Ekonomia gerraostean
-
Artoa Oromiñoko errotara
Elias Atutxa Orobiobasterra (1920) Amorebieta-Etxano
Errotariak ehotze lanagatik alearen %10a kentzen zuten. Etxeko alea Eliasek eramaten zuen astoan errotara. Artoa Oromiñoko errotara eramaten zuten, baina garia Zornotza edo Durangokoetan ehotzen zuten.
-
Baserritarren ekoizpenaren zati bat udaletxera
Elias Atutxa Orobiobasterra (1920) Amorebieta-Etxano
Etxeko gariaren eta artoaren zati bat udaletxean eman behar izaten zuten. "Abastos"ek kudeatzen zituen baserritarrek emandako kupoak.
-
Txerria hiltzea; diru-aldaketak
Elias Atutxa Orobiobasterra (1920) Amorebieta-Etxano
Txerria hiltzea libre zegoen, baina hiltzeagatik zerga bat ordaindu behar izaten zen. Errepublikazaleek lehenengo, eta nazionalak gero, dirua aldatu egin zuten.
-
Umetako bihurrikeriak gose garaian
Belen Esnal Larreategi (1932) Soraluze
Azkoitiko mutilak lanbidea ikastera etortzen ziren Soraluzera, eta gauetan haiekin jolasten ziren: batzuetan sokasaltoan, besteetan mojetako madariak lapurtzen edota presara igerian egiten. Gose garaia zen orduan.
-
Gerraostean eskean etortzen zitzaizkien
Garbiñe Siloniz Barrenkua (1935) Ea
Gerraostean ez zuten goserik pasatu baina ezer ez zutenak etortzen ziren eskean. Kaleko jendeak, Ean, gosea pasatu zutenak ezagutzen ditu.
-
Irinarekin beldurrez
Garbiñe Siloniz Barrenkua (1935) Ea
Ibarrangeluko errota non zegoen kontatzen du. Irina astoan hartuta beldurrez etortzen ziren.
-
Gerra osteko gosea ez du gogoan
Jose Luis Madinabeitia Uriarte (1941) Oñati
Ez du gogoratzen gerra osteko gose garaia. Garai hartan bere ama umea erditu berri zegoela aldeko baserritik esnea ekartzen ziotela eta horrelako kontuak entzunak ditu. Garia udaletxera eraman beharra bai du gogoan.
-
Kupoa bete ezinda
Baxili Txintxurreta Goenaga (1922) Oñati
Gerra ostean garia eta patata kupoak eman behar izaten zituzten baserritarrek udaletxean. Urte txarretan arazoak izaten zituzten kupoak agindutakoa betetzeko. Goienetxeko lurrean arbi eta babarrun oso onak egiten ziren, ez ordea artoa eta garia.
-
Gerraostean kaletarrak baserrira jatera; Eibarko grabatzaileari gertatua
Maria Arrazola Aldanondo (1929) Mutriku
Gerraostean ez zegoen jateko askorik, baina baserrian beti egoten zen gehixeago: "indiarrak" (babarrunak), artoa, taloak... Kaleko jendea halakoak jatearren joaten zen eurenera. Eibarko grabatzaile bati gertatua: indabak gabardinako poltsikoan ezkutatu zituen, Deban trenean konfiskatu egiten zituztelako, baina hala ere harrapatu egin zuten. Gose garaia zen, baina eurak ondo moldatu ziren baserrian.
-
Eskekoak baserrira; errazionamendua
Maria Arrazola Aldanondo (1929) Mutriku
Gerraostean etxeko generoarekin nahikoa izaten zuten eurentzat. Eskeko asko etortzen zitzaizkien baserrira. Errazionamenduan hartutako tabakoa Debako batzuei ematen zieten, umeak gosez izaten zituzten eta. Oliorik ez zuten izaten, errazionatuta zegoen eta. Askotan atun latako olioa erabiltzen zuten. Gogoan du Elgoibartik litroko olio botila ekarri izan zuela 100 pezeta ordainduta. Gose garaia izan zen askorentzat.
-
Gerraosteko eza; ama zaku-fabrikan lanean
Joxe Mari Galparsoro Sustaeta (1940) Mutriku
Gerraostean eza ezagutu zuten. Amak zaku-fabrikan lan egiten zuen. Ordu pila bat lan eginda etxera etorri eta umeei tomatea ematen omen zien koilaratxoan, besterik ez zutelako. Behin amari amonarekin gertatutako pasadizoa.
