Ekonomia gerraostean

  • FELIX ETXEBERRIA 11 urterekin eskola utzi behar

    Felix Etxeberria Larrañaga (1926) Elgoibar

    Jaunartzea egin zuen arte zintzo joan zen eskolara, baina gero etxean geratu behar izan zuen, anaia zaharragoek kalean lanean zihardutelako. Aitak herritik kanpo egiten zuen lan. Udalari kupoa emateko, garia erosi egin behar izaten zuten; patatarena ere berdin.

  • Juana Txurruka Osoro Garia entregatzea, ogi falta eta ehotzea

    Juana Txurruka Osoro (1928) Elgoibar

    Idiak zituzten baserrian, eta haiekin egiten zituzten labrantza lanak. Artoa eta garia ereiten zuten. Ogi falta eta garia entregatu behar ezagutu zituen Juanak. Etxean ez zuten ogirik egiten: garia entregatzen zuten, eta trukean ogia jasotzen zuten. Gero, garia ehotzen hasi ziren etxean eskuzko makina batekin. Irina bahean pasatzen zuten, fin-fin gera zedin.

  • Sabin Osoro Unzueta Urte latzak

    Sabin Osoro Unzueta (1922) Elgoibar

    Gerra denborako kontuak. Aita Frantziara ihes eginda zegoen, eta ama, berriz, 1937ko martxoaren 31ko Durango bonbardaketan hil zen. Sabin eta anai-arrebak Elgoibarko aitonaren etxera joan ziren bizitzera. 1939an aita Frantziatik bueltatu zen, eta lehengo etxera itzuli ziren. 1939a garai "eskasa" izan zen, gose eta gabezia handia zegoelako. Bi neskame eduki zituzten, baina, garaiko zailtasunak medio, biek utzi egin zuten lana. 12 urterekin arrebak hartu zuen etxearen ardura, baina meningitisa harrapatu eta hil egin zen. 1941ean, Sabinen aita eta anaia Mutrikuko aiton-amonen etxera joan ziren bizitzera. Sabin Elgoibarren bakarrik geratu zen; 19 urte zituen.

  •  JULEN IRIONDO BERGARETXE Gerraosteko gosetea

    Julen Iriondo Bergaretxe (1920) Elgoibar

    Gerraostean euskal kultura oso zapalduta egon zen. Era berean, ez zegoen jatekorik, eta dirua ere gutxi. Julenek gogoan du bi hilabetez ogirik probatu gabe egon zela. Okindegietan batatak (boniato) banatzen zituzten. Baserriko senideei esker ondo konpondu ziren, baina benetako gosea ezagutu zuten. Batzuetan, dendetan ere bukatu egiten ziren errazionamenduko gauzak.

  • Pepita Unzueta Iriondo Goserik ez zuten pasatu

    Pepita Unzueta Iriondo (1922) Rosa Unzueta Iriondo (1919) Elgoibar

    Trenez etortzen ziren gauzei eta Mutrikuko baserritik ekartzen zituztenei esker, ez zuten goserik pasa etxean. Etxeko tabernak, jatetxea ere bazenak, errazionamendu berezia zuen, eta batzuetan jakiak sobratu egiten ziren.

  • Pepita Unzueta Iriondo Estraperlo kontuak

    Pepita Unzueta Iriondo (1922) Rosa Unzueta Iriondo (1919) Elgoibar

    Estraperlo kontuak. Amak Azkoititik ekartzen zituen babarrunak. Azkoititik eta Markinatik autobusak etortzen ziren tren geltokira.

  • Pepita Unzueta Iriondo Ganaduen barrukoak errazionamendutik libre

    Pepita Unzueta Iriondo (1922) Rosa Unzueta Iriondo (1919) Elgoibar

    Ganaduren bat hiltzen zutenean, okela errazionatuta ematen zuten, baina barrukoak libre hartu ahal izaten ziren. Goizeko seietan harategietan jende ilarak egoten ziren barrukoak hartzeko.

  • Pepita Unzueta Iriondo Errazionamenduko ogia

    Pepita Unzueta Iriondo (1922) Rosa Unzueta Iriondo (1919) Elgoibar

    Abertzaleek arazoak izaten omen zituzten errazionamendua jasotzeko. Azala kendu gabeko artoarekin egiten zuten errazionamenduko ogia Elgoibarren. Errotak prezintatuta zeudenean, zaila zen irina edukitzea.

