Ekonomia gerraostean

  • Roxarito <iradi Jauntxoek derrigortuta abereak saldu behar

    Maria Rosario Iradi Abalabide (1933) Hernani

    Jauntxoak baserrietara joaten ziren eta abereak saltzera derrigortzen zituzten.

  • Pepi agirre Makiak etxe inguruan

    Pepi Agirre Perurena (1938) Hernani

    Makiak Iyolara etortzen zirela gogoan du. Atea itxita izaten zuten, ikaraz. Eskatu egiten zutela uste du, gosez. Talo asko egin eta jana da, baina ez zitzaion asko gustatzen. Aranoko errotatik ekartzen zuten irina, baita Pagoagatik ere. Gainontzean babarruna, oilaskoa eta txerria izaten zuten, baita bakailaua ere.

  • Inaxita Oiarbide Zaku bete irin lortzeko lanak

    Iñaxi Oiarbide Aranburu (1936) Hernani

    Okinak ekartzen zuen auzora ogia. Neguan taloa jaten zuten. Aitak paper-lantegian egiten zuen lan. Zaku bete irin lortzeko zer komeria egin behar izaten zituzten kontatzen du.

  • Inaxi Imaz Hegazkinak zetozenean, ezkutura

    Iñaxi Imaz Etxeberria (1932) Hernani

    Gerra garaian hegazkinak pasatzen zirela eta, ezkutatzeko esaten zioten gurasoek. Gerraostean taloa jaten zuten. Amak ogia estraperloan ekarri zuenekoa kontatzen du.

  • Inaxi Imaz Soldaduek jatekoa kentzen zieten

    Iñaxi Imaz Etxeberria (1932) Hernani

    Gerraostean soldaduak baserrietara joaten ziren eta haiek nahi zutena kentzen zieten: patata, babarrunak, urdaiazpikoa...

  • Maria Lekuona Gerraostean, dena lurpean gordeta

    Maria Lekuona Maioz (1926) Hernani

    Gerraostean, Aranoko errotara joaten ziren artoa ehotzera. Olioa, margarina eta horrelakoak lurpean gordeta izaten zituzten, guardia zibilak etortzen baitziren sarritan. Taloa jaten zuten asko.

  • Maria Lekuona Gerraostean, olioaren ordez esnegaina

    Maria Lekuona Maioz (1926) Hernani

    Gerraostean gosea izan zen. Ugaldetxon apopiloak zituzten eta babarruna ematen zieten, baina oliorik ez eta argal-argal zeuden denak. Esnegaina botatzen zioten.

  • Milagros Zeberio Errazionamenduko produktuak Argentinatik

    Milagros Zeberio Aranburu (1921) Hernani

    Gerraostean patata, taloa eta bestelakoak bazituzten baserrian eta ez zuten gose handirik pasatu. Argentinatik bidalitako irinarekin, pasatutakoarekin, borona egiten zen, ogi moduko bat. Haragia ere Argentinatik ekartzen zuten errazionamendurako.

  • Inazio Zubiarrain Euskara debekatua eta errotak itxita

    Inazio Zubiarrain Otxotorena (1929) Hernani

    Frankismoan euskara debekatua zegoen. Errotak itxi egin zituzten. Nafarroan ogia lehenago hasi omen zen.

  • Inazio Zubiarrain Mugalarien hilotzak

    Inazio Zubiarrain Otxotorena (1929) Hernani

    Pasadizo bat kontatzen du, mediku batek muga pasa nahi izan zuenekoa. Mugalarien hilotzak topatu zituzten hainbat lekutan.

  • Tere Arregi Letamendi Gerra osteko miseria

    Tere Arregi Letamendi (1932) Arrasate

    Gerra ostean, ez zuen goserik pasa Axeri baserrian umezain zegoelako, baina gauzen beharra sentitu zuen (arropak, oinetakoak...). Tereren ahizpek gosea pasa omen zuten. Aitak Zerrajeran egiten zuen lana, baina ez zuen asko irabazten. Ortua eta untxiak zituzten etxean, eta amak gutxirekin gauza asko egiten omen zuen.

