Ekonomia gerraostean
-
1941 inguruan pasatako gosea
Juan Arizaga Larreategi (1927) Jose Luis Unamuno Gorrotxategi (1928) Soraluze
1941 inguruan, gosea pasa zuten. Patata konfiskatu egiten zieten eta beraiek dendan batata (patata tankerakoa) erosi behar izaten zuten. Bonba herrian bota zutenekoa kontatzen du. Bando ezberdinetakoek elkarrenganako ezinikusi handia zuten.
-
Garia konfiskatzen zieten
Juan Arizaga Larreategi (1927) Jose Luis Unamuno Gorrotxategi (1928) Soraluze
Soldaduek garia kentzen zieten "gorrientzat" zela esanda, baina Jose Luisi eta Juani ez zitzaien ez gari ez dirurik heldu.
-
Gose-urte gogorrak; errazionamenduko janaria
Juan Arizaga Larreategi (1927) Jose Luis Unamuno Gorrotxategi (1928) Soraluze
Gose-urte gogorrak pasa zituzten. Baserritarrak, hala ere, moldatzen ziren jatekoarekin, baina kaletarrak gaizki ibili ziren. Errazionamenduan jasotzen zuten ogia, azukrea eta "boniatoa" (batata); ganaduak ere nahi ez zuen jana izan ohi zen.
-
Patata esandako tasatik gora saltzearren udaletik abisua
Maria Urizar Murua (1919) Soraluze
Patatarekin gertatutakoa. Patata gorri ederra zuten etxean maiatzerako heltzen zena. Errazionamendua zegoen garaian patatak bi pezetako tasa zuen, baina berak 2,50ean saldu zuen, estimazio handia zuen eta. Udaletik abisua eman zioten ez deskuidatzeko berriz tasatik gora kobratzen, hori Francoren aurka egitea zela eta. Bi emakume goizean patatarik gabe geratu zirela eta baserrira joan zitzaizkien bila.
-
Errazionamenduko jateko eskasa; oliorik ez
Maria Urizar Murua (1919) Soraluze
Gerra-denboran eta razionamendu denboran jendeak gosea pasa zuen kalean. Emakume bati arto-irina eta ogirina saldu zizkioten eta hurrengo egunean esker modura anis botila eta txokolatea eman zizkion Mariari. Errazionamenduan ematen ziren ogia eta boniatoa (patata) nolakoak ziren. Oliorik ez zegoen eta seboarekin moldatzen ziren. Azukre beltza egoten zen; inguruko emakume batek Frantziatik ekartzen zuen azukre zuria eta hari erosten zioten. Baserrian izaten zuten jatekoa, hala ere.
-
Gerraosteko gosea; gauez errotara.
Antonio Eizagirre Uranga (1933) Pakita Uria Mancisidor (1937) Zarautz
Gerraostean gose handia pasa zuten. Ogia asko estimatzen zen arrazionamendu garaian. Etxean egiten zituzten taloa eta ogia. Errotara joatea debekatua zegoen eta gauez joaten ziren errotara. Kalekoak okerrago egon ziren baserrikoak baino.
-
Esne bila joanda, isuna
Lucia Etxabe Zubizarreta (1927) Soraluze
Gerra inguruan, Gallasteitorre baserrira joaten ziren esnetara. Behin anaiari isuna ipini zioten estraperloan zebilelakoan edo.
-
Estraperloko gantza erosten zuten, olioa garestia zen
Lucia Etxabe Zubizarreta (1927) Soraluze
Eguneroko gauzen prezioak esaten ditu. Olio botilaren prezioa hilabete guztiko soldata beste zen. Gantza erosten zuten gehienek, estraperlokoa.
-
Errazionamendu garaian errotara ezkutuan
Miren Astibia Olaiz (1925) Errenteria
Gerra ostean gosete handia izan zen, eta errazionamendua iritsi zen. Irina ezkutuan ekartzen zuten errotatik. Ez zituzten inoiz harrapatu, bai baitzekiten nondik ibili. Irin horri esker, taloak egiten zituzten.
-
Aita gerran eta beraiek Bizkaiko hainbat herritan
Mari Tere Paskual Zapirain (1931) Errenteria
Gerran, aita Itxarkundiaga batailoian egon zen. Bitarte horretan, Bizkaiko hainbat herritan egon ziren beraiek: Lekeition, Santurtzin... Aita gerratik itzulitakoan, portuan aritu zen lanean; eta, geroago, fabrika handian sugin-lanetan.
