Ekonomia gerraostean
-
Baserrietan errazionamendurik ez
Jose Manuel Susperregi Zabala (1932) Lezo
Baserrietan errazionamendurik ez izanagatik ere, errotak kontrolpean izaten ziren, eta ogiari dagokionez, koskor bat besterik ez omen zegokion Joxe Manueli, baina osabak jaten omen zuen.
-
Kupoa ordaindu behar
Gregorio Biteri Mendieta (1922) Legutio
Gerra denboran behi bi kendu zizkieten. Gerraostean garia eta patata entregatu egin behar izaten zuten.
-
Arabarrak Ubideko errotara
Abelintxu Olano Olibares (1932) Ubide
Errotak itxita egon ziren garaian, Arabatik gurdietan ekartzen zuten garia eta artoa Ubideko errota baten ehotzeko. Errotako ugazaba karlista omen zen, eta horregatik omen zuen errota irekitzeko baimena.
-
Errazionamenduko ogia
Abelintxu Olano Olibares (1932) Ubide
Errazionamenduko ogia ez omen zen hain txarra. Abelintxuren nebak Arabatik estraperloa ekartzen zuen. Legutio eta Areatzako guardia zibil asko zebilen bideak zaintzen.
-
Arabara gari eta patata bila
Abelintxu Olano Olibares (1932) Ubide
Ubiden bonbardaketak zirela, erreka ondoko kobazulo batean gordetzen ziren. Ubidetik Arabara joaten ziren gari eta patata bila.
-
Errazionamendua Zeberion
Manuela Uriondo Ipiña (1922) Zeberio
Zeberion ez zen egon fronterik. Errazionamenduan lortzen ziren gauzak: azukrea, kafea eta ogi beltza. Herriko plazan banatzen zen. Dendak itxita egon ziren.
-
Ogi zuria vs beltza
Pantxi Sangroniz Mentxaka (1913) Sondika
Baserrian denek ez zuten urte guztirako jatekoa izateko zortea. Garia errotara eroaten zuten irina egiteko eta ogia egiteko. Beste ogia, errazionamendukoa, beltza, behiek ere ez zuten jaten, hain zen txarra! Gerraostean errotak zabalik egon ziren, agian estraperloan arituko zirela uste du.
-
Itsasoz heldutako estraperloa
Pantxi Sangroniz Mentxaka (1913) Sondika
Pantxi Bilbora joaten zen esnea saltzera. Behin aita lagun zuela, andre bategaz topatu zen bertan eta harekin itsasontzi batera joan eta jenero asko eroan zuen etxera. Estraperloan produktu asko lor zitezkeen.
-
Jeneroa entregatu beharra eta estraperloa
Pantxi Sangroniz Mentxaka (1913) Sondika
Gerraostean udaletxera baserriko jeneroa entregatu behar izaten zuten: artoa, garia... Etxerako nahikoa ez izan arren, eman egin behar izaten zuten. Txerria eta txahala gauez hiltzen zen, estraperloan; galarazita zegoen-eta, bestela hori ere eman behar izaten zuten. Pisua manipulatzeko tranpak azaltzen ditu, besteak bete. Gauez farola amatatuta joaten ziren batetik bestera, ez harrapatzeko.
-
Simaurra sororako
Klaudio Jaio Onaindia (1937) Ziortza-Bolibar
Aitak irak batzen zituen basoan, gero ganaduen azpietara botatzeko eta simaurra egiteko. Simaurra soroa erein aurretik botatzen zen, abuztuan eta maiatzean. Gariari ez zioten simaurrik botatzen, goldearekin presatzen zuten lurra. Gero, igitaiarekin mozten zuten eta eskuz jo behar izaten zuten. Gerraostean, batzen zuten gariaren zati bat entregatu egin behar izaten zuten.
-
Kontrabandoaren nondik norakoak: garaiak, oztopoak, arriskuak eta tratuak
Felix Olazabal Lekuona (1924) Irun
Mugan kontrabandoa izaten zen eta aduanako langileei eskupekoa ematen zitzaien kontrabandoa ez salatzeko. II. Mundu Gerran kontrabandoa ez zen posible, alemanek zakur handiak baitzeuzkaten. Kontrabandoko produktuak bizkar gainean eramaten zituzten. Mugaz bestaldera igarotzeko zer ibilbide egiten zuten azaltzen du. Harrapatuz gero, isuna eta kartzela izaten zuten. Astelehenetan Urdanibian ganaduen feria egiten zen, eta iparraldetik etortzen ziren kontrabandoko adiskideak tratuak egitera.