  • FERMIN RUIZ DE GAUNA Mutikoak soldaduen arrantxotik jaten

    Fermin Ruiz de Gauna Ibañez de Garayo (1923) Elgoibar

    Frontea Elgoibarren zegoenean, mutikoek soldaduen arrantxora gerturatu eta zerbait jan ahal izaten zuten. 1941. urteko gosete gogorra gogoan du Ferminek. Baserrietara joaten ziren jateko bila, baina garestiegia omen zen.

  • antonio larzabal Babarruna eta artoa entregatu beharra

    Antonio Larzabal Urdanpilleta (1935) Donostia

    Hozkailurik ez zegoenean, "freskera". Arrautzak karetan jartzen zituzten, ondo mantentzeko. Francoren garaian babarruna entregatu behar zen, eta babarruna garrafoian sartzen zuten, lur azpian. Garirik ez zegoen inguruetan. Ogia erosi egiten zuten. Tabakoa.

  • maritxu arrieta "Guardabinoa" eta kontrabandoa

    Maritxu Arrieta Arrieta (1925) Donostia

    Ategorrietan "guardabinoa" egoten zen. Izebak olioa eta ogi zuria ekartzen zituen kontrabandoan Donostiatik. Olioa non ezkutatzen zuen kontatzen du.

  • maritxu arrieta Jatekoa entregatu behar

    Maritxu Arrieta Arrieta (1925) Donostia

    Gerraostean, babarruna, irina... entregatu behar izaten zuten Donostian.

  • Juanito Irizar Txokolatea eta ogia eskolan

    Juanito Irizar Irizar (1926) Donostia

    Eskolan ostegunetan txokolatea eta ogia ematen zieten gerra aurrean. Ogi frantsesa eta espainola aukeran izaten zuten. Gerora ogia egiten ikasi eta etxerako egiten hasi zen. Estraperloan ogia saltzen zuen batekin ikasi zuen. Irina kontrabandoan ekarri behar izaten zuten.

  • Juanito Irizar Oiartzungo errotara ezkutuan

    Juanito Irizar Irizar (1926) Donostia

    Zaldi txikiarekin eta gurdiarekin ezkutuan eta gauez joaten ziren Oiartzunera artoa errotan xehetzera.

  • ramoni goikoetxea Ilargiaren garrantzia

    Ramoni Goikoetxea Maiza (1920) Donostia

    Ilbehera zen ala ez kontuan izaten zuten ereiteko. Arto taloak ogiaren ordez, gerra ostean. Errota Igaran zegoen. Babarruna. Txerria hiltzen zuten urtero. Ardiak ere izaten zituzten; xexina azarekin.

  • ramoni goikoetxea Estraperloa eta errazionamendua

    Ramoni Goikoetxea Maiza (1920) Donostia

    Estraperlistak. Azukrea, olioa. Ogia. Errazionamenduko ogia, txarra. Babarruna entregatu behar udaletxean.

  • 545 Umetatik arrantzan pantxotan

    Rufo Isasti Aizpuru (1936) Getaria

    Umetan hasi ziren eurak arrantzan pantxotan, 7-8 urterekin. Pantxo nahikoa izaten zen, baina etxean oliorik ez hura frijitzeko. Ama arraina saltzera joaten zen eta diru harekin etxerako behar zituenak erosten zituen. Txaluparekin ere joaten ziren harri bila.

  • andres ormazabal Babarrun bila Nafarroara, bizikletan

    Andres Ormazabal Izeta (1916) Donostia

    Bizikletan asko ibiltzen zen. 1941ean, hiru lagun babarrun bila joan ziren Nafarroara. Lekunberrin bazkaldu zuten, eta bueltan erori egin zen. Balnearioan egin zioten kura, eta bost duro kobratu! Klabikula hautsia zuen.

  • bixenta arrieta Gosete urteetako janaria

    Bixenta Arrieta Arrieta (1929) Donostia

    Gosete urteetan, patata asko eta haragi gutxi. Izebak arraina ekartzen zuen Donostiatik. Arrain saltzaileak. Babarruna. Taloa.

  • bixenta arrieta Estraperlo garaia

    Bixenta Arrieta Arrieta (1929) Donostia

    Estraperlo garaia. Konfiantzak diruak baino gehiago balio zuen. Ogi zuririk ez. Errotara artoarekin, Martutenera.