Ekonomia gerraostean

  • Pako Lizarraga Gerra ostean janaria lortzeko ezkutuan ibili behar

    Pako Lizarraga Peña (1935) Hondarribia

    Arrebak taberna izan zuen, baina garai batzuetan irinarekin arazoak izaten zituzten. Orduan errotara joateko nola moldatzen ziren azaltzen du. Lehen txekorra hiltzea ez zen libre, eta ezkutuan egin behar izaten zuten.

  • Xorkunde Iturria Kontrola saihesten

    Sorkunde Iturria Lasa (1930) Errenteria

    Gerraostean, errazionamendua tarteko, errotetarako bideak zaintzapean izaten ziren. Sorkunde eta haren adineko haurrak jolas plantak egiten, disimuluan iristen omen ziren errotaraino, irina ezkutuan, eta bueltakoan taloak etxeratzea lortzen zuten. Tren geltokiko zaindarien kontrolak nola saihesten zituzten ere kontatzen digu Sorkundek.

  • Xorkunde Iturria Gosea inguruan

    Sorkunde Iturria Lasa (1930) Errenteria

    Sorkundek dio, inguruan sumatzen zutenaren aldean, heurek ez zutela gose handirik pasa. Gogoan du, plazan barazki eta fruta saltzen aritzen zelarik, eta tarteka-marteka sagarren bat ahoratzen bazuen, ingurukoak zelatan sumatzen zituela. Izan ere, zain egoten omen ziren Sorkundek zuztarra noiz botako, atzetik joan eta hura hartzeko.

  • seberiano inarra Astoarekin Nafarroara

    Seberiano Iñarra Lizarazu (1926) Errenteria

    Gerraostean Oiartzungo errota gehienak prezintatuta edo zigilatuta egon ziren, beste hainbat tokitan bezala. Errazionamendu garaiak ziren, eta astoa artoz kargatu eta Nafarroara joan behar izaten zuen, Lesakarako errotaren batera, etxera irina ekartzeko asmoz. Behin hamahiru urte bete eta gero, Goizuetara joan behar izaten zuen, zeregin berarekin, baina Lesaka baino eskuragarriago geratzen zitzaion, eta bakarrik egiten zuen bidaia.

  • seberiano inarra Babarrunak erregimenari entregatzen

    Seberiano Iñarra Lizarazu (1926) Errenteria

    Gerraostean baserritarrek jatekoa entregatu behar izaten zioten erregimenari, eta jateko hura zen gero errazionatuta banatzen zena. Gogoan du bere etxekoek babarruna nola entregatu behar izaten zuten.

  • seberiano inarra Ogi zuria Frantziatik

    Seberiano Iñarra Lizarazu (1926) Errenteria

    Errazionamendu garaian asko usatzen zen estraperloa, Bidasoa aldean batez ere. Seberianori, tarteka, Irungo lagun batzuek ekartzen zioten ogi zuria, Frantzian barrena ibili ohi zen tren-makinista baten bitartez.

  • seberiano inarra Animalia hilketa kontrolatua

    Seberiano Iñarra Lizarazu (1926) Errenteria

    Errazionamendu garaian baserrietan akabatzen ziren animalien kontrola eramaten zen. Seberianoren esanetan, hori gaur egun ere hala da.

  • begona-sarasola Ama estraperloan

    Begoña Sarasola Mitxelena (1938) Errenteria

    Begoñaren ama oso abila zen josten; estraperloan ere aritzen zen: Nafarroara joaten zen Elizondora eta gazta, babarrunak, babak... ekartzen zituen gero hemen saltzeko. Etxean, hala ere, gosea pasa zuten gerra ostean. Gaztaina garaian, amak egosi egiten zituen eta haiekin zopak egiten zituen.

  • Arantxa Jauregi patatak eta batatak fabrikan erretzen

    Arantxa Jauregi Burutaran (1926) Pepi Mitxelena Aiestaran (1926) Errenteria

    1941a gosete urtea izan zen. Pepi orduantxe hasi zen lanean, Errenteriako Pekin fabrikan, eta gogoan du errazionamenduko patatak eta batatak berogailuan erretzen zituztela. Ez omen ziren txarrak geratzen.

  • Inaxito Albisu Dendan lapurtzeko estrategia landua

    Inaxito Albisu Mendarte (1924) Errenteria

    Umetan, lapurretan aritzen ziren. Lapurtzeko estrategia landua zeukaten: liburu-denda bateko horman zuloa egin zuten; gainerako mutikoek horren berri izan zutenean, haiek ere dendan sartu ziren.

