Borroka
-
Juin jauregia, gerra garaian, kartzela
Julian Iruretagoiena Olalde (1924) Azkoitia
Gerra denboran Azkoitiko Juin jauregia kartzela modura erabili zuten. Bonbak bota eta berak ikusitakoa kontatzen du.
-
Azkoitira tropak sartu zirenekoa
Carmelo Alberdi Arizmendi (1926) Azkoitia
Gose handia pasa zuten gerra garaian. Irailaren 20an tropak nola sartu ziren gogoratzen du, gaur balitz bezala. Anekdota bat aipatzen du. Etxetik gertu sagasti batera sagarrak jasotzera joan eta bonbak nola bota zituzten aipatzen du. Gasolindegira botatzen ere ahalegindu ziren. Gerrak bi hilabete iraun zuen Azkoitian. Tropak sartzen zirenean frontoia kuartel modura erabiltzen zuten.
-
Gerra hasierako bizipenak
Pablito Olalde Etxabe (1922) Azkoitia
Gerra atera zenean, arrebarekin Madariagan ari zen dantzan eta kalera ihes egin behar izan zuten. Erreketeek herria nola hartu zuten eta orduko bizipenak kontatzen ditu. Eskolatik piper egin eta Altzibarko presara joaten ziren bonbak nola botatzen zituzten ikustera.
-
Azkoitira tropak sartu zirenekoa
Maria Asuncion Plazaola Baztarrika (1917) Azkoitia
Hemeretzi urte zituela sartu ziren tropak Azkoitian; ordurako, anaia gerrara joanda zegoen. Aitaren inguruko anekdota bat kontatzen du. Abertzalea zelako lanetik bidali zuten denbora batez.
-
Gerra hasi zenean
Juanita Izagirre Loiarte (1921) Hernani
Gauetik goizera jakin zuten gerra zetorrela. Aranotik tiroka hasi ziren. Gaua etxetik kanpo pasatu zuten.
-
Ugaldetxoko zubia
Juanita Izagirre Loiarte (1921) Hernani
Hernanitik Ugaldetxora igotzen ziren gudariak. Jende askok alde egin zuen eta ondasunak galdu. Ugaldetxoko zubia bota zutenekoa.
-
Bi fronteren artean zegoen baserria
Juan Berezibar Ibabe (1930) Arrasate
Gerra sasoiaz, gehiago gogoratzen du entzundakoa, bizi izandakoa baino. Etxea bi fronteren artean zegoen. Leiho eta balkoiak koltxoiekin itxita zituzten. Abereak barruan izaten zituzten. Baserritik bota eta Bilboraino joan behar izan zuten.
-
Morteroa Arrasateko okindegian
Gregori Markaide Pildain (1921) Arrasate
Udalan frontea zegoen eta Olanen ematen zitzaien soldaduei jaten. Arrasateko okindegian mortero bat bota zuten eta bere ahizpak handik alde egin zuen Arrasatera.
-
Eskolara bazkariarekin
Andoni Azkarate Larrañaga (1932) Antzuola
Auzo-eskolan adin ezberdinetako neska-mutilak elkartzen ziren gela berean. Beste auzo batzuetatik ere etortzen ziren ikastera, bazkari eta guzti. Hogeita hamar bat ikasle elkartzen ziren. Antzuolan ez zen guda handirik egon, baina Intxortako frontea bista-bistan zuten. Arrosario igande batean jasan zuten milizianoek erasorik handiena.
-
Bi belaunaldi, maistra bat
Purita Zabalo Zabalo (1934) Antzuola
Antzuola inguruan bonbardaketaren bat izan zen; herri barruan, baita tiroketaren bat ere. Hala eta guztiz, ez zen txikizio handirik izan Antzuolan. Maristen eliza erre zuten. Bi urterekin hasi zen "eskola txikian". Gerra garaian, ordea, eskola eten egin zen, eta gerraostean sei urtera arte eskola berean jarraitu zuen, Maria Barrena maistrarekin. Puritaren alabarik zaharrenak ere maistra horrekin ikasi zuen urtebetez.
