Ekonomia gerraostean

  • Maria Lekuona Gerraostean, olioaren ordez esnegaina

    Maria Lekuona Maioz (1926) Hernani

    Gerraostean gosea izan zen. Ugaldetxon apopiloak zituzten eta babarruna ematen zieten, baina oliorik ez eta argal-argal zeuden denak. Esnegaina botatzen zioten.

  • Milagros Zeberio Errazionamenduko produktuak Argentinatik

    Milagros Zeberio Aranburu (1921) Hernani

    Gerraostean patata, taloa eta bestelakoak bazituzten baserrian eta ez zuten gose handirik pasatu. Argentinatik bidalitako irinarekin, pasatutakoarekin, borona egiten zen, ogi moduko bat. Haragia ere Argentinatik ekartzen zuten errazionamendurako.

  • Inazio Zubiarrain Euskara debekatua eta errotak itxita

    Inazio Zubiarrain Otxotorena (1929) Hernani

    Frankismoan euskara debekatua zegoen. Errotak itxi egin zituzten. Nafarroan ogia lehenago hasi omen zen.

  • Inazio Zubiarrain Mugalarien hilotzak

    Inazio Zubiarrain Otxotorena (1929) Hernani

    Pasadizo bat kontatzen du, mediku batek muga pasa nahi izan zuenekoa. Mugalarien hilotzak topatu zituzten hainbat lekutan.

  • Tere Arregi Letamendi Gerra osteko miseria

    Tere Arregi Letamendi (1932) Arrasate

    Gerra ostean, ez zuen goserik pasa Axeri baserrian umezain zegoelako, baina gauzen beharra sentitu zuen (arropak, oinetakoak...). Tereren ahizpek gosea pasa omen zuten. Aitak Zerrajeran egiten zuen lana, baina ez zuen asko irabazten. Ortua eta untxiak zituzten etxean, eta amak gutxirekin gauza asko egiten omen zuen.

  • Elbira Berriotxoa Munoa Barnetegian, goseak

    Elbira Berriotxoa Muñoa (1925) Arrasate

    Gerra ostean, Durangoko San Antonio barnetegian egon zen, eta han gosea pasa zuen. 80 neska eta 20 moja zeuden barnetegian. Hamabostean behin, etxekoak bisitan joaten zitzaizkion, eta jatekoa eraman ohi zien.

  • Bixente Azkarate Zabarte Gosaltzeko, txikoriatan bustitako karamelua

    Bixente Azkarate Zabarte (1933) Arrasate

    Gerraosteko gosetea du hizpide. Bixenteren etxean 11 seme-alaba ziren. Gabon gau batean zer azaldu zuten kontatzen du: etxeko bakoitzak txapa gainean erretako hiru arto ale jan zituen. Gosaltzeko amak txikoria lapikokada prestatzen zuen, eta karamelu txiki bat txikorietan bustita ematen zien umeei. Karamelua 11 ahotatik pasatzen zen, eta anaia txikienak geratzen omen zen gozokiarekin. Amak mendira bildatzen zituen gaztainak eta egurra biltzera. Egurra saldu egiten zuten gero. Bixenteren aitak Zerrajeran egiten zuen lan, "nikelean". Gerra denboran ez zuten lantegi hori itxi.

  • Bixente Azkarate Zabarte Kalean, "gorriak" ikusitakoa

    Bixente Azkarate Zabarte (1933) Arrasate

    Gerraostean herrian zer giro zegoen azaltzen du. Auzoko neska batek ogi zati bat eman ohi zion ezkutuan Bixenteri. Kaleko jendeak "gorriak" ikusi zituela dio. Bixenteren bi arreba umetan hil ziren, eta amak esaten omen zuek haiek azukrea zer zen probatu gabe hil zirela.

  • Milagros Eriz Otadui Herriko dendak

    Milagros Eriz Otadui (1918) Arrasate

    Gerra denboran dendak irekita egoten ziren; "orduan jan faltarik ez zegoen, gero etorri zen errazionamendua". Herriko hainbat denda aipatzen ditu: Kukuena, Garmendia, Zerrajera...

  • Eskolara eta josten ikastera

    Angeli Telleria () Antzuola

    Eskolara hamalau urtera arte joan zen. Gero josten ikastera joaten ziren. Gerraostea oso gogorra izan zen errazionamendua tarteko.

  • Gerraoste gogorra

    Angeli Telleria () Antzuola

    Eskola bukatu ostean josten ikastera edo neskame lanetan joaten ziren. Gerraostean ez zegoen dirurik eta dena zen beharrezkoa. Gero Telleriaren tailerrean hasi zen bera. Neba arto-bolekin aritzen zen jolasean eta ez zuten besterik eta hura ere jan egiten zuten.

