Ekonomia gerraostean
-
Ogi zuria Frantziatik
Seberiano Iñarra Lizarazu (1926) Errenteria
Errazionamendu garaian asko usatzen zen estraperloa, Bidasoa aldean batez ere. Seberianori, tarteka, Irungo lagun batzuek ekartzen zioten ogi zuria, Frantzian barrena ibili ohi zen tren-makinista baten bitartez.
-
Animalia hilketa kontrolatua
Seberiano Iñarra Lizarazu (1926) Errenteria
Errazionamendu garaian baserrietan akabatzen ziren animalien kontrola eramaten zen. Seberianoren esanetan, hori gaur egun ere hala da.
-
Ama estraperloan
Begoña Sarasola Mitxelena (1938) Errenteria
Begoñaren ama oso abila zen josten; estraperloan ere aritzen zen: Nafarroara joaten zen Elizondora eta gazta, babarrunak, babak... ekartzen zituen gero hemen saltzeko. Etxean, hala ere, gosea pasa zuten gerra ostean. Gaztaina garaian, amak egosi egiten zituen eta haiekin zopak egiten zituen.
-
patatak eta batatak fabrikan erretzen
Arantxa Jauregi Burutaran (1926) Pepi Mitxelena Aiestaran (1926) Errenteria
1941a gosete urtea izan zen. Pepi orduantxe hasi zen lanean, Errenteriako Pekin fabrikan, eta gogoan du errazionamenduko patatak eta batatak berogailuan erretzen zituztela. Ez omen ziren txarrak geratzen.
-
Dendan lapurtzeko estrategia landua
Inaxito Albisu Mendarte (1924) Errenteria
Umetan, lapurretan aritzen ziren. Lapurtzeko estrategia landua zeukaten: liburu-denda bateko horman zuloa egin zuten; gainerako mutikoek horren berri izan zutenean, haiek ere dendan sartu ziren.
-
Luzuriagan lanean hasi eta utzi
Laxaro Iparragirre Perurena (1929) Errenteria
Hogeita lau edo hogeita bost urte zituela hasi zen Laxaro Errenteriako Luzuriagan lanean, baina lana utzi behar izan zuen. Izan ere, bere anaia zaharrenak ez zuen Añarben geratu nahi izan, eta Laxaro bera joan zen hara, eta baserriko lanen ardura hartu. Baserria aparte xamar zegoen eta horrek ez zituen lanak errazten, baina ematen zuen aukerarik beste jarduera batzuetarako... Tartean, kontrabandorako. Horretan, baina, Guardia Zibila eta eguraldi txakurra izaten zituzten etsai.
-
Guardia zibilek Xanti anaia arrapatu zutenekoa
Laxaro Iparragirre Perurena (1929) Errenteria
Kontrabandoan zebiltzanean taldean joaten omen ziren, baina gauzak okertuz gero, norberak bere larrua salbatu behar izaten zuen. Hiru alditan azaldu omen zaizkio guardia zibilak Laxarori basoan, nahiz eta bera ez duten sekula harrapatu izan. Hiru aldi horietako batean, Xanti anaia larri ibili omen zen, baina azkenean, lortu zuen ihes egitea.
-
Kontrabando lanetan
Laxaro Iparragirre Perurena (1929) Errenteria
Bi urtez-edo ibili omen zen Laxaro kontrabando lanetan, eta ez omen zen lan erraza, guardia zibilak nonahi ateratzen ziren eta. Neguko hotzak ere ez omen zuen zaintzarik apaltzen.
-
Errazionamenduaren neurrira
Begoña Lizaso Eizmendi (1922) Errenteria
Gerra aurretik baratze txiki bat bazuten Errenterian, baina gerraostean, behin Tolosa aldera joan eta Errenteriara itzuli baino lehen, errazionamenduak agindutako neurrira ase behar izan zuten gosea. Dirua zen etxeetan, aldiz, estraperloan ekarritako jakiekin betetzen omen zituzten errazionamenduak utzitako hutsuneak.
-
Egunez lantegira eta gauez eskolara
Serafin Basauri Arteaga (1935) Eibar
Eskola Armeriara joaten zen gauez ikastera. Egunez, Mateo Kareagaren lantegian egiten zuen. Isasi kalean bizi zen, Atxatarren etxean. Lagunak, Eibarko euskalzale jendea: San Martin, Laspiur, Zubiaurre... Anaiak ere, Santik, Eibarren egiten zuen beharra, baina hura beste mundu baten bizi zen.
