Ekonomia gerraostean

  • Karidad Mendizabal Soldataren ordez, patata

    Karidad Mendizabal (1929) Mutriku

    1941ean gose pasa zutela dio. Zaku-lantegian patata ematen zuten diruaren ordez, eta horri esker nahiko ondo egon omen ziren etxean.

  • Karidad Mendizabal Aeroplanoak eta babeslekua

    Karidad Mendizabal (1929) Mutriku

    Gerra garaiko oroitzapenak. Aeroplano bat pasatzen zenean non babesten ziren aipatzen du. Bonba txikiak botatzen omen zituzten, "lehertzen ez zirenak". Errazionamendua, ilarak... aipatzen ditu.

  • Martzelita Txurruka Erosketak "palo-palotan"

    Martzelita Txurruka Arrieta (1937) Mutriku

    Erosketak egiterakoan, dendariak apuntatu egiten zuen; "palo-palotan" esaten zioten. Adibidez: bi ogi erosiz gero, bi palo.

  • Jose Luis Pagoaga Garia

    Jose Luis Pagoaga Soraluze (1943) Mutriku

    Garia. Biltzen zuten gariaren erdia edo gehiago entregatu egin behar izaten zuten. Garia ezkutatzen zuten, gero faltan ez izateko; Guardia Zibila ibiltzen zen baserriak miatzen. Udazkenean, goiz-garia egin izan zuten (San Joanak alderako heldu ohi zen goiz-garia, bestea baino lehenago).

  • Jose Luis Pagoaga Guardia Zibila, mikeleteak eta jatekoa

    Jose Luis Pagoaga Soraluze (1943) Mutriku

    Guardia Zibilek kontrolak egoten zituzten hainbat tokitan, eta jatekoa harrapatuz gero kendu egiten zuten. Baserriak miatzen zituzten. Mikeleteekin eta Guardia Zibilarekin zer harreman zuten kontatzen du.

  • Jesusa, Agustin eta Maribel Aitari estraperloan gertatutako pasadizoak

    Agustin Guenaga Zelaia (1931) Maribel Guenaga Zelaia (1941) Jesusa Urkidi Arejitabelaustegi (1935) Etxebarria

    Agustinen aita ere behin ezkutuan Gizaburuagara joan zen errotara. Bueltan zetorrela Guardia Zibilekin egin zuen topo. Astoa orratzarekin ziztatu zuen etxerantz alde egin zezan. Beste behin zilarrezko txanponekin gertatutako pasadizoa. Estraperloan harrapatuz gero, isuna.

  • Jesusa, Agustin eta Maribel Irin-fabrikan ehuneko bat kentzen zuten irina ehotzearren

    Agustin Guenaga Zelaia (1931) Maribel Guenaga Zelaia (1941) Jesusa Urkidi Arejitabelaustegi (1935) Etxebarria

    Irin-fabrikan hainbesteko bat kentzen zuten irina ehotzearren. Baina sarritan behar zena baino gehiago kentzen zuten. Gainera, kartila bat izaten zuten eta ezin izaten zen kopuru batetik gora eho. Orduan, ezkutuan joan behar izaten zuten inguruetako errotetara. Jesusaren etxeko morroia amorratu egiten zen irin-fabrikako lapurretarekin.

  • 1353 Gerraostean, goseak umeak hil

    Antonio Zubizarreta Berraondo (1921) Aretxabaleta

    Antonioren aita Baserritarren Elkarteko lehendakaria zen. Milizianoekin arazoak izan zituen behin. Gerraostean, gosete handia egon zen. Ume asko jaio eta berehala hil egiten ziren, gosez. Aingeru-kanpaia maiz entzuten zen.

  • 1353 Estraperloko kontuak

    Antonio Zubizarreta Berraondo (1921) Aretxabaleta

    Estraperloa trenez eta kamioiez ekartzen zuten, lastopean garia gordeta. Antonioren anaia bat eta Akixotarrrak ziren estraperlo maisuak.

  • 1356 Arabatik estraperloa

    Pedro Urteaga Arregi (1931) Aretxabaleta

    Gari gutxi ereiten zen inguruan, eta bai garia eta bai patata estraperloan ekartzen zuten Arabatik. Pedro bera ere joaten zen astoarekin Arabara. Hirusta hazia ere ekartzen zuten. Gariak ematen zituen lanak eta aurrerapen berriek lanok nola erraztu zituzten azaltzen du.