  • Guardia Zibila ogi bila Antzuolara

    Angeli Telleria () Antzuola

    Estraperlo garaian dirua erraz gastatzen zen. Nafarroatik ekartzen zuten jenero gehiena. Guardia zibilak askotan kentzen zien jeneroa; Bergaratik etortzen ziren Antzuolara ogi bila, askotan beraientzat ez zuten izaten ogirik, baina Guardia zibilentzat beti zegoen. Kapa azpian gordetzen zuten ogia.

  • Isabel Ayarzaguena Garia eta artoa udaletxean entregatu behar

    Isabel Aiarzaguena Aranzibia (1937) Zaldibar

    Hamalau urte zituela utzi zioten garia ereiteari. Etxerako jartzen zuten, baina sasoi batean parte bat entregatu behar izaten zuten udaletxean. Artoa ere entregatzen zuten.

  • Jose Mari Garitaonandia Errazionamendua dendan

    Jose Mari Garitaonandia Gisasola (1927) Juan Lasuen Solozabal (1927) Zaldibar

    Hilero, egunkarian ematen zuten errazionamenduaren berri: zer eta zenbat jaso behar zuen bakoitzak. Almazenean ere errazionamendua kontutan edukita ematen zizkieten produktuak gero dendan banatzeko.

  • Cipriano Askasibar Gerra sasoiko errazionamendua

    Zipriano Askasibar Sagastigutxia (1927) Zaldibar

    Gerra sasoian, ebakuatuta egon zirenean, gorriek ematen zieten errazionamendua. Gero etorri zen Francoren errazionamendua, latzagoa.

  • Josefina Lete Larrainaga Olioa urtu behar

    Josefina Lete Larrañaga (1934) Antzuola

    Gerraostean, errazionamendu-baleak dendak trukatu behar izaten ziren. Dendan bertan olioa urtu egin behar izaten zen. Beraien etxean bospasei arroako txerria, (arroa 1= 12.5 kg), hiltzen zuten eta urdaiazpikoa, txorizoa... izaten zuten, hori dela-eta ez zuten goserik ezagutu. Ez zuten behirik eta esnea baserri batetik eramaten zien. Jendeak oso gaizki pasatu zuen.

  • Maria Larranaga Ezkontza egunean Guardi Zibilaren bisita

    Maria Larrañaga Orbea (1921) Antzuola

    Garai batean, ezkontzara (elizkizunera) gazte jendea bakarrik joaten omen zen. Maria eta senargaia Uzarragako elizan ezkontzen ari ziren bitartean, Mariaren etxean Guardia Zibil bikote baten bisita izan zuten. Etxekoak eta sukaldaria banketea prestatzen ari ziren. Sasoi hartan, ez zen libre txahala hiltzea... Etxekoek hamarretakoa eman zien guardia zibilei, eta isunik jarri gabe joan omen ziren.

  • Maria Larranaga Ezkon-bidaian, Bilbora

    Maria Larrañaga Orbea (1921) Antzuola

    Ezkontzako bantekearen ondoren joan ziren ezkon-bidaira. Maletak hartu eta oinez jaitsi ziren Bergarako tren-geltokira. Han hartu zuten Bilbora joateko trena. Mariaren senarrak ondo ezagutzen zuen Bilbo, bertan egon baitzen soldadu denboran. Auzoko beste bikote batekin batera ospatu zuten bai ezkontza baita ezkon-bidaia ere. Gerraostea izanik, astean egun batean ogi gabeko eguna izaten omen zen. Mariaren ahizpa batek etxean egindako ogia jarri zien maletan Bilbora eramateko. Ogi gabeko eguna iritsi zenean, ogia maletatik atera eta hoteleko jendearekin elkarbanatu zuten.

  • Maria Larranaga Errazionamendua eta tabakoa

    Maria Larrañaga Orbea (1921) Antzuola

    Hileko errazionamenduko jeneroa: azukrea, olioa, tabakoa... Astoarekin joaten ziren herrira errazionamendua jasotzera. Mariaren aita oso erretzailea zen, eta errazionamenduan ematen zioten tabakoa ez omen zen nahikoa izaten harentzat. Hori dela eta, etxean tabako landareak sartzen hasi zen. Erre aurretik tabakoa nola lehortzen eta txikitzen zuen azaltzen du.

  • Maria Larranaga Kaletarrak, baba eske

    Maria Larrañaga Orbea (1921) Antzuola

    Gerraostean, kaleko jendea baba eskean joan izan zitzaien baserrira iluntze partean. Beraiek ezin izaten zuten baserritik babarik eraman kalera (debekatuta zuten): kalera esnea eramatera joaten zirenean, astoa erregistratu egiten zien. Ez ziren estraperloan ibiltzen. Etxekoarekin moldatu ziren.