Ekonomia gerraostean

  • Tomas Lopez de Letona Etxerako irina Forondatik

    Tomas Lopez de Letona Arruabarrena (1923) Otxandio

    Mekoleta auzokoko Txintxor baserrian jaio zen. Artalde handia eta 8-10 behi izaten zituzten. Tomasek etxerako irina Arabako Foronda herritik ekartzen zuen estraperloan.

  • Migel Ansa 100 kiloko irin-zakuak, garo azpian

    Migel Ansa Goenaga (1937) Andoain

    Etxean 100 kiloko irin-zakuak gordeta edukitzen zituzten. Hernanin bazen "harinera" bat, eta hango laberako harria Nafarroatik eramaten zuten. Harri tartean, 100 kiloko irin-zakuak ekartzen zituzten. Txoferrak abisua jasotzen bazuen kontrolen bat zegoela, irin-zakuak Upategin gordetzen zituzten garo azpian.

  • Xabier Oiarbide Oliden Koinataren enpresan hamahiru urtez

    Xabier Oiarbide Oliden (1937) Pasaia

    Hamalau urte ondoren, Luzuriaga utzi eta koinataren enpresan aritu zen josteko makinak saltzen, hamahiru urtez. Ondoren, langabezian gelditu zen.

  • Xabier Oiarbide Oliden Egunero baserritarrak azokan

    Xabier Oiarbide Oliden (1937) Pasaia

    Baserritarrak ere etortzen ziren Pasai Antxora, Altzatik, Molinaotik etab. Hasiera batean astoan, ondoren autoan. Azokan saltzen zuten: haragia, arraina, barazkiak... Egunero zegoen azoka.

  • 108 Gari klaseak; lexikoa

    Asentzio Laskurain Zabaleta (1923) Antzuola

    Gerraostean, "goizgaria" etorri zen; lehenago heltzen zen. "Xikirixua", beste gari klase bat; ez zen jateko erabiltzen. "Xikirixo-lastua".

  • Patxi Madina Taloa eta babarrunak

    Patxi Madina Bengoa (1915) Aramaio

    Goserik ez zen baserrian, gerra ostean ere. Artoa eho eta taloa egiten zen. Esnearekin. Morokila. Urte guztian babarrunak.

  • Juli Bedia Iriarte Tailerreko langileak presoen emazteak

    Juli Bedia Iriarte (1919) Arrasate

    Hasieran lan guztia eskuz egiten zuten, eta makina automatikoak ekarri zituztenean, langileak kaleratzeari ekin zioten. Langile guztiak emakumezkoak ziren; gehienak senarrak preso zituztenak.

  • Juli Bedia Iriarte Tailerrerako materiala kupoaren bidez

    Juli Bedia Iriarte (1919) Arrasate

    Gerraren frontea Arrasatetik joan zenean, aitak jarri zuen ilerako urkila tailerra. Kupoaren bidez lortzen zuten tailerrean lantzeko materiala. Bilbotik trenez bidaltzen zieten. Kupoarekin lortutakoa nahikoa ez bazen, estraperloan lortzen zuten gehiago.

  • Juli Bedia Iriarte Paketatzea mojen lana

    Juli Bedia Iriarte (1919) Arrasate

    Urkilentzako trokelak Arrasateko lantegietan egiten ziren. Urkilak altzairuzko alanbrearekin egiten zituzten. Tailerreko lan banaketa azaltzen du. Paketatzea Kontxesioko mojek egiten zuten.

  • Juli Bedia Iriarte Lana soman (destajuan) egiten zen

    Juli Bedia Iriarte (1919) Arrasate

    Hasieran, Irungo Palmera lantegiak hartzen zien ekoizpen guztia. Geroago, merkataritza-agenteen bidez saltzen zituzten urkilak. Kontabilitatea Juliren ardura zen. Lana somara (destajuan) egiten zen, eta egunean seitik hamabi pezetara irabazi ahal izaten zuten langileek.

  • Juli Bedia Iriarte Sindikatuaren kexa

    Juli Bedia Iriarte (1919) Arrasate

    Sindikatuak kexa bat jarri zuen tailerraren kontra eta inspektorea etorri zen aztertzera. Tailerra zegoen eraikuntza Artazubiagako kondeari erosi zioten. Tabernari eta industriari familiakoa da Juli. Ezkondu zen arte jardun zuen etxeko tailerrean.

  • Iñaki Pascual Errazionamendua frankismo garaian

    Iñaki Pascual Erkizia (1941) Pasaia

    Frankismo garaian ez da goseaz gogoratzen. Errazionamendua zegoen, ogi integrala zen denentzat, ogi zuria eta haragia dirudunentzat. Kontrabandoan erosten zen ogi zuria.

  • Iñaki Pascual Tabakoa kontrabandoan

    Iñaki Pascual Erkizia (1941) Pasaia

    Pasaiako portuan ere kontrabandoa egiten zen, batez ere tabakoarekin. Pasai Antxoko zenbait tabernetan ere bai.

  • Iñaki Pascual Arraina soberan etxean

    Iñaki Pascual Erkizia (1941) Pasaia

    Arraina soberan zegoela dio. Aitak arraina ekartzen zuen etxera, eta bizilagunen artean banatzen zuen etxean soberan zegoelako.

  • Iñaki Pascual Ikatza lapurtu eta herritarrei saldu

    Iñaki Pascual Erkizia (1941) Pasaia

    Ikatza lapurtzen zuten geldi zeuden bagoietatik, ondoren herritarrei saltzeko. Lapurrak harrapatzeko, ikatza karez igurzten zuten.

  • Xabier Oiarbide Oliden Gerraostean goserik ez

    Xabier Oiarbide Oliden (1937) Pasaia

    Gerraosteko urteetan ez du gosea pasatzea oroitzen, trukea egiten baitzuten eta anaiak kanpoan baitzeuden. Kontrabando handia zegoen Pasaian: tabakoa, droga, janaria...

  • Xabier Oiarbide Oliden Kontrabandoa gerraostean

    Xabier Oiarbide Oliden (1937) Pasaia

    Kontrabandoan itsasontziz ekartzen zuten dena. Eskupekoa eman eta tabakoa itsasontzitik ateratzea lortzen zuten.

  • joaquin arizaga Biriatun kontrabandoa beti

    Joaquin Arizaga (1929) Biriatu

    Biriatun beti izan da kontrabandoa: kafea, txokolatea, txahalak... Beraiek ere aritu izan dira kontrabandoan ardoarekin, arroparekin...

  • joaquin arizaga Portugesak pasatzeko kontrabandoa

    Joaquin Arizaga (1929) Biriatu

    Jende-kontrabandoa bazen lehen, portuges asko pasatzen ziren. Kontrabando mota hori antolatuta zegoen, baina ez zuen ospe ona. Kontrabandotik ez dira aberastu izan. Muga guztietan egon izan da portugesen kontrabandoa.

  • Antonio Jauregi Maiza Estraperloan asko ibilitakoa

    Antonio Jauregi Maiza (1931) Tolosa

    Estraperloan asko ibilitakoa da Antonio. Zer bidetatik ibiltzen zen aipatzen du. Nafarroan garia ehotzea libre zen, baina Gipuzkoan ez.