Ekonomia gerraostean
-
Txekorrak isilpean hiltzen, etxean
Mertxe Larrarte Zuzaia (1933) Hondarribia
Txekorra isilpean etxera eraman, hil eta partitu egiten zuten fraide eta mojekin. Haiekin harreman ona zuten. Gurutzeko mojekin ibili zen, baina denbora gutxian. Anaietako batek batxilerra egin zuen.
-
Eskola bukatu orduko lanera
Mertxe Larrarte Zuzaia (1933) Hondarribia
Lehen, Jaunartzea egin orduko lanean hasten ziren. Mutilak peoi, neskak neskame. Hasieran ez zuten kobratzen. Errazionamenduko tabakoa trukatu egiten zuten.
-
Bisigua Hendaiara eramaten, ezkutuan
Fermin Larrarte Zuzaia (1927) Hondarribia
Bisigua eta atuna. Itsasoan saltzen zuten atuna arrantzaleek. Getaria eta Orioko bisigu dena Donostiara eramaten zuten kamioian, eta berak Hondarribira eramaten zuen. Guardia erosita egoten zen.
-
Gabardinak egiteko plastikoa
Fermin Larrarte Zuzaia (1927) Hondarribia
Kamioi piezez aparteko kontrabandoa: gabardinak egiteko plastikoa. Hondarribiko jostunek egiten zituzten zirak. Donostiara eramaten zuen plastikoa, igeltsu artean ezkutatuta, kamioiarekin. Bufalo.
-
Zapaten kontrabandoa
Fermin Larrarte Zuzaia (1927) Hondarribia
Zapatak ere eramaten zituen, Irungo lantegi batetik, bestaldera. Zaku batean eskumako hankakoak jartzen zituen, gabarran kargatu, eta bestaldera. Hurrengo bueltan, ezkerreko hankakoekin gauza bera egiten zuten. Subastan erosten zituzten guardiek kendutako zapatak.
-
Bateletako tranpak
Fermin Larrarte Zuzaia (1927) Hondarribia
Bateletan eta gabarretan ere baziren tranpak. Pareta faltsua egiten zioten. Ogiak sartzen zituzten zuloan.
-
Baserriko bizimodu gogorra
Maria Josefa Txurruka Egaña (1913) Zarautz
Baserriko lanak: 4-5 behi eta baratzeko lanak: porruak, babarruna.. Bizimodu zaila zen baserrikoa, baina kalean ere dirurik ez eta baserrira joaten ziren morroi edo neskame lanera. Garai txarrak ere pasatu zituzten: rekisak. Ogirik ez eta garagarra jaten zuten haren partez.
-
Gerra garaiko eta osteko bizipenak
Maria Josefa Txurruka Egaña (1913) Zarautz
Gerra garaian, udaletxea bota egin zuten eta bertako paper guztiak erre. Plaza nola aldatu den. Gorriek Itziarren apaizari belarria moztu omen zioten. Alabak kontatzen du txikia zenean estraperloa pasatzeko erabiltzen zutela bera.
-
Etxeko jeneroa ezkutatu beharra
Maria Josefa Txurruka Egaña (1913) Zarautz
Gerra denboran ez ziren plazara etortzen, etxeko jeneroa ere kendu egiten zieten eta. Etxea miatzera etortzen zitzaizkien eta dena ezkutatu egin behar izaten zuten. Errazionamendua. Beste gizon baten inguruko kontuak.
-
Behorrarekin errotara
Juanito Gonzalez Camio (1934) Hondarribia
Behorrarekin joaten ziren errotara. Goiko errota, erdikoa eta behekoa. Ibarlara joaten zen. Nafarroara ere bai, Gipuzkoan errotak itxita zeudelako. Irina ohe azpian sartzen zuten, ez hondatzeko.
-
Gabarrarekin hondar bila eta kontrabandoan
Juanito Gonzalez Camio (1934) Hondarribia
Almejak nola aldatu eta nola atera. Gabarran gauzak nola ezkutatzen zituzten, bestaldera pasatzeko. "Eltzetzuak". Hondarra ekartzen zuten ganaduaren azpitarako eta lurrarentzat. Baratzearentzat oso ona da.
