Ekonomia gerraostean

  • 1414 Garia ehotzera Elorriora

    Justa Madinabeitia Urrutia (1924) Arrasate

    Justa ezkondu zenean hiru behi zituzten etxean, txerri eta enparauekin. Garia eta artoa ehotzera Elorriora eramaten zuten estraperloan, Arrasatera eramanez gero, erdiarekin errotaria geratzen baitzen. Gari, arto, patata eta arrautza kupoa eman behar izaten zitzaion Udalari.

  • esteban olaizola mitxelena Gerra ondorenean goserik ez, baina falta bai

    Esteban Olaizola Mitxelena (1944) Lezo

    Esne-hautsak eta gurina eskaintzen zizkieten eskolan. Garai hartan etorkinek miseria handiagoa pairatu zuten.

  • esteban olaizola mitxelena Kanpotarren etorrera

    Esteban Olaizola Mitxelena (1944) Lezo

    Normaltasunez bizi izan zuten kanpotarren etorrera, baina hizkuntza kontuetan talka handi samarra izaten zen.

  • Antonio Etxeberria Soldadutzako gidabaimena eta kontrabandoko gasolina

    Antonio Etxeberria Olano (1919) Astigarraga

    Soldadu zegoela atera zuen kamioiko gidabaimena. Lagun batek animatu zuen gidabaimena ateratzeko. Gasolina kontrabandoan erosten zuten; orduko anekdotak kontatzen ditu.

  • Andoni Arzallus Sagardotegiak ixten eta berreskuratzen

    Andoni Arzallus Aristi (1932) Astigarraga

    Gerra ondorenean, sagardotegiak ixten hasi ziren, jendeak ez baitzeukan dirurik. Sagastiak ere kendu egin zituzten. 50. hamarkadan berriz ere ekin zioten sagardogintzari. Anekdota bat kontatzen du.

  • 216 Kontrabandistei buruzko istorioa

    Felipe Altuna Egidazu (1929) Bergara

    "Lapurzulo" izeneko kobazuloa. Toponimia. Kontrabandisten inguruko istorioa. Mikeleteek asaltadoreak harrapatu eta zuhaitzetatik esegi zituzten beste batzuen eskarmenturako.

  • 1005 Estraperloan etxe ondotik Madarixa aldera

    Juan Jose Errasti Juaristi (1922) Azkoitia

    Mendian egon zen garaian estraperloa ezagutu zuen. Estraperloan aritzen zirenak Joseren etxe ingurutik pasatzen ziren Madarixa aldera mendiz, artean ez baitzegoen biderik.

  • Albina Arregi Soldaduak etxea errebisatzera pasatzen

    Albina Arregi Urbieta (1910) Azpeitia

    Soldaduak etxera sartu zitzaizkien etxea errebisatzeko. Xaboia etxean egiten zuten, eta ezkutatu egiten zuten soldaduak etortzen zirenerako.

  • Juliana Olaizola Errazionamendu garaiko debekuak, zigorrak eta trikimailuak

    Juliana Olaizola Gurrutxaga (1928) Azpeitia

    Estraperloa zerekin egiten zen azaltzen du. Errotara gauez joan behar izaten zuten, garia ehotzea debekatuta baitzegoen. Errotariei nola ordaintzen zitzaien aipatzen du. Inoiz ez zieten harrapatu beraiei, baina bai beste batzuei. Baserrietan janaria ez entregatzeagatik kartzelara eramandako jendea bazegoen.

  • Juliana Olaizola Gerra eta kartzelak vs gerraostea eta gosea

    Juliana Olaizola Gurrutxaga (1928) Azpeitia

    Azpeitiko kartzela non zegoen azaltzen du. Txikizio handirik ez zen izan orduan, baina egoera zaila izan zen. Goserik ez zuen pasa gerraostean. Baserrian beti zuten zerbait prestatzeko, baina ezkutatu egin behar izaten zuten, bestela entregatu egin behar izaten zuten eta.

  • Joxe Goñi Koipeztatzaile, kontrabando garaian

    Joxe Goñi Urreaga (1928) Astigarraga

    14 urte zituela hasi zen lanean Grosen, koipeztatzaile-lanetan. Garai hartako jornala amari ematen zion. Eskupekoen bidez, diru asko lortzen zuen. Kontrabando garaia zen orduan, eta ibilgailuetan trikimailuak zituztenek Joxerengana jotzen zuten. Ibilgailuetako tranpa batzuk aipatzen ditu.

  • Joxe Goñi Errazionamenduko janaria jasotzeko lekuak eta ilarak

    Joxe Goñi Urreaga (1928) Astigarraga

    Errazionamendu garaian, askotan, ilara egin behar izaten zuten janaria jasotzeko. Beraiek nora joan behar izaten zuten haragi bila.

  • Joxe Goñi Gerra ostean, ogia nola lortzen zuten

    Joxe Goñi Urreaga (1928) Astigarraga

    Ogiaren faltarik ez zuten izan. Etxean errota txiki bat zeukaten. Eta kontrabandoko ogia lortzeko, bazekiten nora jo. Ogia nondik ekartzen zuten azaltzen du.

  • Sebastian Zabalegi Txerriak ezkutatzeko, mozkortu

    Sebastian Zabalegi Aristimuño (1934) Astigarraga

    Txerriak nola ezkutatzen zituzten kontatzen du, sagardoarekin mozkortuta.

  • Salbador Arana Aranora lehenengoz joan zenekoa

    Salbador Arana Agirre (1928) Astigarraga

    Pasadizo bat kontatzen du, Aranora lehenengo aldiz joan zenekoa. Ez zekien Arano non zegoen; gauez joan zen, ilargi betearekin. Iritsi zirenean, bi talo eman zizkieten sardin zaharrekin.

  • Salbador Arana Uztaren zati bat eman ezinda

    Salbador Arana Agirre (1928) Astigarraga

    Artoa ereiteko, lehenengo karramarroarekin pasatzen zen belarra harrotzeko; gero goldea eta harria. Gerra garaian, uztaren ehuneko bat entregatu egin behar izaten zuten. Ezin emanda egon zirenekoa kontatzen du.

  • Manoli Zabalegi Gerraostean, artoa azukrearekin eta esnearekin

    Manoli Zabalegi Aristimuño (1933) Astigarraga

    Gerraostean, makina bat jarri zuen bere aitak artoa txikitzeko. Azukrearekin eta esnearekin nahastuta jaten zuten. Azukrea, ogia eta olioa erosten zituzten. Gainontzekoa etxean egiten zuten.

  • 1409 Oñatiko Araotz auzora garia ehotzera

    Facundo Garai Txintxurreta (1931) Arrasate

    Arrasate, Uribarri eta Marulandako errotak prezintatuta eta zainduta egoten zirenez, Oñatiko Araotz auzoko errotara joan behar izaten ziren.

  • 1409 Garia baino arto gehiago etxean

    Facundo Garai Txintxurreta (1931) Arrasate

    Arrasate Okindegiko errotan garia besterik ez zuten ehotzen. Artoa ehotzera Marulandara eta Bolinagako errotetara joaten ziren. Kupoa entregatu ondoren, etxean arto gehiago geratzen zen garia baino.

  • 1222 Txapela, alpargata eta zakua nagusiki Azkoitiko industrian

    Jacinta Garmendia Artetxe (1914) Azkoitia

    Azkoitiko lantegi nagusiak: txapel, alpargata eta zaku lantegiak. Txapel lantegiko nagusien aipamena eta txapela nola egiten zuten azaltzen du. Gazteak ere txapela jantzita ibili ohi ziren garai hartan.