Ekonomia gerraostean
-
Etxeko ogia
Joxe Mari Esnaola Garmendia (1930) Azpeitia
Etxean egiten zuten ogia, labesuan. Astean behin egiten zen ogia. Kaleko ogia errazionamenduan zegoen, eta ez zen jateko modua izaten.
-
Taloa eta ogiarekin salbu
Joxe Mari Esnaola Garmendia (1930) Azpeitia
Gerra garaian, taloa eta ogia izaten zuten baserrian, eta ez zuten goserik pasa.
-
Taloa janda goserik ez
Maria Bitoria Alberdi Aldalur (1925) Azpeitia
Taloa eta gazta jaten zuten. Etxean esnea ere bazuten. Orain gutxira arte ez duela arrainik ezagutu dio. Azpeitian ez zuen arrandegi bat bera ere ezagutu. Plaza Txikian zegoen elikagaien dendan erosten zituen Bitoriren amak jakiak. Ez du gogoan zer izen zuen. Berdura plaza ere aipatzen du.
-
Gosea, estraperloa eta janaria entregatu beharra
Julian Beristain Bereziartua (1928) Azpeitia
Gose denboran artoa eta irina etxean eduki arren gosea pasatzen zuten. Ez zen ehotzen. Urtean behin, udaletxera entregatu behar izaten zuten. Landetako bi auzotarrek baba entregatu ez zutelako Gasteizera eraman zituztela kontatzen du.
-
Gosetea
Inazio Albizuri Etxaniz (1928) Azpeitia
Jendea jan eskean ibiltzen zen. Eskela asko zegoen. 1938-1949 urte artean kaleko jendeak gosea pasatu zuen. Miseria ikaragarria zela dio. Baserrian moldatzen ziren, nahiz eta gari pixka bat kendu.
-
Soldadutzan lagunak uretara bota zituenekoa
Iñaki Lizaso Mendizabal (1935) Azpeitia
Soldadutzan bi lagun uretara bultza zituzten; aldatzeko arroparik ez zutenez, egun librea eman zieten. Garai hartan, dirurik ez zutenez, beren ilusio handiena jatekoa lortzea zen. Bergarako lagun bat aipatzen du.
-
Estraperloa eta errazionamendua
Joxe Mari Aristi Garate (1930) Azpeitia
Aste barruan ez zuten otordu asko ematen tabernan. Estraperloan lortzen zuten tabernarako janaria. Jatekoa izanez gero nahikoa izaten zen. Beizamako eta Nuarbeko txahala estraperloan erosten zuten jan ahal izateko.
-
Guardia zibilak etxean jokoan lasai eta aita estraperloan
Pedro Agirre Unanue (1938) Santiago Agirre Unanue (1926) Azpeitia
Gerra ostean, estraperloa zegoen garaian, guardia zibilak binaka ibiltzen ziren guardia egiten, eta hainbat etxetara joaten ziren. Beren etxera etortzen zirenean, haiekin jokoan aritzen ziren, eta bitarte horretan aita errotara joaten zen estraperloan egitera.
-
Gerra ostean, erroten egoera
Pedro Agirre Unanue (1938) Santiago Agirre Unanue (1926) Azpeitia
Gerra ostean, errazionamendua zegoen eta errotak itxi egin zituzten. Horregatik, estraperlora jotzen zuen jendeak. Nuarbeko errotak hiru funtzio zituen.
-
Estraperlo garaia (1)
Mila Gorostegi Alberdi (1936) Azkoitia
Beldur handia zieten "delegaduei", inspektoreei. Beti isunen beldur. Ezagun bati gertatutakoa. Guardia zibilen emazteak ziren txarrenak, egoeraz aprobetxatzen zirelako.
-
Estraperlo garaia (2)
Mila Gorostegi Alberdi (1936) Azkoitia
Guardia zibilen emazteen pasadizoarekin jarraitzen du. Azukrea, olioa, patata, estraperloko gauza asko egoten zen. Edozein saltzailek ekartzen zituen.
-
Gose garaian, baserritarren laguntza
Begoña Gabilondo Etxaniz (1921) Azkoitia
Gogorra izan zen buelta. Jatekorik ez zegoen, diruarekin ere ezin lortu. Ezagun asko zituzten baserrietan, eta eskerrak horri. Batzuek beraien etxean aldatzen zituzten oinetakoak, mezetara joateko. Patata eta babarrunak ematen zizkieten. Anaiak harategia jarri zuen. Ogirik ez zegoen, eta amamak taloak egiten zituen.
-
Errazionamenduko kartila
Begoña Gabilondo Etxaniz (1921) Azkoitia
Errazionamendua egoten zen. Bandoa jotzen zuten, abisua emanez. Kartila izaten zuten. Lagun bati gertatutakoa: Aizarnan "baltzeun" egin zuelako, apaizak errazionamenduko kartila kendu zion.
-
Mikeleteak estraperloa zaintzen
Emilio Lizeaga Aranburu (1936) Hernani
Mikeleteek estraperloko ardoa konfiskatzen aritzen ziren, aurreko egunean egurra dohainik eman zietenei ere. Gehienak euskaldunak ziren.
-
Jauntxoek derrigortuta abereak saldu behar
Maria Rosario Iradi Abalabide (1933) Hernani
Jauntxoak baserrietara joaten ziren eta abereak saltzera derrigortzen zituzten.
-
Makiak etxe inguruan
Pepi Agirre Perurena (1938) Hernani
Makiak Iyolara etortzen zirela gogoan du. Atea itxita izaten zuten, ikaraz. Eskatu egiten zutela uste du, gosez. Talo asko egin eta jana da, baina ez zitzaion asko gustatzen. Aranoko errotatik ekartzen zuten irina, baita Pagoagatik ere. Gainontzean babarruna, oilaskoa eta txerria izaten zuten, baita bakailaua ere.
-
Zaku bete irin lortzeko lanak
Iñaxi Oiarbide Aranburu (1936) Hernani
Okinak ekartzen zuen auzora ogia. Neguan taloa jaten zuten. Aitak paper-lantegian egiten zuen lan. Zaku bete irin lortzeko zer komeria egin behar izaten zituzten kontatzen du.
-
Hegazkinak zetozenean, ezkutura
Iñaxi Imaz Etxeberria (1932) Hernani
Gerra garaian hegazkinak pasatzen zirela eta, ezkutatzeko esaten zioten gurasoek. Gerraostean taloa jaten zuten. Amak ogia estraperloan ekarri zuenekoa kontatzen du.
-
Soldaduek jatekoa kentzen zieten
Iñaxi Imaz Etxeberria (1932) Hernani
Gerraostean soldaduak baserrietara joaten ziren eta haiek nahi zutena kentzen zieten: patata, babarrunak, urdaiazpikoa...
-
Gerraostean, dena lurpean gordeta
Maria Lekuona Maioz (1926) Hernani
Gerraostean, Aranoko errotara joaten ziren artoa ehotzera. Olioa, margarina eta horrelakoak lurpean gordeta izaten zituzten, guardia zibilak etortzen baitziren sarritan. Taloa jaten zuten asko.