-
Diru gutxi eta gose handia
Jose Mari Arbelaitz Arozena (1932) Hondarribia
Gose garaia zen. Aitak 10 pezeta irabazten zituen. Ama berdurak saltzera joaten zen Irunera. Ogia lapurtzen. Baserri handietan hobeto ibiltzen ziren. Taloak. Aitak txekor bat hazi eta hiltzen zuen urtero.
-
Entregatutako patatak eta orduko merkataritza
Juana Garmendia Uzkudun (1924) Errezil
Janaria entregatu egin behar izaten zuten herrian. Behin senarra konturatu zen entregatutako patatak usteldu egin zirela alondegian, eta alkateari bertsotan adierazi zion hori tabernan denen aurrean. Garai hartan, dendak eta tabernak bazeuden, eta zeintzuk ziren aipatzen du.
-
Goserik ez gerraostean
Arantxa Lasa Maiztegi (1925) Soraluze
Arantxaren familiak ez zuen goserik pasatu gerraostean. Baserrian bazegoen zer jan, eta aitak, Logroñon desterratuta egon zenean, gauza asko bidaltzen zuen bertatik. Bera umea zeneko estraperlo kontuak esaten ditu (1938-39 urtetakoak).
-
Desterrutik itzuli eta praktikante jarraitu
Arantxa Lasa Maiztegi (1925) Soraluze
Lau euskal probintzietatik kanpo irteteko agindua bete behar zuen. Logroñora joatea erabaki zuen, eta Donostiako mediku lagunen artean harako gomendioak jaso zituen. Urte bitan han egon eta gero, 1941.ean itzuli zen betiko etxera. Aguazil, postari, Udaleko idazkari eta beste langile publiko askori lana kendu zieten gerran, Arantxaren aitarena tartean zelarik. Aita izan zen lan-postua berreskuratu zuen bakarra.
-
Gerra ostean janaria lortzeko ezkutuan ibili behar
Pako Lizarraga Peña (1935) Hondarribia
Arrebak taberna izan zuen, baina garai batzuetan irinarekin arazoak izaten zituzten. Orduan errotara joateko nola moldatzen ziren azaltzen du. Lehen txekorra hiltzea ez zen libre, eta ezkutuan egin behar izaten zuten.
-
Kontrola saihesten
Sorkunde Iturria Lasa (1930) Errenteria
Gerraostean, errazionamendua tarteko, errotetarako bideak zaintzapean izaten ziren. Sorkunde eta haren adineko haurrak jolas plantak egiten, disimuluan iristen omen ziren errotaraino, irina ezkutuan, eta bueltakoan taloak etxeratzea lortzen zuten. Tren geltokiko zaindarien kontrolak nola saihesten zituzten ere kontatzen digu Sorkundek.
-
Gosea inguruan
Sorkunde Iturria Lasa (1930) Errenteria
Sorkundek dio, inguruan sumatzen zutenaren aldean, heurek ez zutela gose handirik pasa. Gogoan du, plazan barazki eta fruta saltzen aritzen zelarik, eta tarteka-marteka sagarren bat ahoratzen bazuen, ingurukoak zelatan sumatzen zituela. Izan ere, zain egoten omen ziren Sorkundek zuztarra noiz botako, atzetik joan eta hura hartzeko.
-
Astoarekin Nafarroara
Seberiano Iñarra Lizarazu (1926) Errenteria
Gerraostean Oiartzungo errota gehienak prezintatuta edo zigilatuta egon ziren, beste hainbat tokitan bezala. Errazionamendu garaiak ziren, eta astoa artoz kargatu eta Nafarroara joan behar izaten zuen, Lesakarako errotaren batera, etxera irina ekartzeko asmoz. Behin hamahiru urte bete eta gero, Goizuetara joan behar izaten zuen, zeregin berarekin, baina Lesaka baino eskuragarriago geratzen zitzaion, eta bakarrik egiten zuen bidaia.
-
Babarrunak erregimenari entregatzen
Seberiano Iñarra Lizarazu (1926) Errenteria
Gerraostean baserritarrek jatekoa entregatu behar izaten zioten erregimenari, eta jateko hura zen gero errazionatuta banatzen zena. Gogoan du bere etxekoek babarruna nola entregatu behar izaten zuten.