Ekonomia gerraostean
-
Errazionamenduko tabakoa
Manuel Urrestarazu Iradi (1928) Donostia
Errazionamenduko tabakoa. Aita erretzailea zen eta Aieteko apaiza ere bai.
-
Gerraostean, ogia txarra
Tere Arregi Altuna (1929) Donostia
Gerraosteko gosea. Errazionamenduko ogiarekin gogoratzen da. Amak ez zuen kontrabandoko jakirik nahi izaten. Bi anaiak gudara joan ziren eta ahizpa zaharrena moja. Aitak funeraria batean egiten zuen lana; gauez ere joaten zen, deitzen bazioten.
-
Errazionamendu garaia: gutxi eta txarra
Juan Zamora Malkorra (1924) Donostia
Donostian erosten zuten jatekoa, olioa eta. Errazionamendua, gutxi eta txarra. Ogirik ez, taloa egiten zuten artoarekin. Kontrabandoa. Babarruna, baserrian beti bazen zerbait. Txerria hiltzean, koipea. Tranpak: bat deklaratu eta bi hil.
-
Gerra, gerra ostea eta Francoren garaia
Juan Zamora Malkorra (1924) Donostia
Hamabi urte zituen gerra hasi zenean. Ez ziren mugitu. Nola hasi zen. Erreketeak Donostiara sartu zirenean, askok alde egin zuten. Gerra ostean, gosea. Soldadu eramandakoek bizimodu gogorra. Euskara debekatuta. "Hable en cristiano".
-
Errezionamenduko ogi gogorra
Margari Aizpurua Lete (1923) Donostia
Bere amak diruari asko begiratzen zion, guztiz beharrezkoa zen hori egitea. Errazionamendua miseria zela dio. Eskerrak taloarekin konpontzen ziren; izan ere, ogi gogor eta beltz hura norbait jo eta begia ateratzeko modukoa zela dio. Francok ederki izorratu gintuela gaineratzen du.
-
Gose garaia, gerraostean
Jokin Muxika Lasa (1932) Donostia
"Rurales" izeneko munizipalak Urgullen zebiltzan. Zapata garbitzaileak tabernaz taberna ibiltzen ziren. Kaleko saltzaileak. Gose urteak ziren, eta edozein gauza erosten zen. Diruarekin ere ez ziren gauzak lortzen askotan. Senitarteko batzuen bidez olioa nola lortzen zuten. Estraperloko kontuak. Razionamendua eta ilarak.
-
Gobernuak tabernariei jarritako zergak
Jokin Muxika Lasa (1932) Donostia
Auxilio Socialera joaten zen jendea, bazkaltzera, Mirakruz kalera. Tabernei kartoizko txartelak ematen zizkieten, dirua eskatzeko harako. Pilarreko basilikako lurra ere Euskal Herriko tabernariek ordaindutakoa ei da. Eskubitar zintzoak ere bazirela dio; koronel mozkorraren pasadizoa.
-
Gose garaia
Joxe Antonio Bereziartua Elustondo (1929) Juantxo Bereziartua Elustondo (1924) Donostia
Goserik ez, baina aserik ere ez. Zortzi urtetik 22ra nahiko ogirik ez zuen izan etxean Joxe Antoniok. Jendeak gosea pasatu zuen, baserrian patata eta babarruna bazuten. Txerria. Txekorra parte eman gabe nola hil zuten. Arrazionamendua. Kategoriaren arabera, arrazioak ezberdinak. Kupoiak, kartila. Edozein dendatara. Egian hiru denda zeuden.
-
Bilbora ikastera; politikarako harra piztu zitzaion
Jose Luis Alvarez Enparantza (1929) Donostia
Pianoa ikasteko gogoa zuen, baina aitak ez zion utzi. Ingeniaritza ikasi zuen, Bilbon. Errazionamendu kartila zuten. Emakume batzuek estraperloko ogia saltzen zuten. Politikarako kezka 17 urterekin piztu zitzaion. Ekin taldea. Kartzelako egonaldiak. Martutene.
-
Gerraosteko gosea
Jose Inazio Urdanpilleta San Sebastian (1913) Donostia
Gerraosteko errazionamendua. Ogi txarra eta boniatoak.
-
Erbesteratutako haurrak
Jabier Amunarriz Andonegi (1924) Donostia
5.000 haur joan ziren itsasontzian kolonietara, guraso gabe. Arreba baten seme-alabak Belgikara joan ziren. Baina miseria gerraostean etorri zen, errazionamendua. Gosea. Eskerrak aita iaioa zela arrantzan.
-
Makiak
Jabier Amunarriz Andonegi (1924) Donostia
Europako gerra bukatu ondoren, makiak ibili ziren. Nafarroako kontrabandistak eta Oiartzungoak.
-
Beheko sua; gerra ostean, boniatoa
Roxita Azurza Insausti (1922) Donostia
Beheko sua nolakoa zen: neskamea, lurrezko eltzeak, laratza. Bakoitzak bere plateretik jaten zuen. Gerra ondoren boniatoa erosten zuten Antiguan. Errazionamendua.
-
Errazionamendu kartila
Roxita Azurza Insausti (1922) Donostia
Errazionamendua, ezer baino hobeto. Kartila bakarra, familiako. Kupoiak.
-
Tela gutxi, gerra ostean; tela motak
Miren Azkarate Urkiola (1929) Bergara
Tela denda Barrenkalen jarri zuten. Oso txikia zen. Ez zuen izenik. Tela erosi eta saldu egiten zuten. Gerra ostean zaila zen tela lortzea. Durango aldetik joaten zitzaizkien erostera, gero baserrietan saltzeko. Tela motak aipatzen ditu.
-
Estraperloa
Jose Julian Garciarena Arregi (1929) Berastegi
Estraperloan ere ibili izan ziren. Berastegin kontrabandista ugari izan ziren. Baina lan gogorra dela esaten du. Merkantzia nola lortu eta banatzen zuten azaltzen du. Diru pixka bat egin zuen horrela. Estraperloan zer eramaten zuten azaltzen du.
-
Estraperloko anekdota bat
Jose Julian Garciarena Arregi (1929) Berastegi
Behin estraperloko erloju batekin lagun bati gertatutakoa kontatzen du.
-
Estraperloko merkantzia gainean
Jose Julian Garciarena Arregi (1929) Berastegi
Merkantzia gainean nola eramaten zuten azaltzen du. Motxila, sokarekin lotuta, eta makila erabiltzen zuten. Bidaia bakoitzean 25 kilo eramaten zituzten, baina asko nekatzen zuen.
-
Estraperloko bidea
Jose Julian Garciarena Arregi (1929) Berastegi
Berastegi ingurua ondo ezagutzen du. Estraperloan zer bide egiten zuten azaltzen du. Leku batzuk besteak baino arriskutsuagoak ziren, guardiak egoten baitziren.
-
Polizia eta nagusiak estraperloan
Jose Julian Garciarena Arregi (1929) Berastegi
Mikelete eta guardia zibilei buruz hitz egiten du. Kontrabandisten artean ez zegoen lehiarik. Nagusiak maneiatzen zuen dirua, eta zintzo ordaintzen zien lana.