldun bati hanka moztu ziotela kontatzen du. Legution kanoia hiri erdian tiroka ibiltzen zuten; eta sarjentu nazionalistak, aitaren egin ondoren, moroak etorri bitartean eutsi omen zuen.
-
Soldaduek pasatako beldurra
Santio Garmendia Garmendia (1914) Abaltzisketa
Gerran soldadu zeudela, arrosarioa errezatzen zuten tarteka. Batzuek "hemen hilko gaituk" pentsatzen zutela dio. Soldadu asko bertan gelditu ziren enterratuta. Buruzagiek apuntatzen zuten nongoak ziren jakiteko-eta.
-
Gerrako berrien zain. Kartak frontetik
Santio Garmendia Garmendia (1914) Abaltzisketa
Gerra garaian, etxekoek gutunen bidez jakiten zuten haien berri. Gurasoak beti galdezka ibiltzen ziren. Amezketako bi neskari gutunak idatzi, eta postontzian biak nahastuta bota zituenean gertatutakoa kontatzen du.
-
Gerra hasieran, Alegiatik ihesi
Santos Irazustabarrena Ermina (1928) Alegia
Gerra hasi zenean, aita Azpeitira joan zen ihesi, errepublikazalea zelako. Amonarekin Orendainera joan ziren; eta bere amak, berriz, bi fronte pasa zituen. Aitarengana iritsi zenean, hura bezalakoei zer egiten ari ziren jakinarazi zion eta berarekin bueltan ekarri zuen. Alegiara bueltatzeari esker, ez zuen lana galdu. Garaiz itzuli ez zirenek, berriz, paper-fabrikako lana galdu omen zuten.