  • Elbira Berriotxoa Munoa Barnetegian, goseak

    Elbira Berriotxoa Muñoa (1925) Arrasate

    Gerra ostean, Durangoko San Antonio barnetegian egon zen, eta han gosea pasa zuen. 80 neska eta 20 moja zeuden barnetegian. Hamabostean behin, etxekoak bisitan joaten zitzaizkion, eta jatekoa eraman ohi zien.

  • Bixente Azkarate Zabarte Gosaltzeko, txikoriatan bustitako karamelua

    Bixente Azkarate Zabarte (1933) Arrasate

    Gerraosteko gosetea du hizpide. Bixenteren etxean 11 seme-alaba ziren. Gabon gau batean zer azaldu zuten kontatzen du: etxeko bakoitzak txapa gainean erretako hiru arto ale jan zituen. Gosaltzeko amak txikoria lapikokada prestatzen zuen, eta karamelu txiki bat txikorietan bustita ematen zien umeei. Karamelua 11 ahotatik pasatzen zen, eta anaia txikienak geratzen omen zen gozokiarekin. Amak mendira bildatzen zituen gaztainak eta egurra biltzera. Egurra saldu egiten zuten gero. Bixenteren aitak Zerrajeran egiten zuen lan, "nikelean". Gerra denboran ez zuten lantegi hori itxi.

  • Bixente Azkarate Zabarte Kalean, "gorriak" ikusitakoa

    Bixente Azkarate Zabarte (1933) Arrasate

    Gerraostean herrian zer giro zegoen azaltzen du. Auzoko neska batek ogi zati bat eman ohi zion ezkutuan Bixenteri. Kaleko jendeak "gorriak" ikusi zituela dio. Bixenteren bi arreba umetan hil ziren, eta amak esaten omen zuek haiek azukrea zer zen probatu gabe hil zirela.

  • Milagros Eriz Otadui Herriko dendak

    Milagros Eriz Otadui (1918) Arrasate

    Gerra denboran dendak irekita egoten ziren; "orduan jan faltarik ez zegoen, gero etorri zen errazionamendua". Herriko hainbat denda aipatzen ditu: Kukuena, Garmendia, Zerrajera...

  • Eskolara eta josten ikastera

    Angeli Telleria () Antzuola

    Eskolara hamalau urtera arte joan zen. Gero josten ikastera joaten ziren. Gerraostea oso gogorra izan zen errazionamendua tarteko.

  • Gerraoste gogorra

    Angeli Telleria () Antzuola

    Eskola bukatu ostean josten ikastera edo neskame lanetan joaten ziren. Gerraostean ez zegoen dirurik eta dena zen beharrezkoa. Gero Telleriaren tailerrean hasi zen bera. Neba arto-bolekin aritzen zen jolasean eta ez zuten besterik eta hura ere jan egiten zuten.

  • Guardia Zibila ogi bila Antzuolara

    Angeli Telleria () Antzuola

    Estraperlo garaian dirua erraz gastatzen zen. Nafarroatik ekartzen zuten jenero gehiena. Guardia zibilak askotan kentzen zien jeneroa; Bergaratik etortzen ziren Antzuolara ogi bila, askotan beraientzat ez zuten izaten ogirik, baina Guardia zibilentzat beti zegoen. Kapa azpian gordetzen zuten ogia.

  • Isabel Ayarzaguena Garia eta artoa udaletxean entregatu behar

    Isabel Aiarzaguena Aranzibia (1937) Zaldibar

    Hamalau urte zituela utzi zioten garia ereiteari. Etxerako jartzen zuten, baina sasoi batean parte bat entregatu behar izaten zuten udaletxean. Artoa ere entregatzen zuten.

  • Jose Mari Garitaonandia Errazionamendua dendan

    Jose Mari Garitaonandia Gisasola (1927) Juan Lasuen Solozabal (1927) Zaldibar

    Hilero, egunkarian ematen zuten errazionamenduaren berri: zer eta zenbat jaso behar zuen bakoitzak. Almazenean ere errazionamendua kontutan edukita ematen zizkieten produktuak gero dendan banatzeko.