Ekonomia gerraostean
-
Merkantzia babesteko moduak
Jose Julian Garciarena Arregi (1929) Berastegi
Ardorik ez zuten eramaten kontrabandoan. Merkantzia ondo bilduta eramaten zuten apur ez zedin.
-
Estraperloan poliziarengandik ihesi
Jose Julian Garciarena Arregi (1929) Berastegi
Mikeleteak eta guardia zibilak non egoten ziren azaltzen du. Inoiz ez zuten arazorik izan guardia zibilarekin, baina beste batzuek bai. Arriskurik ez izateko, biderik zailena hartu behar izaten zuten.
-
Estraperloko bideko auzoak eta minak
Jose Julian Garciarena Arregi (1929) Berastegi
Plaza "arriskutsu" horietako batean, trena ez zebilen beraiek estraperloan zebiltzanerako. Inguruko auzo batzuk aipatzen ditu, eta mina batzuk zeudela azaltzen du. Han kanpotarrek egiten zuten lan gehienbat. Hala ere, mina horiek gerra denboran itxi ziren.
-
Kontrabandoa eta gero, fabrikara
Jose Julian Garciarena Arregi (1929) Berastegi
Kontrabandoan urte t'erdi inguru egin zuen. Hori utzitakoan, Arrosi fabrikan sartu zen lanean 27 urte zituela. Han 17 urte eman zituen.
-
Udan Hernanira eta 17 urterekin okin
Xabier Isasti Etxeberria (1928) Donostia
Aita donostiarra zen, eta ama Hernaniko Lastaola baserrikoa. Hara joaten zen udan. Ganadua uztarrian lotzen, segan... denetik ikasi zuen. Gero okin lanetan hasi zen, 17 urterekin; gose denbora zen. Etxerako egunero kilo bat ogi har zezaketen okinek. Zabaleta kalean zegoen okindegia, Grosen; orain Casa Galizia da. Ormazabal zen nagusia. Errazionamenduko ogia nolakoa zen. Errotak prezintatu egin zituzten; Nafarroara joaten ziren, gauez, Lastolatik.
-
Gose garaia
Xabier Isasti Etxeberria (1928) Donostia
Gose garaia. Ama negarrez, ez zuelako umeei zer eman. Seboa hartzeko ilaran. Oliorik ez zegoen. Babarrunari esnegaina botatzen zioten. Esnea partitzen ere ibili zen izebarekin, etxez etxe, txantxilarekin.
-
Gerra garaian janaria lortzeko egindakoak
Lucio Lizartza Esnaola (1932) Berastegi
Gerraostean, ez zeukaten ogirik jateko ere. Olio eta azukre gutxi zuten. Etxe batean eta bestean ibiltzen ziren lanean janariaren truke.
-
Etxean buruhausteak janariarekin
Martin Elgarresta Gabilondo (1937) Bergara
Etxera itzuli zenean, gosea zegoen oro har. Baina beraiek baserrian ez zuten goserik nabaritu, baserrian landutako janariarekin nahikoa baitzuten: ganadua eta baratzea zituzten. Ama plazara joaten zen baratzeko produktuekin. Esnetan ama eta izeba ibiltzen ziren.
-
Estraperloan erositako materiala ezkutatzen
Lucia Farras Laskurain (1926) Bergara
Berak eramaten zuen lantegiaren administrazioa. Ikuskariei aurre egin beharra ere izaten zuen, lan-ikuskariei zein "Fiscalía de tasas" delakoei. Hauek zetozela jakitean materiala ezkutatzen ibiltzen ziren, estraperloan erositakoa izaten baitzen. Eskerrak beti norbaitek abisua pasatzen zien.
-
Osabak ekarritako irina
Mariasun Elosegi Kortadi (1925) Donostia
Gerraostean nola elikatzen ziren. Osaba bat morroi zegoen errota batean, eta taloa egiteko irina ekartzen zien. Taloa, esnea, aza... jan ohi zituzten. Ama zaku patata batekin etxeratu zenekoa kontatzen du. Jendea ogiarekin estraperloan ibiltzen zen: "trenean etorri eta ogia botatzen zuten, eta jendea zain egoten zen zakuak hartzeko". Ama Donostiara joaten zenean arraina erosten zuen: txitxarroa eta bakailaoa ohikoak izaten ziren.