  • 1356 Estraperloa zaintzeko, mikeleteak

    Pedro Urteaga Arregi (1931) Aretxabaleta

    Pedroren aurretik ere egiten zen Arabatik estraperloa. Mikeleteen lanak zeintzuk ziren kontatzen du Pedrok. Pedroren garaian Guardia Zibilak ez zuen asko estutzen estraperloaren aurka. Ozaeta aldean, miñoiak behin ere ez zituen ikusi Pedrok. Santa Agedan eta Gatzagan ere baziren Mikelete-etxeak.

  • 814 12 urterekin lantegira lanera

    Migel Urroz Arrastio (1936) Oitz

    12 urterekin tailer batean hasi zen lanean eta aitarekin ere ibili zen. Gero basoan jardun zen. Anaiarekin zerbitzari lanetan aritu zen rantxero moduan txabola batean. Lo bertan egiten zuen batzuetan.

  • Hiriberri001 Gerra ondorengo arrazionamentua

    Anjel Antxo Moleres (1931) Hiriberri

    Garia kontrolatuta zegoenez, Iparraldetik arto-irina ekarri eta taloa jaten zuten. Taloa nola erretzen zuten.

  • Inas Munitiz Irina eta harriz betetako dilistak

    Inas Munitiz Lartitegi (1925) Bermeo

    Bere arrebak baserrietara joaten ziren irin bila; askotan milizianoek osten zien irina. Harriz betetako dilistak dakartza gogora.

  • Katalin Bengoa Milizianoak ez osteko zaintzan

    Katalin Bengoa Madariaga (1917) Soledad Luno Arenaza (1922) Bermeo

    Errepublikanoek beraien kafetegia zuten Lameran. Gerraostean, gose garaian, milizianoak soloak eta jatekoak jagoten egoten ziren lapurretarik ez izateko. Baina, behin, Soledadek portuan ikusi zuen bat atun lata bat hartzen eta berak ere hartu zuen, eskubidea zuelakoan.

  • Soledad Luno Goseak jota jatekoa edonondik lortu beharra

    Soledad Luno Arenaza (1922) Bermeo

    Soledad beraien kaleko denda batera ogi bila joan zenean, kanoi batek apurtutako eraikineko zati batek hankan jo zuen. Italiarren ospitalera eraman zuten, Serrat lantegira. Handik ere zer jana eraman zuen etxera. Gose ikaragarria ezagutu zuen. Errazionamenduak ez zuen asko irauten.

  • Anastasia Ormaetxea Gerraostean goserik ez

    Anastasia Ormaetxea Ormaetxea (1927) Bermeo

    Gerraostean ez zuten jateko arazorik izan, ogiaren falta baino ez. Mañu auzoan senideak zituzten eta irina ematen zieten taloa egiteko. Taloari eskerrak ematen dizkio, horrek asko lagundu baitzien. Jantoki sozialak ere bazeuden herrian, baina bera ez zen hara joaten.

  • Anastasia Ormaetxea Bernarda estraperlista

    Anastasia Ormaetxea Ormaetxea (1927) Bermeo

    Bere amak etxerako jenero batzuk (azukrea, olioa...) estraperloan erosten zituen. Bernarda izeneko andre bat estraperlista zen.

  • Euxebi Zabala Lezon ezkondu eta Lesakara bazkaltzera

    Euxebi Zabala Zapirain (1926) Errenteria

    Euxebik hamahiru urte zituela ezkondu zen haren seniderik zaharrena, baina bera ezkontzara joateko gazteegi, nonbait, eta mandoa hartuta Donostiara bidali zuten esne partitzera. Euxebik dio, bera ezkondu zen garaian gurasoak ez zirela ezkontza ospakizunetara joaten; ezkonberriak, amabitxi eta aitabitxia eta senideak joaten omen ziren. 1940. urtean ezkondu omen zen Euxebiren ahizpa, Lezoko Gurutze Santuaren basilikan, baina gose urteak zirela eta, Lesakara joan ziren bazkaltzera, han Errenterian edo Lezon baino hobeto emango zietelakoan.

  • Katalin Bengoa Gose sasoia

    Katalin Bengoa Madariaga (1917) Soledad Luno Arenaza (1922) Bermeo

    Bizimodu gogorra ezagutu zuten gaztetan. Aurrean harrapatzen zuten lehena eramaten zuten ahora.