-
Mugaz bestaldetik ogia ekartzen
Felix Olazabal Lekuona (1924) Irun
Gerra ostean, gose handia egon zen. Meatzean ibili zen lanean, zer jan eduki ahal izateko. Frantziatik alemanek ekartzen zuten ogia. Hondarribira beste batzuek txalupaz ekartzen zuten ogia, baina argi ibili behar izaten zuten guardia zibilek eta karabineroek harrapa ez zitzaten.
-
Gerraostean ogi falta
Jose Saenz de Biteri Saenz de Biteri (1925) Nemesio Ugarte Ortiz de Zarate (1925) Legutio
Gerraosteako errazionamenduan ogi apur bat ematen zien. Joseren etxean garagar irinarekin egiten zuten taloa. Errotak itxita zeuden eta Mekoletara (Otxandio) joaten ziren irinetan. Artoa entregatu egin behar izaten zuten. Nemesioren etxean, gerraostean garia ereiten zuten. Behin, 40 bat anega batu eta erdia kendu zieten.
-
Goserik ez, baina ezta aserik ere
Nemesio Ugarte Ortiz de Zarate (1925) Legutio
Gerraostean garia bakarrik entregatzen zuten herrira, beste jenerorik ez. Francok italiarrak, alemaniarrak eta mairuak ekarri zituen eta haientzako eman behar zutela dio. Etxean zer edo zer batzen zuten, eta ez zuten hain txarto pasa: goserik ez, baina ezta aserik ere. Errazionamenduko ogia beltza zen.
-
Ehotzeko lizentzia eta estraperloan errotara
Anjel Elorza Beitia (1937) Legutio
Patata, artoa, garia... batzen zuten. Udaletxean ereindakoaren ehuneko zehatz bat entregatu behar izaten zuten. Ereindakoaren arabera errota ehotzeko lizentzia ematen zieten. Gopegi inguruko Muruko errotara joaten ziren astoz. Zehaztutako kopurua bukatutakoan, estraperloan joan behar izaten zuten; orduan Mekotelara (Otxandio) joaten ziren. Guardia zibilak errotara egiten zituzten bisitak.
-
Gerra ondoren, taloak
Arantxa Larrea Garmendia (1937) Lezo
Txokolate ontza erdi, meriendatzeko. Taloa egiten zuen amak, baina ez zitzaion gustatzen: ogia lortzen zuten berarentzat. Errotak itxita zeuden, eta gauez joaten zen anaia, ezkutuan. Ama Frantziara joaten zen ogia erostera. Errazionamendua. Familian baserria zuten, eta babarrunik ez zitzaien falta.
-
Gerraostean errazionamendua eta ogi beltza
Juan Martin Bermeosolo Gabiola (1925) Ea
Gerraostean ogi beltza jaten zuten, zahiarekin egindakoa. Garbantzua, arroza, olioa... errazionamenduan zeuden, eta gutxi ematen zieten.
-
Gerraostean baserrian goserik ez, baina kalean txarto
Juan Martin Bermeosolo Gabiola (1925) Ea
Errazionamendua 1939tik 1951ra arte egon zen. Ez zuten goserik pasa, baserrian beti izaten zutelako zerbait jateko. Ogi zuria eta olioa falta. Kalean egoera okerragoa izan zen. Gogoan du behin Arteagako bi gizonezko etorri zirela etxera eta aurreko egunetako talo gogorra nola jan zuten, gustura asko.
-
Bilboko salesiarretara ikastera joan, eta soroan beharrean
Juan Martin Bermeosolo Gabiola (1925) Ea
Baserri handia zuten eta labore asko hartzen zuten. Bilboko salesiarrek handik eramaten zituzten elikagai batzuk. Mutilak edukitzen zituztela ikasten entzun zuen aitak, eta hara eraman zuen. Ikasketak eta ofizioa ikasten ei ziren, tailerrak ere bazituzten eta. Baina gerra garaian militarrek zuten hartuta zatirik handiena eta zati txiki bat bakarrik zegoen ikasketetarako. Gose garaia zen eta salesiarrek soroak eta ganadua jarri zituzten Deustun zituzten sailetan. Hara ikastera joandako baserritarrak ipintzen zituzten lanean.
-
Errazionamendu garaian ogi zuria nahi
Lorea Amutxastegi Aspiazu (1935) Ondarroa
Errazionamendu garaian ogi-gosea egon zen. Ogi beltza eta gogorra bakarrik zegoen eta ogi zuria nahi. Kartilarekin etortzen zitzaizkien bezeroak dendara. Gerraosteko `Aita gurea´.