-
Gerra sasoian Mallabira ihesi
Agustina Askasibar Lauzirika (1929) Eibar
Gerra sasoian, Mallabira ihes egin behar izan zuten. Otaolaerdikoa baserrikoek eraman zizkieten altzariak. Aita eta anaia Jose Maria etxea zaintzen gelditu ziren Eibarren. Anaia zauritu zuten eta orduan Mallabira joan ziren bai aita bai anaia. Ez zuela goserik pasa dio eta errazionamendua nola bizi zuten kontatzen du. Dendan gelditutakoekin trukeak egiten zituzten.
-
Gerraosteko gosea eta errazionamendua
Luis Ondarra Larrañaga (1928) Mendaro
Gerraostean, gosetea etorri zen eta garai gogorrak bizi izan zituzten. Patataren ordez boniatoa izaten zuten jateko. Olioa eta azukrea ere urri izaten ziren eta kontrabandotik lortzen zituzten halako elikagaiak. Errotak itxita zeuden.
-
Soraluzeko baserri batera janari bila
Pako Iriondo Lizarralde (1926) Elgoibar
Gurasoak baserritarrak zituen eta horri esker jatekoa izaten zuten gose denbora hartan. Gainera, Soraluzeko baserri batera ("Asiolatza" Aseginolatza) joaten ziren astoarekin jenero bila. Ogi beltz gutxi jandakoa da. Amak taloak egiten zituen.
-
Gerra denboran jangelak jarri zituzten pobreentzat
Maritxu Ezenarro Idiakez (1929) Getaria
Fabiolak palazio haundi bat zuen, Kale Nagusira ematen zuena. Gerra denboran, neskek, errekete jantziekin, desfilea egiten zuten, eta etxe horretatik irteten ziren. Falangeak bi etxetan jarri zituen pobreentzako jangelak: Rosanekoan eta Pelaionekoan. Beraiek ez zuten goserik pasa, baserrian jana bazutelako; baina eskean joaten zitzaizkien baserrira kaletarrak.
-
Arantzazura joan zen ikastera
Pako Isasti Irusta (1929) Elgoibar
Hamabi urterekin Altzola auzoko eskola utzi eta Arantzazura joan zen fraideengana. Urte eta erdira gaixotu egin zen, eta orduan bukatu zitzaizkion Arantzazuko ikasketak. Gosete garaia zen, eta Arantzazun gaizki jaten zutela dio.
-
Bilbon saldu zuten txekorra
Pedro Arrillaga Garate (1918) Elgoibar
Gose urteetan ere txekor ederrak hazten omen zituen bere aitak. Trenez eramandako 131 erraldeko txekorra saldu zuten Bilbon 1941. urtean.
-
Kupoa berandu arte ordaindu zuten
Pedro Arrillaga Garate (1918) Elgoibar
Etxean ardirik ez du ezagutu Pedrok. 1948. urtean, oraindik zortzi anega gari entregatzen zituen udaletxean kupoa ordaintzeko.
-
Irina estraperloan
Josefa Gabilondo Agirregomezkorta (1920) Elgoibar
Frontea Elgoibartik urrundu zenean, kupoa ordaindu beharra etorri zen. Garia ehotzera txartelarekin joan behar izaten ziren. Estraperloko irinarekin bide ezezagunetatik ibiltzen ziren.
-
Gosetean kaletarrak baserrietara tripa-alde lanera
Josefa Gabilondo Agirregomezkorta (1920) Elgoibar
Gosetean kaletik etortzen zen jendea garia ebakitzera, tripa-alde lanera. Lapurretarik ez zen egoten, baina motzailekin erne ibiltzen ziren. Motzailei buruzko kontu batzuk azaltzen ditu.
-
Gerraostean, ogi falta
Juana Txurruka Osoro (1928) Elgoibar
Gerraosteko lehenengo urtean kaletik errazionamenduan hartzen zuten ogia, eta ogi falta izan zuten. Gero, ordea, ogia egiten hasi ziren etxean, eta ez zuten goserik pasatu.