-
Aitaren bisitak gerran eta gosea
Mari Tere Paskual Zapirain (1931) Errenteria
Aitak hilean behin izaten zuen baimena etxekoak bisitatzera etortzeko; egun haietan, bokadiloa jaten zuten. Bai gerra garaian, bai gerra ostean, gosea pasa zuten.
-
Medikua zaldian etxeraino
Joxe Luix Arzallus Lizarralde (1929) Errenteria
Gerraosteko gosetea. Baserrian bazuten taloa, babarruna, patata, esnea... Telefono bakarra zen auzoan, eta norbait gaixotuz gero medikuari deitzen zioten handik. Zaldi gainean ibiltzen zen medikua, oiartzuarra. Lapasa medikuak izan zuen lehen autoa.
-
Gerra ostean gosea eta erdara
Joxe Mari Lertxundi Zuloaga (1932) Aia
Gerra ostean miseria etorri zen, gabezia handia. Kalean gosea pasa zuten, dirua edukita ere ez baitzegoen erosteko ezer. Garai hartan eskolan ibili ziren beraiek, eta erdaraz egin behar izaten zuten, nahiz eta ez jakin euskaraz besterik.
-
Garia erein eta entregatu egin behar
Joxe Mari Lertxundi Zuloaga (1932) Aia
Lehen garia ereiten zuten baratzean, lan handia ematen bazuen ere; auzolanean lantzen zuten. Garai batean eskuz jotzen zen garia, baina gerora makinak etorri ziren. Gerra ostean, garia eta babarrunak entregatu egin behar izaten ziren; askotan, baina, jenero hura biltegietan alferrik galtzen zen.
-
Errotak ezkutuan lanean eta kontrabandoa
Joxe Mari Lertxundi Zuloaga (1932) Aia
Gerra ostean, errotak itxita egon ziren eta horregatik kontrabandora jo zuen jende askok. Guardia zibilekin askotan tratua izaten zuten errotariek, inspektoreek ikus ez zezaten errotek gauez lan egiten zutela.
-
Perico anaia, ogi bila Hendaiara
Mertxe Birto Sorondo (1929) Hondarribia
Perico anaia joaten zen ogi bila Hendaiara. Meningitis harrapatu zuen hiru urterekin, eta gorreria geratu zitzaion. Behin harrapatu egin zuten. Karabineroak eta garitak. Alabak anekdota bat kontatzen du osabari buruz.
-
Txirlak, almejak, muskuiluak eta angulak
Lourdes Sorondo Iriazabal (1931) Hondarribia
Txirletara joaten zen, itsasbeheran; behatzarekin edo koilararekin. Almejak hartzea zailagoa zen; lauhortzekoarekin. Txirlak nola presatzen zituzten. Muskuilutara anaia-eta joaten ziren. Angulak kontrabandoan Donostiara eramateagatik hamar duro ematen zizkieten.
-
Txerriaren odola hartzen
Mertxe Larrarte Zuzaia (1933) Hondarribia
Gerra ondoan parte eman behar zen udaletxean, animaliaren bat hiltzeko. Txerria erosten zuten. Errazionamendua ez kentzeko, isilka hiltzen zuten txerria. "Txerristegia". Mailuarekin jotzen zioten buruan. Porronean hartzen zuen odola.
-
Txerria isilka erretzen
Mertxe Larrarte Zuzaia (1933) Hondarribia
Sua ematen zioten txerriari, baina urrutitik ez ikusteko, bidoi bat erabiltzen zuten. Zizeroak ibiltzen ziren. Laranjak edo ardoa Irundik ekartzeko, ordaindu beharra. Txerria garaje barruan garbitzen zuten gero. Artoa kentzen zieten.
-
Gerra ostean, diru gutxi eta errazionamendua
Mertxe Larrarte Zuzaia (1933) Hondarribia
Etxean beti zuten pilotaren bat, aitak ekarrita, baina ez zen normalena. Ez zegoen dirurik, eta gerra ondoan diruarekin ere ezin erosi. Errazionamenduko azukrea. Goizaldean jartzen ziren ilaran, haragia erosteko.