Ekonomia gerraostean

  • Iñaki Pascual Arraina soberan etxean

    Iñaki Pascual Erkizia (1941) Pasaia

    Arraina soberan zegoela dio. Aitak arraina ekartzen zuen etxera, eta bizilagunen artean banatzen zuen etxean soberan zegoelako.

  • Iñaki Pascual Ikatza lapurtu eta herritarrei saldu

    Iñaki Pascual Erkizia (1941) Pasaia

    Ikatza lapurtzen zuten geldi zeuden bagoietatik, ondoren herritarrei saltzeko. Lapurrak harrapatzeko, ikatza karez igurzten zuten.

  • Xabier Oiarbide Oliden Gerraostean goserik ez

    Xabier Oiarbide Oliden (1937) Pasaia

    Gerraosteko urteetan ez du gosea pasatzea oroitzen, trukea egiten baitzuten eta anaiak kanpoan baitzeuden. Kontrabando handia zegoen Pasaian: tabakoa, droga, janaria...

  • Xabier Oiarbide Oliden Kontrabandoa gerraostean

    Xabier Oiarbide Oliden (1937) Pasaia

    Kontrabandoan itsasontziz ekartzen zuten dena. Eskupekoa eman eta tabakoa itsasontzitik ateratzea lortzen zuten.

  • joaquin arizaga Biriatun kontrabandoa beti

    Joaquin Arizaga (1929) Biriatu

    Biriatun beti izan da kontrabandoa: kafea, txokolatea, txahalak... Beraiek ere aritu izan dira kontrabandoan ardoarekin, arroparekin...

  • joaquin arizaga Portugesak pasatzeko kontrabandoa

    Joaquin Arizaga (1929) Biriatu

    Jende-kontrabandoa bazen lehen, portuges asko pasatzen ziren. Kontrabando mota hori antolatuta zegoen, baina ez zuen ospe ona. Kontrabandotik ez dira aberastu izan. Muga guztietan egon izan da portugesen kontrabandoa.

  • Antonio Jauregi Maiza Estraperloan asko ibilitakoa

    Antonio Jauregi Maiza (1931) Tolosa

    Estraperloan asko ibilitakoa da Antonio. Zer bidetatik ibiltzen zen aipatzen du. Nafarroan garia ehotzea libre zen, baina Gipuzkoan ez.

  • Antonio Jauregi Maiza Estraperloan zebilela mandoa etzan zenekoa

    Antonio Jauregi Maiza (1931) Tolosa

    Behin bi abererekin zetorrela Atalluko errotatik, mandoa etzan egin zen. Laguntza eske joan zen orduan, baina bere kabuz moldatu behar izan zuen azkenean.

  • Antonio Jauregi Maiza Estraperloan guardia zibilek harrapatu zutenekoa

    Antonio Jauregi Maiza (1931) Tolosa

    Behin estraperloan zebilela, guardia zibilek harrapatu zituzten; azkenean, mikeleteen laguntzaz, tratua egin zuten guardia zibilekin eta diru truk pasatzen utzi zituzten.

  • Antonio Jauregi Maiza Mikeleteen funtzioa eta guardia zibilekin egindako tratua

    Antonio Jauregi Maiza (1931) Tolosa

    Mikeleteek ez zuten irinaren kontra ezer egiten, alkoholaren kontra baizik. Guardia zibilek behin harrapatu zituztenean, diru truk utzi zituzten pasatzen. Zergatik utziko ote zituzten hausnartzen du Antoniok.

  • Antonio Jauregi Maiza Gerraostea gogorra, baina beraien baserrian goserik ez

    Antonio Jauregi Maiza (1931) Tolosa

    Umetan gerraostea bizi zuen, baina ez zuten goserik izan, baserrian izaten baitzuten janaria. Baserriko bizimodua gogorra zen.

  • Bernabe Bergara Aginaga Estraperloko garaia

    Bernabe Bergara Aginaga (1929) Tolosa

    Ordizian morroi zegoela, estraperloan txekorrak hiltzen zituzten nagusiak. Zeraindik Segurara bizkarrez eramaten zituzten txekorrak 2-3 lagunen artean.