-
Arazorik ez militarrekin
Begoña Olabarria Zabalo (1928) Antzuola
Nazionalak etorri zirenean, umeak beste etxe batera bidali zituzten badaezpada, eta gurasoak geratu ziren tabernan. Ez zuten inongo arazorik izan militarrekin. Nazionalak sartu zirenean tiroketak izan ziren Antzuolan, eta norbaitek maristen eliza erre zuen.
-
Amuategi batailoia
Claudio Usobiaga Albizu (1916) Mutriku
Gerra Zibileko kontuak. 20 urte zituela, Amuategi batailoian sartu zen. Eibarren lan egiten zuen garai hartan.
-
Batailoiko gazteena
Claudio Usobiaga Albizu (1916) Mutriku
Amuategi batailoian zeuden mutrikuarrei buruz hitz egiten du. Batailoiko gazteena zen Claudio. Frontera joan ziren zer zen jakin gabe. Argazkia ikus daiteke.
-
Eibartik Gernikara
Claudio Usobiaga Albizu (1916) Mutriku
Eibarren batailoiko soldaduak sakabanatuta, bata bestearengandik galduta, gelditu ziren. Gauzak horrela, nazionalengandik ihesi, Eibartik Gernikara abiatu zen Claudio. Gernikara bidean zihola bonbardatu zuten herria. Bidean topatu zuen emakume batekin izandako elkarrizketa kontatzen du.
-
Gernikatik Bilbora
Claudio Usobiaga Albizu (1916) Mutriku
Gernikatik Bilbora joan ziren. Bilboko Burdinazko gerrikoan sabotaia egon zela dio Claudiok.
-
Soldaduak eta kainoiak Galdonan
Martzelina Kalzakorta Zenarruzabeitia (1931) Mutriku
Gerra garaiko oroitzapenak. Soldaduen tiroketak. Martzelina umea zen, eta, Galdona inguruan pasioan zebilela, gizon bat hilda aurkitu zuen... Galdonan kainoiak non zeuden aipatzen du. Soldaduak Martzelinaren etxe ondoan egon ziren, eta haiekin joaten zen rantxoa hartzera.
-
Tropak nola sartu ziren herrira
Luis Anduaga Lamariano (1922) Cecilia Kortabarria Araiztegi (1928) Antzuola
Tropak nola sartu ziren herrian. Deskargatik behera etorri ziren. Iluntzean sartu ziren soldaduak Antzuolan. Milizianoek atzera egin ahala, zubi bat, komentua... erre zituzten. Frontea Elgetan geratu zen. Nazionalak Antzuolatik pasatu ziren, baina gerora soldadu asko izan zituzten herrian.
-
Francoren tropak Antzuolan
Cecilia Kortabarria Araiztegi (1928) Antzuola
Tropa nazionalak sartu zireneko kontuak. Irimoegi auzoan soldaduak egon ziren.
-
Soldadutza luzea
Elias Atutxa Orobiobasterra (1920) Amorebieta-Etxano
Soldadutza Iruñean hasi zuen. Handik Castellóra; eta, geroago, Teruelera eraman zuten. Fronteko bigarren lerroan egon zen beti, tirorik bota gabe. Bilbon ere egon zen bi urtez, afaldu eta lo etxean egiten zuen.
-
Udanatik Elorriora
Gregorio Lizarralde Galdos (1907) Alejo Ugarte Moiua (1907) Oñati
Alejo Udanako frontetik Aurreko Mendira joan zen, eta handik Torreraino jaitsi. Herriko plazara heldu zirenean, gauez, plazan inor ez, eta handik Zubillagara abiatu ziren. Liñon tabernan zer edo zer hartu eta Arrasatera. Gero Arrasate eta Elorrio inguruetan ibili ziren.