  • Laxaro Iparragirre Luzuriagan lanean hasi eta utzi

    Laxaro Iparragirre Perurena (1929) Errenteria

    Hogeita lau edo hogeita bost urte zituela hasi zen Laxaro Errenteriako Luzuriagan lanean, baina lana utzi behar izan zuen. Izan ere, bere anaia zaharrenak ez zuen Añarben geratu nahi izan, eta Laxaro bera joan zen hara, eta baserriko lanen ardura hartu. Baserria aparte xamar zegoen eta horrek ez zituen lanak errazten, baina ematen zuen aukerarik beste jarduera batzuetarako... Tartean, kontrabandorako. Horretan, baina, Guardia Zibila eta eguraldi txakurra izaten zituzten etsai.

  • Laxaro Iparragirre Guardia zibilek Xanti anaia arrapatu zutenekoa

    Laxaro Iparragirre Perurena (1929) Errenteria

    Kontrabandoan zebiltzanean taldean joaten omen ziren, baina gauzak okertuz gero, norberak bere larrua salbatu behar izaten zuen. Hiru alditan azaldu omen zaizkio guardia zibilak Laxarori basoan, nahiz eta bera ez duten sekula harrapatu izan. Hiru aldi horietako batean, Xanti anaia larri ibili omen zen, baina azkenean, lortu zuen ihes egitea.

  • Laxaro Iparragirre Kontrabando lanetan

    Laxaro Iparragirre Perurena (1929) Errenteria

    Bi urtez-edo ibili omen zen Laxaro kontrabando lanetan, eta ez omen zen lan erraza, guardia zibilak nonahi ateratzen ziren eta. Neguko hotzak ere ez omen zuen zaintzarik apaltzen.

  • begona-lizaso-eizmendi Errazionamenduaren neurrira

    Begoña Lizaso Eizmendi (1922) Errenteria

    Gerra aurretik baratze txiki bat bazuten Errenterian, baina gerraostean, behin Tolosa aldera joan eta Errenteriara itzuli baino lehen, errazionamenduak agindutako neurrira ase behar izan zuten gosea. Dirua zen etxeetan, aldiz, estraperloan ekarritako jakiekin betetzen omen zituzten errazionamenduak utzitako hutsuneak.

  • 906 Egunez lantegira eta gauez eskolara

    Serafin Basauri Arteaga (1935) Eibar

    Eskola Armeriara joaten zen gauez ikastera. Egunez, Mateo Kareagaren lantegian egiten zuen. Isasi kalean bizi zen, Atxatarren etxean. Lagunak, Eibarko euskalzale jendea: San Martin, Laspiur, Zubiaurre... Anaiak ere, Santik, Eibarren egiten zuen beharra, baina hura beste mundu baten bizi zen.

  • Agustina Askasibar Gerra sasoian Mallabira ihesi

    Agustina Askasibar Lauzirika (1929) Eibar

    Gerra sasoian, Mallabira ihes egin behar izan zuten. Otaolaerdikoa baserrikoek eraman zizkieten altzariak. Aita eta anaia Jose Maria etxea zaintzen gelditu ziren Eibarren. Anaia zauritu zuten eta orduan Mallabira joan ziren bai aita bai anaia. Ez zuela goserik pasa dio eta errazionamendua nola bizi zuten kontatzen du. Dendan gelditutakoekin trukeak egiten zituzten.

  • 941 Gerraosteko gosea eta errazionamendua

    Luis Ondarra Larrañaga (1928) Mendaro

    Gerraostean, gosetea etorri zen eta garai gogorrak bizi izan zituzten. Patataren ordez boniatoa izaten zuten jateko. Olioa eta azukrea ere urri izaten ziren eta kontrabandotik lortzen zituzten halako elikagaiak. Errotak itxita zeuden.

  • Pako Iriondo Lizarralde Soraluzeko baserri batera janari bila

    Pako Iriondo Lizarralde (1926) Elgoibar

    Gurasoak baserritarrak zituen eta horri esker jatekoa izaten zuten gose denbora hartan. Gainera, Soraluzeko baserri batera ("Asiolatza" Aseginolatza) joaten ziren astoarekin jenero bila. Ogi beltz gutxi jandakoa da. Amak taloak egiten zituen.

  • 594 Gerra denboran jangelak jarri zituzten pobreentzat

    Maritxu Ezenarro Idiakez (1929) Getaria

    Fabiolak palazio haundi bat zuen, Kale Nagusira ematen zuena. Gerra denboran, neskek, errekete jantziekin, desfilea egiten zuten, eta etxe horretatik irteten ziren. Falangeak bi etxetan jarri zituen pobreentzako jangelak: Rosanekoan eta Pelaionekoan. Beraiek ez zuten goserik pasa, baserrian jana bazutelako; baina eskean joaten zitzaizkien baserrira kaletarrak.

  • 707 Arantzazura joan zen ikastera

    Pako Isasti Irusta (1929) Elgoibar

    Hamabi urterekin Altzola auzoko eskola utzi eta Arantzazura joan zen fraideengana. Urte eta erdira gaixotu egin zen, eta orduan bukatu zitzaizkion Arantzazuko ikasketak. Gosete garaia zen, eta Arantzazun gaizki jaten zutela dio.