-
Azokara saltzera etortzen ziren baserritarrei txokolatea lapurtzen
Joxe Mari Galparsoro Sustaeta (1940) Mutriku
Gosea pasa zuten arren, gazte-denborako oroitzapen onak ditu. Okerrak omen ziren; lapurretan ibiltzen ziren asko. Orain pentsatzen jarrita, penarik handiena azokara saltzera etortzen ziren baserritarrei txokolatea lapurtu izanak ematen omen dio.
-
Partila egiten zenean ordaintzen ziren dendetako zorrak
Joxe Mari Galparsoro Sustaeta (1940) Mutriku
Garai batean gutxik zuten dirua eta dendan "palo-palo" egiten omen zuten: zenbatekoa apuntatu eta hurrengoan ordaintzeko utzi. Gero, partila egiten zenean ordaintzen omen ziren zorrak. Kiloxeneko denda. Ikatza ere erosi egiten zen.
-
Goserik ez, gerraostean
Ramon Labaien Sansinenea (1928) Donostia
Goserik ez zuten pasatu Saran eta Donibanen; bueltan ere ez, izeba-osaben etxean. Estraperloa. Patata landatzen zuten Saran. Txerria ezin hazi. Zugarramurdiko eta Sarako bentak. Ardoa, olioa.
-
Mugalariak eta kontrabandistak
Ramon Labaien Sansinenea (1928) Donostia
Pilotu aliatuak bestaldera pasatzeko sarea. Gestapokoek nola garbitu zituzten andre-gizon batzuek, desertore almeniarrak gordetzeagatik. Aduanero austriarrak. Berara dantzara. Kontrabandisten meza, 04:00etan.
-
Kontrabandoa I. Mundu Gerran eta ondoren
Ramon Labaien Sansinenea (1928) Donostia
Kontrabandistak, hegoalde zein iparraldekoak. I. Mundu Gerran mandoak pasatu zituzten armadarentzat. Gero, pieza mekanikoak, enkajeak... pisu gutxiko eta balio handiko gauzak.
-
Etxeko ekoizpena entregatzera behartuta
Bernabe Belategi Lopez de Egino (1931) Oñati
Antzuolara ere joaten ziren Oñatitik gariarekin, gauez, errota gobernuaren aginduz itxita zegoelako. Arantzazu eta Araotzeko errotak debekutik libre omen zeuden. Gerra ostean baserri guztiek entregatu behar izaten zuten etxean ekoizten zen alearen zati bat udaletxean, labrantzaren azaleraren arabera kalkulatuta. Bernabek 15-16 urte zuen arte iraun zuen alea eman behar horrek.
-
Taloak bai, baina txorizorik gabe
Bernabe Belategi Lopez de Egino (1931) Oñati
Gerra ostean kalean gose handia pasatu omen zuen jendeak. Auzoan ere izan omen ziren arazoak gosearekin. Tremesa pusketak alde batetik bakarrik bustitzen zituzten urdaiaren koipean, bestela amona haserretu egiten zen eta. Txerria hazteak asko laguntzen zuen etxean jatekoa izateko. Taloa ia egunero jaten zuten, koipetan bustita edota esnetan zopatuta.
-
Etxerako garia Arabatik estraperloan
Ascension Arregi Leturiaga (1916) Oñati
Bigarren anaia bat ere eraman zuten gerrara. Ourenseko ospitalean zortzi hilabete gaixorik egon ondoren itzuli zen etxera, gerrarako alfertuta. Bitartean, etxeko garia udaletxean entregatzera behartuta zeudela, etxean errazionamenduan jasotako ogi jangaitzarekin bizi behar. Arabatik gauez estraperloan ekartzen zuten garia, eta kaleko Tokilloko errotara eramaten zuten ehotzera, hori ere gauez.
-
Gerraostean goserik ez
Maria Arregi Idigoras (1922) Oñati
Gerraostean garia eta babarruna udaletxera eramaten zuten. Errotak itxi zituztenean, garia Zumarragan ehotzen zuten. Kapritxorik gabe, baina goserik ez zuten pasatu gerraostean. Larunbatero joaten ziren plazara etxeko gauzak saltzera, astoa ondo kargatuta.