  • Dionisio Balerdi Zubeldia Mikeleteekin borroka egin zuen mutila

    Dionisio Balerdi Zubeldia (1924) Tolosa

    Behin, estraperloan zebiltzan batzuk harrapatu zituzten mikeleteek. Orduan, borrokan hasi ziren. Estraperlistak ihes egin zuen, baina mikeleteak haren bila joan ziren herrira.

  • leon iputxa Auritzera arno bila kontrabandoz

    Leon Arambel (1932) Aldude

    Auritzera joan ohi ziren kontrabando bila. Hotel Burguete-n jan ohi zuten zerbait. Behin bakarrik galdu zituzten zahagiak, karabineroek gauerdian tiroka hartu baitzituzten. Aldudeko hiru tabernak Auritzetik kontrabandoz ekarririko arnoz hornitzen ziren. Horrela irabazten zuten diru pixka bat.

  • Maria Jauregi Zubillaga Gerrako oroitzapenak

    Maria Jauregi Zubillaga (1929) Tolosa

    Gerrako oroitzapenak kontatzen ditu. Gogoan du hegazkinak nola pasatzen ziren. Etxean, laborea, txerrikia eta potajea izaten zen, baina kalean gosete handia izan zen. Nafarroatik kontrabandoan irina ekartzen zen.

  • Maitere Jauregi Zubillaga Kontrabando kontuak

    Maitere Jauregi Zubillaga (1943) Maria Jauregi Zubillaga (1929) Tolosa

    Gerra denboran, beldurra zegoen. Nafarroa eta Gipuzkoa arteko mugan, kontrabando handia izaten zen. Baserrian, simaurraren azpian, janariz betetako zakuak gordetzen zituzten. Bedaiotik Donostiarako bidea egiten omen zuten kontrabandoan. Auzoko errota bat itxi egin zuten.

  • Maria Jauregi Zubillaga Atallura irin bila

    Maria Jauregi Zubillaga (1929) Tolosa

    Artoa zuten garaian, auzoko errotak itxita zeudenez, Atallura (Nafarroa) joaten ziren irina lortzeko. Alegia, Amezketa... inguruko jendea asko joaten zen Nafarroara jana lortuko bazen.

  • Xabier Garikano Solabarrieta Gerra garaiko inauteriak

    Xabier Garikano Solabarrieta (1931) Tolosa

    Gerra garaian, inauteri eta festak kendu zituzten. Gerra hasi eta hurrengo urtean, espainiarrek hiribururen bat bere egiten zutenean, Tolosatik estaziora joaten ziren bandarekin. Trenean bueltatzen ziren boluntarioei, zaurituei... ongietorria egiteko ereserki nazionalak jotzen ziren. Estaziotik bueltan, bandak inauterietako pieza bat jo eta jendea kalean saltoka ibili zela gogoratzen du. Gero, zezenak ere izaten omen ziren. Jendea ez zen mozorrotzen: gehienez, txaketa buelta emanda edota brusa jantzi ohi ziren. Garai hartan, "ikaragarrizko miseria eta gosea zegoen".

  • Eugenio Zabala Olazabal Irin eta ardo bila, zortzi urterako

    Eugenio Zabala Olazabal (1933) Tolosa

    Gipuzkoan errotak itxita zeuden garaian, Bedaiotik Atallura (Nafarroa) joaten ziren, Zaratetik barrena. Zortzi urterako joaten omen zen aberea hartuta irin eta ardo bila. Ardoa Uztegi edo Azkaratetik hartu ohi zuen. Eugenioren amak usaimen ona zuen, eta segituan antzematen zuen nongo ardoa zen.

  • Eugenio Zabala Olazabal Amezketarrak eta mikeleteak

    Eugenio Zabala Olazabal (1933) Tolosa

    Amezketarren izaera du hizpide. Amezketarrek mikeleteei zer trikimailu egiten zizkien kontatzen du.