-
Azterketetan, janaren truke kopiatzen utzi
Mari Alberdi Aldalur (1933) Azpeitia
Eskolan azterketa garaian, kalekoekin tratua egiten zuten. Kaletarrak goseak amorratzen egoten ziren eta sagarren edo ogiaren truke kopiatzen uzten zieten. Kalean gosea omen zegoen, baina beraiek ez zuten horren kezkarik izan.
-
Umeak astoarekin errotara; estraperloa
Mari Alberdi Aldalur (1933) Azpeitia
Artoa eta garia ugari izaten zen orduan. Arauntzatik Estrara joaten ziren errotara, umeak, astoari lepoa zuzendu ezinik ibiltzen ziren aldapan behera. Beste batzuetan Lasaoko Alberdikora joaten ziren. Estraperloa ere bazen, eta gauez ibiltzen ziren; bera ez, baina, anaiak bai. Hala ere, herrian omen zeuden lapurrik handienak, herriari entregatutakotik lapurtzen aritzen zirenak ba omen ziren.
-
Poltsikoan gazta eta ogia
Mari Alberdi Aldalur (1933) Azpeitia
Goserik ez zuten pasa. Lehengusu batek oraindik ere esaten dio, zenbat gazta jandakoa ote den bera. Baserrian, mantalaren poltsikoan beti ogia eta gazta izaten omen zituen.
-
Kaletarrak baserrietara lanean jatekoaren truke
Migel Gurrutxaga Lesaka (1929) Azpeitia
Kaletarrek ez zuten jatekorik. Horregatik, baserrietara joaten ziren gari-lanak egitera, jatekoaren truke. Eurenean, esaterako, ardi bat hiltzen zuten eta etxera eramateko jatekoren bat ematen zieten lanera etorri zitzaizkienei.
-
Etxeko jeneroa entregatu behar zeneko garaia
Juanito Unanue Aizpuru (1932) Azpeitia
Etxeko jeneroa erabiltzeko, lehen ezkutuan ibili behar izaten zuten. Behin ama etxeko jeneroa entregatzera joan, eta isuna ordaintzetik libratu zenekoa kontatzen du.
-
Gerra ostea: miseria zegoeneko garaia
Juanito Unanue Aizpuru (1932) Azpeitia
Lehen diru gutxi zegoen. Argindarraren posteak zuritzen zituztenei duro bat ordaintzen zieten orduko, eta ikaragarria zen hura. Euria egiten zuenean, euritatik babesteko nola-hala moldatzen ziren etxean. Kalekoek gosea pasa zuten gerra ostean, eta baserrikoek janaria noiz emango zain egoten ziren.
-
Aitaren ganadu onari esker, etxean goserik ez
Juanito Unanue Aizpuru (1932) Azpeitia
Gerra garaian ez zuten goserik pasa etxean, aitak ganadu ona baitzuen, eta hura saltzean dirua lortzen baitzuen. Dendan erosketak egitean, ordaintzeko hainbat modu zeudela azaltzen du. Aitaren ganaduak sariak irabazi zituen, eta ganadu haiekin zer egiten zuen kontatzen du.
-
Garia erein, jo eta ehotzeko egiten zituztenak
Maria Ibarguren Iparragirre (1922) Azpeitia
Ogia etxean egiten zuten. Garia baserrian ereiten zuten. Garia jotzeko makina ekarri egiten zieten noizean behin etxera. Garia ehotzeko errota Landetan zegoen. Errotara astoarekin joaten ziren, baina estraperloan. Polizia-txakurra ere bazuten, eta laguntza handia ematen zien bidean. Inoiz ez zieten garia kendu.
-
Baserrian janari faltarik ez
Jesusa Aranguren Olazabal (1910) Azpeitia
Soro handiak zituzten eta artoa, baba, arbia... landatzen zuten. Baba ia eguneroko otordua zen, baina berari ez zitzaion batere gustatzen. Ogia etxean egiten zuten. Inoiz ez zuten janari faltarik izan, ezta gerra denboran ere.
-
Estraperloan zebilen mutila anaiarekin nahastu zutenekoa
Francisca Seberiana Larrañaga Zubiaurre (1922) Azpeitia
Guardia zibila kontrabandoan zebilen mutil bat harrapatu nahian zebilen, eta Pakitaren anaiarekin okertu ziren hasieran. Guardia zibil batek, ordea, baserritarrekin tratu ona zuen, eta hura berehala konturatu zen akatsaz. Azkenean, bilatzen ari ziren mutila harrapatu eta zigortuta eduki zuten.